1 emaitza albo ondorio bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

albo ondorio, albo-ondorio
iz. Sendagai batek edo kideko batek eragiten duen nahi gabeko kaltea. Ik. nahi gabeko ondorio. Antibiotikoekin tratatutako haurren % 4-10ek albo ondorioak izaten dituzte; beherakoak edo azaleko gorriuneak nagusiki.

Aztergaia: albo-ondorio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh266 2020-12-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): albo-ondorio 35: Elhuyar 28 (adib.: “Kontuan izan behar da, gainera, garai hartako botikek egungoek baino albo-ondorio gehiago eta okerragoak zituztela"), Consumer 2 (adib.: “Jogurt guztiek laktosarik baduten arren azukre hori toleratzen ez duten pertsonengan ere ez dute albo-ondorio kaltegarririk eragiten”), Berria 2 (adib.: “Lehen ere aipatu dut kininak albo-ondorio ugari dituela”), Jakin (“albo-ondorio larriak”), Argia 2 (adib.: “bi albo-ondorio horiek saihesteko”); albo ondorio 20: Consumer 2 (adib.: “aditibo honek gure organismoan albo ondoriorik ez omen dauka”), Berria 16 (adib.: “Minbiziaren aurkako terapiek albo ondorioak izan ohi dituzte”), EiTB (“Bihotz-gelditzea eragin dezake albo ondorio gisa, zenbait analgesikorekin konbinatuz gero edo dosi ikaragarria hartuz gero”), Argia (“dietaren albo ondorio nagusiak oka eta beherakoa ziren”). // albo(-)ondorio 203: Argia 14, Berria 46, Deia, EiTB 14, Elhuyar 98, Elkar 4, Erlea, Consumer 9, Jakin, Laneki 13, UEU 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: albo ondorio 8: Berria 7 (adib.: “Hiesak kutsatutakoen egoera eta jasaten dituzten albo ondorioen gainean aritu ziren bertan”), Luis Elberdin (“Diote gizonentzako pilula aurretik albo ondorioak galarazteko beharrezkoak diren proba guztiak egin gabe ezin dela merkatura atera”); albo-ondorio 8: Berria 6 (adib.: “lortu da albo-ondorioak, gripearen moduko ezinegon bat, desagerraraztea”), Joxan Elosegi (“Zainketa berezien unitatean zegoen botika baten albo-ondorio bakan horietako batzuek eraginiko osasun txartzearen ostean”), Josu Zabaleta (“albo-ondorio bat eragiten duena”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: albo ondorio. Askotan eufemismoa da, eta gehienetan 'biktima zibil' ordezkatzen du. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es daños colaterales; efectos secundarios / fr: effet secondaire / Elhuyar: -; albo-ondorio (Med.) / Nolaerran: -; bazter ondorio, nahi gabeko ondorio / Zehazki: albo kalte(ak); albo ondorio(ak), nahi gabeko ondorio(ak), albo eragin(ak) / Labayru: -; - / Adorez5000: -; albo ondorioak, albo eraginak.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu albo(-)ondorio formarik.

Lantaldearen irizpideak
Baztertzekoa da, beste bat nagusitu baita

nahi gabeko ondorio eta zehar(-)kalte azpisarrerak bultzatzea proposatu da honen ordez.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta jasotzekoa, azpisarrera gisa, zehar-kalte formarekin egin den bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa albo eta ondorio sarreretan.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper