askatu, aska/askatu, askatzen
1 da/du ad. Loturik edo nolabait itsatsirik, edo nonbait itxita edo mugitu ezinik zegoenak egoera hori utzi, edo halakoari utzarazi. Ik. jaregin. Giltzapean daudenak askatu. Sarean erori den animalia askatu da. Kaiolan dagoen txoria askatu dut. Korapiloa askatu. 2 du ad. (Soinean janzten denaz edo horren lokarriez mintzatuz). Soinekoa, oinetakoak askatu.
3 da/du ad. Mendekotasunetik atera; askatasuna eman. Bekatutik askatzen gaituenean. Jesus juduen eskuetatik askatu nahi zuen. Kulturak askatuko gaitu. Espetxeratuak askatzeko. Herri zapalduak askatu. Eusko gudariak gara Euskadi askatzeko. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Ohitura lasai askatuak.