36 emaitza sei bilaketarentzat - [1 - 36] bistaratzen.

sei
1 zenbtz. Bost eta bat, 6. Sei neskatxa heldu ziren. Sei seme-alaba zituen. Espiritu Santuaren kontrako sei bekatuak. Oraindik gaztea da, hogeita sei urte. Berrehun eta sei pezeta. Duela sei mila urteko gorabeherak. Sei egunen buruan. Sei bat urte izango dira. Gipuzkoan seitatik bostek ez zekien euskara besterik. Orain bost-sei hilabete. Sei-zazpi arroako zerri biribil bat. Sei edo zazpi metro goragotik pasatu zuen harriak zubi gaina.
2 iz. Zenbaki arrunten segidan seigarrena. Badirudi seia dela gure zenbakia. Lau eta bi sei dira. Sei zenbakia. || Ehuneko seiko korrituarekin.
3 (Data adierazteko). Gaur, apirilak sei, asteartea. Ekainaren seian. Urriaren bostaren eta seiaren arteko gauean.
4 (Orduak adierazteko). Seietan joan ziren. Sei eta erdietan. Goizeko seiak arte. Sei eta laurdenak. Seiak eta laurden. Sei(ak) eta laurdenetan. Seiak eta bostean. Seiak hamar gutxi(ago). Seiak laurden gutxi(ago)tan.
Azpisarrerak

Aztergaia: sei

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: seiko urre .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

seina, seinaka, seira, seirazka

seiehun
1 zenbtz. Sei bider ehun, 600. Tito seiehun zaldizkorekin hurreratu zen.
2 iz. Zenbaki arrunten segidan seiehungarrena. Mila seiehun eta berrogeita hiruan.

Aztergaia: seiehun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

sei(r)ehun.

seiehuna
banatz. Bakoitzari seiehun, bakoitzak seiehun. Epaitegiak xedatu zuen bikote bakoitzari 1.500 euro ordaintzea kontratua partzialki urratu zelako, eta beste seiehuna euro, berriz, eraginiko kalte moralaren ordainetan.

Aztergaia: seiehuna

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2003-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-na.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

banatz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

seiehuna mila.

seiehunaka
adb. Seiehuneko multzoetan.

Aztergaia: seiehunaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2003-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-na-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

seiehungarren
ord. Zerrenda batean aurretik bostehun eta laurogeita hemeretzi dituena (600.). Kristo aurreko seiehungarren urtean. || Mila eta seiehungarren urteko abuztuan.

Aztergaia: seiehungarren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-garren.

seigarren
1 ord. Zerrenda batean aurretik bost dituena (6.). Seigarren aldiz. Seigarren agindua. Ekainaren seigarrenean. Pio seigarrenaren dekretu batek. Seigarrenean bizi da. Bosgarren egunetik seigarrenera. || Hogeita seigarren kapituluan.
2 (Adizlagun gisa). Seigarren heldu zenari.

Aztergaia: seigarren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1996-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-garren.

seigarrenez
adb. Seigarren aldiz. Hiru, lau, bost eta seigarrenez ere ekin zuen topeka eginahalean.
Loturak
seigarrengo
1 ord. Seigarrena. Seigarrengo eguna.
2 adb. Seigarren lekuan.
Loturak

Aztergaia: seigarrengo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: SEIGARRENGO, SEIGARRENEKO (Dv). a) Sexto. Seigarrengo mandamentu onen kontra. OA 162. Seigarrenekoaren ganean. Añ EL2 145 (cf. ib. 142 bostgarren aginduaren ganean). Allegaturik egun / seigarrenekoa. It Fab 215. Bosteun da larogeta seigarrengo urtean. Ag AL 14. Seigarrengoan [Tourrean] ere parte artu zuen, baiña ez zan aurreko urteetako Indurain aundia. Zendoia 123. v. tbn. Ub 178. AA III 550. b) "Sextario, en la astronomía" Lar. c) Perteneciente al sexto mandamiento. "Seigarreneko, qui [...] appartient au sixième" Dv. Bekatu larria ote da seigarrengo lizunkerietan ibiltzea? AA II 18. Seigarreneko gauzeetan eztagoala gauza txikirik. Añ EL2 148. Gauza loi seigarrenekoren bat. Ib. 145. Arantzazuko ibillaldia edo Urbiko umorea eta abar, aitatzen det seigarrengo kontua. Insausti 168. d) (Tema nudo). En sexto lugar (en una exposición ordenada). Lenengo: bere gurasuari gorroto seutsanak [...]. Seigarrengo: egiten dau pekatu mortal bere gurasua zematuten dabenak. Astar II 83-85. Seigarrengo. Bakanketa egiten danean [...] irutik bi izango dira nagusiarentzat. Munita 109.

seigarrengo 3: Consumer (“Hirugarren abonudunagatik %75erainoko deskontuak; %50ekoa laugarrenagatik, %25ekoa bosgarrenagatik eta %20koa seigarrengo eta hurrengoengatik“), Berria (“Amaitutakoan egingo diote omenaldia.Sukaldari gazteen txapelketa. Aurten, saio bat berreskuratuko dute Gasteizen, seigarrengo aldiz sukaldari gazteen txapelketa antolatuko baita“), DiarioVasco (“Seigarrengo urtez, Marixa eta inguruko mendietan bost urteko pagoak, haritzak eta lizarrak landatu zituzten atzo Azkoitiko bost urteko neska eta mutilak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

seigarrengo 1, Jon Muñoz (“Lur jotzeko zorian zen MTGD. Argazkilariei egin zizkien eskariak ez ziren alferrikakoak izan: abailduta zegoen MTGD bosgarren eta seigarrengo gelen argazkien aurrean”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Horrelako batzuk jasota daude azpisarrera gisa (bigarrengo, hirugarrengo, laugarrengo). Komeni da hamargarrengo artekoak jasotzea. Eta guztietan adberbio kategoria ere jasotzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa seigarren sarreran.

seihileko
iz. Sei hilabeteko aldia. 2009ko lehen seihilekoan iaz baino 292 etorkin gutxiago erroldatu dira Iruñean. Bigarren seihilekoan lan erritmoa jaitsi egin dela sumatu dute.

Aztergaia: seihileko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 2005-11-08 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh566 2021-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu seihileko formarik.

seihileko 628: Aizu 6 (“2014ko lehen seihilekoan, plana onartu eginen da, eta, izaera juridiko horri esker, ibilbidea babestu eginen dute”), Argia 31 (“Ondorioz, 2009ko lehen seihileko salerosketa 402,6 milioikoa izan zen guztira”), Berria 297 (“Eusko Jaurlaritzako Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak urteko lehen seihilekoari dagokion balantzea egin du, eta, horren arabera, genero indarkeriako 2.357 kasu izan dira autonomia erkidegoan”), Deia (“Esate baterako, aipatutako kontu aktiboen mantentze komisioa 9,5 eurokoa izango da seihileko bakoitzean”), Deustuko Unibertsitatea 13 (“Kasu horretan, seihileko bakoitzeko lehenengo hilabetean, administratzaileek hainbat akzio jaulkiko dituzte, hain zuzen ere, aurreko seihilekoan bihurketa eskatu duten obligaziodunei dagozkien akzioak; hurrengo hilabetean, administratzaileek Merkataritzako Erregistroan inskribatu behar dute jaulkitako akzioen ziozko kapital gehikuntza”), DiarioVasco 12 (“Aurtengo lehen seihilekoan % 15 hazi da bisiten kopurua 2012ko denbora tarte berarekin alderatuta, eta 17.000 bisitariko langa gainditu da”), EiTB 189 (“Urteko lehenengo seihilekoa bukatu aurretik, Telefonicak 264 milioi linea izatea lortu du mundu osoan, iaz baino % 7,6 gehiago”), Elhuyar (“2009ko bigarren seihilekoan ETB1, ETB2, TVE1 eta La2 telebista kateak ikertu ditugu, zoriz aukeratutako hamabi egunetan; guztiak ere gaueko albistegiak ziren”), Elkar 2 (“1983ko lehen seihilekoan, beraz, hainbat urrats egin ziren gerra zikina berriz aktibatzeari begira”), Consumer 26 (“Osasunaren Mundu Erakundearen (OMS) arabera, bizitzako lehen seihilekoan haurrak egunean kilo bakoitzeko 2,2 gramo hartu behar ditu; kopuru hori 1,6 gramora jaisten da bigarren seihilekotik urtebetera arteko tartean eta 1,2 gramora hurrengo bi urteetan“), Espainiako Gobernua 21 (“Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Ministerioak ekitaldiko lehen seihilekoan jakinaraziko dizkio Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari autonomia- erkidegoen artean eta Laguntza Bermatzeko Funtsetik bideratutako Espainiako paziente egoiliarrei emandako osasun laguntzak eragindako saldo negatiboak”), Euskaltzaindia (“2015eko lehen seihilekoan”), Goiena 8 (“Oraindik data zehatzik ez daukagu, baina, posible bada, lehenengo seihilekoan izatea gustatuko litzaiguke”), Gomylex 2 (“Zuzenbide fakultatean lehenengo seihilekoan irakasgai bakar bat emateko (astean 4 ordu) kontratatu duten unibertsitate irakaslea”), Jakin 4 (“Urtearen lehen seihilekoan ekimenaren sustatzaileek era askotako lana burutu zuten erakunde eta gizarte eragileekin bildu eta komunikabideen bitartez ideia nagusiak barreiatzeko”), Laneki 10 (“Gogamenaren teoria garapenaren ondorioa da; ez da irakatsi behar. Pikler-Lóczy institutuan egindako ikerketen arabera, bizitzaren bigarren seihilekotik aurrera erabiltzen du haurtxoak gogamenaren teoria bere inguruko pertsonen arreta erakartzeko eta bideratzeko”), Nafarroako Gobernua (“Haien zenbatekoa izanen da kasuan kasuko seihilekoaren lehen egun naturalaren aurretik Europako Banku Zentralak birfinantzaketarako egin duen azken eragiketa nagusian aplikatutako korritu tasa gehi ehuneko zazpi puntu, salbu eta kontratua arautzeko baldintzetan tasa handiagoa ezartzen denean”), Nafarroako Parlamentua (“Halaber, urte natural bakoitzean, lehen seihilekoan, foru parlamentariek jarduerei eta ondasunei buruzko beste aitorpen bat egin beharko dute”), UEU 2 (“1974ko lehen seihilekoan jazoriko gatazkarik nabarmenen artean, Tolosako eta Irurako (Gipuzkoa) zenbait enpresatan eginiko grebak aipatu behar ditugu”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

seihileko 1, Berria (“Hala diote datuek: 2004ko ekainean Etxerat elkarteak emandako datuen arabera, urte honetako lehenengo sehilekoan astebururo senideen istripu bat gertatu da, batez beste”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Jasota daude lehendik bihileko, hiruhileko, lauhileko. Hau ere jasotzekoa da.

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

zenb. + -hil(eko), -urte(ko) osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[sartzea proposatzen dut]" (1997-03-04)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-09-13) Kendu lerroa.

seiko
1 iz. Seik osaturiko gauza. Jaten ematen zitzaien, erretilua deitzen zen ontzi batetik; aldiko seirentzat, seiko bakoitzarentzat jartzen zen erretilua, eta seiek handik jaten zuten.
2 adj./iz. Joko kartez mintzatuz, sail bereko sei irudi dituena. Seiko ezpata. Kartak ditu lau hegi, seiko urreak sei begi. Seiko hirusta. Azkenean berak erregea bota zuen eta nik seikoa.
3 iz. mat. 6 zenbakia. Hiru seiko dituen zenbakia.

Aztergaia: seiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1996-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

sei Seis en los naipes o dados. "Seia, le six au jeu de cartes" Dv. v. SEIKO (b) Mde Pr (“Jaurtitzen badut, [jaurtarriaren] alde berezi bat, seia, esate baterako, atera dadin sendo nahikatuz, ohartzen nahiz seia maizago ateratzen dela ene nahimena ari izan ezpalitz baino”); seiko (Ref. al seis de la baraja); seiko urre: Or Eus (“Kartak ditu lau egi, / seiko urreak sei begi”); Echaide Orio ("Cierto juego de naipes que en otras zonas llaman los seises y que se empieza descartando por el seis de oros"), Gte Erd ("Seiko urrean pasada bat irabazi dut — G-azp, AN-gip").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

seiko: HiztEn (seiko urrea), LurE (seiko urrea, ezpata; seiko urrean jokatu).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Zehazki: seiko; (el seis de oros) seiko urrea; HiruMila: seikoa; ElhHizt: seiko, (el seis de oros) seiko urrea.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

xorte, seiko.

Euskaltzaindiaren Arauak

ik. sei sarrerako oharra, azpisarrera gehitzeaz: “seiko urre (karta baten eta karta-joko baten izena)”; egokiagoa dirudi seiko sarreran aipatzea azpisarrera hori.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

seiko kopa, seiko hirusta adibideak eransteko eskatuz.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko zenb.ekin.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

kartak: ik. oharra s.u. bateko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): seiko iz.: seiko kopa, seiko hirusta.

seiko urre
iz. Karta-jokoa, seiko urretik abiatuz, karta guztiak mahai gainean dagokien hurrenkeran jartzean datzana. Seiko urrean jokatu.

Aztergaia: seiko urre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-11-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Prestas: 8. gaia; 34 lek. (B 13 / G 21).

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

kartak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

sei sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

(karta baten eta karta-joko baten izena).

seikote
iz. Sei lagunez osaturiko taldea. Goian aitarekin aingerutxo bi, behean amarekin beste bi, pozez bizi zen seikote hori betiko eginda bi erdi.

Aztergaia: seikote

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kote.

seilu
iz. Heg. Zigilua. Seilurik gabe gutun horiek ez dute ezer balio.

Aztergaia: seilu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:HBB 1992-05-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Heg. 'zigilua'.

Lantaldearen irizpideak
Erdaretako batetikoa onartu da, bakarra aski delakoan

erdaretako batetikoa onartu da, bakarra aski delakoan (ik. oharra, s.u. zigilu).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Heg. sinonimo onargarriren bat eskaini beharko litzateke.

 - Erabakia: BAgiria (1999-07-23): ez da onartu.

sein
iz. bizk. Haur txikia. Seina bataiatu. Seinak hazteko denboran. Zer egin behar da seina jaiotzen bada hil itxuraz?
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Seinak dantzuena ezkaratzean esan daroa [=esan ohi du] atartean.

Aztergaia: sein

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-07-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

sehi, sein.

Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: seina egin .

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E204]: "erabilera marka ez ote du behar? Eta forma honek -h-aren arazoa dakar se(h)aska eta sehi hitzekin erkatuz geroz" (1993-02-20)

seina
banatz. Bakoitzari sei, bakoitzak sei. Ola bakoitzak egingo ditu astean berrogeita hamar kintal burdina, seina arroakoak. Ogi horiek mahaiaren bi aldeetan, seina ontzi estalkidunetan ipintzen ziren. Igandean Aitor utzi zuten aske, eta ostegunean Igor, seina mila euro ordaindu ondoren.

Aztergaia: seina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

kategoria eta adibidea gehituz: "banatz.: seina mila".

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-na.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

sei sarrerari dagokion azpisarrera.

seina egin
ad.-lok. bizk. Erditu. Ik. erdi2; haur egin. Nire emaztea seina egiteko zorian zegoen.

Aztergaia: seina egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-11-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

seina egin (eta sein-egin, seinegin, seiña egin bana) 11: fB 6 (adib.: "Seinik egin ezinda, luzaro egonda, egin bagarik errebentau dabeena", "Seina egin eban"), Añ GGero ("Etorri zirian seiña edo umea egiteko ordura, baña ez eben egin"), Astar II 3 (adib.: "Dago emakumeren bat seina egiten"), KkAb I ("Nire emaztia laster sein-egiteko dago"), eta OEH argitaratuan, gainera, seiña egin : Cap ("O Birjina gelditu zineana, seiña egin ezkero"), Zuzaeta ("Juan zan bere billa emaztia seiñ egiteko egoana"), CrIc ("Iñok eztakiela seiña egin dabela"), Ur Ap 12,4 ("[Andriak] seña egiten ebanian, iruntziteko [dragoiak] bere semiak"), Alt LB ("Seiña egiteko zegola ta"), Ker Ap 12,4 ("Seiña egiteko zorian egoan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

seina egin (eta seiña egin) 3: Jzale 1914 (Jn 16,21: "Emakumea seingintzan alege aurkitzen da, ordu larrija datorkolako, baña seiña eginda gero [...] pozak, aiztu erazoten deutsoz iragoriko estutasunak"), Anait 1954 ("Seiña eginda gero, ilteko zorian egoan emakume errukarria"), A EY I ("Seina eginbarritan ona izaten da amak porru bati aginka egitea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

sein egin : HiztEn (sein[a] egin: AS, haurra izan, erditu), LurE (adib. gisa); seingintza : HiztEn (B haurgintza, erditzea), LurE (haurgintza) // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

sein egin : EuskHizt (adib. gisa: "... sein egiten lagun diezaion"), ElhHizt (sein[a] egin: dar a luz, parir la mujer), DRA (sein egin: parir; sólo se dice de las personas), PMuj DVC (seiña egin: adib. gisa: dar a luz, parir la mujer; eta sen-egin: engendrar, procrear [los animales]); seinegitondo : HiruMila - DRA (sobreparto), PMuj DVC (sein-egitondo: puerperio, sobreparto); seingintza : EuskHizt (B haurgintza), ElhHizt (B parto, alumbramiento), HiruMila (parto), EskolaHE (haurgintza), DRA (el parto), PMuj DVC (parto, alumbramiento) // eta PMuj DVC gainera: seiña egiteko andi (adib. gisa: adelantada en la preñez), sein-egikera (parto), sein-egin-barri (puérpera, recién parida), sein-egintza (parto), senegile (engendrador, procreador, reproductor) // Ez ditugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

sein sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Bizk.

seinaka
adb. Seinako multzoetan. Seinaka bildu.

Aztergaia: seinaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka: -na-ka.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

sei sarrerari dagokion azpisarrera.

seinalagarri
1 adj. Seinalatzea merezi duena. Egun seinalagarri hura markatzeko. Seinalagarri diren zatiak.
2 Seinalatzen duena, adierazgarria. (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Eleberri hari neronek ipini nion hitzaurrea, giro berrien seinalagarri iruditu zitzaidalako. Klase bakoitzaren seinalagarri erabili diren letrak azaltzen diren ordenan.

Aztergaia: seinalagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua
seinalarazi, seinalaraz, seinalarazten
du ad. Seinalatzera behartu.

Aztergaia: seinalarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

seinalarazi, seinalaraz, seinalarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

seinalarazi, seinalaraz, seinalarazten.

seinalatu, seinala, seinalatzen
1 du ad. Nabarmentzeko seinale bat ezarri, seinale edo keinu baten bidez adierazi. Ik. markatu1 1. Izartxoarekin seinalatua dagoena. Egipton ziren etxeak odolez seinalatuak. Zuhaitz bat seinalatu zion. Zeruko Aitak seinalatu zuen ordua bete denean. Atorra zuriak seinalatzen du euskaldun garbia. || Aitak seinalatu behar dit niri emaztegaia?
2 du ad. Adierazi. Aipamenak (eta aipamen bidez seinalatzen diren iturburuak) giro baten fruitu dira. Kanpoko xahutasunak nolabait seinalatzen du barreneko garbitasuna. Zer seinalatzen du olio bedeinkatu honek?

Aztergaia: seinalatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1996-07-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

seinalatu, seinala, seinalatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

seinalatu, seinala, seinalatzen.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-e/-a-.

seinalatze
iz. seinalatu aditzari dagokion ekintza. Mapa, berez, ez da benetako lurraldea, honen marrazki murriztua eta bertako toki nagusien seinalatze grafikoa baizik.

Aztergaia: seinalatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-11-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

seinale
1 iz. Zerbait adierazten, ezagutarazten edo nabarmentzen duen ikurra. Ik. marka1 1. Nahasiak badabiltza ere onak eta gaiztoak, badituzte euren marka eta seinaleak, norenak diren eta norentzat dauden aditzera ematen dutenak. Xingola bat seinale zuelarik. Errespetuzko seinale xume bat. Udaberriaren seinale dira loreak eta ezkontza. Ezin duk eraman santutasunaren seinale den jantzi bat. Okosiasek, seinale hauetarik ezagutu zuen gizon hura Elias zela. Jainkoak erakusten zuen, kanpoko seinale hartaz, onesten zuela harentzat apainarazi zuen lekua. Utz ezazue herioak eraman dezan, inork eskurik zikindu gabe, herioak odolezko seinalez markaturik daukana. Gertari larri horren aurretik zeru-lurretan agertuko diren seinale harrigarriak.
2 iz. Ezaugarria, adierazgarria. Lekukotasun horiek ez dira seinale pozgarriegiak izaten, gaitz ezkutuaren adierazgarri izan daitezkeen aldetik. Hizkuntzaren batasuna izango zen euskaldunon batasunaren seinale eta ondorio. || (Perpaus osagarri bat hartzen duela). Zahartzen ari zareten seinale? Komeni ere da, hizkuntzaren aldetik, harako "barrabaskeriak" euskaraz argitaratzea, bizi delako seinale nabarmen baitira. Gauzak ondo egiten ari naizen seinale da, eta hori pozgarria da. Baldin egiten ez baduzu, seinale da ez duzula nahi.
3 iz. Zerbait jakinarazteko edo argibideren bat emateko erabiltzen den ikur abenikozkoa. Errepideetako, burdinbideetako seinaleak. Alarma seinalea.
4 iz. Erosketa bat edo apustu bat hitzartzerakoan bermetzat jartzen den diru kopurua. Egindako apustu-papera izenpetu, eta diru-seinaleak bota.
5 iz. fis. Korronte elektriko baten edo beste magnitude baten aldakuntza, informazioa transmititzeko erabiltzen dena. Gaur itzaliko dute Nafarroa osoan telebistaren seinale analogikoa.

Aztergaia: seinale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

bide seinaleak.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS:seinale izan du ad.: gizon horrek seinale du behakotik norbait hil duela.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-l(e): -al(e).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: ik. oharra, s.u. ofizial. (1993-02-10)

 - [K201]: "izond. Egun seinalean elkartu. Biak ere egun seinaletan jaio (edo hil) ziren" (2009-10-23)

seinale izan
du ad.-lok. Ageri izan, ezagun izan. Gizon horrek seinale du behakotik norbait hil duela.

Aztergaia: seinale izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: du ad.: gizon horrek seinale du behakotik norbait hil duela.

seinaleztapen
iz. Seinaleztatzea; horren ondorioa. Horrez gain, seinaleztapenak eta argiztapenak egokiak direla ere egiaztatu beharko dugu.

Aztergaia: seinaleztapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2005-11-08 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh163 2020-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

seinaleztapen (eta hiri s., s.-zutoin) 5: OinLegBizk 1990 ("Subjektu pasiboak, oinarria eta behinbetiko kuota banakatuak seinalatzera joko da [...] Behinbetiko seinaleztapen hori Entitate ezartzailearen Organo eskudunek egingo dute"), F.M. Ugarte ("Erret bideen seinaleztapena"), Egin 1993 ("Faro, baliza eta bestelako itsasertzeko seinaleztapenak"), Ibilien Dima ("Seinaleztapen-zutoin batek adieraziko digu Lamindao 2,1 kilometrora dagoela"), Getxoberri 1998 ("Trafiko seinaleetan edo hiri seinaleztapeneko beste elementutan"); cf. seinaleztatu 2: EuskararenProgr ("Jolas lekuak lurrean seinaleztatu: txingoak, txapa lasterketa, etab."), A. Ormaetxea ("Zer gertatzen zen galdetu nion, orduan, berak leihoa seinaleztatu zuen barrura begiratzeko esanez").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

seinaleztapen : AB50 3, HiztEn, Euskalterm 12 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

seinaleztapen : ElhHizt - HiruMila (señalización), Casve EF (signalisation) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF,. Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

seinaleztapen 167: Argia 4, Berria 8, DiarioVasco, Euskal Herriko Agintaritza, EiTB 7, Elhuyar 2, Consumer 74, Espainiako Gobernua 12, Goiena 2, Jakin 3, Karmel, Laneki 52.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

seinaleztapen 3: Berria 2, Xabier Arregi.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Bebil (bere horretan, oinarririk gabeko eratorria litzateke —bi aldiz jaso da seinaleztatu aditza EEBS corpusean—, eta seinaleak bezalakoak ere erabil daitezke).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Maiztasun handia du, eta jasotzekoa izan liteke.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-09-13) Kendu lerroa.

seinaleztatu, seinalezta, seinaleztatzen
du ad. Toki batean, bereziki errepideetan, zerbait jakinarazteko edo argibideren bat emateko seinaleak jarri. Bidean paisaia ederrak ikusteko aukera dago eta bidegorriak oso ondo seinaleztatuta daude. Bide zaharrak berriz ireki, garbitu eta seinaleztatu zituzten.

Aztergaia: seinaleztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2015-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): seinaleztatu 89: Elhuyar 2 (adib.: “Megalito guztiak zutarritxo baten bidez seinaleztatu dituzte. L. del Barrio”), Consumer 50 (adib.: “Seinaleztaturiko oinezkoentzako igarobideetan”), Berria 8 (adib.: “Asteburuan joan arren, apenas ibiliko den jenderik inguru lasai horietan; baina ez dago galtzeko arriskurik, Laminen Xenda seinaleztatuta baitago”), EiTB 16 (adib.: “nik ez nuen ikusi lurpeko bidea seinaleztatuta zegoenik, zehaztu du”), Jakin (“ez dago seinaleztatua ikastetxeko errotuluetan”), Argia 8 (adib.: “Irlari kostaldetik bira ematen dion Camí de Cavalls bide ezaguna ondo seinaleztatuta dago eta ibilbide horri ekin diogu”), DiarioVasco 4 (adib.: “Debekatuta egongo da seinaleztatuta dauden errun aldeetan uretan sartzea, apirilaren 30era arte”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: seinaleztatu 9: Berria 7 (adib.: “Udalen eskuduntzakoa da Zuberoa osoa seinaleztatzea”), Joxan Elosegi (“Eginiko bideak ikertzera bultzatzen gaituzte, gaizki seinaleztaturiko pistak berriz irekitzera, menderaezin ziruditen oztopoak gainditzen ausartzera”), Patxi Zubizarreta (“Neuk ere orain arte halako norabide finko bat izan dudala iruditzen zait, bidegorriarena bezalakoxea, metroarena bezalakoxea, eta nire bizitza bide seinaleztatu - eta zapaldu - bati segitzera mugatu dela”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es señalizar / fr signaliser: Elhuyar: seinaleztatu; seinaleak jarri/ezarri / Nolaerran: seinaleak ezarri/jarri/eman; seinaleztatu / Zehazki: seinaleak jarri / Labayru: seinaleak ipini/jarri, seinaleztatu / Adorez5000: seinaleak jarri, seinaleztatu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta hedatua.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

seinaleztatu, seinalezta, seinaleztatzen.

Aditz-erregimena

du ad.

seindun
1 adj. bizk. Haurduna.
2 (Adizlagun gisa). Seindun geratu. Seindun diren edo seina hazten ari diren emakumeak.

Aztergaia: seindun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'haurduna'.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

seingintza
iz. bizk. Haurgintza. Emakumeak seingintza oker eta estuan daudenean.

Aztergaia: seingintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'haurgintza'.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

seinkeria
iz. bizk. g. er. Umekeria.

Aztergaia: seinkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

umekeria.

seintxo
iz. bizk. adkor. Seina. Idorotzen dira ama asko ematen dituztenak hazteko euren seintxoak beste andre inudeei.

Aztergaia: seintxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

seintzain
iz. bizk. Haurtzaina. Seintzaina behar zuten, eta halaxe eraman ninduten Sidi Ifnira.

Aztergaia: seintzain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-n+z-.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zain.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: [seinzain]: seintzain da benetan erabiltzen dena.

 - [E210]: 1- Adibidea ere eman: "seintzain egon nintzen hamar urtean".

 - Erabakia: BAgiria (1999-07-23): onartu egin da, eta zerrendan seintzain agertuko da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-10-05) Bere hartan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia.

seintzaro
iz. bizk. Haurtzaroa. Biak ziren seintzaroko laguntxoak.

Aztergaia: seintzaro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: sartu beharko litzateke.

 - Erabakia: BAgiria (1999-07-23): seintzaro sartzea onartu da.

seira
banatz. Ipar. Seina. Lau abereek bazituzten seira hegal.

Aztergaia: seira

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'seina'.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-na/-ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

sei sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

seirazka
adb. Ipar. Seinaka. Mahai berean jarriz lau edo seirazka.

Aztergaia: seirazka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.'seinaka'.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-naka/-razka.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

sei sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

seirehun
zenbtz. [Oharra: Euskaltzaindiak, seirehun-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. seiehun].

Aztergaia: seirehun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-07-23 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

sei(r)ehun.

Euskaltzaindiaren Arauak

e. seiehun.

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

Ik. seiehun.

seiren
iz. Sei zati berdinetan banatu den zerbaiten zati bakoitza. Horren bost seirenak niri dagozkit.

Aztergaia: seiren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-en.

seismo
iz. geol. Lurrikara. Lurrikara guztiek ez dituzte tsunamiak eragiten; soilik itsaso azpian gertatzen diren eta hondoa deformatzeko gai diren eskala handiko seismoek sortzen dituzte tsunamiak.

Aztergaia: seismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2001-11-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

seismo (eta seismo-foko) 2: Natur/6 ("Lurrikarak, edo seismoak, Lurraren azalean gertatzen diren dardarizozko mugimenduak dira"); J.A. Fernandez ("Zonalde honetan subdukzioan hondoratzen den azalaren eraginez sakonera desberdineko seismo fokoak aurkitzen dira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

seismo : HiztEn, Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

seismo : EuskHizt (ik. lurrikara), ElhHizt, HiruMila, EskolaHE (ik. lurrikara) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal seismo / séisme formen ordainak: ElhHizt: lurrikara, seismo // HiruMila: lurrikara, seismo // Lur EG/CE eta EF/FE: lurrikara // Casve FE: lürikare, lürikara // HaizeG FB: lur-ikara // PMuj DCV: lur-ikara, lur-dardara.

Erdaretako formak

fr (DLLF): séisme; en (Collins): tremor, shock, earthquake; it (S. Carbonell): seismo; de (Langenscheidts): Erdbeben, Wirbelwind.

LBeh (2012-05-30): seismo 26: Berria 13, EiTB 9, Argia 4; lurrikara 1468

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: seismo 26, Berria; lurrikara 639; ZTC: seismo 4, sismo 5, lurrikara 101.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es seísmo / fr séisme: Elhuyar: lurrikara; seismo / Nolaerran: lurrikara / Zehazki: lurrikara / Labayru: lurrikara, lurdardara, seismo / Adorez5000: lurrikara, seismo.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: seismo Sin. lurrikara (“Lurrazalaren higidura edo astinaldi bortitza...”); ZTH: seismo Sin. sismo, lurrikara (“Lurrazalaren higidura edo astinaldi bortitza...”).

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

ez dago maileguaren premiarik.

Aski nazioartekoa da

Aski nazioartekoa da. Geol. markarekin onartzekoa. Erabilera arrunterako aski da lurrikara euskal forma.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Geol.

Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[sartzea proposatzen dut]" (1997-03-04)

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper