aplikatu, aplika, aplikatzen
1 du ad. Zerbaiti edo norbaiti zerbait (zerga bat, neurri bat, erradiazio bat...) ezarri. % 50eko beherapena aplikatuko zaie. Ezintasun maila kontuan hartuta, honako kenkaria aplikatuko da: (...). Komisiorik ez aplikatzea. Eta aske utzita ere, neurri berezi batzuk aplikatu nahi dizkiete orain. Esterilizatzeko eta iraupena luzatzeko aplikatzen zaizkie prestaturiko elikagaiei erradiazio ionizatzaileak. Doktrina hori aplikatuta, zigorra 2017. urtera arte luzatu zion.
2 du ad. Zerbait kasu berezi bati egokitu. Pertsonaren kategoriak izadiari aplikatzea ez da zilegi.
3 du ad. Zerbait (metodo bat, tratamendu bat...) praktikan erabili. Teoria bat aplikatu. Garai horretan aplikatu zen teknologiak estereofoniaren garapena ekarri zuen. Onena kasu horietan tratamendu konbinatua aplikatzea da. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Tresna horiek ez dira nahitaez ikasketa praktikoen eta aplikatuen emaitza. Hizkuntzalaritza aplikatua.