22 emaitza zerga bilaketarentzat - [1 - 22] bistaratzen.

zerga
1 iz. Administrazioari, gastu publikoei aurre egiteko, ordaindu behar zaion tributua. Estatuak bakoitzaren jabetzari ez dio zerga larregirik ezarri behar. Zenbateko zergak jarri behar zituzten asmatzeko. Ez duzu, beraz, zerga hori zor. Zergari erantzun. Errentaren gaineko zerga. Tabakoaren zergak igotzea proposatu du Bruselak. Aberatsen aldeko zerga-politika bultzatu izana leporatzen diote gobernuari. Bergarako zerga-bulegoan. Interes-tasa txikiek eta zerga-murrizketek kontsumoa indartu dute.
2 iz. Jaunak mendekoei ezartzen zien ordaintzekoa. Hiru behien zerga.
Ohiko lexiak

Aztergaia: zerga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: zerga-bilketa.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: zerga-biltzaile .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

zerga-arinketa, zerga-bilketa.

zerga aitorpen, zerga-aitorpen
iz. Administrazioari zergapeko jardueren berri ematea. Lan Ministerioak, iruzur zantzuren bat izanez gero, langabeen zerga aitorpenak ikuskatu ahal izanen ditu.

Aztergaia: zerga aitorpen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "zerga, zerga aitorpena (†  deklarazioa), iraultza zerga (†  zerga iraultzailea)".

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

zerga bilketa, zerga-bilketa
iz. Zergak biltzea. Zerga-bilketarako bulegoa.
zerga biltzaile, zerga-biltzaile
iz. Zergak biltzen dituen pertsona edo erakundea. Ik. zergalari. Zakeo zerga-biltzailearen etxera gonbidatzen du bere burua Jesusek. Bilera horietan, gerratean zerga-biltzaile izandakoen aurkako kexuak ere entzun ziren.
zerga oinarri, zerga-oinarri
iz. ekon. Ordaindu beharreko zerga kalkulatzeko aintzat hartzen den oinarrizko zenbatekoa, atxikipenak, kenkariak edo murriztapenak ezarri aurretikoa. 20.000 eurotik beherako zerga oinarria dutenei 400 euroko kenkaria egiten segitzeko konpromisoa hartu dute.

Aztergaia: zerga-oinarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2015-11-10 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): zerga(-)oinarri 49: Deia 2 (adib.: “3.805 euro arte, zerga-oinarrientzako atxikipena igoerarik gabe geratuko da eta hortik aurrera %0,5eko igoera ezarriko da”), Consumer 37 (adib.: “Murrizketak: Zerga-oinarriari kentzen zaizkio eta hiru sailetan banatzen dira”, “Eta baita landa izaerakoak ere, udalerrian kokaturikoen zerga oinarria 200.000 pezetatik beherakoa denean”), Berria 5 (“Europako Batzordeak martxoan proposamen bat egin zuen, sozietate zergaren zerga-oinarria bateratzeko, herrialde batean baino gehiagotan jarduten duten enpresei mesede egiteko”), EiTB 2 (adib.: “Ondarearen gaineko zerga berreskuratzea, PFEZaren zerga-ordainketa % 23ra arte igotzea eta zerga-oinarria 24.000 euro baino gehiagokoa duten zergapekoei etxebizitzaren kenketa ezabatzea proposatu du Patxi Lopez lehendakaria”), Argia 3 (adib.: “zerga oinarri positiboa”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: zerga(-)oinarri 1, Koro Navarro (“Politika horrek, merkataritza-balantzaren gainean zuen eragin positiboaz gainera, zerga-oinarria zabalduz, estatuaren sarrerak handitzen zituen”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: zerga oinarri (base imponible*, assiette de l'impôt*).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es base imponible / fr assiette de l'impôt: Elhuyar: (Ekon.) zerga-oinarri / Nolaerran: zergaren/BEZaren oinarri / Zehazki: (Fin.) zerga oinarri / Labayru: zerga-oinarri / Adorez5000: [en impuestos] zerga-oinarri.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BEZ: "Zerga oinarria: Base imponible; Zerga oinarri osoaren zehaztapena (eragiketen zenbatekoa): Determinación base imponible global (volumen de operaciones); Zerga oinarri osoaren zehaztapena: Determinación base imponible global; Zerga oinarria (BEZ Erregel. 120.2 art.): Base imponible (Art. 120.2 Reglamento IVA); Zerga oinarria (BEZ Erregel. 123.2 art.): Base imponible (Art. 123.2 Reglamento IVA); Zerga oinarria (BEZ Erregel. 88 art.): Base imponible (Art. 88 Rgto. IVA); Zerga oinarria (BEZ Erregel. 91-2 art.): Base imponible (Art. 91-2 Rgto. IVA); Zerga oinarriaren proportziozko zehaztapeneko erregimen berezia: Régimen especial determinación proporcional de la base imponible; Zerga oinarriaren zehaztapena eragiketaz eragiketa: Determinación base imponible operación por operación; Zerga oinarriaren zehaztapena eragiketaz eragiketa (eragiketen zenbatekoa): Determinación base imponible por operación (volumen de operaciones)" / HezkAdmin: zerga-oinarri: base imponible.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso hedatua eta erabilia.

Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da zerga sarreran.

zerga pizgarri, zerga-pizgarri
iz. Estatuak edo horretarako eskua duenak, interes orokorrekoak diren zenbait jarduera sustatzeko, ezartzen duen zerga murrizketa edo salbuespena. Ik. pizgarri fiskal. Euskadik egoera larria bizi zuen 90eko hamarkadan, eta egoera horri aurre egiteko onartu ziren zerga pizgarriak. Pentsio funtsetan inbertitzen duenari zerga pizgarriak ematen zaizkio.
zerga sistema, zerga-sistema
iz. Leku jakin bateko zergak arautzen dituen sistema. Zerga-sistemaren erreforma.

Aztergaia: zerga-sistema

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-10-08 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2015-11-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

ikus informazioa s.u. fiskalitate.

LBeh (2014-04-03): zerga(-)sistema 258: Elhuyar (“Eta beste kontu bat: duten zerga-sistemagatik, sojaren negozioa ondo badoakizu eta argentinarra bazara, herrialdeak ez du onurarik jasotzen aberastasun horretatik”), Consumer 8 (adib.: “2009. urtean ez da aldaketa nabarmenik izan zerga-sisteman, eta, ondorioz, aurten ezarri dizkiguten arau berak ezarriko dizkigute 2010. urteko maiatzean egingo dugun Errenta Adierazpenean”), Berria 174 (adib.: “Ondasun banaketari heltzeko, herri pobretuei kanpo zorraren barkamena bezalako neurriak hartu beharko lirateke, finantza transakzio guztiei zerga-sistemaren bat ezarri, herri horiei urtetan lapurtu dizkiogun baliabideak itzuli...”, “Espainiako Auzitegi Gorena izan zen, hain zuzen ere, zerga sistema propioa izateko eskumena hankaz gora jarri zuena, 2004. urteko abenduan Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Sozietate Zergaren tasa Espainiakoa baino txikiagoa izatea legez kanpokotzat jo zuenean”), EiTB 54 (adib.: “21 orrialdeko dokumentu bat eman die ahaldun nagusiei lehendakariak, eta lau esparrutan proposamen konkretuak egin dizkie: lana, zerbitzu sozialak, zerga-sistema eta bikoiztasunak administrazioetan”), Jakin 2 (adib.: “Bo, hor dute sindikatu abertzaleek esparru berezitu bat: ez al dago ahalmenik estrategia bat antolatzeko zerga sistema sikiera erkidego autonomikoan norabidez aldatzeko? Zergatik ez?”), Argia 19 (adib.: “Estrategikoki hiru lurraldeek ogasun bakarra izan beharko lukete, eta noizbait Nafarroarekin bat egiten badugu, errazago izango da bat-egite hori zerga sistema indartsua izanda bakoitzak berea izanda baino”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: zerga(-)sistema 34: Berria 19 (adib.: “Erreformek astindu handia emango diete lan merkatuari, erretiratuen pentsioei, osasun eta zerga sistemari”), Iñaki Heras 9 (adib.: “Ez da, ez, lan makala! Baina bidea ala helburua litzateke hori? Nola egingo lirateke zerga sisteman neurria bideragarri egiteko ezarri beharreko aldaketak?”), Koro Navarro 3 (adib.: “Aurrenekoek zerga-sistemaren kudeaketaren ardura hartu zuten, bigarrenek erregeen finantzena"), Esteban Antxustegi (“ez dago dudarik lehenengo zerga sistemaekitatearen aurkakoa dela”), Elena Touyarou (“Aldi hartan, aldarrikatu zerga sistema berezia, auzitegia Uztaritzen egotea, besteak beste... bederazka ukatu zituzten Batzar Nazionalean”), Anjel Lertxundi (“Gero eta itogarriagoa zen gobernu kolonialaren zerga-sistema”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: zerga erreforma, zerga sistema || fiskal. h. zerga(-). Objektore fiskal, objekzio fiskal, zerga aholkulari edo aholkulari fiskal, zerga amildegi edo amildegi fiskal, zerga desgrabazio edo zerga arintze, zerga babesleku edo zerga paradisu, zerga defizit edo defizit fiskal, zerga helbide edo helbide fiskal, zerga ikuskatzaile, zerga ikuskatze, zerga iruzur, zerga saiheste (ihes fiskal*), zerga salbuespen (zerga exenzio*), zerga erreforma, zerga sistema, zerga superabit edo superabit fiskal, zerga urte edo urte fiskal, zergaldi, zerga-pizgarri (zergak arinduz emaniko pizgarria) || fiskalitate* e. zerga sistema.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es fiscalidad / fr fiscalité: Elhuyar: zerga-sistema / Nolaerran: 1 [système] zerga sistema. 2 [impôts] zergak, zergalaritza / Zehazki: zerga sistema / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ongi eratua dago eta beste gabe onartzekoa azpisarrera gisa.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso hedatua eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa sartzekoa zerga sarreran.

zerga tasa, zerga-tasa
iz. Zerga bati dagokion indizea. Orain arte zerga-tasarik handiena % 45 izan da Araban eta Bizkaian. Espainian BEZaren zerga-tasa hauek aplikatzen dira: (...). Bilboko Udalak zerbitzu guztien prezioak eta zerga tasa guztiak izoztea erabaki du.
zerga zor, zerga-zor
iz. Admin. Zergadunari ordaintzea dagokion zenbatekoa. Ogasun sailak neurri sorta berria proposatu du zerga-zorrak kobratzeko.

Aztergaia: zerga-zor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh52 2020-11-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu zerga(-)zor formarik.

zerga(-)zor 93: Arabako Batzar Nagusiak, Argia, Berria 8, Bizkaiko Batzar Nagusiak 2, Deustuko Unibertsitatea 2, EiTB 2, Consumer 4, Espainiako Gobernua 68, Gipuzkoako Batzar Nagusiak, Laneki 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zerga zor 4, Berria.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta Euskaltermen TN da. Azpisarrera gisa jaso liteke Admin. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zerga sarreran.

Jakite-arloak

Admin.

zergadun
iz. Zergak ordaintzea dagokion pertsona. Zergadunek hogei milioi gutxiago ordaindu dutela aurten azaldu du Ogasun zuzendariak.

Aztergaia: zergadun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

zergak arindu
ad.-lok. Zerga gisa ordaindu beharreko zenbatekoa txikiagotu. Ik. desgrabatu. Gobernuak zergak arinduko dizkie enpresa txiki eta ertainei.
zergak ordaindu
du ad.-lok. Zergak ordaindu ezinik. Ardiak zergak ordaintzeko eman behar zituztelako. Ondorio bakarra da enpresek zerga gutxiago ordainduko dituztela.
Ohiko lexiak

Aztergaia: zergak ordaindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

zergalari
iz. Zerga-biltzailea. Zergalari burua.

Aztergaia: zergalari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zergaldi
iz. Zerga jakin baten ordainketarako, kontuan hartzen den epea. Hobaria aplikatzeko epeak ezingo ditu inoiz hiru zergaldi gainditu.

Aztergaia: zergaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri-egokia (BEZ inprimakietan jasoa).

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: aurrekoan onartuta zegoen.

 - Erabakia: BAgiria (2000-01-28): ontzat eman da.

zergapeko
1 adj. Gauzez mintzatuz, zerga zor duena. Zergapeko jarduerak.
2 iz. Zergak ordaintzen dituen pertsona. Ik. zergadun. Davidek gobernariak ezarri zizkien Damaskoko siriarrei, eta haren mendeko eta zergapeko egin ziren siriarrak. Ikuskaritzak iruzurra egin nahi zuten 1.329 zergapeko ikertu zituen.

Aztergaia: zergapeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma-berri-egokia (BEZ 1; BiblE 6).

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pe-ko.

zergapetu, zergape/zergapetu, zergapetzen
du ad. Zerga ezarri. Estatu guztiek zergapetzen dute tabakoa. Ehun mila eurotik beherako herentziak ez dituzte zergapetuko.

Aztergaia: zergapetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zergapetu, zergape(tu), zergapetzen. du ad. 'zerga ezarri'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zergapetu, zergape(tu), zergapetzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pe-tu.

zergapetze
iz. Zerga ezartzea; horren ondorioa. Defizit publiko handiena duten hiru herrialdeek dute zergapetze txikiena. Industriaren gaineko zergapetze gogorra.

Aztergaia: zergapetze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

zergategi
iz. Zerga-bulegoa. Usaian, otsailean edo berantenaz martxoan, paper batzuk bete behar dira eta gero zergategira igorri.

Aztergaia: zergategi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zergati
iz. Zergatikoa. Gauza hori sinesteko zergati gutxi daudelako.

Aztergaia: zergati

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. 'zergatikoa'.

zergatik
1 Zer arrazoirengatik? (Galdetzailea). Zergatik ez naiz negarretan urtzen? Zergatik, ordea, inori eman geure buruari ukatzen dioguna? Zoko garbitze hau, zergatik? Joan den mendeko bi gerrateetan euskaldunik gehienek karlistengana jo zuten; zergatik ote? Badakizu zergatik? Zergatik, bada?
2 (Zehar-galderetan). Ez dakit zergatik hain indar bortitza egozten zaion biribiltasunari. Ea zergatik dioen dioena. Bilbok kultura gaietan ez duelako berez zegokion lekurik hartu; zergatik, beste batean aztertu beharko. Nola eta zergatik ez dakiela. Hona zergatik.
3 (Erlatibozko esaldiak eratuz). Ik. zertan1 3. Neure burua talde ospetsu horretan zergatik sarturik ez dut. Ez duzue zergatik haserretu. Bazuen, noski, zergatik harritu.

Aztergaia: zergatik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zergatik edo hargatik
Arrazoi batengatik edo beste batengatik, zergatik ondo jakin gabe. Ibili eta ibili, zoztorren batean huts eginda, edo zergatik edo hargatik, jausi zen zamari hezurtsua.

Aztergaia: zergatik edo hargatik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZERGATIK EDO HARGATIK Por una cosa o por otra, por lo que sea. Ibili ta ibili, sostorren baten uts eginda edo zegaitik-edo-agaitik iausi zan zamari azurtsua. A Ezale 1898, 139a. Zegaitik edo agaitik etorri dira: zek edo zek bidea zabaldu dautse. Eguzk GizAuz 18. Zergaitik edo agaitik, nekeetan dagozan gizonak alkartasunetik kanpo ikusten doguzanean. Agur 24-3-1973 (ap. DRA).

zergatik edo hargatik 4: EiTB (“Gonbidatu berriak heltzen dira, baina beste batzuek, / zergatik edo hargatik,... lehenago alde egiten dute“), Karmel 3 (“Egia esan, nik ez nuen tratu zuzenik izan Andolinegaz, baina beti izan nion halako txera berezia; eta, zergatik edo hargatik, hurreko sentitu izan nuen beti: euskaldunez eredugarri, eta, gizonez, apal eta koherente”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu zergatik edo hargatik formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zergatik sarreran.

zergatiko
iz. Arrazoia, zioa. Ik. zergati. Azkenik, laburki, liburuaren zergatikoa eta zertarakoa azaltzen ditu. Zergatikoaren galde dabilenari arrazoi franko eman dakizkioke. Zergatiko eske hasten bagara. Zergatikoa jakin nahirik.

Aztergaia: zergatiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.: liburuaren zergatikoa eta zertarakoa.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper