10 emaitza txistu bilaketarentzat - [1 - 10] bistaratzen.

txistu
1 iz. Ezpainetan irekidura mehar bat eratuz eta bertatik airea jaurtiz ateratzen den soinu zolia. Artzainaren txistu larria. Horren txistu luzea merezi al dik neska horrek? Txistu joka masail puztuez dagoela ikusten du baserritarrak. Txistua baino arinago. || Txistu hura sugearena zen. Arbolara igotzen nintzen eta birigarroaren txistua jotzen nuen.
2 iz. Haizearen mugimendu azkarraren ondorioz, zenbait egoeratan sortzen den soinu zolia. Haizearen txistua leihoan. Entzungo dituzte balen txistu zoliak. Gure ontziak, haizea urratuz, txistu luzea jo zuen. Sirenaren txistua.
3 iz. Haizezko euskal musika-tresna, aurrealdean bi zulo eta atzean bat dituen zurezko hodi batez eta aho batez osatua, gehienetan danbolina lagun duela jotzen dena. Ezpelezko txistu bat. Txistua jo. Tuntun-jotzaileak bere txistua zorroan gordetzen duen bezala. || Meza osteko txistu eta danbolina.
4 iz. Listua, tua. Txistua bota. Berba bakoitzean txistu jaurtika. Arnasa estutu, zintzurrean txistua korapilatu, gorputza izerdiz busti.

Aztergaia: txistu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-10-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

(t)xistu, ziztu.

Jatorrizko forma

ziztu egin, ziztu jo, (t)xistu egin, (t)xistu jo.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: txistu egin.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adibide gisa gehituz: txistua jo.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

txistuka, txistu egin.

Lexemen erregulartasuna

tx-/x-/z-.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E113]: histu (egin) sar daiteke "Bigarren mailako sarrera gisa, eta forma hobetsiei erreferentzia egiteko (...) (iparraldean beste formen ondoan erabiltzen baitira)" (1993-02)

txistu egin
ad.-lok. (Ahoarekin) txistua jo. Hau heldu zenean, Txomini txistu egin zion eta honek bota zuen soka. Txistu eginez txakurrari.

Aztergaia: txistu egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-30 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

txistu sarrerari dagokion azpisarrera.

txistu hots, txistu-hots
1 iz. Txistuaren (musika-tresnaren) hotsa. Txistu hotsari egoki zerraion.
2 iz. Txistua, soinu zolia. Sugearen txistu-hotsera geldi-geldi geratu zen.

Aztergaia: txistu-hots

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2003-12-17 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-23 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: TXISTU-HOTS a) Sonido del chistu. Medelek ere, besteak bezen bizkor ezarren, txiztu-otsari egoki zerraikion. A Ardi 70 (al bailar el aurresku). Ttunttun-soiñuaren artetik txistu-ots berritxuak noiz jaikiko diran zai, neska-mutil gazteak, sail banatan, dantzan asteko pozez. Mok 12. b) Silbido. Sugearen txistu-otsera geldi geldi eldu zan. Or Tormes 57. Bat-batean, txistu- / ots ezaguna, / naiz igaz urrenik / Gaztek entzuna. Ldi UO 38. Zarata ta txistu otsa badakar [egoaizeak] munduaren jaun da jabe bailitzakean. Etxde AlosT 40. c) Sonido sibilante (del habla). Xixtu hotsekin, sibilanteekin, ere bada horrelakorik. MIH 99.

adib: belarriratu da/du ad. Belarrietara heldu edo helarazi. Ik. belarrietaratu. Halako batean, ikaratu ziren batzuk, txistu hotsa belarriratu zitzaienean. Sastakaiak bezala belarriratzen zaizkit hitzok. Joxe, —belarriratu zidan Anttonek—, Joxe, harrapa ezak hori.

txistu(-)hots 51: Berria 22, EiTB 14, Argi 6, DiarioVasco 5, Elkar 2, Consumer, Elhuyar.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

txistu(-)hots 60: Berria, Iñaki Mendiguren, Patxi Iturritegi, Felipe Juaristi, Asisko Frantzizko, Mirentxu Larrañaga, Edorta Jimenez, Ander Irizar, Jose Morales…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago, eta aski da. Komeni da txistu sarreran ere gehitzea.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-hots.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa jasotzekoa txistu sarreran.

txistu jo
ad.-lok. Txistu hotsa atera. Ik. txistu egin. Eltzeak txistu jo du, ba, oraintxe.

Aztergaia: txistu jo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: TXISTU JO Silbar, emitir un silbido. Cf. supra ejs. de txistua jo, txistu bat jo, etc., o de txistu jotzen (en formas no conjugadas). Eltzeak txistu jo du, ba, oraintxe. NEtx Antz 128. Bere lanean diardu txistu joaz. Lab SuEm 198. Tenteka antzean [...], Xalbador, txistu jo zion jendearen aurrera. Zendoia 229. Malezi geio balitz / bere burun piztu, / gaur beste txori batek / joko zion txistu. Insausti 314. (Con objeto directo). Silbar (una melodía, etc.). Lurretik zerbait jaso, ta garbitu ondoren sakelean sartzen du moda berriko doñu bat txistu joaz. Lab SuEm 196.

adib: txistu 2 iz. Haizearen mugimendu azkarraren ondorioz, zenbait egoeratan sortzen den soinu zolia. Haizearen txistua leihoan. Entzungo dituzte balen txistu zoliak. Eltzeak txistu jo du. Gure ontziak, haizea urratuz, txistu luzea jo zuen. Sirenaren txistua. // zirga iz. Ibai edo ubide bazterretik, hartarako bide batetik, ontziei tira egiteko erabiltzen den soka. Kaira inguratu zen eta txistu jo zion Andreari, zirga bat bota ziezaion. Zirga bidetik zirgatzen ziren ontziak, urari goiti, soka tiratuz.

txistu jo 15: ElCorreo (“Tiratzen hasita, 1967ra joan gaitezke, eta Xalbadorri ulertzen ez ziotenek txistu jo zioteneko eguna gogoratu”), Elkar (“Bi hatz ahoan sartuz txistu jo zuen bere txakurrari deitzeko eta, inguratzean, bi hanken artean harrapatu zion burua, mugi ez zedin”), Berria 13 (“Lortu zuten ni zapuztea, eta tristatzea neure buruari galdetzean ea Iruñean eta Tafallan txistu jo zutenek ere lotura hori eginen ote zuten”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

txistu jo 35: Berria (“Ez da bidezkoa izan Sanzoli txistu jotzea; hori ez zait gustatu”), Koro Navarro 9 (“Txistu jotzen hasi nintzen, ahapetik, baina isildu nintzenean txistu hotsak nire atzean jarraitzen zuela iruditu zitzaidan”), Anjel Lertxundi 4 (“Nire gonbitea onartu nahi ez, eta paraje hura asmatu egin zuela iruditurik, txistu jo nuen harriduraz, toki hark akelarretan egon behar zuela azpimarratzeko”), Iñaki Mendiguren 7 (“Griphookek txistu jo eta burdinbidean orga txiki bat etorri zen ziztu bizian haiengana”), Jon Muñoz 3 (“Jonathanek txistu jo zion”), Felipe Juaristi (“"Eta otso-belarraren lekak txistu joka ari dira, aleak atabal joka.”), Elizen arteko Biblia (“"Eta otso-belarraren lekak txistu joka ari dira, aleak atabal joka.”), Gotzon Garate (“Gizonak irri murritza egin eta txistu jo zuen”), Josu Zabaleta…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa txistu sarreran.

txistu soinu, txistu-soinu
iz. Txistuaren (musika tresnaren) soinua. Txistu soinua bezain zolia eta alaia.

Aztergaia: txistu-soinu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-12-17 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-23 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: TXISTU-SOINU a) Música de chistu o de flauta. Su-gaiaren karrakarekin naasten da txixtu-soñu bizia. 'La petite musique du galoubet'. Or Mi 95. Txistu-soiñua baixen zoli ta alaia dogun Bizkaia yator au. Akes Ipiñ 4. Airean ikusten duzue txistu soinua dantzan. MEIG I 63. b) Sonido estridente. Zure gurdiak oraindik ere / txistu-soiñuak baditu. Zendoia 122.

adib: zoli 1 adj. Hotsez eta soinuez mintzatuz, ozena, bereziki maiztasun handikoa, hotsen eskalan goian dagoena. Jaiki eta ahots zoliarekin hitz egiten hasi zen. Txistu soinua bezain zolia eta alaia. Durundi zolia. Irrintzi oihu zoli-zolia. // zorrotzaile iz. Lanabes ebakitzaileak zorroztea ogibide duen pertsona. Gaskoi bat, zorrotzaile edo piltzarketari, edo zerbait holako. Ez da urrun zorrotzailea; bere txistu soinua bertantxe entzun da.

txistu(-)soinu 13: Elkar (“Eta txistu soinua hasi ziren entzuten, haizeteak teilatu hegaletan egiten duen modukoa edo mila hildakok batera egingo luketena bezalakoa”), Berria 8 (“Real Madril bera baino txistu soinu ozenagoarekin hartzen dute Buesa Arenan Iurbentia Bilbo Basket, eta antzera gertatzen zaio Tau Baskoniari eta bere zaleei Barakaldon, Bizkaia Arenan”), Argia (“Eta aldamenekoak dio: eta oxigenoa, eta itzala, eta mugitzean sortzen duen haizea, eta txistu soinuak, eta txorrotxiolarien habiak, eta perretxikoak, eta...”), DiarioVasco 3 (“Kostatu egin zen, zeren eta entzule arruntak ez baitauka bertsolarien kontzentrazio gaitasuna, eta uneren batean nekeza zen txistu soinuak, kopa hotsak, terrazetako tabernari eta bezeroen arteko hizketaldiak, umeen garrasiak, amen errietak eta, oro har, Ama Birjina bezperari dagokion soinu bandari gaina hartu eta oholtzan gertatzen zenari behar bezainbesteko arretaz erreparatzea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

txistu(-)soinu 5: Berria (“Baina, ingelesak harroak dira eta ez dute inoiz amaitutzat emango partida azken txistu soinua entzun arte”), Martin Anso (“Gero, txistu-soinua entzutean, berpiztu”), Koro Navarro (“Humirzahrekin azkenekoz egon zenean, zeinen arnasa lakarra zuen, zerra bezalakoxea, gogoratu zen Taibele; zintz egin zuenean, txistu soinua atera zen haren belarritik“), Anjel Lertxundi (“Halako batean, brontzezko kanpaia jo eta jo hasi zen bere baitatik, eta sekulako txistu-soinua ekarri zuen aireak, elezaharreko apaiz ehiztaria, kanpai-hotsa entzunik, bere zakurrei deika baletor bezala”), Elizen arteko Biblia (“Zitara eta harpa, danbolin eta txistu-soinua eta ardoa ugari zuen janaldietan; baina Jaunaren ekintzaz ez zarete ohartzen, haren egintzak ez dituzue aintzakotzat hartzen”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago, eta aski da. Komeni da txistu sarreran ere gehitzea.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-soinu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa jasotzekoa txistu sarreran.

txistuka
adb. Txistu eginez. Ik. txistuz. Txistuka ari da alaikiro. Bata besteari txistuka zebiltzala. || Haizea txistuka; leihoak astintzen kazkabarra.

Aztergaia: txistuka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-30 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

txistu sarrerari dagokion azpisarrera.

txistukari
adj./iz. hizkl. Kontsonanteez mintzatuz, igurzkaria izanik, ahoskatzean txistuaren antzeko hotsa egiten duena. Euskal kontsonante txistukariak. Txistukari bustiak.

Aztergaia: txistukari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-30 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

gehitzeko eskatuz: "iz. eta izond. Hizkl.".

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kari Hizk.

txistukatu, txistuka/txistukatu, txistukatzen
1 du ad. Txistu eginez, gaitzespena edo adostasunik eza adierazi. Kantaria era mingarrian txistukatua izan zen.
2 du ad. Txistu eginez doinu bat jo. Abestiaren lehen notak txistukatu zizkion.

Aztergaia: txistukatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

txistukatu, txistuka(tu), txistukatzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

txistukatu, txistuka(tu), txistukatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-katu.

txistulari
1 iz. Txistua jotzen duen musikaria. Herriko txistularia. Txistulari taldea. Txistulari saioa.
2 adj. Txistu egiten duena. Haize txistularia.

Aztergaia: txistulari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1996-10-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
txistuz
adb. Txistu eginez, txistu egiten. Ik. txistuka. Urrundik deitzen dut txistuz. Zozoak txistuz ari ziren oihanetik. Bazekien orduan kantuz eta txistuz euskaldunak.
Loturak

Esaera zaharrak

Behor-txoria kantuz, haize gaiztoa bidean txistuz.

Aztergaia: txistuz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: TXISTUZ Silbando; a silbidos. "Xixtuz dago" SP. Sugeak xistuz dagoela ausikitzen du. ES 197. Zala kaltegillea, / trast, eutsen igarri. / Txistuz, barrez, biraoz, / deutsea eskuz eusten. Zav Fab RIEV 1907, 538. Itzaiñ bat almazenera xistuz zoala behin. Gy 131. Orai tretu horlakoa / xistuz laite yokatua. Ib. 157. Ikustekoak ziren / esku huska biak, / xixtuz zohazinean / hoien ukhaldiak. Zby RIEV 1908, 90. Gure taulazko etxearen arteketarik xixtuz haize hotza sartzen ohi zaukulakotz. JE Bur 115. Xixtuz eta kantuz hasten dire liztor pullit hoik. Barb Sup 110. Xoxoak xixtuz ari ziren oihanetik. Ib. 168. Ixil ixila gabiltzalarik pentsatuz gure hileri, / hek... guri beha sistuz, dabiltza izarrez izar dantzari. Iratz 149. Itsasoan ditazken galerna edo ekhaitz izigarrienak ziztuz altxatzen. Lf Murtuts 13. Ur-liliak txistuz zeuden beren ohetan. Mde Pr 120. Moro abiatu zen Senpereko alderat, xixtuz eta kantuz. Zerb Azk 35. Aizea txistuz jostari dabil. BEnb NereA 149. Xixtuz oldar dakioke sofista, sugea bezala. Zait Plat 151. Moda berriko doñua txistuz joaz. Lab SuEm 196. Urrundik deitzen dut xixtuz. Xa Odol 97. Eta xixtuz sartu zen etxean. GH 1973, 147. Baitzakien orduan kantuz eta xixtuz euskaldunak. Larre ArtzainE 84. v. tbn. Zendoia 229. Xixtuz: Ox 58. GH 1926, 99. Tocando el chistu. Ez dire loharkatzen kantaz eta xiztuz. Hb Esk 80.

adib: [behor] behor txori, behor-txori Arabazozoa. Behor-txoria kantuz, haize gaiztoa bidean txistuz (esr. zah.).

txistuz 19: Elkar (“Piztu zuen norbaitek argia, isildu zen musika… bete zen lokala giza oihuz eta txistuz: hau fundamentua!, ez al zenekiten seietan zela?”), Deia 2 (“Bederatzi bikotek parte hartuko dute aurten eta, ohi denez, bakoitzak fandangoa txistuz eta arin-arina trikitiaz dantzatuko du”), Berria 6 (“Bertso doinuren bat txistuz aireratzen duenik ere izango da aldiro”), EiTB 2 (“KANDIDO lanean, abestiren bat txistuz jotzen”)…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

txistuz 6: Herria (“Eguerditan: Aperitifa Ibarrungo errotean, txistuz alaitua”), Berria (“Fandangoa, txistuz edo albokaz, eta arin-arina aldiz, trikitiaren laguntzaz.”), Jon Muñoz (“Isekaz eta txistuz hartu zituzten besteek Alberten hitzak”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, kantuz, oihuz bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa txistu sarreran.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper