7 emaitza malko bilaketarentzat - [1 - 7] bistaratzen.

malko
iz. Negar tanta. Negar malko mardulak. Malko saminak, garratzak, gozoak. Damu malkoak. Begietatik malkoak zerizkiola. Bi malko lehertu zitzaizkion. Malko bat xukatu zuen. Malko tanta labainak betertzetik behera. Malkoz bete zaizkio begiak. Begiak malkoz lausoturik. Odolezko malkoekin negar egitea eskatzen duen gauza da hau. Malkozko haran honetan.
Ohiko lexiak

Aztergaia: malko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau89
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1995-10-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: malkotan adlag.; eta, hala onartuz gero, malko-guruin ; eta adibide gisa: malkozko (malkozko haran honetan).

malko guruin, malko-guruin
iz. Begiko organoa, malkoak sortzeko eta jariatzeko betekizuna duena, begi zuloaren goiko aldean dagoena.
malko jario, malko-jario
1 iz. Atsekabe edo zirrara baten ondorioz malkoak jariatzea. Malko jarioa aurpegian behera. Ugaritu egin zen neskame-morroien malko-jarioa.
2 iz. med. Begien erretasunak edo gaitzen batek eragindako malko-guruinen gehiegizko jarioa. Ez zekiten zerk eragiten zien malko-jario hura. Besteak beste, sudur eta begietako azkura, begi gorriak, malko jarioa, doministikuak eta kongestioa ditu sintoma udaberriko alergiak.
Loturak

Aztergaia: malko-jario

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-03-12 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: MALKO-JARIO. Llorando. Arrizko illobian atergabe malko-yario bai-zatza. Zait Sof 16. Denbora luzean egondu zen malko-jario, oso oso ixillik. Txill Let 97. Bertsolariak malko jario / agur itzak esatean. MMant 166.

malko(-)jario 7: Consumer 2 (“Homeopata batentzat tipulak usinak eta malko jarioa tratatzeko balio du eta kafeinak lorik eza ekiditeko”), Berria 2 (“Malko jarioa aurpegian behera”), Argia 3 (“Ez zekiten zerk eragiten zien malko jario hura baina, denak ari ziren kontu bera gai eta ardatz zuten harekin elkarrizketa amaiezinetan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

malko(-)jario 12: Mirentxu Larrañaga 2 (“Ordurako ez zeukan besterentzako malkorik; berarengatik baino ez zerion bizi-bizi malko-jarioa.”), Antton Olano 2 (“Astebeteko malko-jarioa eta kito, ezta?”), Xabier Olarra (“Legea Epaimahai buru zegoela, // Errukia heldu zen --, malko-zeriola”), Jokin Urain (“Ederra da gurea: ikastoletako irakasle gara, euskaraz abesten ditugu kantu ederrenak, emozioz malko jario, alemanak, frantsesak eta mundutar guztiak txundituta utziz, eta harro sentitzen gara gure izateaz...”), Patxi Zubizarreta (“Malko jarioan hasi zen orduan, eta auhenka, Zaita hunkitu nahian”), Itxaro Borda (“Kastelari zimurrek udalatu matelak bustitzen zizkion malko jarioak”), Xabier Olarra (“Astindu eta nahasmendu baten ondoren, esan du eta aldarrikatu du ahots eta tonu negarti eta malko-jario antzean, aldamenekoak eta bidaideak apropos eta nahita bultza egiten eta gogait eragiten diola baten bat jaisten eta ateratzen denean”), Asisko Frantzizko (“Gizon jainkozalea, malko-jario hauen artean halako zerutiar poztasun batez azaltzen zen”), Juan Garzia (“oinutsik hara-hona lasterka, garrei gogor eginez malko-jario itsugarriz; zapi bat dramalarik lehen diademaz apainduriko buruan, eta jantzitzat, soin argal eta haurgintzak maiztua estaliz, burusi bat, izuaren asalduan atzemana...”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta adibide gisa jasotzea egokia izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Adibide gisa jasotzekoa malko sarreran.

malko-jario
adb. Malkoak isuriz. Denbora luzean egon zen malko-jario, oso-oso isilik. Euskaraz abesten ditugu kantu ederrenak, emozioz malko-jario.

malkoak igurtzi
du ad.-lok. Malkoak igurtzi eta, isilaldi xamur baten ondoren, berriz ere hantxe segituko zizun gure aitonak, nola ibili zen kontatzen.
Ohiko lexiak

Aztergaia: malkoak igurtzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

malkoei eutsi
dio ad.-lok. Negar egiteko gogoari eutsi. Batek baino gehiagok lanak izan zituen malkoei eusteko. Hunkituta dago malkoei eutsi ezinik.

Aztergaia: malkoei eutsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Gaur egun negarrari eutsi azpisarrera da. Horrekin batera jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa malko eta eutsi sarreretan.

malkotan
adb. Malkoz betea. Ik. negarrez. Aurpegia malkotan eta herioa bihotzean.
Loturak

Aztergaia: malkotan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-01-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS: malko(e)tan.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

malko sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper