pozoitu, pozoi/pozoitu, pozoitzen
1 da/du ad. Pozoia hartuz edo emanez hil, edo hiltzeko zorian gertatu edo ezarri. Zazpi urte zituela pozoitu nahi izan zuten, baina ez zion edariak ezer egin. Arimak belarriaz pozoitzen dira, eta gorputzak ahoaz. Suge gaiztoak hozka pozoitzen du. Pozoitua hil zen. Bere burua pozoitu du.
2 du ad. Zerbaiti pozoia nahasi, pozoia ipini. Abereen bazkalekuak pozoitu. Ura pozoitu zuten. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Nire mihi pozoitua.
3 du ad. Kaltetu, zerbaitek kalte morala eragin; zerbait hondatu, galbideratu. Sugeak paradisua pozoitu baino lehen. Gorputzari egin gustuak, eta arima, berriz, pozoitu. Giroa pozoitu. Nire ametsak pozoitzen jarraitzen du. Heriotzaren beldur horrek gure bizimodua pozoitzen du. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Gaurkoa ez da egun txarra lore sorta pozoitu bat niri bidaltzeko.