baketsu
1 adj. Bakea maite duena, liskarra gogoko ez duena. Baketsua eta bakezalea zen, soldaduen artean bakeak erraz eta guztien nahierara egin ohi zituen. Esaneko, isil, baketsu eta ona. Baketsuen adiskidea.
2 adj. Bakez betea. Beldur eta kezka gabeko bizitza baketsua. Garbi zegoen zerua; urdin, bare eta baketsu ur-zelai galant ederra. Torpin-en bekoki baketsu goiargiz betea. Baserri baketsuak. Toki baketsua zuhaizti hau. Urteko egunik baketsuena izan zen. Herrialde baketsuagoetara.
3 adb. Bakean. Baketsu bizi omen ziren erromatarrekin.