ausardia
1 iz. Arriskuen aurrean atzera egiten ez duenaren jokaera. Deusen beldur gabe, ausardia handiz. Euskaldunen artean horretarako kemenik eta ausardiarik ez dagoelako. Beren semeentzat ogia eskatzeko ausardia zutenak. Batzuek Zesarren handitasuna miretsiko dute, besteek etsaien ausardia.
2 iz. Ausarkeria. Zer ausardia eta lotsagabekeria den Jainkoari bere begien aurrean txarkeria egitea.