9 emaitza pase bilaketarentzat - [1 - 9] bistaratzen.

pase
1 iz. Hegaztiak, negua igaro behar duten lekura bidean, toki jakin batetik igarotzea. Udazkeneko uso-pasea. Pase-sasoian astebeteko oporrak hartzen ditu.
2 iz. Zenbait lekutan sartzeko aurkeztu behar den agiria. Beltzek zurien guneetan ibili nahi bazuten, paseak behar zituzten.
3 iz. kirol. Futbolean, saskibaloian eta kidekoetan taldekide bati, jokaldia segi dezan, baloia bidaltzea. Peyrelonguek zangoz pase ederra eman zion.
4 iz. taurom. Zezenketariak zezena muletaren azpitik pasaraztea. Abuztuan jarri nintzen aratxe baten aurrean lehenengoz; lau muleta pase eman nituen, eta, nola ez, aratxeak harrapatu egin ninduen.
Azpisarrerak

Aztergaia: pase

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-04-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

behin agertu da pase forma (AB AmaE: "paseko egazti").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

pase formak 9 ager. ditu: a) 'urtaro jakin batzuetan eskualde batetik beste batera aldatzea' adierako 1 (Mikel Azurmendi: "uso-pase"); b) 'toreatzailearen mugimendua' adierako 1 (J. Azurmendi in Zezenak Euskal Herrian); c) 'izar iheskor baten pasaldia' adierako 1 (Kirolak eta ikuskariak); d) 'txartela, baimena' adierako 6 (El Día, 1933 2; J.M. Kortazar; J. Azpiroz 2; A. Cazabon).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

pase forma: a) kirolekoa: AB50 1; HiztEn; Euskalterm 45; b) 'pasatzea, bereziki hegaztiena': AB38 1; HiztEn; Euskalterm 1: "hegazti-pase"; eta paseko hegazti : HiztEn-LurE; Euskalterm 1; c) 'paso': AB38 1; d) zezenketakoa: HiztEn; e) 'txartela': AB38 2; Euskalterm 1; adiera zehatzezinekoa: AB50 3.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

paseko hegaztia.

Informazio lexikografikoa
Erabilera-oharrak

paseko (txori, hegazti) moduan erabilia da; bera bakarrik ere bai?

pasealdi
iz. Paseatzea, pasiera. Ik. paseo. Maggiek eta biek pasealdi luzeak egiten zituzten elkarrekin.

Aztergaia: pasealdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu corpusean. Ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko pasealdi (H).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

pasealdi (eta paseialditxo 1) 4: Etxde ("Mary eta ni Uhin-urrategira joan ginen azken pasealdi bat egitera"), J. Berruezori omenaldia ("beren pasealdiak beren filosofi teorien usainez lurrintzen zituzten peripatetikoen eskolako partaide haien gisa"), G. Nazabal ("White astronauta iparramerikarraren "pasealdi espaziala""), I. Unzurrunzaga ("Egunero paseialditxoa egiteko ohitura hartu genuen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

pasealdi : Casve EF (promenade), HaizeG BF - Lh DBF (promenade, tour de promenade) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

pasealeku
iz. Paseatzeko prestatua den tokia. Ik. ibiltoki. Untzagako pasealekuan. Gora eta behera dabiltza pasealekuan.

Aztergaia: pasealeku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ibiltoki, pasealeku.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-leku.

paseari
iz. g. er. Paseatzen ari den pertsona. Paseariek so egiten zioten.

Aztergaia: paseari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

pase(i)ari (eta pasaiari 1) 7: Etch 4 (adib.: "Gaiaz eta egünaz, bethi paseiari!"), Gy 2 ("Bazoazen paseari / phentze buru bata gaindi"), Mde HaurB ("Leihorretik ikusi zituen pasaiari bakarzale batek ez-beharra berehala seinalatu zuen").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

paseiari 4, E. Jimenez (adib.: "Olerkaria Paseiari Hutsa da", "Poeta, ezer izatekotan, paseiaria da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ez ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm) ez eta hiztegietan ere (EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "paseante-ren esanahia badu, nik paseatzaile hartuko nuke, aipatu ere ez duzuena, eta hiztegietan bildua dagoena" (2009-06-05)

paseatu, pasea, paseatzen
1 da ad. Egurasteko, jostatzeko edo sasoian egoteko ibili. Karrozan paseatu ziren. Kalean paseatzen. Zuhaizpean paseatzera joan. Adiskide batekin paseatu. Paseatzeko jantzi. Egunean behin paseatzen dena. || du ad. (nor osagarririk gabe). Bilbora bisitan etortzen zitzaizunean, elkarrekin paseatzen zenuten.
2 du ad. Norbaitek beste norbait edo zerbait paseatzera atera. Bere astoa paseatzen du. Arratsaldeetan hirian zehar paseatzen ninduen.

Aztergaia: paseatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1996-04-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

paseatu, pasea, paseatzen. da/du ad.: karrozan paseatu ziren; bere astoa paseatzen du.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

paseatu, pasea, paseatzen.

paseko
adj. Hegaztiez mintzatuz, urtaro jakin batzuetan eskualde batetik beste batera aldatzen dena. Paseko hegaztia. Paseko usoen zain.
Loturak
paseo
iz. Heg. Paseatzea, ibilaldia. Ik. pasiera. Egunero txakurrarekin bi orduko paseoa egitera irteten da. Ez al da goizegi paseo bat emateko?
Azpisarrerak

Aztergaia: paseo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-04-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Heg.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg. batez ere.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Azpisarrera erantsi: paseoan.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-09-07) Forma berririk ez da orain erantsiko.

paseoan
adb. Heg. Paseatzen. Ik. pasieran. Mikel eta Garbiñe paseoan dabiltza ibai ondotik.
Loturak

Aztergaia: paseoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: PASEOAN. a) "Pasiuan ibilli, andar paseando, de paseo" Elexp Berg. "Paseiün ari düzü (S)" Gte Erd 19 (junto a pasietan, pasaietan, etc., de otras zonas). Egüntxe baten goizian bere andre-aurenekila zabilalarik tristeki paseiün. Egiat 272. Paseoan nabillenean. Añ LoraS 153. Eta eurok, pasiuan izan dira? Apaol 88. Pasiuan dabiltzala. Tx B II 95. Besotik oratuta emazteagaz pasioan ikusten ebenian. Bilbao IpuiB 277. Paseoan irtetzea ematen dit gogoak. Vill Jaink 140. Ulia mendin paseoan ibiliz pasa nituan bi egunak. Albeniz 96. b) Al pasar. Hedoiei pasaioan idekiz uria [mendiak]. Hb Esk 90.

adib.: euripe iz. Euria ari duen tokia, euriak bustitzen duen tokia. (Batez ere leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da, singularrean). Euripean eta isilean kalera atera ziren milaka lagun. Euripean abesten. Arratsean, euripeko paseoan, harresitxo baten babesean landare mintegi dotorea topatu dut. // maniobra 1 iz. Helburu bat lortzeko, eta bereziki makina edo ibilgailu bat gidatzeko, gauzatzen diren ekintzen multzoa. Orbela biltzen ari zen furgoneta batek maniobra bat egiteko atzera egin, eta oinezko bat harrapatu zuen. Errepideetan egiten den maniobrarik arriskutsuena da aurreratzea. Castrok eta Oriok ia-ia parean egin zuten maniobra. Floridako trenbide-pasagunera joaten nintzen paseoan, trenen irteerak eta makinen maniobrak ikustera.

paseoan (ibili, joan, atera, abiatu…) 341: EiTB 127, Berria 88, Elkar 62, Argia 18, Consumer 11, DiarioVasco 7, Erlea 7, Jakin 4, AEK 2, ElCorreo, Karmel, Elhuyar, Laneki.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

paseoan (ibili, joan, atera, abiatu…) 201: Berria, Fernando Rey, Monika Etxebarria, Joan Mari Irigoien, Aritz Gorrotxategi, Edorta Jimenez, Julen Gabiria, Anton Garikano, Karlos Zabala, Bernardo Atxaga, Jon Arretxe, Koro Navarro…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Inesiboan lexikalizatutako adberbioa da (arrantzan, ehizan, dantzan, kantuan... bezala) eta azpisarrera gisa jasotzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa paseo sarreran.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "pasieran hartu duzue, ta paseoan zergatik ez? Biak ere nahiko hedatuak dira, eta sarri erabiliak" (2009-06-05)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Azpisarrera erantsi: paseoan.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-09-07) Forma berririk ez da orain erantsiko.

paseora
adb. Heg. Paseatzera. Familia paseora atera da txakurrarekin.
Loturak

Aztergaia: paseora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: PASEORA. A pasear. Seme alabaak ta otseginak pasiora duazanian. fB Olg 32. Bere automobil haundi ederrean paseiura eraman zezan. Mde Pr 168. Bein pasiora joan zan Jaturabera. Gand Eusk 1956, 231. Andre-gizon batzuk paseora joan ziran. And AUzta 44. Zuk paseora joan nai duzula esatean. Vill Jaink 141. Irugarren egunera asi giñan paseora ateratzen. TxGarm BordaB 52. (Irse, etc.) a paseo (fig.). Noizpait bortz birjina erhoak heldu dira oihuz portaliaren trukatzera, "Iaun, iauna othoi ideki zaguzu portalia", baina barneko arrapostiak dio, "zoazte paseura, etzutiet ezagutzen". Tt Onsa 72s. Horra, horra, jente hunak, / je vous dis la vérité, / après tout cela, / paseiura zuazte. AstLas 34

paseora 13: Argia (“Familia irribarretsua paseora atera da txakurrarekin”), Elkar 6 (“Halaber, astintzaile honek arduratsu lagundu behar dio ugazabari paseora irtetean”), Berria 2 (“Baina, hala ere, asko dira egunero-egunero Arga ertzeko paseora joaten diren iruindarrak”), EiTB 3 (“Paseora atera, garbitzen eta janzten lagundu…”), DiarioVasco (“Kale Zaharretik erreka ondoko paseora doan eskailera aukeratuko nuke herriko txoko bezala”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

paseora 9: Pello Lizarralde (“Garai hartan modan zeuden harmonikaz jotzen ziren amodio kantuak, eta ni paseora joaten nintzen ogi puska ahoan eta kantu horiek nire artean kantari”), Joxean Agirre (“Leihotik patiora begira geratu zen isilik une batez eta, bat-batean erietxeko arauekin gogoratu balitz bezala, paseora ateratzeko ordua zuela esan zuen”), Jon Maia (“Nola orain, bihar, furgonetan sartu eta paseora eramango zuten, kanposantua inguratzen zuen hormaraino, hildakoen atarira”), Fernando Rey (“Hori gutxi balitz, neskatxak kargu hartzen zidan erretzen nuelako, erretzea ez zen-eta, bere ustez, gauza itxurosoa paseora ateratzen zarenean”), Fernando Morillo (“Alderdi Ederren igo ziren gora, paseora”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Gaiak prestatzen ibili ziren Gaizka eta Aloña, nik Zunbeltz paseora eramaten nuen bitartean”), Pello Zabala (“Han tradizio ongi zuztartua dute sorginen kontuak: gaurko sutzarrak, gau honetan beti paseora irteten diren sorginak uxatzea dute helburu nagusi Norvegian”), Harkaitz Cano (“East River ibaiak bere ito guztiak paseora ateratzen ditu, baina paseoa urpean da gaur, urpean da desfilea”), Gotzon Garate (“Bera eta han zeuden haurrak lagun egin nituen, eta elkarrekin hondartzara eta paseora joaten hasi ginen”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adlatiboan lexikalizatutako adberbioa da, eta komeni da azpisarrera gisa jasotzea, batez ere atera, irten, joan eta antzeko aditzekin erabiltzen dela adierazita.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa paseo sarreran.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper