24 emaitza zigor bilaketarentzat - [1 - 24] bistaratzen.

zigor
1 iz. Huts edo hobenen bat egin duenari ezarririko kaltea edo zentzagarria. Ik. gaztigu2; zehapen. Gainean dudan zigorra, zortzi urte, ez da gehiegizkoa. Jainkoaren zigorra. Zigorraren beldurrez. Umeak zigorrak zentzatzen ditu. Geroak erakutsiko dio saria eraman duen ala zigorra. Egin zituzten gaiztakerien zigorrak jasateko.
2 iz. Nekeak eta buruhausteak ematen dituen gauza. Itsumen hura aski zigor dute. Hautatu beharra, horra gizonari eman izan zaion dohaina eta zigorra.
3 iz. zuz. Penala. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Kataluniako alderdi batzuek ere zigor neurriak nahi dituzte.
4 iz. Zigortzeko erabiltzen den makila edo tresna. Ik. azote. Zigor ukaldika. Zigorraren zartada entzuten da, gero, zaldien zintzarri hotsa. Senarra deiadarka eta zigor bat eskuan duela, emaztea elbarritzeko zorian. Anitzetan aita batek bere semea zehatu duenean, zatitzen du zigorra eta egozten sura. Suntsitu zituen bihotz-gogorrak burdinazko zigorrean. Zigorra, zigorra horri! Ez dut uste Etxeberrik inola ere merezi duenik Oihenartek bizkarraren gainean erabiltzen dion zigorra.
5 iz. (Jainkoaren zigorra, legearen zigorra eta kideko esapideetan, Jainkoaren, legearen... zigor edo zentzagarriaren irudi bezala). Ez zaio nonbait iruditzen legeak ongi jarriak daudenik edo, hobeto esan, ez zaio iruditzen legearen zigorra behar bezala dantzatzen denik. Etsaiak Jainkoaren zigorrak dira. Atila, Jaunaren zigor ikaragarri hura. Jainkoaren zigorrak jarraituko dizu, gizonena hausten baduzu ere.
6 iz. Abar mehe, luze eta zuzena. Ik. makila. Moisesen zigorra.

Aztergaia: zigor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zigor, pena.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A204]: Nire ustez bi adiera bederen bereizi beharko lirateke. Gurean (herrian), eskolatu gabeen artean, ezagunagoa da behorrari eta jotzeko makila izateagatik. (2009-12-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Azpisarrerak erantsi: zigor-kode edo zigor kode (Zuz.); zigor-zuzenbide edo zigor zuzenbide (Zuz.)

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-14) Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia, forma berririk orain erantsi gabe.

zigor aurrekari, zigor-aurrekari
iz. pl. zuz. Pertsona batek epai irmo bidezko kondenaren bat izatea; kondena horiek jasotzen diren agiri ofiziala. Ik. aurrekari penal. Zigor aurrekaririk ez dutenek dirulaguntza jasoko dute.
zigor auzitegi, zigor-auzitegi
iz. Delitu penalak epaitzen eta erabakitzen dituen auzitegia. Auzia hamabi urtez ibili zen zigor auzitegietan bueltaka. Alderdi politiko bat desegiteko bi bide daude: bide penala (zigor-auzitegien eskumen esklusiboa dena) eta administrazio bidea.
zigor boto, zigor-boto
iz. Bestetan babestu den alderdiari edo hautagaiari ukatzen zaion botoa, kudeaketa txar bat edo desadostasun politikoren bat zigortzea edo agerraraztea helburu duena. Inkestek adierazi dutenez, zigor botoa emango dute hautesleek.

Aztergaia: zigor-boto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-03-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 12, EPG: 12, ETC: 49.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0, Adorez: 0, Labayru: 0.

Bestelakoak

zigor 3 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Zigorrarena, zigorrari dagokiona. Zigor gela. Inkestek adierazi dutenez, zigor botoa emango dute hautesleek.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zigor eta boto sarreretan.

zigor kode, zigor-kode
iz. Delituei eta hutsegiteei dagozkien legeak jasotzen dituen kodea. Zigor Kodearen erreforma.

Aztergaia: zigor kode

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EOh
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-03-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 1.150, EPG: 157, ETC: 3.736.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: zigor-kode (Zuz.) código penal; Adorez: 0, Labayru: Zigor Kodea: Código Penal.

Bestelakoak

zigor 4 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Penala. Zigor kodearen erreforma. Zigor Auzitegi Gorena. Kataluniako eta Espainiako alderdi batzuek ere zigor neurriak nahi dituzte. kode 3 iz. Zuz. Arautegia. Kode Zibila eta Zigor Kodea.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zigor eta kode sarreretan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Azpisarrerak erantsi: zigor-kode edo zigor kode (Zuz.); zigor-zuzenbide edo zigor zuzenbide (Zuz.)

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-14) Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia, forma berririk orain erantsi gabe.

zigor lege, zigor-lege
iz. zuz. Arau hausteei eta haien ondorio juridikoei buruzko legea. Delitu eta faltak indargabeturiko Zigor Kodearen eta gainerako zigor lege berezien arabera epaituko dira.

Aztergaia: zigor-lege

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh68 2020-11-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu zigor-lege formarik.

zigor(-)lege 71: Argia, Berria 16, Deustuko Unibertsitatea 38, Euskal Herriko Agintaritza, EiTB 3, Consumer, Espainiako Gobernua 10, Gomylex.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zigor(-)lege 11: Berria 7, Juan Martin Elexpuru 2, Patxi Ezkiaga, Filosofiako gida.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta Euskaltermen ere jasoa dago. Azpisarrera gisa jaso liteke Zuz. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zigor sarreran.

Jakite-arloak

Zuz.

zigor ziega, zigor-ziega
iz. Espetxeetako zelda berezia, zigortuta dauden presoak itxian eta bakarturik edukitzeko erabiltzen dena. Zigor ziega batean bakartuta zegoen. Barauari ekin eta hurrengo egunean, zigor-ziegara eraman zuten presoa.

Aztergaia: zigor-ziega

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2022-03-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

zigor(-)gela forma aztertzean, azpisarrera gisa proposatua.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zigor eta ziega sarreretan.

zigorgabetasun
iz. Zigorrik gabe gelditzea, zigorrik jasotzen ez duenaren egoera. Ik. inpunitate. Frankismoko krimenen zigorgabetasuna 1977ko Amnistia Legeak bermatu zuen. Poliziak zigorgabetasun osoz erabiltzen du tortura, eta Justiziak, entzungor eginez, torturapean lorturiko deklarazioak erabiltzen ditu.

Aztergaia: zigorgabetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-10-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2011-03-03): zigorgabetasun 55: Berria 36 (adib.: “Estatuaren zulo beltzaren beste atala zigorgabetasun espazioen iraupenari dagokiona da”), EiTB 11 (adib.: “ETAren kontrako borrokan irmotasuna, elkarbizitza espazioen defentsa eta zigorgabetasun espazioekin amaitzea”), Argia 8 (adib.: “Zigorgabetasun horren alde egin dute aparatu judizialek”); inpunitate 178: Deia (“gaueko inpunitateak aukerarik emanez gero”), Berria 111 (adib.: “Estatuan inpunitatea justiziaren gainetik dago”), EiTB 36 (adib.: “jazarpen eta inpunitatea salatzen jarraituko dugu”), Jakin (“polizien egiazko inpunitatea”), Argia 24 (adib.: “Enpresak eta haien ondasunak xahutu dituzte inpunitate osoz”), DiarioVasco 3 (“inpunitate osoz errepikatzen den eraso ekologikoa”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: zigorgabetasun 62: Berria 58 (adib.: “Estatu militar eta ez demokratikoa da Turkia; zigorgabetasuna dago”), Juan Martin Elexpuru 3 (adib.: “Lasaikeriaren jatorria zein den aztertzen badugu, delituen zigorgabetasuna dela ikusiko dugu, eta ez zigorren biguntasuna”), Filipe Bidart (“Hau da, zigorgabetasunak zedarritzen duen sistema bihozgabea”); inpunitate 92: Berria 60, Juan Martin Elexpuru 21, Itxaro Borda 2, Joseba Zulaika, Joan Mari Irigoien, Jon Alonso, Joxan Elosegi, Xabier Olarra, Aingeru Epaltza, Jokin Urain, Esteban Antxustegi, Unai Iturriaga.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: inpunitate. h. zigorrik gabe, zigorgabetasun. Palestinarrak zapaldu eta hil ahal izateko, inpunitate osoz*[e.] Palestinarrak zapaldu eta hil ahal izateko, inolako zigorrik jaso gabe. // Bidegabekerien inpunitatea*[e.] Bidegabekerien zigorgabetasuna.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es impunidad / fr impunité: Elhuyar: zigorgabetasun / Nolaerran: gaztigurik ez, zigorgabetasun (zab.), inpunitate / Zehazki: zigorrik ez(a), zigorgabetasun, inpunitate / Labayru: zigorgabetasun, inpunitate / Adorez5000: zigorgabetasun, zigorrik eza, inpunitate.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

ikus informazioa s.u. inpunitate.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da eta horren premia dago.

zigorgarri
adj. Zigorra merezi duena. Aitari egina denez, irain hori zigorgarriago izan liteke.

Aztergaia: zigorgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-r(tu)+g-.

zigorka
adb. Zigor ukaldika.

Aztergaia: zigorka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

zigorkada
iz. Zigorrada. Ezeren errurik gabe eman dizkiozun zigorkadengatik.

Aztergaia: zigorkada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-11-08
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 2006-02-08 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan zigorkada sarreran "Documentado desde finales del s. XIX en autores vizcaínos y guipuzcoanos": Itz Berb ("Jaungoiko Gure Jaunak bealduten deuzku sarritan zigorkaden bat edo zorigatxen bat"), Ag Kr ("Bestien gañera jausi bear eban zigorkadeaz aurrez pozturik", "otzan, apal da makur, zigorkada mingarria artuta egonarren"), Enb ("Arbillan lotu, zuzitu dautse / Zigorkadakaz bizkarra"), KIkV ("Jaungoiko Semea zigorkadaz astindua"), KIkG ("Jesusen zigorkada ikaragarria"), ArgiDL ("beraz nere pekatuen gaiztakeriari dagokien neurriko zigorkada merezi det", "Eta pekatuak orrelako zigorkada gogorra marezi al du?", "Pekatuak orrelako zigorkada eskatzen badu", "zigorkadak emanaz zure gorputza odoldua, zauritua, ezurrak agirian zituela gelditu zan"), Inza Azalp ("Eskatzen diogu Jaungoikoari atera gaitzala [...] pekatutik eta bere ziorkada, betiko galbidetik", "Bere bizkar len ziorkadaz zapartaturik zeukanaren gañean gurutzea zuala"), Pi Imit ("Eskerrak, Jauna, [...] zigorkada samiñakaz birrindu nozulako"), Or Tormes ("eun zigorkadak emonda"), Alz Ram ("gaur neretzat, egiazko zigorkada asten da"), Bilbao IpuiB ("Lenen-lenengo zigorkada on batzukaz azurrak berotu bearko deutsazuz"), BEnb NereA ("Zigorkadakaz gorputz guztia goitik beraño aulduta"), JAIraz Bizia ("berebiziko zigorkada ematen zidan gramatika alde batera uzten nualako"), Berron Kijote 2 ("zigorkada bakoitza aolku-erritaren batekin osatzen zuan", "ezeren errurik gabe eman dizkiozun zigorkadengatik"); cf. Ker (2 Ko 11,24: "Judarrakandik bost aldiz berrogei zigorkadak (bat gutxiago) artu dodaz"; Mt 10,17: "Auzi-ebazleen eskuetan itziko zaitue ta Euren sinagogetan zigorkadak emongo dautsuez"); zigorkadaka : Berron Kijote ("iltzat uzteraiño jo ta jo ebaindu zuan zigorkadaka").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zigorkada 16: EEs 1926 ("etzan gelditu zigorkada barik"), JAg 5 (adib.: "Nik artu bear nitun zigorkadak artzen ari da", "Loikeri guziak zigorkadak artuaz ordaindu bearra badauka; ikaragarriak izan bearko dute zigorkada oyek!"), Or Tormes (OEHko testuinguruan), B. Gerra ("orrela atzeratzen dituzte bestela mundura etorri bear luketen zigorkada asko"), Alz Osaba 2 ("Jaungoiko onaren zigorkada bat da", "Jaun altsuaren egintza arrigarriak zigorkada ori bera, Jaunaren eskuzabaltasunak, gizonaren saririk gallurrenean biurtu du"), Euzkadi 1934 (2 Ko 11,24: "Judarrakandik bostetan artu dodaz berrogei zigorkada baño bat gitxijago" — BiblE: zigorkada), G. Garriga ("Yainkoarekin zoaz, ta zoritxar aundirako, ta ez kokatu ugarte oso ontan ezta billaldeko sei leguan, berreun zigorkada nekepe"), SM ("Ez det uste Euskalerrian beste euskalki batek artu dituan eibartarron izkeriak baiño zigorkada geiago"), Egia ta maitasuna ("zigorkada itzela"), I. Aldatz ("Aita zaldiari zigorkadak ematen hasi zen"), Meza liburua ("zigorkadengatik azkenetan zegoela").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zigorkadatxo : DFrec 1; zigorkada : AB38 1 (castigo) // Ez dugu aurkitu ap. AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zigorkada : EuskHizt (ik. zigorrada), EskolaHE (ik. zigorrada), Lur EG/CE eta EF/FE (latigazo; coup de fouet), DRA (castigo, zurra), PMuj DVC (1 azotazo, varazo, latigazo, baquetazo, paliza; 2 anguilada, rebencazo, anguilazo, golpe de rebenque; 3 sanción, pena, castigo) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: ik. zigorrada / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: ik. zigorrada

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu zuzena da, baina zalantzak daude hiztegian jasotzeaz

zigorrada araututik hurbilegia izan liteke hiztegi batuan jasotzeko, Hegoaldean naturalagoa bada ere -kada osaerakoa. Onartzekotan, definitu egin beharko litzateke: "iz. 'zigorrada'".

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ada/-kada.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-11-08) Onartu da: zigorkada iz. 'zigorrada'.

zigorkari
iz. Zigorkatzen duen pertsona. Ik. zigortzaile.

Aztergaia: zigorkari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zigorkatu, zigorka/zigorkatu, zigorkatzen
du ad. Zigorrez jo, zigortu. Sorbaldak zigorkatu zizkion. Jainkoak nola zigorkatzen ditu gaiztoak?

Aztergaia: zigorkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zigorkatu, zigorka, zigorkatzen. du ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

aditzoina "zigorka(tu)" forman eskainiz.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zigorkatu, zigorka, zigorkatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/katu.

zigorketa
iz. Zigortzea, zigorraldia.

Aztergaia: zigorketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zigorpe
iz. Zigorra. Zigorpe gogorrera erori ziren.

Aztergaia: zigorpe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: zigorpean, zigorpeko.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

zigorpean, zigorpeko.

zigorpean
adb. Zigorraren azpian. Zigorpean jarri zituzten.
Loturak

Aztergaia: zigorpean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -pean.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zigor sarrerari dagokion azpisarrera.

zigorpeko
adj. Zigorpean dagoena. Zigorpeko egoera larria.
Loturak

Aztergaia: zigorpeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko: -peko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zigor sarrerari dagokion azpisarrera.

zigorra bete
du ad.-lok. zuz. Hutsegite edo hoben bati dagokion zentzagarria amaiera arte jasan edo eraman. Nahiago dut itzuli eta dagokidan zigorra bete. Gutxi falta zaidak zigorra betetzeko. Gogoratu zigorra bete behar duzula; hilabete soldatarik gabe! Zigorra bete duelako atera da espetxetik.

Aztergaia: zigorra bete

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zigor eta bete sarreretan.

zigorrada
iz. Zigor kolpea; zigorraldia. Egunero ehun zigorrada bizkarrean hartuta. Inor hiltzen duenak auzitegiaren zigorrada merezi du. Heriotzaren zigorradak betiko hondatzen dituen arte.

Aztergaia: zigorrada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zigorraldi
iz. Zigorrezko joaldia, zigortzea. Nagusiaren nahia egitera gogoz jarri ez den mirabeak zigorraldi asko hartuko ditu. Zigorralditik osatuxe nintzenean.

Aztergaia: zigorraldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zigorrarazi, zigorraraz, zigorrarazten
du ad. Zigortzera behartu. Orduan, Pilatok Jesus hartu eta zigorrarazi zuen.

Aztergaia: zigorrarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zigorrarazi, zigorraraz, zigorrarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zigorrarazi, zigorraraz, zigorrarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-r(tu)+a-.

zigortu, zigor/zigortu, zigortzen
1 du ad. Zigorrez jo. Ik. zigorkatu; zehatu; gaztigatu2. Handik aurrera hirian topatzen zuten eskalea zigortu zezatela.
2 du ad. Zigorra ezarri. Bestela, Jainkoak zigortu eta hemen bertan seko hilko ahal nauk! Gizarteak zigortu egiten du ondo ari dena eta axolagabea saritu. || (Aditzak osagarritzat zigortzen den ekintza bera hartzen duela). Hango legeak bi urterainoko espetxearekin zigor zezakeen emaztearen ezkontza-nahastea. Zure legeak lapurreta zigortzen du.

Aztergaia: zigortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zigortu, zigor(tu), zigortzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zigortu, zigor(tu), zigortzen.

zigortzaile
adj./iz. Zigortzen duena. Ik. zehatzaile. Politika zigortzaile eta debekatzaile baten mende. Begira nolako apaltasunez hartzen dituen Jesus onak zigortzaile haien irain eta ukaldiak.

Aztergaia: zigortzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zigortze
iz. zigor aditzari dagokion ekintza. Zigortze prozesuak bi fase izango ditu.

Aztergaia: zigortze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-keta/-aldi.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper