7 emaitza zulo bilaketarentzat - [1 - 7] bistaratzen.

zulo
1 iz. Zerbaiten azalean edo gainaldean gertatzen den irekidura edo sakonunea. Zulo handi ilun batean. Lurrean zuloak eginda, egiten dituzte putzuak. Zuloak tapatzen. Topatuko dut infernuko zuloan badago ere! Berak irekitako zuloan erori zen. Hilobi zuloa egiten ari ziren. Horma-zulo batean hontza zegoen kantatzen. || Bihotzean zulo bat, ez dena betetzen.
2 iz. Zenbait animaliaren babesleku edo gordelekua. Azeriek badituzte zuloak eta zeruko hegaztiek ohantzeak. Akuriak zuloan sartu eta kuzkurtzen dira.
3 iz. lgart. Hilobia. Hilak zulora, biziak asera.
4 iz. Alderik aldeko irekidura. Ez du soinekoan zulorik. Zuloa zabaltzen.
5 iz. Defizita. Neurri horrek 180 milioiko zuloa eragingo die Estatuaren kutxei.

Aztergaia: zulo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zulo, zilo, sabelune.

zulo beltz
iz. astron. Espazio kosmikoko eremua, dentsitate handikoa, bere eremu grabitatorioan dagoen oro irensten duena. Zulo beltz gehiago aurkitu dituzte astronomoek Spitzer teleskopioari esker. Adituen esanetan, zulo beltzek milioika izarren masa dute.

Aztergaia: zulo beltz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2011-03-03): zulo beltz 115: Elhuyar 15 (adib.: “Teoriak aurresaten du zulo beltzak bata bestearen inguruan biraka ibiliko direla”), Consumer 2 (adib.: “Irrati-galaxiek beren baitan zulo beltzak dauzkate”), Berria 49 (adib.: “Zulo beltzaren irteera oraindik ere ez dago begi-bistan Bruselarentzat, eta hori 2010ean etorriko dela iragarri du”), EiTB 21 (adib.: “Aurreko urteetan, zenbait zientzialarik esan dute LHCk Lur Planeta irentsiko duen zulo beltza eratuko duela”), Jakin (“Berezkoa zaien patxada britainiarra galduta, zulatu eta zulatu hasi ziren, eta azkenean gero estaltzea hilabeteak kostatu zaien kontrolik gabeko zulo beltza egin zuten”), Argia 25 (adib.: “Aurkitu berri den zulo beltzari HLX-1 izena ezarri diote”), DiarioVasco 2 (adib.: “Mutil hauek punkaren ikuspegi modernoa eskaintzen digute, eta beren zaratazko eta distortsiozko zulo beltzean murgiltzen gaituzte”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: zulo beltz : Berria 77 (adib.: “Zulo beltzek ez dute berengana erortzen den guztia behin betiko irensten, eta ondorioz informazio oro ezabatzen; nahasi egiten dute”), Harkaitz Cano 16 (“Espazioko zulo beltzak inguruan duen guztia zurrupatzen duenean han, zuloaren erdian bazeunde legez”), Iñaki Segurola 7 (“unibertso ezkutuetakozulo beltzak”), Fernando Morillo (“Pentsamenduak pisurik balu, hausnartu zuen, gela haren grabitazioak zulo beltzerraldoiena eratuko zuen”), Xabier Olarra (“Zulo Beltz bat baizik ez ote da hau?”), Joxean Sagaztizabal (“Stephen Hawking-ek handik urte batzuetara deskubritu zuen zulo beltzaren ikara infinitua”), etab.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es agujero negro / fr trou noir: Elhuyar: zulo beltz (Astron.) / Nolaerran: - / Zehazki: zulo beltz / Labayru: zulo beltz / Adorez5000: zulo beltz.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa zulo sarreran.

Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Astron.

zulodun
adj. Zuloa edo zuloak dituena. Itsasora ur bila bazoaz ontzi zulodunarekin. Kanabera zulodun batetik sarturik. Haitz handi zulodunak.

Aztergaia: zulodun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

zulogile
iz. g. g. er. Lur-emailea. Ik. ehorzle. Sorbaldan aitzurra duela, badator zulogilea.

Aztergaia: zulogile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'lur-emailea'.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-o-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gile.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

lur-emailea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Herri-mailakoa (Herr.) erabilera-marka eman.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-14) Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia.

zulogune
1 iz. Sakonunea. Zaldizko bat ikusi nuen zaldi gorri baten gainean, zulogune batean geldirik, sastraka artean.
2 iz. Antzoki, auditorium eta kidekoetan, agertokiaren aurreko gune beheratua, orkestra kokatzen dena. Agertokiko zorua eta argiztapena hobetzeaz gain, orkestraren zulogunea ere konponduko dute.

