2 emaitza pasatu bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

pasatu, pasa/pasatu, pasatzen
1 da/du ad. Igaro, iragan. Haren albotik pasatu zenean. Handik Frantziara pasatu zen. Ibaia pasatu behar zuen. Bide luzeak pasatzen zenituen ortutsik. Zorionean pasatu ditu gaur arteko egun guztiak. Gaua pasatu eta hurrengo goizean. || Muga joa dut, joa eta pasea ere bai. || Duela ehun urte pasatuxe. Hogei urte nituelarik pasatuxeak.
2 du ad. Pasarazi, igaroarazi; zerbait toki batetik bestera eraman. Mutikoak txanoa pasatu zuen ingurukoen artean. Eskua bekoki mindutik pasatu zuen. Liburua hartu eta orriak pasatzen hasi zen.
3 du ad. Igaro, jasan. Nolako neke-larriak pasatu zituen udaldi hartan. Herri honetan pasatu ditut hamaika pena eta lotsa. || Amodiorik gabe pasatu ezinez, nik damak maite ditut, aitortzen dut zinez.
4 da ad. Gertatu, jazo. Zer pasatu zaio horri? Horra zer pasatu den Igeldoko herrian. Ez dugu, bada, esan nahi pasatu ez denik, sekula ez dut ikusi horrelako zezenik.
[Oharra: Euskaltzaindiak, Hegoaldean eta lagunarte mailan, partizipio burutuarentzat pasa forma ere onartzen du: albotik pasa da, etab.].
Ohiko lexiak

Aztergaia: pasatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1996-04-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

pasa aldaera G da batez ere, eta batez ere maila apal samarreko autoreek erabilia: a) 'gertatu' adierakoak: pasa 47: G 45 (It Fab, Xe, Arrantz, EusJok, JanEd, Noe, AzpPr, PE, Aran SIgn, Bv AsL, Alz STFer, Tx B, Goñi, Iraola, Ill Testim, Uzt Sas, Anab Poli, Berron Kijote), IE 1 (Xa Odol), EB 1 (MEIG); pasatu (+ pasau) 53 ager.: B 10 (AB AmaE, Balad, SM Zirik), G 32 (Xe, EusJok, JanEd, Noe, AzpPr, PE, Ud, Tx B, Arrantz, Ag G, Uzt Noiz, Uzt Sas, Vill Jaink, And AUzta), IE-ZuAm 10 (Bordel, Lf Murtuts, Mattin, Zerb Azk, Casve SGrazi, Xa Odol), EB 1 (Arti Tobera); pasa/pasatu erabakigaitzak (+ pasarazi) 49: G 35 (Cb Eg, It Fab, Xe, AzpPr, PE, Ud, Apaol, Urruz Urz, Moc Damu, Sor Bar, Sor Gabon, Tx B, Arrantz, Iraola, EusJok, Ill Testim, Uzt, Vill Jaink, And AUzta, Berron Kijote, NEtx LBB); eta B 7 (Balad, SM Zirik), IE-ZuAm 5 (LE Prog, Gy, Mattin, Larz Senper, Casve SGrazi), EB 2 (MEIG, Arti Tobera); b) bestelako adierekin:

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) 'gertatu' adierakoak: pasa 14 (G 4, EB 10); pasatu (+ pasau) 15 (B 6, G 4, IE 3, EB 2); pasa/pasatu erabakigaitzak 17 (G 2, IE 2, EB 8, EgAs 5); b) beste adierekin: pasa (+ pasatxo) 467 (B 6, G 59, IE 2, EB 302, EgAs 98); pasatu (+ pasau, pasautxo, pastu, pazatu) 305 (B 21, G 15, IE 40, EB 184, EgAs 45); pasa/pasatu erabakigaitzak (+ phasa/tu) 517 (B 6, G 27, IE 32, EB 355, EgAs 97).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

pasa : DFrec 178, AB38 12, AB50 17, LurE; pasadu : DFrec 1; pasatu : DFrec 99, AB38 29, AB50 142, HiztEn-LurE; pasatxo : DFrec 2; pasatze : DFrec 2, AB38 2, AB50 2, LurE; pasatzen : DFrec 2, AB38 1; pasa erazi : AB38 3.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

pasatu, pasa, pasatzen. 1 da/du ad. 'igaro': albotik pasatu da (albotik pasa da: Heg. Lgart.). 2 da ad. 'gertatu'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

hemen ere AS gisa jasotzekoa izan liteke jo eta pasatu esapidea; eta jo sarreran ikustekoa, beste zein aditzekin egiten diren jo eta x egiturako eta 'guztiz, erabat... x' adierakoak; cf. OEH s.u. jo: jo eta hautsi(an), jo eta eraitsi.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

pasatu, pasa, pasatzen, pasatuko.

Informazio lexikografikoa
Erabilera-oharrak

"albotik pasa da" modukoak Heg. berriak dira; "pasatu da" bezalakoak dira hobestekoak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "recorrer adierazteko: "Kaleko ostatuak pasatzen genituen banan-banan" (Manuel Lasarte). -z pasatu: "Pasatu zan gaztetasunez" (Manuel Lasarte). Non kasuan: "Joan den apirillean Goizuetan pasa giñan" (Manuel Lasarte). "Ezagun det kolorean pasa nintzala lorean" (Manuel Lasarte)" (2009-06-05)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Parentesi arteko informazioa kendu: (albotik pasa da: Heg. Lgart.). || 1- Ahozko aldaera horren aipamenik zertan egin ez dago, geure ustez.

 - [E210]:  jo eta pasatu. 1- Forma aldatu: jo eta pasa egin. 2- Kategoria gramatikala ere eman: du. 3- Adibidea ere eman: "bigarren ziklistak aurrena jo eta pasa egin zuen". 4- Kokapena aldatu: "jo" hitzaren azpisarrera gisa. || 1- Halaxe erabiltzen baita; "pasa egin" aditz-lokuzioa lexikalizaturik dago.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-09-07) Bere hartan utziko oraingoz lehen itzulian arautua, azpisarrerarik eta adibiderik erantsi gabe, eta informaziorik ezabatu gabe.

pasatuak pasatu
Garai batean gertatua ez dela kontuan izan behar adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. joanak joan. Hala, egin nituen esandako guztiak eta tratamendua; ez dut gehiago sumatu; pasatuak pasatu. Horiek hola, pasatuak pasatu, itsasoa zinez maite dute hango arrantzaleek.
Loturak

Aztergaia: pasatuak pasatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: PASATUAK PASATU, PASEAK PASA. Lo pasado, pasado. v. JOANAK JOAN. Udarregik etzuan esan premiorik gabe iñor gelditu bear zuanik. Baiña, paseak pasa, sosik ere artu gabe joan bear izan zuan. AZin 40. Beste belarriondua emon eutsan, eskiñi eutsan, bein baño geiagotan, pasauak pasau [...], min guztien artian be eskua luzatuaz. Gerrika 281. Eta nik badakit, pasatuak pasatu, halakoa dudala Suhuskuneko herria. Larre ArtzainE 305. Pasatuak pasatu, beti begi onez ikusi du jaun erretorak, gu, bikarioak joan ginten astetik astera Dongaitz trinketera. Ib. 243. Paseak pasa, apustu kaskar ori joan zan eta aurrera segitu nion. Albeniz 162. Ala, egin nituan esandako guztiak eta tratamentua. Ez det geiago sumatu. Paseak pasa. Ib. 133. (Pasea pasa). Ondarra, bai, ondarra beti aundi [...]. Non ote ziran nere biotzeko Gardaia ta El Golea? Ninjoan seguru beintzat eta pasia pasa. Anab Aprika 101.

Ez dugu aurkitu pasatuak pasatu formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

pasatuak pasatu 27: Herria 26 (“Ariel Sharon erdikoiaren burukolpeak ditu hortaratuak, pasatuak pasatu, eta huna Shimon Peres sozialista Sharon horren Kadima alderdiaren alde jarria dela”), Daniel Landart (“Egia erran, ez nezakeen konpreni, pasatuak pasatu, lasaitasunaren itxura erakuts zezaten...”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa joanak joan, esanak esan bezala, baina Ipar. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa pasatu sarreran.

Erabileremu dialektala

Ipar.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper