11 emaitza merkatu bilaketarentzat - [1 - 11] bistaratzen.

merkatu1
1 iz. Erosteko eta saltzeko, toki jakin eta ageri batean, eta, batez ere, egun jakin batzuetan, gertatzen den jende bilera; salerosketa horiek egiten diren tokia bera. Ik. azoka; feria. Merkatuan erosi, saldu. Merkatura joan. Hazparnen egiten da merkatu handia. Iruñeko zerri merkatu aipatua. Merkatu egun batez. Merkatuko plaza. Merkatua eta arkupea, jendez beteak.
2 iz. Herrialde batek edo industria-jarduera batek ekoizten dituen salgaien helburu den eremu geografikoa; salgai baten erosle potentzialen multzoa. Atzerriko merkatuetan saltzeko. Asiako merkatuan sartzeko asmoz bultzatu dute proiektu hori. Merkatu zabalera heltzeko hizkuntza indartsua du Erresuma Batuko komikigintzak: ingelesa. Askori bitxia irudituko zaion arren, gero eta merkatu handiagoa dugu.
3 iz. Produktu jakin baten salerosketa-jarduera. Kobre merkatuaren jabe egiteko. Eragiketa hori egitean, merkatuko baliotik hurbilen dagoen balioa hartu behar da aintzakotzat. Merkatuko prezioa baino askoz ere prezio merkeagoan saldu diote.
4 iz. Ondasunen edo zerbitzuen salerosketari dagokion jarduera. Merkatuaren legeak.

Esaera zaharrak

Beharrak, zaharra merkatura.
merkatu2, merka, merkatzen
du ad. Zerbaiten prezioa beheratu, merkeago bihurtu. Edariak merkatzen ez badira. Merkatuko bazenu, gehiago salduko zenuke. Ugaritasunak merkatzera dakar edozer gauza.
merkatu beltz
iz. Legez kanpoko eta ezkutuko merkataritza, urriak edo debekatuak diren salgaiak legezko edo merkatuko prezioen gainetik saltzen dituena. Alkohola saltzeko debekua kendu zutenean, merkatu beltza eta bortizkeria desagertu ziren. Boliaren merkatu beltza. Merkatu beltzean 200.000 euroko balioa izan zezakeen atzemandako kokak.

Aztergaia: merkatu beltz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:011 2003-07-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

merkatu beltz 2: Or QA ("Lapurreta, merkatu beltza ta gañerakoak"), MEIG (ingeleseko black market-en azalpen bezala).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

merk(h)atu beltz (eta merkatu beltz egile) 11: SoEg 5 (adib.: "Frantzian badira ainitz merkatu beltz egile [...] Eskasia deno, merkhatu beltza izanen da"), Herr 1969 eta 1987 ("Dirudunak merkatu beltzean ari ziren", "Nun ez diren tratulant oker zonbait merkatu beltzari lotzen ixilean tresna horien saltzeko!"), Mundua 1993 ("Merkatu beltzean bakarrik aurkitu zitekeen"), H. Cano ("Errubloak bailiran biltzen ditu balak sakelera, merkatu beltzean etekinik eman dezaketelakoan"), Filosofia/1 ("lan-kontratazioa bere merkatutik kanpo ateratzen da [merkatu beltzera, ezkutuko ekonomia...]"), Txirringa ("Merkatu beltzean prostituzioak toki aparta du").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

merkatu beltz : AB50 1, HiztEn (AS), LurE (adib. gisa), Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

merkatu beltz : ElhHizt (AS), EskolaHE (adib. gisa) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal mercado negro / marché noir formen ordainak: merkatu beltz : HiztHand, ElhHizt, HiruMila // Casve FE: harreman gorde, salerospen ixil // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, HaizeG FB, T-L LFB, PMuj DCV.

Erdaretako formak

fr (DLLF): marché noir; en (Collins): black market // Ez dugu aurkitu ap. it (S. Carbonell), de (Langenscheidts).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-beltz.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

merkatu 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

merkatu ekonomia, merkatu-ekonomia
iz. ekon. Merkatu librean oinarrituriko ekonomia. Ik. merkatu libre. Gaur egungo gure inguruko ekonomiak merkatu ekonomiak dira, baina ekonomia horietan sektore publikoak ere parte hartzen du. 120. artikulua: Estatu kideek eta Batasunak lehia askeko merkatu-ekonomia irekiaren printzipioa errespetatuz jardun behar dute.

Aztergaia: merkatu-ekonomia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh114 2022-05-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 163; ETC: 572

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ElhHizt: merkatu-ekonomia economía de mercado; Adorez: merkatu ekonomia: economía de mercado; Labayru: merkatu-ekonomia economía de mercado, NolaErran: économie de marché merkatu ekonomia Euskalterm: 0.

Bestelakoak

ekonomia 1 iz. Gizarte bateko ondasunen ekoizte, banatze eta erabiltzearekin loturiko gertakari eta jardueren multzoa. Euskal ekonomiaren egungo egoera. Ekonomia kapitalista. Ekonomia irekia. Merkatu ekonomia. Ekonomia saila. Eskualde baten ekonomia-egitura. Ekonomia-baliabideak. Ekonomia eta gizarte arazoak. Europako Ekonomia Erkidegoa. Adierazle ona dugu gaurko hau, esan nahi baitu gure ekonomia-jarduera poliki-poliki hobetzen ari dela.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Ekonomia arlokoa dela adierazi. Adibidea ezabatu ekonomia sarreratik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa merkatu eta ekonomia sarreretan.

Jakite-arloak

Ekon.

merkatu kuota, merkatu-kuota
iz. ekon. Enpresa edo produktu bati merkatuan saltzen den guztitik dagokion partea edo ehunekoa. Erosketa gauzatuko balitz, Lloyds TSB berriak sekulako merkatu kuota izango luke Erresuma Batuan, eta are handiagoa Eskozian.

Aztergaia: merkatu-kuota

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-02-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): merkatu(-)kuota 104: Laneki 3, Elhuyar 8, Consumer 5, Berria 49, EiTB 31, Jakin 7, Argia; merkatu zati 3: Berria, EiTB, Argia.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: merkatu(-)kuota 38: Berria 26, Koro Navarro 8, Iñaki Heras 4; merkatu zati 1: Herria.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: merkatu-zati, merkatu-kuota (Ekon.) termino normalizatuak dira (es cuota de mercado; fr contingent de marché, part de marché; en market share, market quota).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu merkatu(-)kuota, merkatu(-)zati formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es cuota de mercado / fr contingent de marché: Elhuyar: merkatu-zati, merkatu-kuota / NolaErran: merkatu zati / Zehazki: merkatu zati Fin. / Labayru: - / Adorez5000: merkatu-kuota.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta beharrezkoa. Azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa merkatu sarreran.

Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Ekon.

merkatu libre
iz. Salgaien prezioak eskariaren eta eskaintzaren arabera ezartzen diren merkatua, enpresen arteko lehia askea eta estatuaren esku hartzerik eza ezaugarri dituena. Lehenago demokraziaren oinarria herriaren subiranotasuna baldin bazen, orain merkatu librea da oinarri hori, eta nazioz gaindiko kapitalen interesa da demokrazia globala arautzen duena. Batez beste, 3.308 euro balio du merkatu libreko etxebizitza baten metro koadroak.

Aztergaia: merkatu libre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2011-03-03): merkatu libre 88: Consumer 8, Berria 61, EiTB 15, Argia 8, DiarioVasco; merkatu aske 19: Berria 7, EiTB 11, Jakin.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: merkatu libre 48: Berria 44, Herria, Amaia Lizarralde 2, Txema Ramirez de la Piscina; merkatu aske 23: Berria 9, Iñaki Heras 13, Andres Urrutia.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: “merkatu libre”

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es mercado libre, libre mercado / fr libre marché: Elhuyar: merkatu libre / Nolaerran: - / Zehazki: merkatu aske / Labayru: merkatu libre / Adorez5000: merkatu libre.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da, eta horren premia dago.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa merkatu sarreran.

merkatu nitxo, merkatu-nitxo
iz. ekon. Merkatu segmentua, merkatuko eskaintza orokorrak asetzen ez dituen antzeko premia eta nahiak dituzten kontsumitzaileek osatua dena. Itsas Foroaren iritziz, batez ere hiru merkatu nitxotan oinarritu behar dute sektoreko euskal enpresek.
merkatuko nitxo
iz. ekon. Merkatu nitxoa. Ezin dugu gure ekoizpena merkatuko nitxo edota ekoizpen mota bakarrera mugatu.
merkaturatu, merkatura/merkaturatu, merkaturatzen
du ad. ekon. Salgai bat merkatu sisteman ezarri, merkatura atera. Txinako Sinovac Biotech botika-enpresak A/H1N1 gripearen aurkako txertoa merkaturatzeko baimena lortu du.

Aztergaia: merkaturatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

merkaturatu, merkatura(tu), merkaturatzen. du ad. Ekon.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

merkaturatu, merkatura(tu), merkaturatzen.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: aditz erregimena markatzea falta da.

 - Erabakia: BAgiria (1998-09-25): batzordearen proposamena du gisa markatzea da, Ekon. arlokoa dela markatuz. Merkaturatu naiz (cf. etxeratu naiz) modukoak ez dira oso erabiliak, nahiz eta zilegi diratekeen.

merkaturatzaile
adj./iz. Produktu bat edo zerbitzu bat merkaturatzen duena. Bezeroek enpresa merkaturatzaile bati erosten diote energia. Argindar ekoizleek eta merkaturatzaileek tarifa arautua finkatzeko enkantea egin zuten atzo. Ontzi-jabeak, arrantzaleak eta merkaturatzaileak.

Aztergaia: merkaturatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh90 2020-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu merkaturatzaile formarik.

merkaturatzaile 90: Argia 6, Berria 18, EiTB 14, Espainiako Gobernua 15, Goiena 3, Jakin, Laneki 32, Nafarroako Gobernua.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

merkaturatzaile 3, Berria.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Jasotzekoa da, EHko merkaturatu aditzaren eratorri erregularra baita.

merkaturatze
iz. Salgai bat merkatura ateratzea. Hidrokarburoen produkzioa, merkaturatzea eta garraioa.

Aztergaia: merkaturatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: comercialización.

Ongi eratua da

berrikitan eratu eta erabiltzen hasia, eta egokia.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper