1 emaitza opa izan bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArau94 | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:HBB | 1996-03-27 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
396 ager. ditu (da 7; du 73; dio 284; zaio 19; besteak 13): a) da laguntzailearekin: a1) 'eskaini' adierako 1, B (Añ); a2) 'norbaitentzat zerbait nahi izan' adierako 3, G (AA); a3) 'nahi izan' adierako 3: G 2 (Lard, Txill), EB 1 (MEIG); b) du laguntzailearekin: b1) 'eskaini' adierako 5, B (Añ, AB). Horietan Añ-ren ager. bat opa du + -ri egiturakoa da: "Erakusten dau, zelan Jesu Kristok opa-zituan bere Aitari bere Pasiñoko azote, koroi, lotsari, ta gogortadeak", eta objektua [+ pertsona] duen beste hau: "Jerusalengo Elexan bere Semea Ama Birjiñeak opa, ta eskiñi ebanean"; b2) 'nahi izan' adierako 69: B 4 (Ag AL, Ag Kr), G 62 (AA, Izt, Lard, Ag G, Or, Zait, Basarri, Etxde, Txill, Uzt, Gazt), L 1 (Mde), EB 2 (MIH), eta horietan objektua [+ pertsona] duten 2 (Lard: "Rebeka, Eskritura Santak dionez, neskatx eder, eta guziz ona zan; Melka`ren seme Batuel`en alaba; eta Melka, Abraham`en anaia Nakor`en emaztea: beragatik Isaak`en lengusu baten humea eta Abraham`en odolekoa, zeña zan onek opa zuena", Zait: "Nola eta non begiz yota, orrelako kemena iskillutzat artu duzu ta nerau ere lankidetzat opa nauzu?"); Cf. halaber: "Atzerrian il opa zenun, baña, bakarrik, ni gabe il zera!" (Zait Sof, 153); b3) 'aurkitu, topatu' adierako 1, G (Balad), objektua [+ pertsona] duena: "Aren argitan ni joan nintzan Aratzazura ustean, Ama Birjina ta aren semea opa nituan bidean"; c) dio laguntzaileekin edo/eta perpausean nor-nori-nork osagaiak dituela: c1) 'eskaini' adierakoak 141: B 83 (Añ, Mg, fB, Astar, CatLlo, CatBus, Ur, Ag Kr, Enb, Erkiag), G 37 (Cb, AA, Izt, Lard, Bil, Aran, Urruz, Tx, Ldi, JMB, SMitx, Etxde, NEtx, Lek, And, Ibiñ, Berron), L 1 (Mde), EB 20 (MEIG); eta opa ukan 'eskaini' adierako 1, G (Gazt); horietan, objektua [+ pertsona] duten 9: B 7 (Añ 6: "Eta alan, biotz humill damuzko bateaz opa-deutsut bularrean dodan Zeure Seme maite au"; "Au alan izan dedin, Aita betikoa, eskiñi, ta opa-deutsut Zeure Seme maite au"; "Berau, Yauna, opa deutsut nire ta munduko guztien bekatuen zorren alderako"; Enb: "Goiko Aitak emona ziñan, Ta nik opea Berari"), G 2 (Etxde: "Guraso zaharrak (...) etziran aspertzen Jaungoikoari eskerrak ematen Xalbati alako emakume bat opa izan ziolako"; "Adurrak eztit nik bear gizonik opa izan ezkontzeko garaian"); c2) 'norbaitentzat zerbait nahi izan' adierako 142: B 50 (Añ, Mg, JJMg, fB, Ag, Itz, KIkV, Enb, Erkiag, BEnb), G 79 (Ub, Gco, AA, It, Izt, Zab, Arr, Ag G, KIkG, ArgiDL, Or Eus, Tx, Ldi, Lab, Lek, Zait, Etxde, NEtx, Basarri, Uzt, And, MAtx), L 5 (Izeta), EB 8 (MEIG); c3) 'nahi izan' adierako 1, G (Or Aitork: "... ark onginaiez ukan baitzun ardo ua, ta nik gezurrez opa nizun aizekeria", "ego mentiendo quaerebam tyfum"); d) zaio laguntzaileekin: d1) 'eskaini' adierako 12: B 9 (Añ, Astar, Ur, Azc, Enb), G 2 (JMB, Etxde), EB 1 (MEIG); horietan 3 objektua [+ pertsona] dutenak (Añ: "Damu-dot Zu ofendidua: Opa natxazu nasan guztiau", Azc: "Nai izan baneuz zazpi andra goiko Venus ederra langoak, bilatu barik opa izan iataz entzute txarrik bakoak"; Enb: "Miren Deuna'gaz... opa natxazu osuan apalki"); d2) 'norbaitentzat zerbait nahi izan' adierako 7: B 1 (Mg), G 6 (AA 5, Apaol); e) aditz laguntzailea agerian ez dutenak: e1) 'eskaini' adierako 3: B 1 (Añ), G 2 (AA, Zait); e2) 'norbaitentzat zerbait nahi izan' adierako 7: B 5 (fB 4, Bilbao), G 2 (AA, Apaol); e3) 'nahi izan' adierako 3: B 1 (A), G 2 (Or) eta opa ukan G 1 (O Aitork).
83 agerralditatik, b) du aditz laguntzailearekin agertuak 19 dira: b1) 'eskaini' adierako 1, G (M.M. Zubiaga); b2) 'aurkitu' adierako 1, G (Zait); b3) 'nahi izan' adierako 16: B 2 (S. Onaindia, A. Gerenabarrena), G 10 (Zait, Or, J.I. Uranga Berrondo, P.B. Biguria Ozta, R. Lafon, J.A. Orbegozo), EB 4 (Txillardegi, Gand 3); b4) 'aurkeztu' adierako 1, G (Antonio Arzac Alberdi: "Euskal-Festak Oñati-n 1902" in Euskal Erria: "Eziñ opako dute azalde ontan jarri diran sariyetara, iru bider sari bat bera irabazi dutenak (...) No tendrán opción a los premios fijados en este programa, quienes hayan obtenido tres veces un mismo premio"); c) dio aditz laguntzailearekin edo/eta perpausean nor-nori-nork osagaiak dituela agertuak 59 dira: c1) 'eskaini' adierako 13: B 1 (Cristiñau dotriñea...), G 6 (Etxde, M. Lekuona, A. Oyarzabal, J. Gaztañaga, Haurren Idazkaritza), EB 3 (Etxde JJ, P. Zabaleta, J. Iturralde), EgAs 3 (A. Labayen, E.J., Iñalurreta); c2) 'norbaitentzat zerbait nahi izan' adierako 46: B 5 (Akordagoitia, D.M. Bernaola), G 7 (Anab, J.I. Uranga Berrondo, Etxde, Or, A.M. Labayen, A. Urrestarazu, B. Latiegi), EB 14 (J. Azurmendi, U. Larramendi, Hegaz Taldea, P. Berasategi, J. Zabaleta, M. Ugalde, L. Dorronsoro, Etxde JJ, J.A. Arrieta, J. Urain, J.L. Lekunberri, X. Mendiguren Bereziartu, X. Kintana), EgAs 20 (Ureta-barren, Katrapon-orde, Gaztelu-ondo, Uzturre, Agiro Mendi, Zubi Aundi, A.M. Labayen, Noiz-bait, M. Atxaga, Egin, DV, T. Garmendi, J. Gaztañaga, Sagi, Erreta, Iñalurreta, Z. Andonegi, K. Sarasola, Etxetxukoak); e) aditz laguntzailea agerian ez dutenak 5 dira, 'nahi izan' adierakoak: B 4 (Barrondo, D.M. Bernaola, J.M. de Zabala Arana Goiriena, S. Onaindia), G 1 (R. de Intzagarai).
opa izan 'nahi izan': AB50 1, Euskalterm 1; opa izan 'norbaitentzat zerbait nahi izan': AB38 1; opa izan (dio ad.) 'eskaini': HiztEn; opa izan (dio ad.) 'norbaitentzat zerbait nahi izan': HiztEn-LurE; opa izan (dio laguntzailearekin) 'eskaini': DFrec 3; opa izan (dio laguntzailearekin) 'norbaitentzat zerbait nahi izan': DFrec 8; opa izan (du ad.) 'eskaini': LurE; opa izan (du ad.) 'nahi izan': HiztEn-LurE; opa izan (du laguntzailearekin) 'eskaini': DFrec 1; opa izan (du laguntzailearekin) 'nahi izan': DFrec 1; opa izan (erregimen erabakigaitzekoak): DFrec 8; opa izan (laguntzailea agerian ez duena) 'eskaini': DFrec 1; opa izan / opatu (erabakigaitza) dio laguntzailearekin 'eskaini': DFrec 1.
opa izan, opa, opako. dio ad.
opa izan, opa, opa izaten, opako / opa izango.