9 emaitza zubi bilaketarentzat - [1 - 9] bistaratzen.

zubi
1 iz. Ibai, errepide eta kidekoen gainetik igarotzeko eraikuntza. Ondarroako zubira heldu nintzenean. Zubi gainean zegoela. Zubi batetik igarotzen. Zurezko zubi estali bat. Hamazazpi begiko zubia. Zubi batetik bota zuen bere burua. Ura zubiaren azpitik bezala igaro.
2 iz. Bi pertsona edo gauza desberdin edo elkarren aurkako hurbiltzeko eta harremanetan jartzeko balio duen gauza. Batzuenganik besteenganako bideak eta zubiak zabaltzen saiatu behar genuke. Zirt edo zarteko jendea omen garenez, ez ditugu erdibidea ez bitarteko zubiak begi onez ikusten. Kazetariek zubi lana egingo dute idazlearen eta publikoaren artean.
3 iz. Itsasontzi baten egitura garaiena, aginduak emateko erabiltzen dena.
4 iz. Bi jaiegunen arteko edo jaiegun baten aurreko edo ondorengo opor eguna edo egunak; egun horiek osatzen duten oporraldia. Urri hasierako zubia aprobetxatu nuen Londresera joateko.

Aztergaia: zubi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zubi (ontzi baten).

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: zubi-begi, zubi-bular .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E204]: "zubi eta zurubi" (1993-02-20)

zubi begi, zubi-begi
iz. Zubietan, zubi-bularren edo pilareen arteko hutsartea. Ik. begi 5. Deba ibaiak larrialdi maila gainditu zuen ordu batzuetan, zubi-begiak ia guztiz estalita zeuden hainbat lekutan.
zubi bular, zubi-bular
iz. Zubi baten zutabeetan egituraren indargarri jartzen den kontrahorma modukoa. Ik. ostiko2. Igartzako zubiak korrontearen aurka dagoen hiruki itxurako zubi-bular bat ere badu.
zubibide
iz. Zubi mota, errepide edo trenbide bat sakonune baten gainetik edo beste errepide edo trenbide baten gainetik igarotzeko egiten dena. Maringo zubibidea 100 metrotik gorakoa da zenbait zatitan. Atzo ireki zuten Larreategiko zubibidearen azpitik igarotzen den GI-627 errepidea.

Aztergaia: zubibide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2004-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zubibide 3: D. Amundarain ("Madrilen hiri-aldaketa-saila proposatzen zuelarik Segovia kale gainean zubibide bat eta hainbat plaza proiektatuz, Erret Jauregiaren eta Gorte-Etxe berriaren artean lokera egingo zutelarik"), Arabako zubiak 2 ("Zubibidea horizontala da erabat; lurrezkoa da gaurko egunean eta baditu oraindik lauza bakan batzuk, garai bateko harrizko zoladuraren hondarrak", "Zubibidea horizontala da, asfaltatua gaur egun").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zubibide : HiztEn (ik. bidezubi) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zubibide : ElhHizt (viaducto), HiruMila, Casve EF (zübibide: viaduc), PMuj DVC (zubi-bide: viaducto) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berria da, eta egokia, lantaldearen ustez (ikusiko da biaduktu mailegua onartzekoa den, sinonimo gisa edo).

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bide.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [sartzea proposatzen dut] (1997-07-23)

zubietar
1 adj. Zubietakoa, Zubietari dagokiona.
2 iz. Zubietako herritarra.
zubigile
1 iz. Zubigintzan aritzen den pertsona; bereziki, lan horretan aritzen den soldadua. Zubigileek ez zuten prestatu aurreikusitako behin-behineko zubia eta, beraz, ibaia gabarran zeharkatu behar izan zuten.
2 iz. Bi pertsona edo gauza desberdin edo elkarren aurkako hurbiltzen eta harremanetan jartzen dituen pertsona. Euskara batuaren auzian zubigile izan zen Mikel Zarate.

Aztergaia: zubigile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gile.

zubigintza
1 iz. Zubiak egitea; zubigilearen lanbidea. Elkarren lehian ari dira ingelesak, batzuk zubigintzan eta zubia desegin beharrean besteak.
2 iz. Bi pertsona edo gauza desberdin edo elkarren aurkakoak hurbiltzea eta harremanetan jartzea. Hor ere erdibidetik, zubigintzan, ibili zen Moret, euskararen eta erdararen artean.

Aztergaia: zubigintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

zubipe
iz. Zubi azpia. Zubipe batean zegoen ijito aldra batekin. Zubipean bizi zen.

Aztergaia: zubipe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pe.

zubizain
iz. Zubi bat igarotzeko ordaindu behar den saria kobratzen duen pertsona. Zubizain bat omen zuten, izugarri zekena, ez baitzieten ardit bat ere barkatuko.

Aztergaia: zubizain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zain.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper