12 emaitza mesede bilaketarentzat - [1 - 12] bistaratzen.

mesede
1 iz. Norbaiten edo zerbaiten aldeko egite onuragarria. Ik. ontarte. Jainkoagandik hartu ditugun mesedeak. Mesede eske. Mesede adina kalte egin didazu.
2 iz. zah. (Handikiekiko trataera gisa, hirugarren pertsonako adizkiez). Ik. berori 3. Berorren mesedeak nahi badu. Horren mesede horrek.
Ohiko lexiak

Aztergaia: mesede

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: mesede egin, mesedez.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: mesede izan, mesederako, mesedetan .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

mesede egin; mesedez.

mesede egin
ad.-lok. On egin. Zaurian ukendu hori zabal ezazu, mesede egingo dizu eta. Bide horretatik jarraitzeak mesede egiten digu. || Eskerrak ematen dizkizut egin didazun mesede handiagatik. Nik ez merezi arren, mesede bat egin behar didazu. Badakigu literaturak ez diola hizkuntza biziari mesede besterik egingo.

Aztergaia: mesede egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

mesede sarrerari dagokion azpisarrera.

mesede izan
du ad.-lok. gip. Onuragarria izan, mesedegarria izan. Mesede dugu eskolatzea.

Aztergaia: mesede izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-06 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

mesede sarrerari dagokion azpisarrera.

Aditz-erregimena

du ad.

Erabileremu dialektala

Gip.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

mesede dugu eskolatzea.

mesedea eskatu
du ad.-lok. Andereñoak, hitza hartu eta bildutako denei esker onak emanez, mesede bat eskatu zuen: sakelako telefonoak itzaltzeko. Hara, mesedea eskatu behar dizut. Azkenean mesedea eskatu beharko diet gurasoei. Aizu, Koldo, mesede bat eskatu nahi dizut.
Ohiko lexiak

Aztergaia: mesedea eskatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

mesedean
-en onerako. (-en atzizkiaren eskuinean). Ik. mesedetan. Estropadak izan dira Donostian, batzuen mesedean, askoren kaltean.
Loturak
mesedegarri
adj. Onuragarria. Irakatsi mesedegarriak. Mesedegarria izan zaigu hori.

Aztergaia: mesedegarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
mesedegile
adj./iz. Mesede egiten duena. Jainkoaren bihotz biguna eta mesedegilea. Ongileari eta mesedegileari zor diogun esker ona.

Aztergaia: mesedegile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gile.

mesederako
Heg. -en onerako. (-en atzizkiaren eskuinean). Guztion mesederako izango den liburua. Euskal literaturaren mesederako.
Loturak

Aztergaia: mesederako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-06 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-rako.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

mesede sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Heg.

mesedetan
-en onerako. (-en atzizkiaren eskuinean). Ik. mesedean. Askoren mesedetan egina. Zure mesedetan ez ezik, euskal kulturaren mesedetan ere izango da hori.
Loturak

Aztergaia: mesedetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:026 2003-07-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

-en mesedetan (eta meseretan) 2: Arrantz ("Askoren meseretan / egindako promesa / suerte onarekiñ / konserbatu beza"), MEIG ("Horrelakoak gertatu ohi ziren [...] ez entzuleen laguntza eta mesedetan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

-en mesedetan 25: SIADECO ("Argitasun handiagoren mesedetan"), UZEI ("Oso kontuan hartzekoa da, interesatuen beren mesedetan, datu hauek letra maiuskulaz [...] idaztea"), LMuj ("Ebokazio eta sugestio nagusi baten mesedetan"), Sinonimoen hiztegia ("Euskararen mesedetan izango delakoan"), BAtx Obab ("Proposamena nire mesedetan zetorrelako"), Balea eta euskaldunak ("Bale ihardueraren mesedetan"), M. Ugalde ("Euskararen mesedetan egin duten ahalegina"), A. Alonso ("Azkoitiako 6-0ko emaitza berdintzeko zorian izan zen Segura, baina jokoan zen puntuetako bat galdu zuen Zestoaren mesedetan"), H. Etxeberria ("Komunikabide bakoitza bere jabeen mesedetan dabilela"), B. Urgell ("Besteen mesedetan idatzi zezala"), Arte modernoa ("Espresioaren mesedetan"), Goenkale ("Bere pilotari famaren eta kontu korrontearen mesedetan"), MAtx 2 ("Elizaren mesedetan", "bere eragozpena Olentzeroren mesedetan da"), HD kulturak ("Mundua bere mesedetan konkistatu"), Jorge de Oteiza ("Beste baten mesedetan kultura tradizionala gainditu beharra"), Egunk 1996 eta 1998 (""Gizarte osoaren mesedetan" egin ohi duten lana", "Ekoizpen gutxiko lana egin dute, indar handiko abestien mesedetan"), NAO 1996 2 ("Arautzen diren fundazioen mesedetan egindako dohaintzek [...] Komunitatearen mesedetan"), J. Intxausti 2 (""vascongados" hitzez izendatzen zituen euskaldunen mesedetan", "Berorien mesedetan norabideratutako politika"), A. Elosegi (""edertasunaren" mesedetan"), Heriotza ("Kontsumoaren mesedetan"), Finantza zuzenbidea ("Eskumenak galdu zituzten, organo ikuskatzaileen mesedetan"); -i mesedetan 1, Berrietan 1996 ("Honela zuzenean hartuko litzakez soluzioak eta ez goiko instituzioei mesedetan ibili").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

-en mesedetan : DFrec 5 (Euskaltzaindia eta Deia bina, Egin 1), HiztEn (AS, -i mesede eginez, -en onerako), Euskalterm 1 (-en mesederako sinonimoarekin); mesedetan : AB50 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

mesedetan : EuskHizt (adib. gisa) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: AS: -(r)en mesedetan / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

mesede sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

askoren mesedetan egina.

mesedetarako
Heg. Mesederako. (-en atzizkiaren eskuinean). Nik, bakar-bakarrik, zer den zure mesedetarako eta zer den zure kalterako esango dizut.
Loturak

Aztergaia: mesedetarako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: MESEDETARAKO. Para beneficio de, para provecho de. v. MESEDERAKO. Nik, bakar-bakarrik zer dan zure mesedetarako ta zer dan zure kalterako esango dizut. MAtx Gazt 65. Horiek gorabehera, guztion mesedetarako izango da noski liburu hau. MEIG III 47. (No precedido de gen.). Alabatxo bat baduala-ta, ori mesedetarako izan liteke. TxGarm BordaB 182. Anemia daukanak ere mesedetarako izango du intxaurraren pruitua. Ostolaiz 55.

mesedetarako 64: Argia 3 (“Beste idazle baten testu baten mesedetarako lan egin behar du norberak”), Elkar (“Azken bidaiatik itzultzean, espeziea asko gehitu dela konturatu naiz, ardiak, batez ere; artilegintzaren mesedetarako izango dela espero dut, oso fina baitute ilea”), Deia (“Ana María Gonzales eta ASEBI elkarteak jaso zuten ostegunean 2011ko Pertsona Boluntarioaren eta Erakunde Boluntarioaren sariak, hurrenez hurren, besteen mesedetarako eta laguntzarako eskainitako denboragatik eta esfortzuagatik”), Consumer 34 (“Gaur egun, panorama sozial eta laborala horrelakoak izaki, zenbat eta prestakuntza hobea izan orduan eta askatasun eta segurtasun handiagoaz gozatuko da gizakia, bistan da, eta hori haren seme-alaben mesedetarako ere izango da”), Berria 13 (“Herri osorako planteamendu orokorrik gabe, beti herritarrak izango baikara kaltetuak, politikoen kapritxoen mesedetarako, hain zuzen ere”), EiTB 4 (“Nire berbak Ertzaintzaren mesedetarako bakarrik esan ditut”), Jakin (“Internet esparru libre bezala baino, enpresa horiek guztiek beraien mesedetarako izaten diren «merkatu espazio itxiak» sortzeko joera gero eta handiagoa da”), DiarioVasco 6 (“Talde horietan baserritarrek eta kontsumitzaileek elkarlanean jarduteko konpromisoa hartzen dute, urte guztian produktuak zuzenean kontsumitzeko, inolako bitartekaririk gabe, bi aldeen mesedetarako”), UEU (“Interes ekonomikoak: interes (22), ekonomiko (7), botere (5), garesti (5), irabaztea(5), mesedetarako (5), negozioak (5)”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

mesedetarako 13: Berria (“Hura bizitza politikotik desagertzea Likudeko hautagai Binyamin Netanyahuren eta Alderdi Laboristako buru Amir Peretzen mesedetarako izan daiteke”), Pello Zabala 3 (“Ikus ditzagun hain mesedetarako eta onuragarri ez direnak, batere fabore egiten ez duten giza-jarduera tristeak”), Xanti Iruretagoiena 2 (“Eskaeragile horren probetxurako eta mesedetarako izango direla pentsatuko du, noski”), Xabier Olarra 2 (“Lau mota bereizten dira: larriak, barkagarriak, zurigarriak eta goresgarriak, baina hildakoari ez zaio asko axola berea batean edo bestean sartzea: sailkapena abokatuen mesedetarako da”), Jose Morales 2 (“Ez da komeni indarra erabiltzea: horrek ez luke inolako onurarik ekarriko, gaizkileen mesedetarako litzateke”), Lourdes Oñederra (“Hori hots unitate solteen eraketaz esan badaiteke oro har, bereziki aipatzekoa da euskaraz hots-bilkuretan INGURUNEAREN eraginez gertatzen diren fortitio edo indartze asko ere ahoskeraren mesedetarako gertatzen direla”), Edorta Jimenez (“Horrela ez izatekotan, aditu horiek ere gauzak jakin gabe predikatuz edo beren negozioen mesedetarako bakarrik dihardutela sinetsi beharko dugu zilegitasun osoz”), Harkaitz Cano (“Horixe izango da egunonaren aurretik galdetuko didatena, ea mojaz ez ote naizen errukitu, ea ez ote den tramaren mesedetarako moja bizirik mantentzea hobe”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke mesederako azpisarrerarekin batera.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa mesede sarreran.

mesedetu, mesede/mesedetu, mesedetzen
du ad. Mesede egin. Jainkoak mesedetu ninduen.

Aztergaia: mesedetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 2002-06-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

mesedetu 13: Mg CC 2 ("Nork nai sentitzen du geiago adiskide, ta mesedetu baten aldetik artzen dan naigabe edo injuria", "Ordea kristau ain mesedetuak, ain maite izan dituenak egitea alako injuriak amorioa geien agertzen dan lekuan nola izan ez sentikizun andia?"), Añ 6 ("zeuroen adiskide mesedetu batek egiten deutsuenean esker-bagetasun txikien bat!", "Alakoz eze, non azkenean osoro ta alde guztietan barrutik ta kanpotik deiturik ta mesedeturik bere grazian ta adiskidetasun zorionekoan ifinten gaituz geure erru ta deungetasun guztiak parkaturik", "Esan gura dot, len legez bai, baña ezkaituela orduan len baño indartsuago ta sendoago deituten ta mesedetuten", "Eta onela, bera bere Jangoikoak mesedetu, ontartu ta faborezitu eban, biotzean ukutu eban, argi santu batzuk, gogoeta on batzuk emon eutsezan", "Zer egingo deutse, bada, Jangoikoak bere maitetasuna gaiti pobreak sokorridu ta mesedetuten dituenai?", "Santu guztiak zoriondu, doatsutu, lagundu, mesedetuten ditu Jangoikoak, diño San Agustinek"), Lard ("Tabita il zan, bere mesedetu guziak negarrez utzita"), Aran SIgn 4 ("Aingeruen Erregiñ txit itzaltsuak, [...] mesedetu ta ikustalditu zuen, eziñesan-alako gozotasunez anima ase ta murgildurik", "Ama Birjiña guziz Santaren seme leial eta mesedetua", "Abiatu zitzaizkan aurrerakoan anima guztiz mesedetu ta kutunai eman oi zaizten ontarte ta gustorik atsegintsuenetakoak", "Zerbait nere bizimodua zuzentzeaz Jaungoikoak mesedetu ninduanean [...]"), eta OEH argitaratuan, gainera, Añ NekA ("Azkenean emon eutsan pagu gaistoa erri mesedetu onek").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

mesedetu 7: Larz HilEspos ("Asiera artan gure Jaunaren kontrako jazarkunde batzuek etortzen zitzaizkidan: zergatik zuzen dabillena gertatzen dan ola zatitua, eta oker dabillena, berriz, mesedetua"), M. Etxaide 4 ("zizareen irensketa-lanak mikrofloraren sakabanaketa mesedetzen du", "Zizareen irensketa-botatze etengabeak hiru modutan mesedetzen ditu landareak", "Halaber, bakterio nitrogeno-finkatzaileetariko asko galerietako hormetan finkatzen direnez, nitrogenoaren zikloa mesedetu eta bizkortu egiten da", "Zizareek lurzoru bat mila modutara mesedetzen eta aberasten badute, alderantziz, inguru batetik desagertzen direnean, kalteak besterik ez dira sortzen"), Azterketa Historikoak/1 ("Frantses armadaren kontra nabarmendu ziren Independentzi gerratearen ondoren hasiko dira Diputazioetan boterea eskuratzen, are gehiago Hirurtekoan, Fernando VII.ak mesedeturik, oligarkiak azaldutako apaltasuna ikusita"), I. Aldabe ("Udalerriaren hegoaldeko klima-baldintzek mahatsondoaren laborea laguntzen dute, artoarena hain mesedetua ez den bitartean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

mesedetu : HiztEn (mesede egin; batez ere era burutuan, edo izenondo gisa), Euskalterm 2 (hauetan: nazio medesetuenaren klausula 1: nazio faboratuenaren klausula sinonimoarekin; nazio mesedetuen 1: nazio faboratuen sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

mesedetu : EuskHizt (G. g. er. batez ere era burutua erabili izan da, izenondo gisa; mesede egin), ElhHizt (batez ere era burutuan , edo izenondo gisa: ayudar, favorecer), HiruMila (favorecer) // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

mesede(tu), mesedetzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

mesede egin.

Erabilera-oharrak

batez ere era burutua erabili izan da, izenondo gisa.

mesedez
Zerbait eskatzean erabiltzen den jendetasunezko esapidea. Ik. arren 4; otoi; faborez. Zure autoa utziko didazu, mesedez? Mesedez, zaldi hau edukiko didazu apur batean? Zaude pixka batean, mesedez. Barka, mesedez, aipamenaren luzea. Aizu, mesedez, nahikoa da! Esan zioten, mesedez, ateratzeko. Mesedez!
Loturak

Aztergaia: mesedez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1995-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

mesede sarrerari dagokion azpisarrera.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper