1 emaitza bestengusu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z4:HBL | 1998-05-12 | Lantaldeak erabaki gabe utzia |
Hiztegi Batuko Lantaldea: | ZS:HBL | 2006-11-07 | Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa |
bestengusu (V-gip, G-azp, AN-gip-5vill; Lar), bestelengusu (V, G), bertzengusu, berzergusu, bertze ergusu (B). Ref.: A (bestelengusu, bertze ergusina); Iz IzG; Gte Erd 211; Izeta BHizt2 (bertze ergusu). Primo segundo. v. bestenkusi, LEHENGUSU TXIKI. Cf. herengusu. Ibirikun dá Patrono San Juan Bautista, Kristoren berzergusu, emakumeetaik jaiodiren sanduen andiéna. LE Bail 225. Aidetasun au iristen da laugarren mallaraño, eta emendik eziñ ezkondu ditezke elkarrekin senideak, lengusu, bestengusu eta erengusuak. AA I 560. Bada denpora gitxiren epean agertu zan beraren bestengusu D. Gaspar Jauregikoa. Izt C 505. Sarjentoa, Falconeren bestengusu zan. NEtx Antz 139. "Aquello que se dice cuando se pierde la amistad con alguien. Leen anai ta orai bertze ergusu" Izeta BHizt2.
Ez dugu aurkitu.
bestengusu 1, Argia ( Geroxeago irekitzen ditu bere bestengusuak zihaurriak (Sambucus ebulus)); bestengusina 1, Argia (eguzki ihintza eta haren bestengusinak); bestelehengusu 1, Argia (Ordu txarrean aitatu nion duela bi urte bestelehengusuari birraitatxi Leocadio Etxebarriren Txileko historia). Ez dugu aurkitu bertzengusu eta bertzengusina formarik.
bestengusu 1, Xabier Mendiguren Elizegi (Ez amaren aldetik ez aitaren aldetik ez zegoen gurean moja, fraide edo apaizik, amonaren herengusu edo bestengusu moja bat izan ezik; aitaren aldeko familian jaiera gehixeago zuten eliz kontuetarako, baina aitak berak oso gutxi, zaleago zen fraideen gainean gaizki esaka aritzeko, jardun horiek amaren gustukoak ez baziren ere; ama lotuago zegoen elizara, baina hori, beregan, jasotako tradizioen transmisioa ze); bestengusina 1, Jose Morales (ezkon-ahizpak: Maria Gavrilovna, Aleksandra Gavrilovna eta Adelgeida Gavrilovna; Fiodor Fiodorovitx Perekroiev-en etxean, Riazan-go probintzian; Frola Vasilievitx Pobiedonosni-ren etxean, Penza-ko probintzian, eta haren anaia Piotr Vasilievitx-enean, zeinak berekin baitzituen ezkon-arreba Katerina Mikhailovna eta ezkon-arrebaren bestengusinak (Rosa Fiodorovna eta Emilia Fiodorovna)). Ez dugu aurkitu bertzengusu eta bertzengusina formarik.
HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +
bizirik da inon?
Ez dago forma hau hiztegi batuan jaso beharrik (aski baita lehengusu txiki adierazlea; cf. supra bestelehengusu).
Familia-loturak.
- [I202]: "Nafarroan (Bortzerrietan, Malerrekan) Bertzengusu oso bizirik dago. Lantaldeak ez daki ahozkoan bizirik den, eta non; idatziz, eta esku arteko datuen arabera, ez da erabili".
- [E116]: "lehenbizikoari dagokionez, bat nator AI-rekin, nahiz Baztango aldaera, Izetak biltzen duena (nik ez dut lekukorik aurkitu) bertze ergusu den. Nola esaten da Nafarroan orduan? bertzengusu, bertzergusu edo bestengusu? bestelehengusu sarrerari dagokionez, ez bada ahozko lekukotasunik, eta idatziz erabili ez bada, zertako nahi dugu sartu? Nik ez nuke aipatuko (badu txostena, hala ere, hitz honek)".
- Erabakia: Erabakia (2005-03-18): "ez sartu ez bata ez bestea. Lantaldeari familiaren inguruko sail guztia aztertzea eskatzen zaio".
- Erabakia: Osoko bilkura (2015-02-27): bestengusu iz. Naf. bigarren lehengusua