argitasun
1 iz. Argia denaren nolakotasuna; argia. Ilargiaren argitasuna. Ez dut nahi egiaren argitasuna estali. Leihotik sartzen den argitasuna.
2 iz. Ongi nabaritzen denaren, erraz ulertzen denaren nolakotasuna. Liburuan gehien eskertzen dena argitasuna da.
3 iz. Zerbait argitzen, azaltzen edo frogatzen duen gauza; zerbaiten berri jakiteko edo zerbait ulertzeko azalpena. Ik. argibide. Badira irakurgaiak, behar diren argitasun, azalpen eta laguntza guztiez hornituak. Miranderen bizitzaren argitasunak. Iritzi desberdin horiek ez ditu inongo eta inolako argitasun berrik bateratuko. Nahi adina argitasun emango dizu egitekoari buruz. Argitasun bat nahi zuen, bere etorkizunari buruz. 4 iz. Gauzak ulertzeko ahalmena, argia. Argitasun gutxiko jende sineskorra.