Aztergaia: zulogune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 2002-06-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

zulokatu, zuloka, zulokatzen
du ad. Zuloz bete. Bidegurutze eta zubi guztiak obusez zulokatzen ari ziren. Pareta bat, ezti orrazeak bezala, dena zulokatua.

Aztergaia: zulokatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2004-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zilokatu (eta x-) 2, JE ("Zola dena lurra, eta zilokatua itsuski", "Aldarea dena altzeiruz, sahetsetako bi paretak dena marbrez, biak erle-orrazeak bezala dena xilokatuak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zil(h)okatu 3: JE Bur (OEHko testuinguru bera), Herr 1946 ("Manubretan bezala bidekurutze eta zubi guzien obuzez zilhokatzen ari zituztelarik"), B. Mendisco ("Bonet zilokatu batetarik bilo zuhail batzu ateratzen zitzaizkiola").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

xilokatu : Casve EF (: percer de trous), Lh DBF (xilhokatu: percer d'un certain nombre de trous, marquer de trous), DRA (agujerear), PMuj DVC (agujerear, acribillar, barrenar, taladrar); xulokatu : PMuj DVC (picar, agujerear formando dibujos); zilokatu : Casve EF (: cribler de trous), HaizeG BF (creuser des trous dans un terrain labourable, percer de trous), Lh DBF (zilhokatu: 1 préparer un champ en creusant des trous pour l'ensemencement; 2 cribler de trous), DRA (1 preparar un terreno para la siembra haciendo agujeros; 2 agujerear, llenar de agujeros, erosionar), PMuj DVC (agujerear, clavar); zulokatu : PMuj DVC (foraminado, -a) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskara batuaren "bidesariak" agintzen du

Iparraldekoek erabili dute, zil(h)o- formakoa; baina Euskara batuaren "bidesaria" dela eta, zulo- hobetsiaren gain eratua dagokio eratorriari.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zuloka, zulokatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

pareta bat, ezti-orrazeak bezala dena zulokatua.

zulotxo
iz. adkor. Zuloa. Zulotxo batetik ikusi ahal izango bagenu, ezta?

Aztergaia: zulotxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 2002-06-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-07-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh178 2020-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2012-05-30): zulotxo 26: Berria 9, EiTB 13, Argia 4.// zulotxo 178: Argia 8, Berria 31, Deia 3, DiarioVasco 8, EiTB 41, Elhuyar 7, Elkar 40, Erlea 2, Consumer 17, Euskaltzaindia 2, Jakin 2, Laneki 17.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: zulotxo 77: Berria 6, Anjel Lertxundi 5, Unai Iturriaga 3, Edorta Jimenez 3, Javi Cillero 3, Imanol Zurutuza 3, Eider Rodriguez 3, Koro Navarro 5, Sonia Gonzalez 3, Bego Montorio 3, Jose Morales 4, Josu Zabaleta 2, Joan Mari Irigoien 2, Patxi Zubizarreta 2, Ibon Uribarri 2, Lourdes Oñederra 2, Jokin Urain 2, Iñaki Mendiguren 2, Urtzi Urrutikoetxea, Edorta Jimenez, Jon Arretxe, Pello Salaburu 2, Koldo Izagirre, Juan Martin Elexpuru, Xabier Olarra, Juan Garzia, Aitor Arana 2, Joanes Urkixo, Migel Angel Mintegi, Josetxo Azkona, Joxe Austin Arrieta, Xabier Montoia, J.M. Olaizola, Harkaitz Cano, Bernardo Atxaga, J.M. Olaizola, Lander Garro, Markos Zapiain.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

zulotxo Dim. de zulo. . v. zulotto. [Karobiaren] be aldean, otea ta egurra sartzeko zulotxo bat, ate bezela. Ag G 22. Begijetarako zulotxo biña egiten dautsez, [...] jantzi dabez karatula dotoriak. Kk Ab I 56. Begiratu eban kutxa guzia zatirik zati, ta zulotxu batzuk billatu eutsozan. Or Tormes 49. Urez edo garnuz beteten zituen [kilkerren] zulotxuak. Erkiag BatB 36. Uradar ta mangerak zetan egozan jakiteko ta, sartzen zituen lurreko euren zulotxuetan. Ib. 10.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-txo osaerako librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Maiztasun handia du, eta jasotzekoa.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper