1 emaitza ahalik bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArauB | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:EEBS:03 | 1993-10-20 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
ahalik 1 adlag.ekin: ahalik maizen, sarrien, etab. baino hobeto ahalik maizena, ahalik sarriena, etab. 2 izond.ekin: ahalik garbiena, osoena, ederrena, etab.
ahalik... -en(a): lege zaharra -a eta guzti egitea zen ("ahalik maizena, sarriena", etab.; "ahalik garbiena, osoena, ederrena", etab.). Gaur, eta hegoaldean, -a gabeko eraikuntzak ugariagoak dirateke, batez ere izond.ekin. Baina ezin esan daiteke jokaera berria nagusitu denik. Mugako kasua da batzordearen irizpideei dagokienean.
- [E210]: 'Horrek, azpisarrera gisa eta beharko luke aldamenean, parentesi artean behintzat, alegia, ahalik (eta)'.
- [E123]: 'Arautua dugu dagoeneko ahalik forma. Aldatu behar bada, Gramatika batzordeak aztertu beharko luke, nire iritziz'.
- [E201]: 'nik uste dut ahalik (eta) bezala eman beharko litzatekeela sarrera hori. Erabilera bikoitza baitu. Gainera, gure Hiztegi Batuan lehendik ere nahiz-en kasuan nahiz eta nahiz eta, biak, jasotzen dira' (2001-05).
- [E123]: 'dagoeneko arautua dugunez, ez dakit zein izan daitekeen irtenbidea, ahalik eta azpisarrera erantsi?'
- Erabakia: Erabakia (2001-09-28): 'ahalik eta azpisarrera gisa sartzea onartu da'. Erabakia (2001-10-19): 'ahalik: honen parean ahalik eta ere ematea onartu da'.