nazionalismo
1 iz. Nazio batek beregaintasuna lortzeko edo estatu bat osatzeko duen eskubidearen alde egiten duen doktrina edo mugimendu politikoa. Ik. abertzaletasun. XIX. mendeko europar nazionalismoak. 2 iz. Nazio nortasuna goratzea, norberaren nazioarekiko atxikimendu kartsua; atxikimendu horretan oinarritzen den doktrina, nazioa gainerako gauzen gainetik jartzen duena. Ch. Maurras-en nazionalismoa.