4 emaitza zientzia bilaketarentzat - [1 - 4] bistaratzen.

zientzia
iz. Helburu jakin bat eta metodo berekia duten ezaguera sailen multzoa; horrelako ezaguera sail bakoitza. Ik. jakintza. Filosofiaren eta zientziaren arteko muga ilunetan. Zientziaz ari garenean, ez gara fisikaz eta kimikaz bakarrik ari. Zientzia eta teknologiaren alorrean lanean jarduteko baliabideak falta dituzte. Zientzia-gaietan harrigarrizko aurrerapenak ditugu. Zientzia aurrerapenaren inguruan egiten ari diren biltzar handian aurkeztu dute ikerketa hori. Zientzia-ikasketak erakargarri egitea da helburua. || pl. Armagizon handi bat izan arren, zientzietara eta letretara hagitz emana. Ez dugu inolako zubirik jaso zientzietara.

Aztergaia: zientzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1993-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: zientzia-fikzio, zientziazko .

zientzia-fikzio
iz. Literatura eta zinemagintzako generoa, etorkizuneko balizko mundu eta gizarte batean girotutako istorio fantastikoak kontatzen dituena. Orain hainbeste famatzen diren zientzia-fikziozko istorio futurista horietariko bat. Zientzia-fikziozko nobelak.

Aztergaia: zientzia-fikzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-07-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zientzia fikzio (eta zientzia-f. 1; z. fikziozko 3 eta zientzia-fikziozko, zientzi fikziozko, zientzia-fikzioko bana) 8: J.J. Iribar ("herriak egingo duen borroka kontatzen digute, erdia aroa eta zientzia fikzioa nahasten dituen xelebrekeri batean"), Ingurunea/5 ("Baina zientzia fikziozko filmetan edozein motatako asmakizun eta makina fantastikoak agertzen dira"), Genetika eta Osasuna ("Medikuntzaren erabilpen honek zientzia fikziozko gai bat zirudien duela urte gutxi arte"), J. Arretxe ("telebistan ezorduetan ematen zituzten zientzia fikziozko saio zaratatsuak irensten hasi zen"), J.M. Mendizabal ("Zientzia-fikzioko programak"), P. Aristi ("Zenbat aldiz ez ote dut errepikatu zientzia-fikziozko pelikula txarretako martziano izen hori?"), Artearen Historia/DBH ("Gizartea kritikoagoa zen eta ez zitzaion jada interesatzen, ez zientzia-fikzioaren fantasia, ezta superheroiak ere"), Tx. Ramirez de la Piscina ("Bestalde, Jules Verne idazle frantziarrak, zientzi fikziozko nobelen aitzindariak, bere eleberriak hornitzeko erakusten zuen zehaztasuna azpimarratu behar da hemen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zientzia(-)fikzio : DFrec 1 (zientzia f.), AB38 2 (zientzia f. eta zientzia-f. bana), AB50 1 (zientzia f.; eta 'ciencia ficción' itzulitako asmakizunezko zientzia 1), HiztEn (AS: zientzia f.), LurE (zientzia-f.), Euskalterm 2 (zientzi fikzio eta zientzi fikziozko filmzientzia-fikziozko film sinonimoarekin).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zientzia fikzio : ElhHizt (eta zientzi f.), EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal ciencia-ficción / science-fiction formen ordainak: zientzia fikzio, zientzi fikzio : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve FE, HaizeG FB, PMuj DCV.

Erdaretako formak

fr (DLLF): science-fiction; en (Collins): science fiction; de (Langenscheidts): Science-fiction // Ez dugu aurkitu ap. it (S. Carbonell).

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-fikzio.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zientzia sarrerari dagokion azpisarrera.

zientzialari
iz. Zientzian edo zientzietako batean aritzen den pertsona, zientzia-ikertzailea. Zientzialari gehienak, biologoak adibidez, behin ikerketa mota batean abiatuz gero, ez dira sekula aldaratzen aukeraturiko bidetik.

Aztergaia: zientzialari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ik. EArauak 49: "-ia amaierako izenekin, -ialari hobesten da: historialari, zientzialari".

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a org. eratorpenean.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Erne! Kontu izan aukeratzerakoan! Sarasola jaunak lasai asko jarri du bere hiztegian ekonomilari eta zientzialari. Ez al da hori kontraesan handi samarra?" (1997-12-01)

 - [E301]: "zientzilari [forma proposatzen dut]" (1997-07-23)

zientziazko
adj. Zientziari dagokiona. Ik. zientifiko. Zientziazko kontzeptuak.
Loturak

Aztergaia: zientziazko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:31 2002-05-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zientziazko 1, MEIG ("ez dut inondik ere pentsatzen estrukturalismoa izan daitekeenik sugerik gabeko zientziazko paradisua").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zientziazko 11: K. Santamaria ("Zearo egiztatua, teknika ta zientziazko legeen aldetik"), M. Pagola ("Marx'en antropologiak, eta kondairaren filosofiak, eta zientziazko analisiak, eta guzi horien prosupostoak, Jainko-eza eskatzen zuten"), Azurm ("batetik printzipioen garbitasun zientziazkoa ta bestetik estereotipuen arruntasuna"), P. Agirrebaltzategi 3 ("fede hitza ez litzake ezagutza buruzkoarekin bat-batera erabili behar, nahiz eta ezagutza hori ebidentzia zuzenekoan, zientzi-aurretikoan edo zientziazkoan oinarrituta egon", "Ez du fedeak mundu hontako zientziaurretiko eta zientziazko ezagutzari dagokiona baieztatzen edo ezeztatzen", "Historiazko egian adierazlea bera barnean dago; zientziazko egian, ordea, aldendua eta kanpoan"), Txill ("Hots, haurrak eta gazteak, nerabeak, zientziazko mundu horretan bizi izateko prestatzen ote dituzte maila guztietan gure giroak eta gure eskolak?"), Amatiño ("honetan datza, behar bada, M. Rungis-en meriturik nabarmenena, hau da, ekonomiako gairik funtsezkoenak hain argi eta ulergarri azaltzean, zientziazko zehaztasunik galdu gabe"), Habe ("... bere lanbidearen inguruan ateratzen diren zientziazko liburuak irakurri ahal izateko"), J.M. Apalategi ("Are, heuren hitz bikoiztasuna zientziazko ezagupenaren aztergaitzat hartu beharko dute"), Teknologia/DBH ("aztertu egin beharko dugu [...] horien zientziazko oinarria"); zientziazkotasun 1, Azurm ("aristotelismoari kontrajarririk, filosofia zientifiko bat bilatzen da, zientziazkotasuna justu eredu matematikoaren arabera ulertuz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zientziazko : AB38 2, AB50 2, Euskalterm 4 (2 zientzia- sinonimoarekin; eta ez-zientziazko 2 azientifiko sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko: libretzat ere har daitezke honelakoak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zientzia sarrerari dagokion azpisarrera.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper