26 emaitza neska bilaketarentzat - [1 - 26] bistaratzen.

neska
1 iz. Haurtzaroa igaro eta heldutasunera iritsi ez den emakumezkoa; emakume ezkongabea. Ik. neskatxa; neskatila. Ondo neska ederra dago. Han ibiltzen ziren neska eta mutil dantzan. Gauza bat esan behar dinat, neska, bakarrik gaudenez gero. Neska gazte bat hartu zuen andretzat.
2 iz. (Haur jaioberriaren sexua adierazteko). Bikiak izan ditu, mutila eta neska.

Esaera zaharrak

Urruneko neskak anderauren hots.

Aztergaia: neska

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: neska koskor, neska-lagun, neska-mutil .

neska koskor
iz. Haur eme aski hazia. Ik. neskatxa. Bost-sei urtetan, neska koskor bat eskolan hasten denean. Hamabi urteko neska koskor bat.

Aztergaia: neska koskor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-04-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: adib.: neska kozkor / ElhHizt: - / EskolaHE: adib.: neska kozkor

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-koskor.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

neska sarrerari dagokion azpisarrera: arauak jasoa du koskor sarreran, baina hemen (ere) jasotzekoa da.

neska koskorretan
adb. Neska koskor garaian. Neska koskorretan agindu genion elkarri handitzen ginenean elkarrekin biziko ginela.

Aztergaia: neska koskorretan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-06-15 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. neska koskor azpisarreran: "Neska koskorretan, siendo muchachita" A Apend.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

neska koxkorretan PPer (“Neska koxkorretan zapata berrikin baino pozikago ibilia naun izeba Juliren etxean”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. HiztEn, LurE.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, ElhHizt, EuskHizt.

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-tan bizialdia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

neska koskor azpisarrerari dagokion adibidea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua: neska koskorretan [adibide s.u. neska koskor ASan]

neska koxkor
iz. adkor. Neska koskorra. 36ko gerra hasi zen garaian neska koxkorrak ziren hirurak.

Aztergaia: neska koxkor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:EHL 2019-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

mutil koxkor sartzean lantaldeak proposatua. Adierazle egokia, eta azpisarrera gisa jasotzekoa, kolokazioa denez, Adkor. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa neska sarreran.

Mailak

Adkor.

neska lagun, neska-lagun
1 iz. Emakumezko adiskidea. Auzoko neska-lagunekin joaten zen.
2 iz. Ezkongabeen artean, emakumezko bikotekidea. Ik. andregai. Bere neska-laguna ume esperoan zegoen.
neska laguntze, neska-laguntze
iz. Neska bati mutil batek gauaz etxera laguntzea. Behin, neska-laguntzetik etxerakoan (...).

Aztergaia: neska-laguntze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: NESKA-LAGUNDU. Acompañar a casa a una muchacha. (No empleado con formas verbales personales y siempre con sust. vbal.). "Ordubeteko bidian joan neskalaguntzera ta ordaiña, deskidau ezkero, belarrondokua izaten zuan" Elexp Berg. Cf. NESKA-LAGUNTZE. Bakoitza bere lekuetarantz abiau neska-laguntzen, arean bere, aurreskuari dagokionez, mutil bakoitzak gonadun berea ebalako. Erkiag Arran 47. Gero Pazkoazkoa egin bear da bildurrak, neska-laguntzen izan zalako, penitentzi aundia izango ote zuan. BasoM 73. Etorri zait lagun bat, neska laguntzera joango al nintzan esanez. BBarand 79. v. tbn. BAyerbe 65.

adib.: neska 1 iz. Haurtzaroa igaro eta heldutasunera iritsi ez den emakumezkoa; emakume ezkongabea. Ik. neskatxa; neskatila. Ondo neska ederra dago. Han ibiltzen ziren neska eta mutil dantzan. Gauza bat esan behar dinat, neska, bakarrik gaudenez gero. Neska-laguntzea: kaletik urruti bizi den neska bati, mutil batek gauaz etxera laguntzea.

neska lagundu 1, DiarioVasco (“Beste mutillak arratsalde osoa neskekin dantzan ondo pasatzen ikusten eta inbidiaz beteta. Ilunabarrean egoera berdintsua izaten omen zan: dantzan ibili ziranak, neska laguntzera”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

neska-lagundu 3: Iñaki Segurola (“Nikolas Zendoia herri-giroko (eta beraz, uste antzurik gabeko) idazle dotoreak esplikatuko digu zer den ("Neska-laguntzea eta txakil-ardoa"”), Xabier Etxabe (“Azkenerako, ordea, Jexuxi ere barre eragiten zioten anaiaren ateraldiek: Don Melitonen sermoia, edo denek ezagutzen zuten bertsolariaren ahots motela, edo bestela beste inork graziarik gabe kontatuko zukeen gertakizun barregarri hura (neska-laguntzera joan eta bueltako bidean galdu egin zen gaztearena, esate baterako)”), Pako Aristi (“Tabernetan ardoa egoten zen, pattarra, beranduago garagardoa, zigarro bat edo beste, gero neska-laguntzeak zelai bazterretan gora, arbola artean”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide azaldua da eta azpisarrera gisa gehitzekoa, neska(-)laguntze forman.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa neska sarreran.

neska txiki
iz. Haur emea. Ik. neskatxo. Sei urteko neska txiki polit bat.
neska-mutiko
iz. pl. Neskak eta mutikoak; neska eta mutikoa. Ik. neska-mutil. Herriko neska-mutikoak.

Aztergaia: neska-mutiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:11 2001-04-04 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2012-06-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

neska-mutiko (eta neska mutiko) 123: Berria 61, EiTB 34, Argia 11, Diario Vasco 17.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: neska-mutiko 89: Berria 45, Herria 4, Aingeru Epaltza 7, Javi Cillero 2, Harkaitz Cano 2, Pello Zabala 2, Txema Ramirez de la Piscina 2, Karlos Linazasoro 2, Andoni Egaña 2, Xabier Montoia, Iban Zaldua, Juan Luis Zabala, Elizen arteko Biblia, Joan Mari Irigoien, Iñaki Mendiguren, Patxi Zubizarreta 3, Patziku Perurena, Fernando Morillo, Anton Garikano, Xabier Paya, Aurelia Arkotxa, Joxerra Garzia, Oskar Arana, Pello Salaburu, Jon Maia, Alberto Ladron, Josu Zabaleta, Iñaki Heras.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

erabilia da, eta hedatua.

Lantaldearen irizpideak
Tradizioko erabilerek bermatzen dute

neska-mutil aski delakoan (eta neskato-mutiko).

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

neska sarrerari dagokion azpisarrera

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Numeroa

pl.

neska-mutil
iz. pl. Neskak eta mutilak; neska eta mutila. Ik. neska-mutiko. Neska-mutil gaztetxoei irakurtzea komeni ez zaien gauzak. Tira, neska-mutilak, azken ahalegina! Bekoz beko zeuden seska artean neska-mutil biak elkarren ondoan.

Aztergaia: neska-mutil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:06 2001-04-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: neska-mutilen eskola graduatu: escuela graduada mixta; neska-mutilen institutu: instituto mixto; neska-mutilen talde: grupo mixto.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

dvandvak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

neska sarrerari dagokion azpisarrera.

Numeroa

Pl.

neskaki
iz. g. er. Neskatxoa.

Aztergaia: neskaki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 2001-04-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki: cf. mutilki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

haur emea.

neskako
iz. naf. g. er. Neskatxa, neska.

Aztergaia: neskako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-04-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Naf.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

neskatxa.

neskame
iz. Emakumezko zerbitzaria, batez ere etxeko lanak egiten dituena. Ik. neskato. Neskameak eta morroiak. Guztiok geunden maiatz hartan etxean: jauregiko nagusiak eta morroi-neskameak. Gure neskame Sara zen horrela oihuka ari zena. Apaiz etxeetako neskameak. Etxean zuen neskame baten bitartez. Ostatuko neskamea. Neskametako hartu zuten eta neskame zegoen. Neskame joan. Nahiago dute hirian neskame baserrian etxekoandre baino.

Aztergaia: neskame

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
neskametza
iz. Neskamearen lanbide edo jarduera. Anaiarik zaharrena laster ezkonduko da etxera; arreba, neskametzara. Neskametzan izan.

Aztergaia: neskametza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
neskamotz
iz. adkor. Neskatxa, neskatila. Aldi hartan hamaika urteko neskamotz ederra zen. Non dabil gure neskamotza?

Aztergaia: neskamotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: NESKA MOTZ (V-gip ap. Elexp Berg). Moza, muchacha, adolescente; niña. "Nun ete dabill gure neska-motza" Elexp Berg. v. NESKA GAZTE, NESKA TXIKI. Joakiña badakizu, beste neskamotz Donostian puska batean serbitzen bere osabarekin izan dana. CartAnd 388. Aizkeneko urten iruitu zitzekon neska motz bat mantentzeko aime bazala. Otag EE 1884a, 122. Neska motz masaill zuri gorri, sagar panpandoja bezelakuakiñ. Alz STFer 117. Bere gazte-denborako neskamotzak. "Mozas". Mok 16. Aldi artan, au, amaika urteko neska-motz ederra zen. Etxde JJ 222. v. tbn. Berron Kijote 173 (47 neskamotz). (Con palat. en el segundo miembro). Ai, ai gure neska motxa! Moztu diote mototxa. Illun du begi zorrotza. NEtx LBB 140.

neska motz 5: Berria 2 (“Eta hori hala dela erakustearren, nonahi ageri dira gure neska motzak titi bistan eta mehatxari, biluzik oldartuz gizarteko jende onustekoei”), EiTB 3 (“Bai... Ba nik ere jaitsi beharko dut programa hori. Ikusi egin nahi dut gure neska motza”); neskamotz 22: Berria 2 (“«Kontxo, ez da samurra neskamotz hau”), Elkar (“Neskamotz galdu edo morroi kuttunen batek gobernatu ohi du bera, hauek izanik mesede guztiak lortzeko bideak eta, azken finean, zuzena litzateke erresumaren gobernariak direla esatea ere”), EiTB 19 (“Tira, neskamotz, goazen eskolara!”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

neska motz : Anton Garikano 2 (“Neska motz ona”), Filosofia apaingelan (“Agustin: Jaune, eta ez al dauket halako gustue ematen dian neska-motz hau laztantzeik?”), Patxi Ezkiaga (“Bazen, era berean, benta hartan, Asturias aldeko neska motz bat: aurpegi-zabala, lepondo-ordeka, sudur-motza, begi bat oker eta bestea ez oso xuxen.”), Itxaro Borda (“Ez zidan berririk eskatu eta neska motz kausitzen nuela aitortzekoa nuen.”); neskamotz 2, Patxi Ezkiaga (“Hitzik ez zioten erantzuten neskamotz haiek, ez baitzeuden ohituak tankera honetako argudiotan; hauxe bakarrik galdetu zioten, ea zerbait jateko gogorik ote zuen”)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da, oso erabilia eta, lotua idaztekoa denez, sarrera gisa jasotzekoa.

neskatila
iz. Neskatxa. Hamalau urteko neskatila sendo bat. Neskatilak eta mutilak elkarrekin. Neskatila ona da; zuretzat hoberik ezin izan liteke. Neskatila gazte lirainak.
Azpisarrerak

Aztergaia: neskatila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
neskatilatan
adb. Neskatila-garaian. Izeba Juliak neskatilatan egindako irudi bat.
Loturak

Aztergaia: neskatilatan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-06-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. neskatilatan azpisarrera: Durante la juventud, en los años mozos (de una mujer). // JJMg BasEsc ("Neskatillatan garbi ta honestia izan dana, gero bere garbi ta leijala oi da"); Zam Man ("Ori neskatilletan be andra bat zan"); And AUzta ("Neskatillatan artu nai die / neska eldueiri gaiñak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. LurE, HiztEn.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPGn neskatilatan 1, Irene Aldasoro ("... bi printzeen irudi bat, izeba Juliak neskatilatan egina, artilezko hari gorri, urdin eta marroiez"); neskatilatako 1, Irene Aldasoro ("neskatilatako lehen edertasunaren garai haietan Gretta nolakoa izango ote zen pentsatu zuenean..."); nestatilatatik 1, Juan Garzia ("Bera lanean jarduna zen, neskatilatatik").

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila.

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-tan bizialdia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

neskatila sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua: neskatilatan [AS s.u. neskatila]

neskatilatxo
iz. adkor. Neskatila. Neskatilatxo gazte, dotore eta pertxenta bat.

Aztergaia: neskatilatxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-04-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

neskato
1 iz. Neskatxa, neskatila. Neskato eta mutikoak. Neskato begi-beltz ederra. Neskato gazteen bilkura-egun bat zen.
2 iz. Batez ere Ipar. eta naf. Neskamea. Nire ama Arotzenean egon zen neskato. Hona Jaunaren neskatoa, egin bekit zure hitzaren arabera.
Azpisarrerak

Aztergaia: neskato

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: neskato-mutiko.

neskato-mutiko
iz. pl. Neskatoak eta mutikoak; neskatoa eta mutikoa. Herriko neskato-mutikoak. Badatozkio atsoari neskato-mutiko bi.

Aztergaia: neskato-mutiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 2001-04-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

neskato sarrerari dagokion azpisarrera.

Numeroa

Pl.

neskatoko
iz. Ipar. eta naf. Neskatoa. Hiru mutiko eta hiru neskatoko, haurrik aski badute aise bizitzeko.

Aztergaia: neskatoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-04-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar eta Naf.

Forma baten adiera(k)

neskatoa.

neskatxa
1 iz. Neska; neska gaztetxoa. Ik. neskatila; neskato. Mutilak eta neskatxak. Hogei urteko neskatxa batek. Lotsagarri zen Israelgo neskatxa batentzat ezkongai gelditzea. Neskatxa gazte bizkaitarrek ezkondu artean ez dute buruko ilea mozten, ez estaltzen. Eta ezaguturik hiltzera zihoala, esan zion neskatxa lagun bati (...).
2 iz. Neskamea. Ostatuetako neskatxek ospe txarra izan dute esaera zaharretan.

Aztergaia: neskatxa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
neskatxo
iz. Neska txikia. Amak neskatxo bat banintz bezala tratatzen nau.

Aztergaia: neskatxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 2001-04-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

neskatxuna
iz. zub. Neskatxa. Ik. neskatila; neskato.

Aztergaia: neskatxuna

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-04-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Zub.

neskazahar
1 iz./adj. Gaztaroa igaro eta ezkongai dagoen emakumea. (Gutxiespen balioa izan dezake). Ik. mutxurdin. Hobe dun neskazahar, Peru traketsaren emazte baino. Izeba neskazahar bat du. Ez al duk inguruan aldarera eramateko neskazahar taxuzkorik?
2 (Adizlagun gisa). Neskazahar gelditu.
3 iz. Arraingorriaren antzeko arraina. Perloi, arraingorri, neskazahar eta amuz atzi daitezkeen arrain mota gehienak potineko arrantzuan hartzen ziren.

Aztergaia: neskazahar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adierak argitzean, jasotzekoak dira arrainari dagokiona eta 'bateko urrea'.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-zahar.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (AS-MU / 2011-06-15): Bere horretan utzi da lehendik arautua, adierarik aipatu gabe.

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-06-28): Erabakia lehendik (ik. 2011-06-15eko erabakia).

neskazahartu, neskazahar/neskazahartu, neskazahartzen
da ad. Neskazahar bihurtu. Oraindik ez dut uste neskazahartzeko bidean naizenik.

Aztergaia: neskazahartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

neskazahartu, neskazahar(tu), neskazahartzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

neskazahartu, neskazahar(tu), neskazahartzen.

Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-zahar-tu.

neskazale
1 adj. Nesken, eta ez mutilen, zalea dena. Beraz, Jainkoak egin du neska mutilzale eta mutila neskazale.
2 adj. Nesken oso zalea dena. Egia esan, ez zen neskazale amorratua.

Aztergaia: neskazale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zale.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper