4 emaitza nazioarteko bilaketarentzat - [1 - 4] bistaratzen.

nazioarteko
1 adj. Hainbat nazioren artean egiten dena, hainbat naziori edo nazioren arteko harremanei dagokiena. Nazioarteko hizkuntzak. Nazioarteko hitzen arazoa. Filologia klasikoa nazioarteko mailaraino altxatu zutenak. Egungo prosa ez da hizkuntza batekoa edo batena, nazioartekoa baizik.
2 adj. Albiste, prentsa eta kidekoez mintzatuz, norberarena ez den beste nazio batzuetakoa edo beste nazio batzuei dagokiena. Euskal Herriko zein nazioarteko albisteak bertatik bertara landu eta zuenganatzeko ahalegin berezia egin dugu. Filmak harrera beroa izan du nazioarteko prentsan.
3 adj. Kirolariez mintzatuz, nazioarteko lehiaketetan parte hartzen duena. Juan Antonio San Epifaniok, nazioarteko jokalari moduan, Europako selekzioan jokatu zuen batzuetan.
4 adj. Bere nazioan ez ezik, beste nazio batzuetan ere ezaguna dena. Nazioarteko artista ezaguna.

Aztergaia: nazioarteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-arteko.

nazioartekotasun
iz. Nazioartekoa denaren nolakotasuna. Nazioartekotasunaren eta abertzaletasunaren artean. Nazioartekotasunaren aurkako moduak.

Aztergaia: nazioartekotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
nazioartekotu, nazioarteko/nazioartekotu, nazioartekotzen
da/du ad. Nazioarteko bihurtu; nazioartera atera. Ik. nazioarteratu. Zergatik ez ekimena nazioartekotu eta beste hizkuntza eta espazio batzuetara eraman? Etorki dantza taldearekin Parisera joan eta txistuaren doinuak nazioartekotu zituen.

Aztergaia: nazioartekotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): nazioartekotu 45: Berria 32 (adib.: “Kontsultaren debekuaren salaketa «nazioartekotzea», Europan zein kanpoan zabaltzea, ezinbestekoa delako jo nahi dute Europako beste erakunde batzuetara, haren esanetan”, “euskal merkatua nazioartekotzearen aldekoa”), EiTB 4 (adib.: “teknologia berriak edota kultura nazioartekotzeko prozesuak”), Jakin 2 (adib.: “obra handiak ditugu, sarituak, itzuliak, nazioartekotuak; aldizkariak, kritika, irakurle-taldeak, sozializazio bide eraginkorrak ditugu; eta, azken urteotan, saiakera literarioaren loraldia ari gara ikusten, gozatzen”), Argia 5 (adib.: “Xehetasunak kontatu baino lehen azaldu zuen nola hizkuntzen garapen iraunkorrean sinesten duen, hori guztia enpresen nazioartekotzeari lotuta”), DiarioVasco 2 (adib.: “minusbaliotasun baztertze arriskuko 5.500 pertsona laneratu dira, 10 enpresa eta 27 proiekturen nazioartekotzea lortu da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: nazioartekotu 19: Berria 16 (adib.: “Emaitza bikainekin, kudeaketan eta kalitatean bikaintasuna lantzen jarraitzeaz gain, nazioartekotzean ere aurrera egiteko asmoa du Irizarrek, batez ere hazkundean diren herrialdeetan”, “Baina kausa palestinarra nazioartekotu zuen Arafatek eta, okerrak oker, palestinarren burujabetza negoziazio mahai batean aitortzea posible egin zuen”), Koro Navarro (adib.: “Herrialde industrializatuetako jardueraren mugimenduarekin lotuta dauden inflexio ziklikoak gorabehera, nazioartekoturiko ekoizpenak munduko BPGean duen pisua”, “Merkataritzan oso nazioartekotua dago gaur”), Ana Urkiza 2 (adib.: “Euskal literaturako idazlerik nazioartekotuena zara”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es internacionalizar / fr internationaliser: Elhuyar: nazioarteko bihurtu / Nolaerran: - / Zehazki: nazioartekotu, nazioarteko bihurtu / Labayru: nazioarteko egin | bihurtu, nazioartekotu, internazionalizatu / Adorez5000: nazioartekotu, nazioarteko bihurtu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

nazioartekotu, nazioarteko/nazioartekotu, nazioartekotzen

Aditz-erregimena

da/du ad.

nazioartekotze
iz. Nazioarteko bihurtzea. Nazioartean ezagun egin diren artista euskaldunen eskutik egiten du bidea pertsonaiak; nolabait, kulturaren nazioartekotze horren aldarria eginez. Enpresen nazioartekotzea sustatzeko politikak.

Aztergaia: nazioartekotze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-02-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): internazionalizazio 27: HABE, Berria 2, EiTB 15, Jakin 3, Argia 3, DiarioVasco 3; nazioartekotze 90: Aizu, Deia 3, HABE, Berria 65, EiTB 8, Jakin 2, Argia 7, DiarioVasco 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: internazionalizazio 4: Berria 3, Iñaki Heras; nazioartekotze 32: Berria 14, Koro Navarro 15, Iñaki Heras 3.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: internazionalizazio (4), nazioartekotze (4).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu internazionalizazio formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es internacionalización / fr internationalisation: Elhuyar: internazionalizazio, nazioartekotze / NolaErran: nazioartekotze / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia eta erabilia, eta internazionalizazio isiltzekoaren ordez proposatua.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper