1 emaitza bazter bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

bazter
1 iz. Ertza, muga. Bazterrik ez duen izaki ezin handiagoa. Bazterretik bazterrera, hau munduaren zabala! Munduaren bazterreraino jarraikiko natzaizu. Munduko, munduaren lau bazterrak. Oihanaren bazterretik. Gipuzkera ez da Gipuzkoa osoan egiten, bi bazterretan mintzairak bestelakoak direlako. Ohearen bazterretik noizean behin atzapar beltz itsusi bat agertzen zela. Bi bazterretako etxe lerroak. Liburuaren azken orrialdeetan, barneko bazterrean eskuz idatzitako oharrak. || Ia ez zebilen autorik, baina bat agertu orduko, bazter-bazterreraino arrimatzen zen aita.
2 iz. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Bakea, bazterrik gabeko bakea, maitatzen zuen bihotz-bihotzez. Bere ontasun bazterrik gabekoa.
3 iz. Ehunaren ertza, eta bereziki soinekoaren barrena. Mihise-bazterra. Gona-bazterra lohitu zuen.
4 iz. Zokoa. Etxe barruko bazterrak arakatzen. Jar ezazue mahaia bazter batean. Zeure bihotzaren bazter guztiak azter itzazu. Bazterren batean utzita. Taberna-bazterrean lo zegoela. Ukuilu-bazterra.
5 iz. Batez ere pl. Aldea, alderdia, lurraldea, bereziki bakartua. Galileako bazterretara bakartu zen. Munduko bazter orotan. Probintziako bazter guztietara zabaldua. Jo bazter bat eta jo bestea. Bera ibili zen bazterretan. Bazter handia da Etiopia. Lur-bazter handiak landuz bizi ziren.
6 iz. pl. Leku guztiak, inguru guztia; inguru horretako gizartea edo giroa. Hamaika euskaltzale zintzo badago oraindik bazterretan. Susmo bat badela bazterretan. Bazterrak alaitu ziren. Ez naiz hemen berriz hasiko bazterrak aspertzen. Bazter guztietara begira. —Izenik ez al duzu? —Bai, jauna, eta ongi ezaguna, gainera, bazterretan.
7 iz. Bazterrekoa, bereiz edo bakartua dagoena. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Egun osoko bidea egin behar izan dugu bazter-leku honetaraino heltzeko. Bazter herri batekoa naiz, bazter genero batekoa, bazter fede batekoa, bazter hizkuntza batekoa.
8 adj. Bazterrean dagoena, bakartua. Ez dago eskualde osoan hain leku bazterrik. Asiako bazterrik bazterrenean.

Aztergaia: bazter

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: bazter(-)herri, bazter(-)nahasle, bazterrera eman, bazterrera utzi.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

gehitzeko eskatuz, a) kategoria-markak; 1 iz. 2 izond. Asiako bazterrik bazterrenean; b) AS gisa: bazter egon, bazterrean laga, bazterrean utzi , bazterrik bazter , bazter utzi .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

bazter-herri, bazter-nahasle, bazterrera eman, bazterrera utzi

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "'bazter-x', gazt. 'marginal' adierazteko" (1993-02)

 - [K204]: "bazterrak: español batuan 'paisajea' erraten duzuena. "Zer bazter ederrak!", "bazter ikuska joana da", noiz nahi entzuten diren erranaldiak dira. Hontarik dator" (1995-03-03)

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper