berekoi
1 adj. Ororen gainetik berari komeni zaiona egiten duena, atsegin zaion guztia beretzat bakarrik nahi duena. (Hirugarren pertsonan aipatzen direnekin soilik erabil daiteke. Ik. zeurekoi, etab.). Baina gazte berekoi honek ez zion bere gogoari baizik ezeri begiratu. Aberats berekoia. Harro samarra, berekoia, gaizki hazia. Pertsona berekoiak.
2 adj. Sentimenduez eta kidekoez mintzatuz, berekoiarena, berekoiari dagokiona. Ama baten nahitasun berekoia. Damu beldurrezkoa eta berekoia. Grina berekoiak bultzatuta.