20 emaitza opa bilaketarentzat - [1 - 20] bistaratzen.

opa
iz. g. er. Nahia, desira. Bete dira nire opak.
Azpisarrerak

Aztergaia: opa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

OEHan jasoak: opa izan 'eskaini', 'norbaitentzat zerbait nahi izan', 'nahi izan' eta behin (Balad) 'aurkitu' adieretan; B-G da (eta IEko Mde eta Izeta, eta EB MEIG); opa egin 'eskaini' adierakoa: B 2 (AB, Ur) eta G behin (Or); opatu (+ bi opau) 'eskaini', 'norbaitentzat zerbait nahi izan', 'nahi izan' eta behin (Inza) 'aurkitu' adieretan; B-G da (IE-Zu Mde, Egiat, Casve, Xa eta EB Mde); opaldu 'eskaini' eta 'norbaitentzat zerbait nahi izan' adieretan; B-G da; opari egin eta opetsi 'eskaini' adieretan; B-G dira. EEBSn jasoak: opa izan 'eskaini', 'norbaitentzat zerbait nahi izan', 'nahi izan' eta behin (Zait) 'aurkitu' eta beste behin (A. Arzac Alberdi) 'aurkeztu' adieretan; B-G, EB eta EgAs da; opa egile 'eskaintzaile' adieran behin (X. Kintana); opatu 'eskaini', 'norbaitentzat zerbait nahi izan', 'nahi izan' eta 'aurkitu' adieretan; opatu B-G, EB (J.A. Arrieta) eta EgAs (Tomas, Pikuta, E.J.) da; opaldu 'eskaini' eta behin 'norbaitentzat zerbait nahi izan' adieretan; B-G eta EB da; opari egin 'eskaini' adieran, G eta EB; opetsi 'eskaini' adieran B 1 (X. Kaltzakorta); oparitu EB eta EgAs.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) opa [iz.] eta konposatuak: a1) 'eskaingaia, eskaintza' adierakoak: opa 11 ager.: B 4 (Añ, fB, Etxba), G 6 (Inza, Or, Ldi, Zait, Ibiñ), L 1 (Mde). Horien artean: Or Eus: "Milla ta milla zizta ainbeste kanetan, maite ez-ezagunari opak ametsetan". Honela itzuli da: "Mil y mil puntadas en tantas varas, ofrecidas al amante desconido en sueños"; ziñopa (+ zinopa eta konposatuak) 36 ager.: B 32 (Enb), G 2 (ArgiDL, Zait), L 2 (Mde); a2) 'nahi, desira' adierakoa: opa (+ zorion-opa eta) 17 ager.: B 12 (fB, Kk, Enb, Laux, Bilbao), G 4 (SMitx, Or, Txill), Z 1 (Egiat); a3) 'isats' adierako opa 1 (It Dial: "Badira atzegire gizentzen diranak eta ogei eta bost librako opak dituztenak"); a4) - ren opaz '-ren ohorez' adierako 9: B 2 (Altuna), G 7 (EA, Zait, SMitx); a5) Beste hauek ere jaso dira: "Asabak edozeinen gorazarreari buruz zesatena, diogun ere: Lizardi'tar Xabier'en oroigarriari ¡opa! Berriz ere merezi baitu ¡opa!" (Euskatzaleak in Ldi IL); b) opa izan : ik. bereiz; c) opa egin 'eskaini' adierakoa eta dio motako laguntzailearekin 3 aldiz agertu da: B 2 (AB, Ur), G 1 (Or): "Nori aro ta eskuetako palmak etzunik, Itzalez egin oi deutsezan txit umil opa" (AB AmaE, 111); "Ez orrelakorik: Neure arimia: maitetu gura badozu gorputza, maitetu egizu ordu onian; baña opa egijozu onera egijazko bat..." (Ur MarIl, 20); "Ba zituten emaztegaiak, eta auek, ori entzutean, beuren garbitasuna Zuri opa egin zizuten" (Or Aitork, 197); ik. bereiz: d) opatu , e) opa izan / opatu ; f) opaldu ; g) opari egin ; h) opetsi; j) Bestelakoak: opai [izond.]: "Guztiaz ere, zuaitz mueta au da aiñ ondradua, eta opaia, ezik, batere zapuztu bage ematen du bere garau baliosoa gogoz; eta oraindik are geiagokoa da landare onen ontasuna" (Izt C, 151); opai [iz.]: "Amar ta erdijetan Jaupa nagusija, Kanto gregoriano daula eresija; Zugadi`tar Eusebi jaupari azkarrak Jaupa ortan dagitsoz Jauna'ri opaiak, Eskuma-ezkerretan laguntzat dauzala Arabiotorre ta Markuerkiaga" (Enb, 85); opaile 'eskaintzaile' adierakoa: "Azkenez, meziaren opaile, sakrifikadore, edo ofrezietan dabeenak dira, meza enzuten dagozan guztijak; eta alan, meza esaten daben Sazerdotiak eztituz orazinoiak esaten bere izenian bakarrik, ezpada enzuten dagizanenian" (Astar II, 210); opairo [adlag.] 'oparo' adierakoa: "Itsasoan arkitzen dan arrainik gozandetsuena dalako Izokia, beretakoak biraldu oi diozka gure Ama Gipuzkoa leialak bere Errege maiteari Aste Santu guztietan opairo" (Izt C, 203); opal [izond.]: "Elgezua arri-irudigillea ta biok lagun aundiak izan ei dira, eta gorputzaren arpegi-irudi bat atara ei dau Eibarreko ertilari opal onek" (Alzola Atalak, 111).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) opa [iz.] eta konposatu-eratorriak: a1) 'eskaingaia, eskaintza' adierakoak: opa 4 ager.: B 2 (Amilgain, T. Etxebarria), EgAs 2 (G. Errenteria, Euzkadi); zinopa (+ ziñopa) 19 ager.: B 5 (L. Eleizalde, E. Olabide, J.K. Ibargutxi, A. Gerenabarrena), G 6 (J. Iturria, I. Albisu, Jorke Agirre), EgAs (K. Gisasola, E.'tar J., Uzturre); ziñopagai EgAs ager. 1 (E'tar J); ziñopatu B ager. 1 (A. Gerenabarrena); a2) 'nahi, desira' adierakoak: opa (+ zorion-opa eta) 5 ager.: B 2 (T. Etxebarria, F. Zubiaga), G 1 (V. Aizpuru), EgAs 2 (Andutz-mendi E., Bustintza Lasuen); a3) -ren opaz '-ren ohorez' adierako 3: B 2 (Amilgain, Aita Martin Karmeldarra), G 1 (J.M. Olaizola Gabarain); b) opa izan : ik. bereiz; c) opa egile 'eskaintzaile' adierako 1, EB (X. Kintana: "Goiz hartan egunsentia opa egile igartzen zen"); ik. bereiz: f) opaldu ; g) opari egin / oparitu ; h) opetsi .

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

opa [iz.] 'eskaintza': AB38 1, AB50 1, HiztEn; opa [iz.] 'metxinal': Euskalterm 1; opa [iz.] 'nahi': AB50 1, HiztEn; opa 'nahi izan': AB50 28.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

g.er. 'nahia, desira' / AS: opa egin.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

opa egin.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "oso erabilia "dio"rekin. "Horrek ezin besteri ezer opa", e.a." (1996-08-20)

opa egin
ad.-lok. Eskaini. Ik. opa izan. Aita Jaungoikoari bere burua sakrifizioan eskaini edo opa egiteko.

Aztergaia: opa egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

opa sarrerari dagokion azpisarrera.

opa izan, opa, opako
1 dio ad.-lok. Norbaitentzat zerbait nahi izan. Ik. opatu. Barkatzen diot, ez diot gaitzik opa. Opa daitekeen etorkizunik onena opa diot nik gure hizkuntzari. Bizi luzea eta emankorra opa diet Oteizak sortu dituen mito zaharberrituei. Begira zeure buruari opa izan diozun heriotza. Lagun hurkoari opa izatea gorputzaren gaitza.
2 dio ad.-lok. Eskaini. Opa behar diozu emazteari, bere mailan dagokiona, hala jantzian nola beste gauzetan. Opa dizkiguten mugak ez dira behar genituzkeen bezain zabalak. || Gure kritikoek bere eginkizunari begiralditxo labur bat opako baliote, ez lukete noski gehiegikeriarik egingo. Kontuak hartu dizkidate, euskal idazle bakoitzari liburu batean opa nizkion edo ez nizkion lerroak direla eta. Arreta gutxi opa diegu Euskal Herrian inoren oroitzapenei.
Azpisarrerak

Aztergaia: opa izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

396 ager. ditu (da 7; du 73; dio 284; zaio 19; besteak 13): a) da laguntzailearekin: a1) 'eskaini' adierako 1, B (Añ); a2) 'norbaitentzat zerbait nahi izan' adierako 3, G (AA); a3) 'nahi izan' adierako 3: G 2 (Lard, Txill), EB 1 (MEIG); b) du laguntzailearekin: b1) 'eskaini' adierako 5, B (Añ, AB). Horietan Añ-ren ager. bat opa du + -ri egiturakoa da: "Erakusten dau, zelan Jesu Kristok opa-zituan bere Aitari bere Pasiñoko azote, koroi, lotsari, ta gogortadeak", eta objektua [+ pertsona] duen beste hau: "Jerusalengo Elexan bere Semea Ama Birjiñeak opa, ta eskiñi ebanean"; b2) 'nahi izan' adierako 69: B 4 (Ag AL, Ag Kr), G 62 (AA, Izt, Lard, Ag G, Or, Zait, Basarri, Etxde, Txill, Uzt, Gazt), L 1 (Mde), EB 2 (MIH), eta horietan objektua [+ pertsona] duten 2 (Lard: "Rebeka, Eskritura Santak dionez, neskatx eder, eta guziz ona zan; Melka`ren seme Batuel`en alaba; eta Melka, Abraham`en anaia Nakor`en emaztea: beragatik Isaak`en lengusu baten humea eta Abraham`en odolekoa, zeña zan onek opa zuena", Zait: "Nola eta non begiz yota, orrelako kemena iskillutzat artu duzu ta nerau ere lankidetzat opa nauzu?"); Cf. halaber: "Atzerrian il opa zenun, baña, bakarrik, ni gabe il zera!" (Zait Sof, 153); b3) 'aurkitu, topatu' adierako 1, G (Balad), objektua [+ pertsona] duena: "Aren argitan ni joan nintzan Aratzazura ustean, Ama Birjina ta aren semea opa nituan bidean"; c) dio laguntzaileekin edo/eta perpausean nor-nori-nork osagaiak dituela: c1) 'eskaini' adierakoak 141: B 83 (Añ, Mg, fB, Astar, CatLlo, CatBus, Ur, Ag Kr, Enb, Erkiag), G 37 (Cb, AA, Izt, Lard, Bil, Aran, Urruz, Tx, Ldi, JMB, SMitx, Etxde, NEtx, Lek, And, Ibiñ, Berron), L 1 (Mde), EB 20 (MEIG); eta opa ukan 'eskaini' adierako 1, G (Gazt); horietan, objektua [+ pertsona] duten 9: B 7 (Añ 6: "Eta alan, biotz humill damuzko bateaz opa-deutsut bularrean dodan Zeure Seme maite au"; "Au alan izan dedin, Aita betikoa, eskiñi, ta opa-deutsut Zeure Seme maite au"; "Berau, Yauna, opa deutsut nire ta munduko guztien bekatuen zorren alderako"; Enb: "Goiko Aitak emona ziñan, Ta nik opea Berari"), G 2 (Etxde: "Guraso zaharrak (...) etziran aspertzen Jaungoikoari eskerrak ematen Xalbati alako emakume bat opa izan ziolako"; "Adurrak eztit nik bear gizonik opa izan ezkontzeko garaian"); c2) 'norbaitentzat zerbait nahi izan' adierako 142: B 50 (Añ, Mg, JJMg, fB, Ag, Itz, KIkV, Enb, Erkiag, BEnb), G 79 (Ub, Gco, AA, It, Izt, Zab, Arr, Ag G, KIkG, ArgiDL, Or Eus, Tx, Ldi, Lab, Lek, Zait, Etxde, NEtx, Basarri, Uzt, And, MAtx), L 5 (Izeta), EB 8 (MEIG); c3) 'nahi izan' adierako 1, G (Or Aitork: "... ark onginaiez ukan baitzun ardo ua, ta nik gezurrez opa nizun aizekeria", "ego mentiendo quaerebam tyfum"); d) zaio laguntzaileekin: d1) 'eskaini' adierako 12: B 9 (Añ, Astar, Ur, Azc, Enb), G 2 (JMB, Etxde), EB 1 (MEIG); horietan 3 objektua [+ pertsona] dutenak (Añ: "Damu-dot Zu ofendidua: Opa natxazu nasan guztiau", Azc: "Nai izan baneuz zazpi andra goiko Venus ederra langoak, bilatu barik opa izan iataz entzute txarrik bakoak"; Enb: "Miren Deuna'gaz... opa natxazu osuan apalki"); d2) 'norbaitentzat zerbait nahi izan' adierako 7: B 1 (Mg), G 6 (AA 5, Apaol); e) aditz laguntzailea agerian ez dutenak: e1) 'eskaini' adierako 3: B 1 (Añ), G 2 (AA, Zait); e2) 'norbaitentzat zerbait nahi izan' adierako 7: B 5 (fB 4, Bilbao), G 2 (AA, Apaol); e3) 'nahi izan' adierako 3: B 1 (A), G 2 (Or) eta opa ukan G 1 (O Aitork).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

83 agerralditatik, b) du aditz laguntzailearekin agertuak 19 dira: b1) 'eskaini' adierako 1, G (M.M. Zubiaga); b2) 'aurkitu' adierako 1, G (Zait); b3) 'nahi izan' adierako 16: B 2 (S. Onaindia, A. Gerenabarrena), G 10 (Zait, Or, J.I. Uranga Berrondo, P.B. Biguria Ozta, R. Lafon, J.A. Orbegozo), EB 4 (Txillardegi, Gand 3); b4) 'aurkeztu' adierako 1, G (Antonio Arzac Alberdi: "Euskal-Festak Oñati-n 1902" in Euskal Erria: "Eziñ opako dute azalde ontan jarri diran sariyetara, iru bider sari bat bera irabazi dutenak (...) No tendrán opción a los premios fijados en este programa, quienes hayan obtenido tres veces un mismo premio"); c) dio aditz laguntzailearekin edo/eta perpausean nor-nori-nork osagaiak dituela agertuak 59 dira: c1) 'eskaini' adierako 13: B 1 (Cristiñau dotriñea...), G 6 (Etxde, M. Lekuona, A. Oyarzabal, J. Gaztañaga, Haurren Idazkaritza), EB 3 (Etxde JJ, P. Zabaleta, J. Iturralde), EgAs 3 (A. Labayen, E.J., Iñalurreta); c2) 'norbaitentzat zerbait nahi izan' adierako 46: B 5 (Akordagoitia, D.M. Bernaola), G 7 (Anab, J.I. Uranga Berrondo, Etxde, Or, A.M. Labayen, A. Urrestarazu, B. Latiegi), EB 14 (J. Azurmendi, U. Larramendi, Hegaz Taldea, P. Berasategi, J. Zabaleta, M. Ugalde, L. Dorronsoro, Etxde JJ, J.A. Arrieta, J. Urain, J.L. Lekunberri, X. Mendiguren Bereziartu, X. Kintana), EgAs 20 (Ureta-barren, Katrapon-orde, Gaztelu-ondo, Uzturre, Agiro Mendi, Zubi Aundi, A.M. Labayen, Noiz-bait, M. Atxaga, Egin, DV, T. Garmendi, J. Gaztañaga, Sagi, Erreta, Iñalurreta, Z. Andonegi, K. Sarasola, Etxetxukoak); e) aditz laguntzailea agerian ez dutenak 5 dira, 'nahi izan' adierakoak: B 4 (Barrondo, D.M. Bernaola, J.M. de Zabala Arana Goiriena, S. Onaindia), G 1 (R. de Intzagarai).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

opa izan 'nahi izan': AB50 1, Euskalterm 1; opa izan 'norbaitentzat zerbait nahi izan': AB38 1; opa izan (dio ad.) 'eskaini': HiztEn; opa izan (dio ad.) 'norbaitentzat zerbait nahi izan': HiztEn-LurE; opa izan (dio laguntzailearekin) 'eskaini': DFrec 3; opa izan (dio laguntzailearekin) 'norbaitentzat zerbait nahi izan': DFrec 8; opa izan (du ad.) 'eskaini': LurE; opa izan (du ad.) 'nahi izan': HiztEn-LurE; opa izan (du laguntzailearekin) 'eskaini': DFrec 1; opa izan (du laguntzailearekin) 'nahi izan': DFrec 1; opa izan (erregimen erabakigaitzekoak): DFrec 8; opa izan (laguntzailea agerian ez duena) 'eskaini': DFrec 1; opa izan / opatu (erabakigaitza) dio laguntzailearekin 'eskaini': DFrec 1.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

opa izan, opa, opako. dio ad.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

opa izan, opa, opa izaten, opako / opa izango.

opagai
iz. erl. Jainkoei eskaintzen zaien pertsona, animalia edo gauza. Ik. biktima 2; oparigai; eskaingai. Artalde zuria eta zezena, opagai gurena.

Aztergaia: opagai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gai.

opagarri
adj. g. er. Desiragarria.

Aztergaia: opagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:43 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

desiragarria.

opaka
adb. Opatuz; eskainiz. Bake opaka.

Aztergaia: opaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adlag.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

opaku
adj. Argiari igarotzen uzten ez diona. Diamantea oso gardena da; grafitoa, berriz, opakua eta beltza.

Aztergaia: opaku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

opaku, (itsu).

Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

mailegu onartzekoen minimoa betetzen du; eta ez dugu euskal ordain egokirik.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-aku.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "opako nire iritziz grafia hobea [da]" (1996-08-19)

opakutasun
1 iz. Opakua denaren nolakotasuna. Berotegi efektua sortzen da, atmosfera ez delako gardena: zenbait gasek opakutasuna ematen diote, eta atmosferak eutsi egiten dio lurrak islatzen duen energiari, eguzkitik datorrenari.
2 iz. Informazioa ezkutatu delako, iluna, ulertzeko zaila denaren nolakotasuna. Opakutasuna izan ohi da justizia kanonikoaren beste ezaugarrietako bat. Taldearen egoera ekonomikoari buruzko opakutasuna etsigarria da.

Aztergaia: opakutasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh60 2022-10-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 63 (Laneki 40); opakotasun 29 / ETC: 106; opakotasun 98.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: opakutasun iz. opacidad; Adorez: opakutasun: iz. (Fis.) opacidad; Labayru: 0, NolaErran: 0. / Euskalterm: opakutasun (Industr. TN da).

Bestelakoak

opaku adj. Argiari igarotzen uzten ez diona. Diamantea oso gardena da; grafitoa, berriz, opakua eta beltza.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa bi adieratan: optikoa eta informazioa ezkutatzekoa.

opaldu, opal, opaltzen
du ad. Eskaini.

Aztergaia: opaldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

opaldu formaren 66 agerraldietatik, a) da aditz laguntzailearekin agertu da 1, 'eskaini' adierakoa (Enb); b) dio aditz laguntzailearekin edo/eta perpausean nor-nori-nork osagaiak dituela 54: b1) 'eskaini' adierako 31: B 26 (Altuna, Enb 20, Laux, Gand), G 5 (ArgiDL, Ir, JMB); b2) 'norbaitentzat zerbait nahi izan' adierako 23: B 22 (Enb), G 1 (Basarri); c) du aditz laguntzailearekin eta 'eskaini' adierako 3: B 2 (Enb), G 1 (SMitx); d) agerian aditz laguntzailerik gabeko 8: d1) 'eskaini' adierako 7: B 1 (Enb), G 6 (Ir, SMitx, Ibiñ); d2) 'norbaitentzat zerbait nahi izan' adierako 1, B (Enb). Konposatu-eratorriak: opalarri 'eskaintzak egiteko harria' G 1 (Ibiñ); opalben 'eskaintza' B 2 (Enb: "Artuxu, Sabin, zeure anaiok Dagitzugun opalbena, Zeure il-urtearen gomutakitzat Gertaurik dakartzuguna"); opalgai 'eskaingai' G 2 (SMitx); opalgun 'eskaintza' B 1 (Enb: "ze opalgun ederra Euzkadi'ri dagitson!"); opalitz 'eskaintza-hitz' 1 (JMB: "Orregatik opalitz asko ildakoen gogoai eskiñiak daude"); opalketa egin 'eskaini' adierakoa eta du aditz laguntzailearekin G 1 (Ibiñ: "Gero, bedatzigarrenez oilaritea ieiki zanean, Orfeuri opalketa egin eta baso sakratura itzultzen da"); opalki 'eskaingai' G 1 (SMitx); opaltzalle 'eskaintzaile' G 5 (SMitx); buru-opaltze 'buru-eskaintze' G 1 (SMitx).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

opaldu a) du aditz laguntzailearekin eta 'eskaini' adiera duela 3 aldiz agertu da, B (J.K. Ibargutxi, F. Zenarruzabeitia); bitan objektua [+ pertsona] duela; b) dio aditz laguntzailearekin (edo/eta perpausean nor-nori-nork osagaiak dituela) eta 'eskaini' adierarekin 20 aldiz: B 8 (Laux, S. Albizuri, J.K. Ibargutxi, C. Jemein Landabarri, F. Zenarruzabeitta, S. Onaindia), G 10 (G. Mujika, J.B. de Eguzkitza Meabe, J. Elizondo, Euzkadi, S. Mitxelena, T. Iakarkortexarena, G. Egaña), EB 2 (UZEI, J.A. Arrieta); horietako 1 (F. Zenarruzabeitia) objektua [+ pertsona] duena: "Menpetasun osoan, Bere burua Aitari opalduaz, deabru zitala Beregandik jaurti eban..."); c) aditz laguntzailea agerian ez duela 2 aldiz: c1) 'eskaini' adierako 1, EB (Elizbarrutietako Liturgia...); eta c2) 'norbaitentzat zerbait nahi izan' adierako 1, G (M. Ugarte). Konposatu-eratorriak: opalben 'eskaintza' G 1 (Elizondo); opalgai 'biktima' 1 (Etxde: "Krimen batek lau gizon galdu zituen: opalgaia [oin-oharrean: "Opari-gaia. Víctima"], sasi-erailea, benetako erailea eta estaltzailea"); opalkuntza 'eskaintza' EB 1 (UZEI. Erlijio Hiztegia).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

opaldu 'eskaini': Euskalterm 4; opaldu (du ad.) 'eskaini': HiztEn; opalkor : Euskalterm 1; opalkortasun : Euskalterm 1; opalkuntza 'eskaintza': HiztEn, Euskalterm 2; opaltze 'eskaintze': Euskalterm 1.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

opaldu, opal, opaltzen. du ad. h. eskaini.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

opaldu, opal, opaltzen.

Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. eskaini.

opalo
iz. miner. Silize hidratatu amorfoa, hainbat aldaera dituena. Opalozko lepokoa, Indiatik ekarria.

Aztergaia: opalo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-12-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

opalo: LurE-Harluxet.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

opalo: Arti ("Egiazko Palmira / horretan diamante, / opaloak balira, / harri preziatuak / ederrenak baitira, / ez nintzake itzuliko / inoiz lore-mendira")

Beste (edozein) iturritako erabilerak

opalo: ZTC 3 (A. Gabikagogeaskoa, A. Ibarra, Geologia HE: "Silize-konposatu oxigenoduna, hidratatua eta amorfoa [...] Harribitxi preziatua da"); EPG 10 (Karlos Zabala, Anton Garikano, Iñaki Mendiguren, Lopez de Arana); opalo: BiblE 2 (Ir 28,29 eta 39,12: "hirugarrenean, opaloa, agata eta amatista" — Dv ligura, Ur ligurioa, Ol-Ker opal).

Erdaretako formak

es (RAE): ópalo; fr (DLLF - WebMineral): opale; en (Collins): opal; it (S. Carbonell): opale; de (Langenscheidts): Opal.

Lantaldearen irizpideak
Atzera egiterik ez dago

forma hau nagusitu da gaur.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Mineralak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: ik. oharra s.u. kaltzedonio. (2007-08-03)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua.

opari
1 iz. Norbaiti, maitasun, adiskidetasun edo esker onaren erakusgarri ematen zaion gauza. Ik. erregalu; esku erakutsi; eskaini2. Gabonetako eta Errege eguneko opariak. Gaur Martaren urtemuga da eta opari bat egin dio amak. Opari denda.
2 iz. Eskaintza. Ik. sakrifizio. Jainkoari opariak eskaini. Meza deritzan opari santua. Laburtasunak merezi ote du horrenbeste opari? Euskal Herriko jan-edanei opari bat eskaini behar geniela eta, ezin bakailaoari ezetz esan.

Aztergaia: opari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

sakrifizio, opari.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: opari egin: liburu bat egin diogu opari.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

opari egin.

opari egin
ad.-lok. Opari gisa eskaini. Liburu bat egin diogu opari.

Aztergaia: opari egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

opari egin 5 aldiz agertu da, Orixek erabilia: dio aditz laguntzailearekin, edo/eta perpausean nor-nori-nork osagaiak dituela, lautan (objektua [+ pertsona] duela behin: "ene gizaki zarra illun an opari egin bainizun"); aditz laguntzailea agerian ez duela behin.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

opari egin 'eskaini' adierakoaren 8 ager. jaso dira: G 6 (M. Manzisidor, J. Garmendia Larrañaga, Agustindarren liturgia berezia, Elizbarrutietako Liturgia...), EB 2 (M. Kaltzakorta, Elizbarruti Arteko Liturgia...); oparitu 17 aldiz agertu da: EB 12 (N. Urbizu Uribe, I. Borda, I. Mendiguren, J.M. Irigoien, J. Ormazabal, X. Monasterio, L. Izagirre), EgAs 5 (Murumendi in Argia, Eguna, Ezkor in Amaiur, Urraspide).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

opari egin 'eskaini': Euskalterm 1; opari egin (dio laguntzailearekin): DFrec 1; oparitu 'eskaini': AB38 3, AB50 1; oparitu (du ad) 'eskaini': HiztEn-LurE; oparitze : LurE.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: liburu bat egin diogu opari.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

opari sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

liburu bat egin diogu opari.

opari eskaini
ad.-lok. Oparigaitzat edo oparitzat eskaini. Ik. sakrifikatu. Hil zuten zekorra opari eskaintzeko. Beren seme-alaben odola idoloei opari eskainiz.

Aztergaia: opari eskaini

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-06-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: OPARI ESKAINI. Sacrificar, ofrecer. v. OPA-ESKAINI. Utz nazazu nere lengo gezur-ibillerak gogoan iraultzen eta poz-oiuz Zuri opari eskeintzen. "Immolare tibi hostiam iubilationis". Or Aitork 76. Emazte aunitz dutenak zuzen ote, orobat giza-iltzaileak, animaliak opari eskeintzen ditutenak. "Sacrificarent de animalibus". Ib. 63. Espelüxetan herriak / gure goihen goihenari / diala Garate Lephuan / eskentürenko opari. Casve SGrazi 148

opari eskaini 3: Argia (“ARGIAk opari eskaini zion 1987ko apiril hartan, Parisko bulegoan elkarrizketatzera joanik Iñaki Uria eta kronika honen sinatzailea”), Consumer (“Ezkongaiek hautaturiko profesionalak elizan ez sartzearen truk argazki eta bideo erreportajea opari eskaintzen badute eta bikoteak onartzea deliberatzen badu, idatziz eskatu behar dute zerbitzu horren kalitatea eta ezaugarriak berdinak izan behar dutela, argazki eta bideo erreportajea izango baita ezkontza horretako oroipen ukigarri bakarra eta, oparia behar bezain ona ez izatekotan, ez baitago erreportajea berriro egiterik”), EiTB (“Arretxe II.ak une garrantzitsuetan akats gehiegi egin ditu eta opari eskeini dizkio bizkaitarrari”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

opari eskaini 28: Herria 4 (“Zuetarik batzuek nahi badute zerbait opari eskaini egon gostuan, azken tenore arte ekartzen ahalko duzue Airoski polikiroldegirat”), Elizen arteko Biblia 14 (“Hil zuten zekorra opari eskaintzeko, eta haurra Eliri eraman zioten”), Asisko Frantzizko 3 (“Eta Jesusen gurutzean, nekaldian eta heriotzan, jotzen du bere gailurra, Jesusek, bere borondatea Aitaren borondatearen baitan jarriz, bere burua opari eskaini zuenean”), Joxan Elosegi 2 (“Alde bat utzi nuen dirua erdiesteko asmoa, opari eskaini nituen haiek guztiak”), Eduardo Matauko 2 (“Agian gogorarazi al dizute zuk egun batean horrelako arrosak opari eskaini zenizkion neska?”), Jose Antonio Mujika 2 (“Isaak, Jainkoari erre-opari eskainia”), Juan Kruz Igerabide (“Zalantzan zegoen: edo megaroiko ate txikitik irten eta Zeusi erregutu Ulisesek eta Laertesek jainkoei hamaika hil-opari eskainitako leku berean, edo Ulisesen belaunetara erori, erreguka”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da, eta horregatik komeni da azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa opari eta eskaini sarreretan.

oparigai
iz. erl. Jainkoei eskaintzen zaien pertsona, animalia edo gauza. Ik. opagai; eskaingai; biktima 2. Lebitarrei eramaten zizkieten oparigai sakratuak. Oparigaiak erre bitartean, apaizek otoitz egin zuten.

Aztergaia: oparigai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gai.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Erl.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Lebitarrei eramaten zizkieten oparigai sakratuak.

oparitu, opari/oparitu, oparitzen
du ad. Opari egin. Osabak liburu zoragarri bat oparitu zidan.

Aztergaia: oparitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

oparitu, opari(tu), oparitzen. h. opari egin.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

oparitu, opari(tu), oparitzen.

Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. opari egin.

oparo
1 adb. Ugaritasunez, zikoizkeriarik gabe. Oparo bazkaldu. Iturri onak ura bezala, eman oparo bertsoak. Zenbait urtez ez nuen etxe teilapearen ardurarik izan, eskatu baino oparoago eskaini baitzidaten. Izarren esnetik edaten dut oparo.
2 adj. Dagokiona edo berezkoa ugari duena; ona eta ugaria. Belar gaiztoek uzta oparoa honda ez dezaten. Gipuzkoako baso oparoetan. Haien eskaintza oparoa aintzat hartu ez zuelako. Haren ikasletako eta erbesteko urteak kontatzen dizkigu hizkuntza oparoan. Haren esku oparoetatik harturik zeuzkan mesedeak.
3 adj. Oparotasunez ematen duena. Hain ongile oparoari.

Aztergaia: oparo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 adlag. 2 izond.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

1 adlag. 2 izond.

oparoaldi
iz. Oparotasunezko aldia. Ikerketaren tesi nagusia da krisialdiak aldian-aldian errepikatzen direla eta, beraz, aurreikus daitezkeela; krisien aurreko oparoaldietan, ordea, inork ez du horrelakorik gogoan.

Aztergaia: oparoaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): oparoaldi 40: Consumer 2 (adib.: “Oparoaldian garapena jasan da baina ez da jasangarri izan eta batzuetan azkarregia ere gertatu izan da”), Berria 23 (adib.: “Ekonomiaren oparoaldian ordainketak 90 egunez atzeratzera iristen baldin baziren, orain gero eta gehiago”), EiTB 6 (adib.: “Gosetea amaitu da, eta egun batzuetan oparoaldia izango dute”), Jakin (“Hala ere, pentsatzen jartzen da bat, atzean utzi omen dugun oparoaldirik gozatu ez duenak zer ikusi behar ote du?”), Argia 7 (adib.: “Krisien aurreko oparoaldietan, ordea, inork ez du horrelakorik gogoan eta atzeraldia iragartzen dutenei ez zaie jaramonik egiten”), DiarioVasco (“Estutasun ekonomikoak direla eta, oparoaldian goitik beherako jaiak behetik gorakoak baino gehiago estimatu izan dituzten udal handiak ere hasiak dira lankidetzaren eta jaiak antolatzeko orduan herritarren partaidetzaren abantailak goraipatzen eta balia tzen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: oparoaldi 14: Berria 3 (adib.: “Ekonomiaren oparoaldian neurrigabeko kontsumoa sustatzeko gozokiak ematen dituzte, interes tasa apalen bidez”), Iñaki Heras 5 (adib.: “Bistakoa denez, oparoaldi ekonomikoa handia izan den arren, aldeak ez dira murriztu, areagotu baizik”), Aingeru Epaltza 2 (“Ximurraren aferen oparoaldiaren lekuko zen delako muntadura, sobera ere seinalatzen baitzen, tamainaz eta egikeraz, aldameneko lantegi tikiagoen artean”), Filosofiako gida (”Doktrina hori sasoi zail eta egongaitzetan nagusitzen da, eboluzionismoa, berriz, oparoaldietan”), Asisko Frantzizko (“Jainkoak, ordea, bere semetxoen ardura berezia du, eta aldika, orain poza ematen die, gero atsekabea, ondoren oparoaldia, hurrengoan urritasuna, haiek apaltasunean irauteko edo haiengan zeruko gauzen irrika suspertzeko zer komeni den berak ikusten duen eran”), Juan Garzia (“Zortzi urteko oparoaldia baino ez zen izan harena”), Elizen arteko Biblia (“Egun hartan, erori egingo zaizu Asiriaren zama bizkarretik eta haren uztarria lepotik; oparoaldia izango duzu ondoren”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es bonanza / fr prospérité: Elhuyar: oparoaldi, onaldi / Nolaerran: joritasun, prosperitate (Zah.) / Zehazki: oparoaldi / Labayru: barealdi, bareune, jabal(aldi), eme, ederraldi / Adorez5000: oparotasun, oparoaldi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta asko erabili da.

oparotasun
iz. Oparoa denaren, oparo ematen duenaren nolakotasuna. Haren mahaiaren oparotasuna. Onginahi eta oparotasun betean haien erru eta hutsegiteak barkatzea. Oparotasunean neurrigabea.

Aztergaia: oparotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
oparotsu
1 adj. g. er. Oparoa.
2 adb. g. er. Oparo.

Aztergaia: oparotsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

oparotsu 7: Aitzol 3 (ap. Laux BBa 2: "Euskera, oraingoan, iñoiz baño oparotsuago", "Maitasun-egiaz, biotz-ikutzez, azal-ederrez oparotsua, gazte onen, olerti emaitza"; ap. Ldi UO: "Gauak, ordea, bere erraietatik egunaren sortzaille oparotsu bezela zeruan izarrak piztutzen"); EA OlBe ("saroi oparotsuak kerizpe geldia"); Etxde AlosT 2 ("Bidaniko uri osoa oparotsu onetsi ta bere eskerrez bete zezala eskatuz", "Ardo-sagardoak oparotsu zabaldu ziran"); Etxde JJ ("apari oparotsu baten ondoren, bera konbidatu zuten").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

oparotsu 6 (Euzko Deya 1937, Onaind 3, Musika, J. Artaraz); oparotsuki 1 (Umandi).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

oparotsu : DFrec 2, AB38 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

oparotsu : Or MB 1085 ("Eukaristi oparotsu").

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

oparotsu : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu izond.ekin.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1. izond. g.er. 'oparoa'. 2. adlg. g.er. 'oparo'.

opatu, opa/opatu, opatzen
1 dio ad. Opa izan. Bizi luzea eta zoriontsua opatu zien. Gura ez dudana ez opatzea.
2 dio ad. Eskaini. Eguneko obra guztiak Jainkoari opatzea. Sozialismoak zoriona opatu eta zoritxarra ekarriko luke.

Aztergaia: opatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

opatu formaren 45 agerralditatik, a) da aditz laguntzailearekin agertu dira 2: a1) 'eskaini' adierako 1, B (Astar); a2) 'aurkitu' adierako 1, G (Inza); b) du aditz laguntzailearekin 6: b1) 'eskaini' adierako 4, B (Astar, Eguzk); b2) 'nahi izan' adierako 2 (Azc, Ag G); c) dio aditz laguntzailearekin, edo/eta perpausean nor-nori-nork osagaiak dituela, 31: c1) 'eskaini' adierako 20: B 16 (Añ, CatLlo, AB, Azc, Erkiag, Akes), G 2 (Etxde), IE-Zu 2 (Mde, Casve) eta opau B 1 (Enb); c2) 'norbaitentzat zerbait nahi izan' adierako 11: G 7 (Gco, Moc, ABar, Etxde), IE-Zu 2 (Egiat, Xa), EB 2 (Mde) eta opau B 1 (Enb); d) zaio aditz laguntzailearekin 1, 'eskaini' adierakoa, B (Astar); e) aditz laguntzailerik agerian ez duten 5: e1) 'eskaini' adierako 4: B 3 (Añ, CatLlo), G 1 (Lard); e2) 'nahi izan' adierako 1, Z (Egiat); opatu / opa izan erabakigaitzak dira 44: a) da aditz laguntzailearekin agerturiko 1, 'norbaitentzat zerbait nahi izan' adierakoa (Or); b) du aditz laguntzailearekin agerturiko 7: b1) 'eskaini' adierako 3 (Etxde 1 eta Añ 2: "Yerusalengo Elexa santan Yesus eskini zenduan; berari opa gaizuz guztiok, beretzat artu gagizan" EL2 232; "Jerusalengo Tenplu santuan eskeñi zenduan Semea; berari opa gaizuz guztiok arki dagigun bakea" EL1 219; hots: nor argumentua [+ pertsona] dela eta nori argumentuak aditzean islarik ez duela); b2) 'nahi izan' adierako 4, G (Zait, Or); c) dio aditz laguntzailearekin (edo/eta perpausean nor-nori-nork osagaiak presente direla) agerturiko 27: c1) 'eskaini' adierako 22: B 15 (Añ, Astar, Ur, Azc), G 7 (Ag G, Or, Berron); horietan 3 ager. objektua [+ pertsona] dutenak: B 2 (Añ: "Opa, zarean guztioi, Ama Birjiñari" EL1 80), G 1 (Berron Kijote 19: "obe izango dut, Don Kijote bere ortan uztea (...) arik-eta Zeruak norbait opa dezaion, ainbeste akats apainduko dizkiona"); c2) 'norbaitentzat zerbait nahi izan' adierako 5: B 1 (fB), G 4 (Arr, ABar, SMitx, Berron); d) zaio aditz laguntzailearekin agerturiko 5: d1) 'eskaini' adierako 1, B (Astar); d2) 'norbaitentzat zerbait nahi izan' adierako 1, B (Otx); d3) 'nahi izan' adierako 3, B (Otx); e) agerian ez aditz laguntzailerik eta ez nor-nori agumenturik duen 'norbaitentzat zerbait nahi izan' eta 'eskaini' adieretako bana (Or, Añ). Konposatu-eratorriak: opa-lurrin 'eskaintza-lurrina' G 1 (Zait); opagai 'eskaingaia' 2, G (Ibiñ); opa-gai 'nahi dena' 1 (Txill: "Gogaikarria da opa denean, opa-gaia ez iristea"); opagarri 'atsegina' 5: B 2 (Eguzk, Erkiag), G 3 (Zait); opaka 'eskainiz' 3, B (AB, Eguzk), eta 'norbaitentzat zerbait nahi izanez' 1, B (Zav); oparri 'eskaintzak egiteko harria' 5, G (JMB, Zait); opazaile 'eskaintzaile' 1, B (Astar).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

opatu formaren 10 agerraldietatik, a) du aditz laguntzailearekin agertu dira 4: a1) 'aurkitu' adierako 4, horietan 3 objektua [+ pertsona] dutenak: G 3 (J. Iturria, Zait), EgAs 1 (Tomas); a2) 'nahi izan' adierako 1, G (V. de Amezaga Aresti); b) dio aditz laguntzailearekin edo/eta perpausean nor-nori-nork osagaiak dituela 9: b1) 'eskaini' adierako 4: B 1 (J. Arregi), G 3 (Mde, A. Zelaieta), EgAs 1 (E.J.); b2) 'norbaitentzat zerbait nahi izan' adierako 5: B 3 (B. Larrakoetxea, P. Etxebarria), EB 1 (J.A. Arrieta), EgAs 1 (Pikuta); c) aditz laguntzailerik agerian ez duela 1, EB (J. Azurmendi); opa izan / opatu erabakigaitzak dira 8: a) du aditz laguntzailearekin eta 'nahi izan' adierako 1, EB (P. Altuna Itharte); b) dio aditz laguntzailearekin edo/eta perpausean nor-nori-nork osagaiak dituela agerturiko 3: b1) 'eskaini' adierako 1, EgAs (A.M. Labayen); b2) 'norbaitentzat zerbait nahi izan' adierako 1, EgAs (Bertsolariak in Bertsolari Txapelketa 1967); b3) 'nahi izan' adierako 1, B (Otxolua); c) zaio aditz laguntzailearekin agerturiko 4: c1) 'eskaini' adierako 1, B (J.M. de Zabala Arana); c2) 'nahi izan' adierako 3, B (Otxolua). Konposatu-eratorriak: oparri 'eskaintzak egiteko harria" G 1 (Zait); opaespen 'kontzesioa' EB 1 (Etxde in Euskera, 1985); opagai 'eskaingaia' G 1 (A in RIEV: "Makoliñek ere opagayak jaurtiki ta iges begi"); opagei 'biktima' B 2 (B. de Arrizabalaga: "Baina euren ahalegin guztiak gozakatx porrot egiten dabe Madrileko harresi baterakoiaren aurrean, eta hainbestean, bada liberal aldra hau be, karlista epelduak ainean, guztiok saldukeria baten opagei izan dirala susmetan hasi dalako"; B. Aurre-Apraiz: "Idatzita dago,/ baitegiko orma ezkoetan,/ opageientzat epai zorrotza / eta gertu dagoz suizkilluak,/ epaitueri begira,/ gau baltz eta urratuan"); opagarri 'atsegina' 3: B 2 (J.K. Ibargutxi, S. Onaindia), G 1 (Zait); opaka 'eskainiz' Z 1 (J.L. Davant: "Eta pill pill iturriak,/ Biziro errekak baita itxasuak / Opaka arraintza ugariak"); 'norbaitentzat zerbait nahi izanez' EgAs 1 (Enb); opakizun (+ opa kisun) 'eskaintza' 3: B 1 (B. Garitaonandia), G 1 (M. Lekuona), EgAs 1 (Andutz-Mendi); opakunde 'eskaintza' EgAs 1 (Atarrizbarrna).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

opatu 'eskaini': AB50 1; opatu 'nahi izan': AB50 16, Euskalterm 1; opatu (dio ad.) 'eskaini': LurE; opatu (dio ad.) 'norbaitentzat zerbait nahi izan': LurE; opatu (dio ad.) 'opa izan': HiztEn; opatu (du ad.) 'aurkitu': LurE; opatzaile 'opatzen duena': HiztEn; opatze : LurE. Eta: opaetsi ik. opetsi: HiztEn; opagai 'eskaingai': HiztEn-LurE; opagarri 'gogokoa' / 'opa daitekeena': HiztEn; opaka 'opatuz': HiztEn; opakizun 'eskaintza': HiztEn; oparri 'eskaintzeko harria': HiztEn; opatsu 'eskuzabal' / 'oparo': HiztEn.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

opatu, opa(tu), opatzen. dio ad. 'opa izan'; 'eskaini'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

opatu, opa(tu), opatzen.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper