aingura altxatu
1 du ad.-lok. Aingura itsas hondoan finkaturik dagoen tokitik jaso. Ik. aingura jaso. Igerian itzuli ziren ontzira; aingura altxatzen ari zela harrapatu zuten mutikoa. 2 du ad.-lok. pl. Ontziez mintzatuz, itsasoratu, itsasora irten. Aingurak altxa eta itsasorantz jotzea beste grinarik ez zutela.