4 emaitza putzu bilaketarentzat - [1 - 4] bistaratzen.

putzu
1 iz. Lurpeko urak ateratzeko lurrean egiten den zulo sakon, estu eta biribila, ertzak harriz edo adreiluz jantzirik dituena. Ik. osin; patin1. Putzu asko zituen oasi batean. Putzu batetik ura ateratzen. Putzu handi batera erori eta ito zen. || Urteotan zehar 600 petrolio putzu baino gehiago zulatu dituzte.
2 iz. Lurreko zulo edo sakonuneetan biltzen den ura, bereziki bideetan edo espaloietan biltzen dena. Ik. istil 2. Putzuetako ur ustela. Putzuan plisti-plasta.

Aztergaia: putzu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

putzu, butzu [putzu hobestekoa da].

Jatorrizko forma

arnas putzu.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

b-/p-.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-04-24): onartua: putzu artesiar [onartu azpisarrera gisa putzu sarreran eta ordena aldatuta: artesiar putzu -> putzu artesiar]

putzu septiko
iz. Lur azpian egiten den zuloa, eraikinetako hustuketa-hodiak estolda-sarera lotu ezin direnean hondakin-urak jasotzeko erabiltzen dena. Ik. hobi septiko. Orain dela lau urte, putzu septikoaren garbiketa eten zenetik.

Aztergaia: putzu septiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:EHL 2020-11-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

septiko forma aztertzean proposatua. Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa septiko sarrera proposatu berrian.

putzu zulo, putzu-zulo
1 iz. Putzua, ura ateratzeko zulo sakona. Putzu zulo agor batera bota zuten. Putzu-zulo honetan sortzen den urik ez du inork edan nahi izaten.
2 iz. Putzua, sakonune batean bildu den ura. Aurrera egin beharrean, astoa putzu-zuloan baino areago, atzera tiraka.

Aztergaia: putzu-zulo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: PUTZU-ZULO (gral.; p.-zilo L, BN, S; putzulo G-bet, AN-gip-5vill). Ref.: A (putzu-zulo, putzulo); Lh (putzu-zilo). a) "Agujero del pozo" A. Putzu zulo onetan sortzen dan urik ez du iñork edan nai izaten. Izt C 94. Bere janzia kendu, eta putzu-zulo agor batera bota zuten. Lard 49. Putzu zuloan sartzen / baldin baditugu. It Dial (ed. 1963), 121. b) Hoyo. Augusto [...] beartu izan zan, putzu-zulo eta erreten-aska andiak irikirik, gorde tokiak unetik unera or emen egitera. Izt C 259. c) (G-to; potzo-zulo G; putzulo AN-gip; pozulo V-m). Ref.: A (potzo-zulo, pozulo); EI 128; EAEL 119. Charco, balsa.

adib.: putzu 1 iz. Lurpeko urak ateratzeko lurrean egiten den zulo sakon, estu eta biribila, ertzak harriz edo adreiluz jantzirik dituena. Ik. osin. Ur putzuak. Putzu asko zituen oasi batean. Putzu batetik ura ateratzen. Putzu handi batera erori eta ito zen. Putzu zulo agor batera bota zuten.

putzu(-)zulo 9: Elkar 2 (“Sarritan, emakumea une batez gelditu egiten zen bere oskia non ipini begira, eta, higitzen zen harriaren gainean zabuka, ukondoak airean, gerria makurturik, begirada kordokan, irri egiten zuen, putzu zuloetara erortzeko beldurrez”), EiTB 3 (“ALIZIA putzu zuloaren aurrean dago, putzuari begira”), DiarioVasco 4 (“Putzu-zulorik txikienean itotzen da bat askotan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

putzu(-)zulo 12: Gotzon Garate 2 (“Ranchi ondoko herrixka batean bost urteko haurra putzu zulora erori zen”), Elizen arteko Biblia 2 (“Putzu-zuloan sartu naute bizirik eta harria ipini didate gainean”), Iñaki Segurola (“Misterio handiko gauza da ibaia, pentsatzen jarrita: aspaldi erakutsi ziguten gure biziak ere ibaien pare direla, nahiz eta gehienean putzu-zulo baten tankera gehiago izan, edo mapetan ibaien ordezkotzat ageri ohi diren arrasto okerrena”), Anjel Lertxundi 4 (“Mutil koskorretan irentsi egiten nituen halako aldizkariak, eta, gero, neure istorioak asmatzen nituen: aski nuen zomorro bat putzu-zulo batean, aski nuen kortxo puska bat etxeko harraskan, ontziak eta kanoikadak eta gerra eta justizia imajinatzeko”), Jokin Urain (“Egin kontu negu gorria zela, sekulako hotza egiten duela Manchako basa-herri hartan, berehala izozten direla patioko putzu zulotxoak”), Txiliku (“Bekatu bideetatik eta arriskutik ni aldendu nahian nire adiskide hori, umetxo bati erosi berri zaizkion zapatilla arroxak putzu-zuloetan ez direla sartu behar esaten zaion doinu berarekin”), Patxi Ezkiaga (“gela guztia putzu-zulo bat eginik”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa putzu sarreran.

putzuratu, putzura/putzuratu, putzuratzen
1 da ad. Putzura joan. Ahari larruz egindako zahagi bat urez betetzera putzuratu zen.
2 da/du ad. Putzura erori; putzura bota. Emaztea, aditu zuenean harriak uretan atera zuen zalaparta, irten zen etxetik lasterka, usterik bere senarra zela putzuratu zena.

Aztergaia: putzuratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-05-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

putzuratu, putzura, putzuratzen. da ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

putzuratu, putzura, putzuratzen.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper