5 emaitza opari bilaketarentzat - [1 - 5] bistaratzen.

opari
1 iz. Norbaiti, maitasun, adiskidetasun edo esker onaren erakusgarri ematen zaion gauza. Ik. erregalu; esku erakutsi; eskaini2. Gabonetako eta Errege eguneko opariak. Gaur Martaren urtemuga da eta opari bat egin dio amak. Opari denda.
2 iz. Eskaintza. Ik. sakrifizio. Jainkoari opariak eskaini. Meza deritzan opari santua. Laburtasunak merezi ote du horrenbeste opari? Euskal Herriko jan-edanei opari bat eskaini behar geniela eta, ezin bakailaoari ezetz esan.

Aztergaia: opari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

sakrifizio, opari.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: opari egin: liburu bat egin diogu opari.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

opari egin.

opari egin
ad.-lok. Opari gisa eskaini. Liburu bat egin diogu opari.

Aztergaia: opari egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

opari egin 5 aldiz agertu da, Orixek erabilia: dio aditz laguntzailearekin, edo/eta perpausean nor-nori-nork osagaiak dituela, lautan (objektua [+ pertsona] duela behin: "ene gizaki zarra illun an opari egin bainizun"); aditz laguntzailea agerian ez duela behin.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

opari egin 'eskaini' adierakoaren 8 ager. jaso dira: G 6 (M. Manzisidor, J. Garmendia Larrañaga, Agustindarren liturgia berezia, Elizbarrutietako Liturgia...), EB 2 (M. Kaltzakorta, Elizbarruti Arteko Liturgia...); oparitu 17 aldiz agertu da: EB 12 (N. Urbizu Uribe, I. Borda, I. Mendiguren, J.M. Irigoien, J. Ormazabal, X. Monasterio, L. Izagirre), EgAs 5 (Murumendi in Argia, Eguna, Ezkor in Amaiur, Urraspide).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

opari egin 'eskaini': Euskalterm 1; opari egin (dio laguntzailearekin): DFrec 1; oparitu 'eskaini': AB38 3, AB50 1; oparitu (du ad) 'eskaini': HiztEn-LurE; oparitze : LurE.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: liburu bat egin diogu opari.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

opari sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

liburu bat egin diogu opari.

opari eskaini
ad.-lok. Oparigaitzat edo oparitzat eskaini. Ik. sakrifikatu. Hil zuten zekorra opari eskaintzeko. Beren seme-alaben odola idoloei opari eskainiz.

Aztergaia: opari eskaini

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-06-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: OPARI ESKAINI. Sacrificar, ofrecer. v. OPA-ESKAINI. Utz nazazu nere lengo gezur-ibillerak gogoan iraultzen eta poz-oiuz Zuri opari eskeintzen. "Immolare tibi hostiam iubilationis". Or Aitork 76. Emazte aunitz dutenak zuzen ote, orobat giza-iltzaileak, animaliak opari eskeintzen ditutenak. "Sacrificarent de animalibus". Ib. 63. Espelüxetan herriak / gure goihen goihenari / diala Garate Lephuan / eskentürenko opari. Casve SGrazi 148

opari eskaini 3: Argia (“ARGIAk opari eskaini zion 1987ko apiril hartan, Parisko bulegoan elkarrizketatzera joanik Iñaki Uria eta kronika honen sinatzailea”), Consumer (“Ezkongaiek hautaturiko profesionalak elizan ez sartzearen truk argazki eta bideo erreportajea opari eskaintzen badute eta bikoteak onartzea deliberatzen badu, idatziz eskatu behar dute zerbitzu horren kalitatea eta ezaugarriak berdinak izan behar dutela, argazki eta bideo erreportajea izango baita ezkontza horretako oroipen ukigarri bakarra eta, oparia behar bezain ona ez izatekotan, ez baitago erreportajea berriro egiterik”), EiTB (“Arretxe II.ak une garrantzitsuetan akats gehiegi egin ditu eta opari eskeini dizkio bizkaitarrari”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

opari eskaini 28: Herria 4 (“Zuetarik batzuek nahi badute zerbait opari eskaini egon gostuan, azken tenore arte ekartzen ahalko duzue Airoski polikiroldegirat”), Elizen arteko Biblia 14 (“Hil zuten zekorra opari eskaintzeko, eta haurra Eliri eraman zioten”), Asisko Frantzizko 3 (“Eta Jesusen gurutzean, nekaldian eta heriotzan, jotzen du bere gailurra, Jesusek, bere borondatea Aitaren borondatearen baitan jarriz, bere burua opari eskaini zuenean”), Joxan Elosegi 2 (“Alde bat utzi nuen dirua erdiesteko asmoa, opari eskaini nituen haiek guztiak”), Eduardo Matauko 2 (“Agian gogorarazi al dizute zuk egun batean horrelako arrosak opari eskaini zenizkion neska?”), Jose Antonio Mujika 2 (“Isaak, Jainkoari erre-opari eskainia”), Juan Kruz Igerabide (“Zalantzan zegoen: edo megaroiko ate txikitik irten eta Zeusi erregutu Ulisesek eta Laertesek jainkoei hamaika hil-opari eskainitako leku berean, edo Ulisesen belaunetara erori, erreguka”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da, eta horregatik komeni da azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa opari eta eskaini sarreretan.

oparigai
iz. erl. Jainkoei eskaintzen zaien pertsona, animalia edo gauza. Ik. opagai; eskaingai; biktima 2. Lebitarrei eramaten zizkieten oparigai sakratuak. Oparigaiak erre bitartean, apaizek otoitz egin zuten.

Aztergaia: oparigai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gai.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Erl.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Lebitarrei eramaten zizkieten oparigai sakratuak.

oparitu, opari/oparitu, oparitzen
du ad. Opari egin. Osabak liburu zoragarri bat oparitu zidan.

Aztergaia: oparitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

oparitu, opari(tu), oparitzen. h. opari egin.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

oparitu, opari(tu), oparitzen.

Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. opari egin.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper