7 emaitza zabor bilaketarentzat - [1 - 7] bistaratzen.

zabor
1 iz. Zerbaitetatik baliatzen ez den zatia, hondakina. Ik. zakar1; zarama. Urre, zilar edo beste edozein metal, zaborraz eta tortikaz nahaspilaturik. Etxeko zaborrak.
2 iz. Etxegintzan edo eraikin bat lurreratzean geratzen diren hondakinak. Sansonek tenplua lurrera ezarri zuen, eta, bat-batean, harri eta zaborren azpian geratu ziren guztiak.
3 iz. Guztiz higuingarria eta erdeinagarria gertatzen den pertsona. Negozio hori jende higuingarriz beterik dago, munduan den zaborrik nazkagarrienaz.
4 iz. Kalitate oso txarreko gauza. Liburu hau zabor hutsa da.
5 iz. Sasi eta sastrakak.

Aztergaia: zabor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-11-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: zabor-bilketa.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: zabor-biltzaile .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

zabor-bilketa.

zabor bilketa, zabor-bilketa
iz. Zaborrak biltzeko zerbitzua. Eta, hala ere, gaikako zabor-bilketa bideratzeko, hamar ontzi baino ez ditugu.
zabor biltzaile, zabor-biltzaile
iz. Zaborrak biltzen dituen langilea. Zabor-biltzaileen kamioia. Zabor-biltzaile gizagaixoari agindu zioten zaborrak biltzeko erabiltzen zuen gurdiarekin gorpuen bila joateko.
zabor poltsa, zabor-poltsa
iz. Poltsa mota, gehienetan plastikozkoa, zaborra jasotzeko erabiltzen dena; poltsa horren edukia. Lehergailua zabor poltsa baten barruan zegoen eta leherketak kalte materialak eragin zituen ondoko dendetan eta zenbait etxebizitzatan. Zabor poltsaren % 48 materia organikoa da, konposta egiteko modukoa.

Aztergaia: zabor-poltsa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2015-11-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): zabor(-)poltsa 36: Elhuyar 3 (adib.: “Zabor-poltsak eta hodiak egiteko soilik erabiltzen da”), Consumer 6 (adib.: “Eguneroko bizitzan konta ezin ahala objektu izaten dugu paper edo kartoian bilduta eta, beraz, material horrek osatzen du gure zabor poltsaren pisuaren %20 eta bolumen osoaren heren bat”), Berria 7 (adib.: “Oinezkoek saltoka gainditu behar izaten dituzte sarri zabor poltsak”), EiTB 4 (adib.: “Hilda zegoela ziurtatzeko azkenik, zabor poltsa batekin ito zuen”), Argia 6 (adib.: “Jakina denez, gure zabor poltsaren %20a baino gutxiago da teknikoki oraindik birziklatu ezin dena”), DiarioVasco 10 (adib.: “Bestetik, herritarren zabor-poltsa kontrolatu egiten da, eta honek, zaborra "desagertzea" ekarri du”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: zabor(-)poltsa 33: Berria 8 (adib.: “Denek jokatu beharko lukete berdin», gaineratu du, zabor poltsa kalera ateratzen ari zen neska bati erreferentzia eginez”), Anjel Lertxundi 5 (adib.: “Labana utzi, harraskapetik zabor-poltsa atera eta zoruan uzten du”), Josetxo Azkona 3 (“Zabor-poltsa baten ondoan zegoen, metro erdiko koadro baten barruan, pandereta puskatu baten gainean”), Harkaitz Cano 6 (adib.: “Mesanotxe gaineko iratzargailuak eta hozkailuko gai guztiak zabor poltsatan sartu eta bota”), Unai Iturriaga 3 (adib.: “Zabor poltsen bueltan katu ñabarrak elkartu ohi diren gisan biltzen ziren kazetariak Barne sailburuaren berbak jasotzeko”), Joxan Elosegi (“Turismo iragarki zaharrak, modaz kanpoko aldizkariak, telefono zenbaki zaharkituak... alaiki botatzen ari nintzen eskuetara zetorkidan guztia zabor-poltsa handien barrura"), Hasier Etxeberria 2 (adib.: “Horien lekuan, plastikozko zabor poltsak dituzte burutik behera sartuta eta eskaparateetako leiarretan eskuz daude idatzita uler ez ditzakedan hitzak”), Migel Angel Mintegi (“Zabor-poltsa bi zeramatzan tabernariak, eguneko hondakinak”), Aingeru Epaltza (“Antonio Musu-tristeren azalpenei kasu egitera, guti batzuk baizik ez ziren sobratu eta horiek zabor-poltsetara bilduak”), Iban Zaldua (“Zabor poltsak adreiluzko pareten kontra pilaturik, eguzkipean”), Oskar Arana (“Bigarren gizona ikusten du, Lucyren erriflea eta zabor-poltsa hanpatu bat eskuetan, etxearen ertz batean desagertzera doala”), Joxerra Garzia (“Burua bi zabor poltsa lodiz estali, lepo inguruan estu-estu lotu, eta bi besoak aulkiaren bizkarrean trabatu omen zituen Ferraték, horretarako propio asmatutako tramankulu batez”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es bolsa de basura / fr sac-poubelle: Elhuyar: - / Nolaerran: zikin zaku, zikinontzi zaku / Zehazki: zabor poltsa / Labayru: - / Adorez5000: zabor(-)poltsa.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta hedatua.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zabor sarreran.

zaborreria
1 iz. Zaborrak, zabor multzoa. Zaborreriaz estalita dagoen lurra.
2 iz. Kalitate oso txarrekoak diren edo ezertarako balio ez duten gauzak. Hizkuntza ordenatu egin behar da, eta herritarrei behar dutena eman behar zaie; ni ez nago zaborreria onartzeko prest. Nire bihotzak marru egiten zuen ene irudipen guztien aurka, eta inguruan zebilzkidan zaborreria horiek guztiak burutik bet-betan haizatu nahi nituen.

Aztergaia: zaborreria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-teria.

zaborrontzi
iz. Zaborrak botatzeko ontzia. Ik. zakarrontzi. Zazpi zaborrontzi kale bazterrean, zazpiak lerroz lerro, estalkirik gabe, ahoa euliei zabal-zabalik.

Aztergaia: zaborrontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ontzi.

zabortegi
iz. Zaborrak botatzen edo biltzen diren tokia. Ik. zakartegi. Errauts toxikoak zabortegi berezi batera eraman beharko dira.

Aztergaia: zabortegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper