aro1
1 iz. Garaia, sasoia. Eguberri aroan. Badirudi aro berri baten aurrean gaudela. Halako aro berri bat sortzen da orduan euskal literaturan. Urre aro delako harekin zebiltzan ametsetan ordukoak. Euskera aldizkariaren bigarren aroa.
2 iz. Urtaroa. Aroa hiru hilabeteren artea da. Aroen izenak udaberri, uda, udazken eta negu dira.
3 iz. Historiaurrean bereizten diren garaietako bakoitza. Ik. Metal Aro; Brontze Aro. Paleolito, Mesolito, Neolito aroak. Harri Aroa. Burdin Aroaren azkenaldian.