4 emaitza tarteka bilaketarentzat - [1 - 4] bistaratzen.

tarteka
adb. Tarteak utziz; noizean behin, aldizka. Ik. txitean-pitean; lantzean-lantzean; lantzean behin. Tarteka, harri handiak zeuden jarriak bide mugak jakiteko. Hondarra zuria zen; tarteka, palmondo batzuk. Tarteka, erlojuari begiratzen zion. Tarteka egin dut lan hori. || Tarteka-tarteka, erdaraz aritzeari utzi gabe, gure baratzetxora egonaldi batzuk egitera bazentoz...

Aztergaia: tarteka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau103
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1996-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

tarteka-marteka.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A204]: Iruditzen zait komeniko litzatekeela adiera argitzea zerttobait. Adibidez, beharbada hiztun anitzek ez dute jakinen izena ere badela. Gurean (herrian), tartaka bati baino gehiagori aditu diot emakumeen bularren artekoa aipatzeko, baita ipurdiaren bi matelen artekoa ere. (2009-12-03)

tarteka-marteka
adb. Noizean behin, aldizka. Hontzaren oihu ituna entzun ohi da soilki tarteka-marteka gau isilaren urragarri. Tarteka-marteka eginiko lana duzu.

Aztergaia: tarteka-marteka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau103
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

errima-bikoteak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

tarteka sarrerari dagokion azpisarrera.

tartekatu, tarteka/tartekatu, tartekatzen
du ad. Zerbait tartean jarri. Garibaik ohitura handia zuen bere idazlan historikoetan euskarazko hitz edo bertso zaharrak tartekatzeko. Filmetan publizitatea tartekatu.

Aztergaia: tartekatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau103
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

tartekatu, tarteka(tu), tartekatzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

tartekatu, tarteka(tu), tartekatzen.

tartekatze
iz. Zerbait tartean sartzea. okapi izena bokalen eta kontsonanteen arteko tartekatze perfektu baten adibidea da.

Aztergaia: tartekatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-09-27
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2005-12-13 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

tartekadura 1, Eskubide errealak ("HAren 218. art.aren azken tartekadurak dioenez"); tartekapen 1, J.A. Lakarra ("Gaurkoan ukituko ez ditudan jakinaren gaineko aldaketez [tartekapen, birmoldaketa, apokrifo, etab.] at, testukritikan diharduen filologoak bi saili egin beharko dio so"); tartekatze 1, Osabide Hezkuntza 1989 ("Tartekatze sozialaren lagungarri gertatuko den hezkuntza garatzea, gizaki berdinen partaidetzaren eta, bilakaeran erreferentzigune izan ditzan, helduen portaera-ereduen araberaz ihardutea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

tartekatze : DFrec 1, AB38 3, LurE // Ez dugu aurkitu ap. AB50, HiztEn, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

tartekadura . HiruMila; tartekapen : ElhHizt, Casve EF; tartekatze : EuskHizt // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

agerraldi banakoak dira, EEBS corpusean, tartekadura, tartekapen eta tartekatze; erabiltzaileek besterik adierazten ez duten bitartean, -tze osaerako hau jaso liteke oraingoz, automatikoa-edo denez.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-pen/-dura.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-09-27) onartu da: tartekatze.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper