16 emaitza tarte bilaketarentzat - [1 - 16] bistaratzen.

tarte
1 iz. Bi gauzaren edo bi punturen artean gertatzen den hutsunea edo hedadura. Ik. bitarte; arte2. Zulo, tarte eta hutsuneetatik. Erdian, hormarik gabeko tarte bat, kanpora irteteko. Oasiek hirurehun eta laurehun kilometroko tarteak izaten dituzte beren artean. Landaretik landarera zer tarte eman behar zaio? Mendi gainak nahiago tarteak baino. Harkaitz tarteetan bilatzen.
2 iz. Aipatzen diren gauzak edo pertsonak dauden lekua edo horiek osatzen duten taldea edo multzoa. (Leku-denborazko atzizkiekin, singularrean, izen soilaren edo -en atzizkiaren eskuinean). Ik. arte2; tartean; tarteko. Irristaka hasi eta olatu tartera erori zen. Lore eder batek altxatu zuen burua belar tartetik. Simaur tarteko lorea. Sar ez gaitezen etsai gaiztoen tartera. Ni ere joango nintzateke oraintxe, zuen tartetik ihes egiteagatik.
3 iz. Denbora-bitartea. Ik. bitarte. Ordu laurdeneko tarte horretan. Goizean, arratsaldean edo gauaz, asti apur bat duen tarte denetan. Orainaldia nola neurtzen dugu tarterik ez badu?

Aztergaia: tarte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau103
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zutoitarte.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: tartean, tarteko: ez gorri eta ez zuri, tartekoa baizik.

Informazio osagarria
Leku-denborazko izenen eratorriak

tartean, tarteko.

tartea ireki
1 du ad.-lok. Zerbaiti lekua egin. (Batez ere gauza abstraktuekin erabiltzen da). Musikari ere tartea irekiko diote. Sentipen berriei tartea irekitzen die kontalariak. || Azken hilabete eta erdiak esperantzarako tartea ireki du.
2 du ad.-lok. Bereziki kirolean, denboran edo puntuetan aldea handitu. Sakearekin asmatu eta tartea irekitzen hasi zen. Bera Bera sufritzen ari zen, eta lehen zatiaren bukaeran defentsa estutu zuen tartea irekitzeko. Aski dute 40 puntuko tartea irekitzea. Bizpahiru erritmo aldaketa egin zituen, eta hamar segundoko tartea ireki zuen.

Aztergaia: tartea ireki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-09-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adiera bat baino gehiago du eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa tarte eta ireki sarreretan.

tartea utzi
1 du ad.-lok. Bi punturen edo gehiagoren artean halako hutsunea edo hedadura utzi. Gure behiak ondo egoten dira, bakoitzarentzat metro eta erdiko tartea utziz gero. Bi zentimetroko tarteak utzita. Ontzi bakoitza dagokion gunean jartzen dute, tarte txiki-txikiak utziz ahalik eta leku gutxien har dezaten.
2 du ad.-lok. Halako denbora-tartea utzi. Hiru orduko tartea utzirik. Jatorduen artean tarte handiegiak uztea. Kirolak eta baserriko lanek parrandarako tarte gutxi uzten diote.

Aztergaia: tartea utzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

tartean
1 adb. Aipatzen diren gauzen artean. Zaharragoak, ni ere tartean naizela, ezin okerrago jokatuak gara, horien ustez. Arrazoibide teknikoagoak ere bazebiltzan tartean, eta ez nuke esango zuzenak ez zirenik. Baina tartean bazegoen ere sendo tinkaturiko usadioaren zama.
2 adb. Artean (lekuzko adieran). Sasi tartean galduko ez bagara.
Loturak

Aztergaia: tartean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau103
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

tartetan 3: NEtx LBB 2 ("Zer du amaren biotzak, gure oroitza onela gozatzeko? Eresia tartetan indartu ta ixilduaz... Zer du amarik-ezak, umerzurtzen begiak orrela lausotzeko? [...] Eresia tartetan, beti, indartuaz eta ixillagotuaz"), Uzt Sas ("Gero or dator komuniua / zazpi edo zortzi urtetan, / bikariua zai egongo da / sankristiako atetan; / egunen batzuk juan gabe ere / pasako ditu tartetan, / nola bizitzen diran batzuek / txit basarri apartetan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

tartetan 4: J.M. Mendizabal ("Erbia han geratu zen, beraz, lasai: tartetan belarrari kirriski-marraska, tartetan patxadan apatx"), M. Etxezarreta ("Txuringo odolagatik dela, tartetan jario jasanezina izaten duela, kantzontziloak zikintzeko arriskutan ipintzeko adina eta jarioak laineza hartuz gero galtzetan ere nabaritzen duela bustitasuna"); AIr (ipuin-liburu bati buruz ari dela, "Tartetan ere, apaingarri sainduak baditu aurrek eginak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez eta beste hauetan ere: EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

tarte sarrerari dagokion azpisarrera.

tartean sartu
ad.-lok. Norbait beste norbaiten kontuetan sartu. Badakit zigorra merezi dudala, baina ez dezagun ama tartean sartu. Gure arteko kontuak dira eta ez dut Garbiñeren familia tartean sartu nahi. Andonik, giroa berotzen ari dela ikusita, tartean sartzea erabakitzen du. Aita baten eginbeharra zen seme alaben moralaz arduratzea, eta ez zion inori tartean sartzen utziko (Ik. sudurra sartu).

Aztergaia: tartean sartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: TARTEAN SARTU Inmiscuirse. Guztion oiu ta zarata zala bide, gugana egin eben arrotzak eta auzokoak, tartean sartzen zirala. Or Tormes 107. Eztiat uste zer egin aundirik izango dukenik bestea tartean sartu zaiken ezkero. Etxde JJ 116. Egilleak, Jainkoak, zuzen-zuzen eta berez tartean sartu gabe, guztia berritu ta ugaritzen du. MAtx Gazt 25. Oitura onak galdu nairikan / sartu zaizkigu tartean. Olea 180. v. tbn. Berron Kijote 116.

def: tartekatze iz. Zerbait tartean sartzea. okapi izena bokalen eta kontsonanteen arteko tartekatze perfektu baten adibidea da.

tartean sartu 305: Aizu (“Izan ere, “Idazle Berrientzako beka” hark niretzat behar zuen izan, baina Julen tartean sartu eta bere irribarre mozoloak epaimahaikideak limurtu zituen, ederki asko limurtu ere”), Elkar (“Esan dizut jada: ez dut tartean sartu nahi”), Elhuyar (“Azken batean, mugimenduarekin lotuta dauden prozesu zelular guztietan, hala nola flageloen mugimenduan, zelulen bikoizketan eta muskuluen uzkurketan motor molekularren bat dago tartean sartuta”), Consumer (“Horretarako oso lagungarriak izaten dira hortz tartean sartzeko eskuilak, ongi iristen baitira euskarriak eta uztaiak garbitzera“), Berria (“Espainiako Konstituzioak dakarren akofesionaltasuna errespetatzeko eskatu zioten Gallardoni, moral erlijiosorik tartean sar ez dadin”)…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

tartean sartu 111: Berria (“Baina David Richards tartean sartu zenetik Villeneuveri bizitza asko zaildu zitzaion”), Jon Muñoz (“Azken zatiko eskastasunak konpontzeko, tartean sartu zen Ruche jauna”), Juan Kruz Igerabide (“Joxe Mari tartean sartu, eta tabernariari laguntzen hasi zen, odoljarioa gelditzen”), Aingeru Epaltza (“Edurne, orain arte isilena, tartean sartu zen nire besoa atxikiz”), Jose Morales (“Koronela tartean sartu zen: - Tira, alde egin behar dugu”), Anton Garikano (“Isildu egin zitunan, ni tartean sartutakoan”), Oskar Arana (“Bai - gehitu zuen Gordonek, tartean sartuz Harryk erantzuteko aukera izan baino lehenago”), Lopez de Arana (“Barkatu tartean sartzen banaiz... zera... tête a tête honetan”), Gotzon Garate (“Hilketak ederreztatzeko sineskeria ere tartean sartzen da”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Irudizko adiera asko erabiltzen denez, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa tarte sarreran.

tartean-tartean
adb. Noizean behin. Ik. tarteka-marteka. Tartean-tartean, niri begira geratzen zen, baina berehala zuzentzen zituen begiak beste alde batera.
Loturak

Aztergaia: tartean-tartean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-23 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: TARTEAN TARTEAN De vez en cuando. An ikusten dira tartian tartian gizon gutxi gora berako erretratuak printzipiak balira bezela. Iraola 110. Jauna artzen be tartian-tartian juaten ziran. Egan 1958 (1-2), 69. Tartean-tartean ardia galtzen eta zein zakur zan ezin arrapatu. JAzpiroz 25.

tartean tartean 2: Elkar (“Nekazariek, tartean tartean, soroak goldatzearekin batera aurkitzen zituzten”), Erlea (“Jende multzoa jarrita dago biribilean ezarri aulkietan, baina tartean -tartean aulki hutsak ere badirela ikusi duenez, haietako batean eseri da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

tartean-tartean 19: Berria 4 (“Sua indarrean, ke beltza zeruan eta tartean-tartean eraikuntzaren zatiak lurrera”), Iñigo Aranbarri 7 (“Kazetaria lanbidearen hastapenetan uzten duten gertaerak dira, tartean-tartean fortunatzen direnak”), Harkaitz Cano 2 (“Oso tartean-tartean”), Juan Kruz Igerabide 2 (“Tartean-tartean, niri begira geratzen zen, baina berehala zuzentzen zituen begiak beste alde batera”), Jokin Urain 2 (“Baina kontua da "gaurko gazte txoro" horiek lezio ederrak ematen dizkigutela tartean-tartean”), Mirentxu Larrañaga (“Hagitz jostagarriak iruditu zitzaizkion haren berba bizi eta zabarki ahoskaturikoak; eta tartean-tartean bota ohi zituen esaldi zorrotz haiek, vaudevilletako agerraldietatik edota komiki-zerrendetatik atereak ziruditen; zirrara bizia sentiarazten zion, halaber, berokiaren mahukapean tinko lerratu ohi zion beso argal eta gihartsuak; gizasemearen ile busti leunaren ukitua sentitu nahi izaten zuen”), Andoni Egaña (“Eta gainera, tartean-tartean berritu egin behar izaten da bitxi-lorea, hitz batzuk erabiliaren poderioz akitu egin direlako”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia; adibide bat jaso liteke, errepikapena denez.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Azpiadiera gisa jasotzekoa tartean azpisarreran.

tarteka
adb. Tarteak utziz; noizean behin, aldizka. Ik. txitean-pitean; lantzean-lantzean; lantzean behin. Tarteka, harri handiak zeuden jarriak bide mugak jakiteko. Hondarra zuria zen; tarteka, palmondo batzuk. Tarteka, erlojuari begiratzen zion. Tarteka egin dut lan hori. || Tarteka-tarteka, erdaraz aritzeari utzi gabe, gure baratzetxora egonaldi batzuk egitera bazentoz...

Aztergaia: tarteka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau103
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1996-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

tarteka-marteka.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A204]: Iruditzen zait komeniko litzatekeela adiera argitzea zerttobait. Adibidez, beharbada hiztun anitzek ez dute jakinen izena ere badela. Gurean (herrian), tartaka bati baino gehiagori aditu diot emakumeen bularren artekoa aipatzeko, baita ipurdiaren bi matelen artekoa ere. (2009-12-03)

tarteka-marteka
adb. Noizean behin, aldizka. Hontzaren oihu ituna entzun ohi da soilki tarteka-marteka gau isilaren urragarri. Tarteka-marteka eginiko lana duzu.

Aztergaia: tarteka-marteka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau103
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

errima-bikoteak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

tarteka sarrerari dagokion azpisarrera.

tartekatu, tarteka/tartekatu, tartekatzen
du ad. Zerbait tartean jarri. Garibaik ohitura handia zuen bere idazlan historikoetan euskarazko hitz edo bertso zaharrak tartekatzeko. Filmetan publizitatea tartekatu.

Aztergaia: tartekatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau103
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

tartekatu, tarteka(tu), tartekatzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

tartekatu, tarteka(tu), tartekatzen.

tartekatze
iz. Zerbait tartean sartzea. okapi izena bokalen eta kontsonanteen arteko tartekatze perfektu baten adibidea da.

Aztergaia: tartekatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-09-27
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2005-12-13 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

tartekadura 1, Eskubide errealak ("HAren 218. art.aren azken tartekadurak dioenez"); tartekapen 1, J.A. Lakarra ("Gaurkoan ukituko ez ditudan jakinaren gaineko aldaketez [tartekapen, birmoldaketa, apokrifo, etab.] at, testukritikan diharduen filologoak bi saili egin beharko dio so"); tartekatze 1, Osabide Hezkuntza 1989 ("Tartekatze sozialaren lagungarri gertatuko den hezkuntza garatzea, gizaki berdinen partaidetzaren eta, bilakaeran erreferentzigune izan ditzan, helduen portaera-ereduen araberaz ihardutea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

tartekatze : DFrec 1, AB38 3, LurE // Ez dugu aurkitu ap. AB50, HiztEn, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

tartekadura . HiruMila; tartekapen : ElhHizt, Casve EF; tartekatze : EuskHizt // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

agerraldi banakoak dira, EEBS corpusean, tartekadura, tartekapen eta tartekatze; erabiltzaileek besterik adierazten ez duten bitartean, -tze osaerako hau jaso liteke oraingoz, automatikoa-edo denez.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-pen/-dura.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-09-27) onartu da: tartekatze.

tarteki
iz. Esaldi batean tartekatzen den iruzkina, harekin loturiko zerbait azaltzen edo argitzen duena eta testuetan marra luze, parentesi edo koma artean idazten dena. Doinuak ere garbi markatzen du zein den tartekiaren esparrua: tartekiaren aurretik doanak, mintzagaia izanik, gorantz egiten du; tartekia, osorik, beheragoko tonu batean doa; tartekia amaiturik, berriro heltzen dio esaldiak aurretik zintzilik utzitako tonuari.

Aztergaia: tarteki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2002-01-08 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh108 2023-02-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan tartekin v. 1 tartakin ; 1 tartakin : "Tartekina (Lar) [pero no aparece en éste], tártago, planta, o catapucia por otro nombre" Aizk. "Euphorbe épurge, nom vulgaire du ricin" H (tomado seguramente de Aizk). "Tártago" A. v. tartiku . Cf. arteki 2, A Ardi ("Baserritar auen errikoitasuna ezagutarazteko, arteki [episodio] auxe aski dala uste det", "Baina orduko arteki [episodio] txiki au uste det gogoz berorrek irakurriko duela"); eta OEH argitaratuan 'bizkarrezurraren ondoko txerrikia' adierakoa: GH 1923 ("Ikusgarriak ziren zirian xingar lerroak, batzu xuri xuriak, bertze batzu, artekitik, marra gorridunak, azpikitik guti!").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

'bizkarrezurraren ondoko txerrikia' adierako arteki 1, L. Etxezaharreta ("Karkulan ari bainuk hau ixkiriatzeko denboran ari nuk pentsatzen hea xerriaren azpi eta artekiak berdin kontserba ditaizken xerria odol hustu gabe") // erdal 'ladillo'ren adierako tarteki 5, ap. EstiLib ("Tartekiak artikuluaren gorputzean tartekatuta doazen titulu txikiak dira", "Tartekiek informazioa arintzeko balio dute, eta beraz erabilera testuen luzerari lotuta dago", "Orrialdearen diagramazioaren arabera, bi milakoetan ere tarteki bat jar daiteke", "Tartekiak hiru hitzekoak dira, maiuskulaz idazten dira, eta ez da komeni 8-9 letra baino gehiagoko hitzak erabiltzea", eta beste behin izenburu bezala).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

arteki : HiztEn (1 bizkarrezurraren ondoko txerrikia; 2 neol., kontakizun baten atala); tartekiak : Euskalterm 1 ('ladillos') // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

arteki : HiruMila (1 carne del espinazo del cerdo; 2 madera del encino; 3 parte de una narración), ElhHizt (arteki 1: carne de cerdo a los lados del espinazo; arteki 2: neol., episodio), Lh DBF (carré de chair entre la cuisse et l'épaule), DRA (1 episodio; 2 abertura, hendidura; 3 carne de cerdo a los lados del espinazo; según Iribarren, Adiciones, en Salazar es el trozo de tocino correspondiente a la parte media del cerdo, entre el "delantero" y la "pierna" o parte trasera), PMuj DVC (1 madera de encina; 2 episodio, incidente, suceso; 3 escalope, filete, empanada; 4 carne del cerdo a los lados del espinazo); tarteki : ElhHizt (1 inciso; 2 Art. Graf. ladillo); tartekien kontu : PMuj DVC (cálculo diferencial); tartekin : Lh DBF (v. tartiko), DRA (tártago, Bot.), PMuj DVC (tártago, Bot.) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF.

LB: 108 (Berria 2, Europar Batasuna 1, Euskal Herriko Agintaritza 4, Espainiako Gobernua 16, Euskaltzaindia 50, UEU 35); ETC: 177 .

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: tarteki 1 iz. inciso 2 iz. (Art. Graf.) ladillo / Adorez: tarteki 1 inciso (en escrito). 2 (Art. Graf.) ladillo / Labayru: tarteki iz. Art. Graf. ladillo / NolaErran: tarteki permettez-moi d'ajouter quelque chose, s'il n'est permis de faire une incise avec des remarques concernant ma propre oeuvre ... beste zerbait erran dezadan, zilegi bazait nire obrari buruzko iruzkinekin tarteki bat egitea ..

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Bebil.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[sartzea proposatzen dut]" (1997-03-04)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-09-27) Kendu lerroa.

tarteko izan
1 ad.-lok. Egiteko, arazo edo talde batean parte-hartzaile izan. Tarteko izan denak bakarrik daki nolako saltsatan ibili diren orakatuak hizkuntzari dagozkion ikerlanak. Zaldi-apustuetan sartu dira, Mundakako abadea tarteko dela.
2 ad.-lok. (tarteko dela, tarteko direla eta kideko esapideetan, 'dela (direla...) eta' adierarekin). Euskotarren sorreran izan zituen, antza, aurreneko istiluak, erlijioa eta politika tarteko zirela. Laguntxoen arteko konponketak tarteko direla, okertu egiten direla benetako judizio zuzenak. || (Aditza ezabaturik). Neskaren anaiek hil omen zuten, gona-kontu ilunak tarteko. Gaixotasuna tarteko iritsi zen Zuhaizpe atseden eta osasun etxera.

Aztergaia: tarteko izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau103
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

tarteko sarrerari dagokion azpisarrera.

tarteko1
adj. Tasun batez mintzatuz, beste batzuen artean dagoena. Ik. bitarteko 4; arteko. Ez gorri eta ez zuri, tartekoa baizik.

Aztergaia: tarteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau103
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1996-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. 'bitartekoa; senidea' / AS: tarteko izan.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

tarteko izan.

Atzizkien araberako erabakiak

-ko..

tarteko2
1 iz. Bitartekoa. Berez, eta inor tarteko jarri gabe, atera daitezke mundu hauek.
2 iz. Ahaidea. Joana, gure tartekoak nola dabiltzan ikustera joan beharko genuke.
Azpisarrerak

Aztergaia: tarteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau103
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1996-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. 'bitartekoa; senidea' / AS: tarteko izan.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

tarteko izan.

Atzizkien araberako erabakiak

-ko..

tartetu, tarte/tartetu, tartetzen
du ad. Tartekatu.

Aztergaia: tartetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau103
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

tartetu, tarte(tu), tartetzen. h. tartekatu.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

aditz mota adieraziz: du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

tartetu, tarte(tu), tartetzen.

Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. tartekatu.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-katu.

tartetxo
iz. adkor. Tartea. Baduzu tartetxo bat hitz egiteko? Bere agendan tartetxo bat egin digu. Merezitako atseden tartetxoa hartu ondoren. Isil-isilik gelditu ziren tartetxo batean sei agureak.

Aztergaia: tartetxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 2002-01-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-07-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh433 2020-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2012-05-30): tartetxo 76: Berria 26, EiTB 45, Argia, Diario Vasco 4.// tartetxo 435: Aizu 8, Argia 8, Berria 106, Deia 7, DiarioVasco 31, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, EiTB 181, Elhuyar 2, Elkar 26, Erlea, Consumer 33, Goiena 9, HABE, Jakin 3, Karmel 2, Laneki, UEU 3, Uztarria 11.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: tartetxo : Berria 25, Edorta Jimenez 33, Ramon Saizarbitoria 8, Pello Zabala 5, Patxi Zubizarreta 4, Joan Mari Irigoien 4, Javi Cillero 3, Lander Garro 3, Xabier Olarra 3, Pello Salaburu 3, Urtzi Urrutikoetxea 2, Joxemari Iturralde 2, Migel Angel Mintegi 2, Iñaki Arranz 2, Iñaki Zabaleta 2, Jokin Muñoz 2, Jon Arretxe, Karlos Zabala, Pako Aristi, Xabier Mendiguren Elizegi, Iñaki Mendiguren, Mirentxu larrañaga, Txillardegi, Joanes Urkixo, Pedro Alberdi, Koro Navarro, Anjel Lertxundi, Joxe Austin Arrieta, Imanol Zurutuza, Mikel Hernandez Abaitua, Bernardo Atxaga, Jokin Urain, etab.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

tartetxo (Dim. de tarte). 1. Pequeño espacio. Batek bidea egin, besteak alkar-estutu, danen artean tartetxo bat egin zioten, eta ama-semeak sugur-motzaren ondoan geratu ziran. Ugalde Iltz 32. 2. (V-gip ap. Elexp Berg ). Intervalo (de tiempo), momento. " Bi klasien artian tartetxo bat izangozue kamunera joateko " Elexp Berg (s.v. tarte).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-txo osaerako librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Maiztasun handia du, eta jasotzekoa. Askotan adierazkorra da.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper