9 emaitza oinarri bilaketarentzat - [1 - 9] bistaratzen.

oinarri
1 iz. Gauza bati eusten dion azpiko atala, gehienetan trinkoa. Irudiaren oinarrian. Lasaiago bizi gaitezke uholdeek eta haize-erauntsiek ere inarrosten ez duten etxean, oinarriak berak koloka dauzkanean baino.
2 iz. Argudio, ideia edo sistema baten euskarri gertatzen den gauza. Ik. funts; sustrai 2. Gaurko hizkuntzaren legeak eta oinarriak ez daude geroan, aldi igaroan baizik. Biltzarraren erabakiak oinarritzat hartuz. Kritika da egiazko jakinduriaren oinarria. Euskal literaturaren kondairarako oinarriak. Nekez izango da gaur filosofiarik jakintza-oinarri sendorik gabe. Oinarri gabeko ustekizuna. Oinarri hutsetan gelditu. Oinarri komunak behar dira eztabaidarako.
3 iz. ekon. Beste aldagai batzuen balioa ezartzeko erreferentziatzat hartzen den aldagaiaren balioa. Ik. zerga oinarri. Oinarri edo kuotak konpentsatzeko edo kenkariak aplikatzeko eskubidea.

Aztergaia: oinarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

n-oin(h)arriaz idatzi; prisma baten oin(h)arri; trapezio baten oin(h)arri handien; triangelu baten oin(h)arri; zenbakikuntz sistema baten oin(h)arri.

oinarri hartu
ad.-lok. Zerbait oinarritzat hartu. Ik. oinarritu. Nafarroako Unibertsitateak eginiko txosten bat oinarri hartuta. Euskara baturako, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaiko aditza hartu behar da oinarri.

Aztergaia: oinarri hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: OINARRI HARTU (oñarri G-azp-goi ap. Gte Erd 60). Tomar por base. Galdera oiñarri artu ezkero, [...]. "Tomando por base la pregunta". Or in Gazt MusIx 26 (v. tbn. 44). Besteren esanak oinarri harturik bere gisara mintzatzen zirenak. MEIG V 59. (Con compl. ines.). Basar(se) (en). Zuk egiñetan oiñarri arturik, egin zenitun Orrengana igotzeko. Or Aitork 101. Euskalerriko elezahar ta ixtoritan oñarri arturik, [...] ainbeste ipui ta eleberri mamitu. Etxde JJ 4. (Con -tzat). "Oñarritzat artu dute (G-azp-goi)" Gte Erd 60. Gizartean geienez jazo oi dana, legeak oñarritzat orixe artu daroa. Eguzk GizAuz 175. Elezar au berritzean, [...] "Gau illa" artu degu oñarritzat. Etxde AlosT 13n. Gairik arinenak oinarritzat arturik, elkar-izketa asten zuen. Zait Plat 89. Norberaren etekiña oiñarritzat arturik. Vill Jaink 82. Biltzarraren erabakiak hartzen ditut oinarritzat. MIH 97. Zein hiztegi hartu duzu oinarritzat hiztegirako? MEIG I 91. v. tbn. Mde Pr 257.

def.: abzisa ardatz, abzisa-ardatz Plano bateko koordenatu sistema batean, abzisak marrazteko oinarri hartzen den ardatza // eskaut iz. Diziplina, elkarlana, gizarte-lana eta naturarekiko harreman zuzena oinarri harturik, haur eta gaztetxoak heztea helburu duen nazioarteko erakunde bateko kidea. Jantoki hau Sao Gabriel parrokiako eskaut taldeko gazteek kudeatzen dute.

oinarri hartu 926: Berria 342, EiTB 203, Laneki 64, Argia 58, Elkar 44, Consumer 31, DiarioVasco 27, Elhuyar 27, Jakin 21, Deustuko unibertsitatea 21, Goiena 19, Uztarria 18, Gomylex 16, Deia 12, Karmel 8, Euskaltzaindia 6, AEK 4, Erlea 3, HABE, Zuzenbidearen euskal akademia.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

oinarri hartu 180: Berria, Karlos Zabala, Andres Urrutia, Koldo Zuazo, Asisko Frantzizko, Iñaki Heras, Xabier Olarra, Jose Ramon Goikoetxea, Elizen arteko Biblia, Irene Aldasoro, Joseba Zulaika, Koldo Izagirre, Patxi Altuna, Txiliku, Juan Kruz Igerabide, Patziku Perurena. Juan Martin Elexpuru, Monika Etxebarria…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa oinarri sarreran.

oinarri izan
1 du ad.-lok. Zerbait oinarritzat izan. Ik. oinarritu. Heraklitoren asmakizunak ditu oinarri.
2 da ad.-lok. Zerbaiten oinarri gertatu. Gerokoen oinarri izan dadin. Filmaren oinarri izan zen nobela.

Aztergaia: oinarri izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: OINARRI IZAN a) (Aux. trans.). Tener por base. Mukulu-mordo guzi au, [...] azkenean eder iantzi zan, gure lurra oiñarri dula. Or Aitork 340. Erakleitoren asmakizunak ditu oinarri. Zait Plat 127. (Con complemento ines.). Basarse (en). Zorigaitzez jendetarteko otsak egian bazun oñarri, ororen atsegiñezko gordinkeriak zabaldu ziran bazterrik-bazter. Etxde JJ 135. Aita Iainkoaren Itzaz Iainkoak berak irakatsiak nolabaiteko oinarri izan zuen or berton. Zait Plat 36. (Con -tzat, -tako). Jaungoikoaren Eleiza, giltzarritako Jesus ta oñarritako Apostoluak dittuana. Inza Azalp 92. [Uskurtz] oñarritzat zinismen sendoa dutenak. Aitzol in Laux BBa XIV. Kondairak oinarritzat dituzten neurtitzetan egindako drama. Mde Pr 251 (v. tbn. 199). Oiñarritzat amodioa izaki, [...]. Vill Jaink 164. b) (Aux. intrans.). Ser la base (de). Mugagabea ta mugatua omen dira zer guzien oinarri. Zait Plat 56. Zentzunak atxemaiten duena, asiera ta oiñarri bai, baiña muga ta xede ezin diteke iñola ere izan. Vill Jaink 37. Orregatik egiten det seigarren eta bederatzigarren aginduen azalpena. Gerokoen oñarri izan dedin, alegia. MAtx Gazt 12. [Homero eta Berjilik] bear dute izan gure lan guztien eustazpi eta oiñarri. Ibiñ Virgil 25. Ekonomia izan dela goragoko lanbide apainagoen oinarri eta eragile. MEIG III 126. XVIIIgarren mendeak, oinarri eta dorre garai dugun mende horrek, [...]. Ib. 123.

def.: aitzindari 4 iz. Biokim. Konposatu biologiko baten —adibidez proteina, entzima edo bitamina baten— eratze-prozesuko lehen forma edo fasea, ondorengo faseen nahitaezko oinarri dena. Karotenoa A bitaminaren aitzindaria da // Elizako guraso Elizako guraso Kristau-erlijioan, fede gaietan oinarri izan diren izkribuak idatzi zituzten lehen mendeetako Elizako doktoreetako bakoitza // falangismo iz. Espainian sorturiko politika-mugimendua, erregimen frankistaren oinarri izan zen Falangeak sustatu zuena.

oinarri izan 474: Berria 194, EiTB 84, Argia 27, Jakin 21, DiarioVasco 21, Laneki 19, Deustuko unibertsitatea 13, Gomylex 13, Elhuyar 11, Deia 10, Elkar 10…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

oinarri izan 72: Berria, Ibon Uribarri, Ramon Saizarbitoria, Koro Navarro, Elizen arteko Biblia, Asisko Frantzizko, Pello Salaburu, Itziar Laka, Xabier Kintana, Iñaki Heras, Xabier Olarra, Edorta Jimenez, Jenaro Garate, Amaia Lizarralde, Juan Garzia…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa oinarri sarreran.

oinarri lege, oinarri-lege
iz. zuz. Espainiako legedian, lege jakin bati buruzko oinarrizko arauak ezartzen dituen legea. Udal justiziaren 1944. urteko oinarri legea.

Aztergaia: oinarri-lege

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh64 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OINARRI-LEGE Ley fundamental. Likurgo-ren oñarri-legeak ogeta emeretzi milla ataletan zatitu ebazan ango lurrak. Eguzk GizAuz 10. Determinismua --ots, izakiek beti berdintsuki jokatzea-- izan oi da Jakintzaren oiñarri-legea. Vill Jaink 46.

LB: 60; ETC: 150

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: oinarri-lege (Zuz.) ley de bases; Adorez: 0; Labayru: 0, NolaErran: 0. / Euskalterm: oinarri-lege (Admin.; Zuz. es ley de bases).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da oinarri eta lege sarreretan.

Zuz.

oinarri likidagarri
iz. ekon. Zerga oinarriari atxikipenak, kenkariak edo murriztapenak ezarri ondoren gelditzen den zenbatekoa. Ik. likidazio oinarri. 32.000 eurotik gorako oinarri likidagarriei 0,5 eta 4 puntu artean igoko zaie zerga tasa.
oinarridun
adj. Oinarria duena; bereziki, arrazoi edo uste sendo batean oinarritzen dena. Ik. arrazoizko. Halako erasoen susmo oinarriduna dagoenean. Ordena publikoa asaldatzeko arrazoi oinarridunak daudenean.

Aztergaia: oinarridun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh110 2020-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu oinarridun formarik.

oinarridun 111: Argia (“Hiztegi Batu Oinarriduna”), Berria 6 (“Baina palo cortadoa egiteko ez dago inongo arau oinarridunik”), Deia (“Hiztegi Batu Oinarriduna aurki daiteke webgune honetan”), Deustuko Unibertsitatea 79 (“Txostenok oinarridunak izango dira; eta, ezinezkoa bada oinarridunak izatea, orduan hori eragozten duen arrazoia adieraziko da”), Euskal Herriko Agintaritza 2 (“Pertsona batzuk hautatu eta izendatu behar direnean Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten eta nekazaritzaren arloan zuzeneko eskumenak dituzten entitate guztien zuzendaritza organoak eratzeko edo horietan kide izateko, emakumeen eta gizonen arteko ordezkaritza orekatua mantenduz hautatu eta izendatuko dira, salbu eta arrazoi oinarridun eta objektiboak badaude eta arrazoi horiek behar besteko zioen bidez azaldu badira”), EiTB 5 (“Beste talde batzuen izenak ere ezagutu ditugu gaur: Bilbon izango dira, uda honetan, Dropkick Murphys (celticpunk) zeltar oinarridun banda estatubatuarra eta Volbeat, metal, rockabilly eta rock and roll doinuen nahasketa lantzen duen Danimarkako taldea”), Elkar (“Ez ginen zarata soilik egiten zuen talde bat, oinarridun arrazoiak genituen egin nahi zutenaren aurka egiteko”), Consumer 3 (“Hau da, mitoak badiren bezala, badira haren erabilgarritasuna eta onurak nabarmentzen dituzten ikerketa oinarridunak ere“), Espainiako Gobernua 5 (“Kasazio errekurtsoa jarri ahal izango da --legea haustearen ondoriozkoa soilik-- legeak espresuki halako errekurtsoak jartzeko aukera baimentzen duen autoen aurka, bai eta probintzia auzitegiek edo Auzitegi Nazionaleko zigor-arloko salak lehen auzialdian edo apelazioan emandako behin betiko autoen aurka ere, jurisdikziorik eza edo largespen askea dela-eta prozesuaren amaiera badakarte eta kausa auzipetuaren aurka zuzendu bada egozpen oinarriduna biltzen duen ebazpen judizialaren bidez”), Gomylex 3 (“Larderia: larderia bada izan, kontratugileetako bati beldur zentzuzko eta oinarriduna eragiten zaionean, kontratugile horrek berak edo haren ondasunek nahiz beraren ezkontideak, ondorengoek edo aurrekoek eurek nahiz haien ondasunek hur-hurreko kalte larria jasango dutelako”), Karmel (“Bilatu den formaz Euskaltzaindiak duen informazio guztia ere eskura daiteke hiztegitik irten gabe: forma arautzeko erabili diren irizpideak 'Hiztegi Batu Oinarridunean', erabilera historikoa 'Orotariko Euskal Hiztegian' eta erabilera modernoa 'XX. mendeko corpusean' eta 'Lexikoaren Behatokian'”), Laneki 3 (“Arrantzan eskumena duen agintaritzaren agenteak ontzi, errota eta antzekoetara sar daitezke, betiere etxebizitzak ez badira eta bertan lehergaiak, debekatutako txankuak eta abar dauden susmo oinarriduna badute“), Zuzenbidearen Euskal Akademia (“Demandatuak demandatzailearen alegazioak eztabaidatzen zituenerako, aurretiaz formula eman izanak ez zuen arazoa erabakitzen; haatik, itxaron beharra zegoen, aurkariak epaileari bere alegazioak oinarridunak zirela erakutsi arte”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

oinarridun 4: Andres Urrutia 2 (“Egozketa hori oinarriduna izan daitekeela ezin uka”), Joseba Sarrionandia (“Inork ere ezin du egin uretan habiarik ez oinarridun etxerik, alde egite eta itzuleren espazioa baita”), Sonia Gonzalez (“Liburukotea hartu dut esku artean berriz ere, Eñautek irakurtzeko propio daukan besaulkian, irakurtzeko propio dagoen oinarridun lanpararen argipean”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta, beraz, jasotzekoa.

oinarritu, oinarri/oinarritu, oinarritzen
da/du ad. Nonbait oinarri hartu edo eman, zerbait oinarritzat hartu. Bere irakaslearen lanean oinarritu zen. Leinuetan oinarritzen zen gizartean. Jainkoak zeru sabaia lurrean oinarritzen du eta horren gainean eraikitzen du jauregia. Iritzi ezkor hori zertan oinarritzen zuen galdetu nion.

Aztergaia: oinarritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

oinarritu, oinarri(tu), oinarritzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

oinarritu, oinarri(tu), oinarritzen.

oinarritze
iz. Oinarritzat hartzea, oinarri ematea. Oinarritze hori ezin da beharren arabera aldatu: zimenduak ez dira behin eta berriz aldatzen!

Aztergaia: oinarritze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

oinarrizko
adj. Besteren oinarri gertatzen dena. Ik. funtsezko. Oinarrizko batasuna ezkutatzen duen axaleko desberdintasuna. Oinarrizko puntuak bederen ongi finkaturik daudenean. Oinarrizko eskubideak. Oinarrizko hezkuntza. Oinarrizko hiztegia.

Aztergaia: oinarrizko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper