12 emaitza ohore bilaketarentzat - [1 - 12] bistaratzen.

ohore
1 iz. Ezagutzen den merezimenduari dagokion erakutsi ageria. Ik. aintza. Agur eta ohore, Ahetzeko Mattin. Haren handitasunari zor zaion ohorea bihurtzera erakartzen gaituen bertutea. Euskaldun berri izanik, eragozpen gehiago zuenez gero, ohorea ere neurri handiagoan dagokio. || pl. Hainbat lekutan jaso zituen ohoreak ez dago hemen aipatu beharrik. Mundu honetako ohoreak erdietsi nahi dituenak.
2 iz. Norbait besteen oniritzia, edo bere buruarena, ez galtzera behartzen duen sentimena. Ik. lotsa. Ohorea galdu. Bere ohorea xahu begira dezan.

Aztergaia: ohore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04
ohore egin
ad.-lok. Ik. ohoratu. Bere herriari ohore egiten diona. || Errege bati baino ohore gehiago egin zioten.
ohore ekarri
ad.-lok. Ohore egin. Jainkoa gurtzea eta hari ohore ekartzea.
ohore eman
ad.-lok. Ohore egin. Sortu den Haurtxoari ohore emateko.
ohore izan
zaio ad.-lok. Ohoragarri izan. (nor osagarria 3. pertsonan). Zaldun ala bilau, langile ala arlote, denei ohore zitzaien josteta horretan baltsatzea.

Aztergaia: ohore izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: OHORE IZAN. (Con aux. intrans. bipersonal). Ser, resultar honroso, honorable. Ohore zitzaitan haren imitatzea. Mih 81 (127 ohore bat zitzaitan). Ohore zaiola soinean ekhartzea medaila xume hetarik bat. MarIl 91. Ohore / zaikula gizendu ondoan aphur bat, / merkatuz-merkatu goatea mustrarat. Gy 262. Ohore bide zaio / karlisteriari. Bordel 178. Igande eta bestetan pilotan artzea ohore zitzaiotenak. Zby RIEV 1908, 87. Zu entzutea ohore bezain zu erraitea atsegin zaikunak [girela]. JE Ber 72. Lipusari ohore zitzaion gatu xuri horien ukaitea. JEtchep 35. Zaldun ala bilaun, langile ala arlote, deneri ohore zitzaien josteta hortan baltsatzea. Lf in Casve SGrazi 9 (Con determinantes). Ohore handi zaitzue, o ezkonduak, zeren Iainkoak [...] hartzen baitzaituzte lagun eta lankide hain obra beregaineko baten egiteko. SP Phil 395 (He 399 ohore handia bide da zuentzat). Bai, Aita-Saindutarra nauk, eta ohore handiena zaitak hori. Hb Egia 115. Espantu handirekin mintzo zen bere sudurraz, eta ohore handi bat zitzaion. Elzb PAd 8. (Con aux. intrans. unipersonal). Hurá [har kantoina] da, bada, ohore zuen sinhesten duzuenón. "Elle est donc honneur à vous". Lç 1 Petr 2, 7 (Dv ohore da; He ohorezko zaitzue, TB preziosa da, BiblE balio handikoa da).

adib.: baltsatu da/du ad. Ipar. Nahasi. Ezin baltsa daitezkeen gauzak. Infernukoekin baltsatuak, haiekin penetan. Baltsatu zuen bere ahogozoa lur gutxi batekin eta hartaz gantzutu zituen itsuaren begiak. Bereizi izan zuen lur idorra hartan baltsatuak ziren uretatik. Zaldun ala bilau, langile ala arlote, denei ohore zitzaien josteta horretan baltsatzea

ohore izan 4: Argia (“milaka euro eta ohore badira lanaren sari,”), Elkar 2 (“Ihes egin duen Yanoda gizajo hori dela-eta –zioen botikariak–, zure senar jaunari azaltzea ohore izan dudan bezala; hark egin dituen erokeriei esker, Yonvilleko etxerik erosoenetariko batez gozatzeko aukera izango duzue”), Goiena (“Bota dute txupina Aurten ere Aizpea Egaña eta Mila Lizarraldek -Atzegiko kideak- herriko festetako txupina botatzeko ohore izan dute”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ohore izan 6: Herria (“Ohore zaigu haurren arteko sailkapenean gure Santa Mari eskolako taldeak bigarren egin duela eta gainera publikoaren saria ere altxatu duela”), Txiliku (“Ohore zaigu, beraz, haren euskarazko lanak berriz argitaratzea; eta, hau eginez, bidenabar Zuberoari nahi diogu goratzarre bat egin”), Patxi Ezkiaga (“Bai oker jasotzen duala! - Don Kijotek erantzun - jakinarazten diat, Santxo, ohore izan dela zaldun ibiltariena”), Asisko Frantzizko (“Nora joango gara zure bila, pobretasunaren aintza, xalotasunaren gorespen eta gure kaskartasunaren ohore zaren horren bila?”), Felipe Juaristi (“Ohore izango da guretzat zuk gurekin bidea egiten baduzu”), Elizen arteko Biblia (“Egun hartan, Jaunak ernearaziko duena Israelen bizirik geldituen eder eta ohore izango da; lurrak emango duena, haien harrobide eta apaingarri”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Gaur erabilia da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ohore sarreran.

ohoretan
adb. Ohoratzeko, ohore egiteko. (-en atzizkiaren eskuinean). Errepublikaren ohoretan dela festa hori. Zure ohoretan.
Loturak
ohoretsu
adj. Ohoragarria. Bera ere, gazte-denboran, eginkizun ohoretsu hartan ibilia zela munduan zehar tokian-tokian arrisku bila. Gizon zahar ohoretsua.

Aztergaia: ohoretsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-02-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
ohorez
1 adb. Modu ohoragarrian. Ohorez aritu naiz eta ohorea hurbilago dago zerutik infernutik baino. Ohorez bizitzeagatik.
2 adb. Ohoretan. (-en atzizkiaren eskuinean). Su handia egin zuten haren ohorez.
Loturak
ohorezki
adb. Ipar. Era ohoragarrian, ohorez. Ohorezki bizi. Aberastu nahi dut, baina zuzenez eta ohorezki. Hiria eta gaztelua galdu baditut ere, ohorezki galdu ditudala. Loiolako izena beti ohorezki ekarriko duzula.

Aztergaia: ohorezki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-02-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ki: -z-ki.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

ohorezko
1 adj. Ohoragarria. Aita prestu ohorezko bat hiltzen denean. Hirugarren aldiz aurkitzen naiz ohorezko bezain larri den egoera honetan.
2 adj. Kargu, titulu eta kidekoez mintzatuz, ohorea ematen duena, ohorea dakarrena, baina karguari dagozkion erantzukizuna edo saria ez duena. Ohorezko euskaltzain izendatu zutenean.

Aztergaia: ohorezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-19): Onartu egin da: «ohorezko izlag.: ohorezko aipamena; ohorezko matrikula».

ohorezko aipamen
iz. Lehiaketetan, accesitaren hurrengo mailako aitormena. Ohorezko aipamena merezi duten filmen artean hiru estatubatuar, bi frantziar eta italiar bat daude.

Aztergaia: ohorezko aipamen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: OHOREZKO AIPAMEN a) Buena fama. Zeren ohorezko aiphamenak geiago balio du banaloriazko kontentamendu guziek baino. SP Phil 226 (He 227 aiphamen onak; v. tbn. en contexto similar Dh 196 aiphamen ona). b) (Usos prop. y fig.). Mención de honor. Guziak baino sorginagoa izan zen Oxalde. Dirua harek hatzeman eta jabeari harek itzuli. Eta horra nola zuen Oxaldek ohorezko aipamena irabazi. Ox 200. Etxaidez kanpora ere izan ditugu lan asmatuak: hala ohorezko aipamena irabazi duen Loidirena. MEIG II 50.

adib.: ohorezko 2 adj. Kargu, titulu eta kidekoez mintzatuz, ohorea ematen duena, ohorea dakarrena, baina karguari dagozkion erantzukizuna edo saria ez duena. Ohorezko euskaltzain izendatu zutenean. || Ohorezko aipamena: lehiaketetan, sarien eta accesitaren hurrengo mailako aitormena.

ohorezko aipamen 53: DiarioVasco 17, Berria 14, EiTB 10, Argia 3, Elkar 2, Euskaltzaindia 2, Consumer, Elhuyar, Goiena, AEK, Laneki.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ohorezko aipamen 41: Herria 11, Berria 4, Jose Morales 2, Pello Zabala 2, Oskar Arana, Michel Oronoz.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: mención honorífica.

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide azaldua da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ohore sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: adibide gisa ematea "ohorezko" sarreran. || Egia da eraikuntza librea dela, eta ez duela lexikalizazio maila nahikorik AS egiteko, baina maiztasun handikoa dela iruditzen zait. Besterik ez bada, Hiztegia egiten ari direnek kontuan har dezaten.

 - [E208]:  ohorezko matrikula, ohorezko aipamen: azpisarrera biak sartu. || Duten erabilera handiagatik, ahozko hizkuntzan bederen.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-19): Onartu egin da, eta ohorezko sarreran aipatuko da adibide gisa: «ohorezko izlag.: ohorezko aipamena; ohorezko matrikula».

ohorezko matrikula
iz. hezk. Ikasketetan, goreneko kalifikazioa, hurrengo ikasturtean ikasgai batean dohainik matrikulatzeko eskubidea ematen duena. Irakasleak zuzen-zuzenean jarri zidan ohorezko matrikula.

Aztergaia: ohorezko matrikula

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: matrícula de honor.

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: adibide gisa ematea "ohorezko" sarreran. || Egia da eraikuntza librea dela, eta ez duela lexikalizazio maila nahikorik AS egiteko, baina maiztasun handikoa dela iruditzen zait. Besterik ez bada, Hiztegia egiten ari direnek kontuan har dezaten.

 - [E208]:  ohorezko matrikula, ohorezko aipamen: azpisarrera biak sartu. || Duten erabilera handiagatik, ahozko hizkuntzan bederen.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-19): Onartu egin da, eta ohorezko sarreran aipatuko da adibide gisa: «ohorezko izlag.: ohorezko aipamena; ohorezko matrikula».

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper