17 emaitza makur bilaketarentzat - [1 - 17] bistaratzen.

makur1
1 adj. Lerro zuzena bezalakoa ez dena. Ik. oker. Akerraren adarra bezain makurra. Aker adar-makurra. Gizon zango-makurra.
2 adj. Zuzena ez dena. Bide makurra hartu omen dugu. Haren ibilera makurren berri jakiteko. Alde makurrak argiago ikusteko. Jokabide makurra. Arrazoibideok zuzenak ala makurrak diren, geroak esan beza. Ez dira ezertaz oroitzen eta, are makurrago dena, ez dute ezertaz oroitu nahi. Gizon makurra. Bere grina makurren mendean. Satan bihotz-makurra.
3 (Adizlagun gisa). Ik. kukuak makur jo. Makur dabiltzanak zuzenarazteko. Zuzen ala makur mintzo zaren jakin dezagun. Nerau izan nintzen, zuzen nahiz makur, horren alde agertu nintzena. Burua makur, alde egin zuen. Ezpain ertzak makur eta begia heze. Makur jokatu zuen. Makurregi ez ibiltzeko. Bertso hori makur dabil, lehen lerroan bi silabako hitza falta baita.
makur2
1 iz. Hutsa, akatsa. Gizon-emakumeen hutsak, makurrak eta ahuleriak aurkitzeko. Kontu horrek badu nonbait makurra. Gaizki mintzatzeko makurra gero eta oparoago ageri omen da. Hori ikusten ez badu, badu makurren bat begietan.
2 iz. Batez ere Ipar. Ezbeharra, zorigaitza, kaltea. Makur handiak gertatu dira istripuan. Ez zen profeta izan behar, oraingo makur izugarriak urrundanik heldu zirela ikusteko.

Esaera zaharrak

Zangoak behar ditu xuxenak, makurrak eskarniatzen ari denak.
makur-makur egin
ad.-lok. Erabat makurtu, asko makurtu. Makur-makur eginda eta ilea urdindua. Burua eta belauna makur-makur egin eta eskuan musu eman zion.

Aztergaia: makur-makur egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 2000-12-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

makur makur egin 1: A BGuzur ("Nik orduan makur makur eginde, [...] uretan sartu barriro ta kaira ioan nintzen"); OEH argitaratuan, gainera: Elexp Berg ("Auto-ostian makur-makur eindda egon giñan tiruak ixilddu arte"), eta makur egin 1, EG 1958 ("Makur egiñik, an gelditu zan Arune begiak ernai, izuzko ikara bat soiñatik zebilkiola").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

makuregin 2, 'oker jokatu': Vill 1952 ("onean soil-soilik imitatu ta jarraiki behar zaiela [idazleei] nabari da, eta ez makur egin zutenetan"); Zait ("Gurasoen etxea bertan bera utzi nuenean, makur egin nuen"); makur-makur egin 5: Elizondo Loretegi ("Otsoa ziplo geratu zan, elbarriak joa bezela; ta gero poliki-poliki, makur-makur egin-da, Prantziskoren oiñetaraño etorri, ta antxe etzan-da gelditu zan"); A Ipuiñak (OEHko testuinguru bera);Tom Sawyer/1 ("bi buruak han zeuden makur-makur eginda mahai gainean"); E. Urkiola 2 ("txakurra bere loturatik askatu eban eta bere askatzailearen inguruan pozez saltoka ibili ondoren, makur makur eginda etxosteruntz abiatu zan", "Han egoan katu zoroa [...] saguaren gainera jausteko prest ba lego lez makur makur eginda").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

makur-makur egin ">LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

makur-makur egin : EuskHizt, EskolaHE (burua makur makur eginik); 'ri makur egin : PMuj DVC (engañar, seducir, trampear, chasquear) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin bikoiztapenekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

makurtu sarrerari dagokion azpisarrera.

makurbide
1 iz. Okerbidea. Makurbidean jarri.
2 iz. Liskarbidea. Halakoekin ihardukiz, makurbiderik baizen ez baita. Bozak ez direla nahasbide eta makurbide baizik.

Aztergaia: makurbide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau89
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-10-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-r(tu)+b-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bide.

makurdura
1 iz. Inklinazioa. Lurraren ardatzaren makurdura ekliptikaren planoarekiko. Teilatuaren makurduraren egokitasuna.
2 iz. Kurbadura. Arkuaren makurdura.
3 iz. fis. Egitura-elementu baten portaera, elementu horren luzetarako ardatzarekiko elkarzuta den kanpotiko karga bat ezartzen zaionean. P kargak makurdura eta trakzioa sortuko ditu barran. Makurdura bi esfortzuren ondorioz sortzen da.

Aztergaia: makurdura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau89
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-06-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

makurdura, kurbadura.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-r(tu)+d-.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-dura.

makurgaitz
adj. Ia ezin makurtuzkoa.

Aztergaia: makurgaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau89
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-10-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-r(tu)+g-.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gaitz.

makurgune
1 iz. Makurdura bat dagoen gunea.
2 iz. Bihurgunea.
3 iz. Ahulgunea. Ez zuten, ordea, makurguneok etsi, eta, pixkana-pixkana, Martinek uzkurtasun uneak eramaten ikasi zuen.

Aztergaia: makurgune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-12-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gune/-une.

makurka
1 adb. Zeharka. Makurka ibili.
2 adb. Makurtuz. Masailak gorririk, uzkurka, burua makurka. Katu ostikatua bezalaxe, zokondora hurbiltzen zen makurka. Zeureak ez dituzun soroetan makurka ibiltzea.

Aztergaia: makurka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau89
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-10-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

makurkeria
iz. Egite makur gaitzesgarria. Ik. okerkeria. Bidegabe eta makurkeria handia egiteko bidean jarri zen. Makurkeria doilorra.

Aztergaia: makurkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau89
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-10-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
makurki
adb. Oker. Makurki mintzatzea.

Aztergaia: makurki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau89
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-10-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

makurraldi
1 iz. Gauzak makur ateratzen diren aldia; gauzak makur ateratzea. Ik. okerraldi. Bizitzaren joan-etorri eta makurraldiek herrestan eraman eta otzandutako gizona.
2 iz. Makurtzea. Irribarrez eta makurraldi ttipi bat eginez, esaten nien: (...).
3 iz. Ipar. Haserrealdia. Hik ez duk irainik jaso eta makurraldirik eraman.

Aztergaia: makurraldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau89
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-10-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-r(tu)+a-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

makurrarazi, makurraraz, makurrarazten
du ad. Makurtzera behartu. Bertutezko bidetik gu makurrarazteko. Ez da edozein haizek makurraraz dezakeen zuhaitza. Burua makurrarazi zion. Senarra bere nahikerietara makurrarazirik.

Aztergaia: makurrarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau89
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-10-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

makurrarazi, makurraraz, makurrarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

makurrarazi, makurraraz, makurrarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-r(tu)+a-.

makurrera
iz. Makurtasuna (joera). Gaitzerako grina eta makurrera.

Aztergaia: makurrera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau89
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-10-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
makurtasun
1 iz. Makurra denaren nolakotasuna.
2 iz. Joera, isuria, bereziki makurreko aldera. Edanerako makurtasunetik jaiotzen diren ondorio gaiztoak. Bekaturako makurtasuna. Ez dut ezkontzarako makurtasunik.

Aztergaia: makurtasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau89
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-10-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
makurtu, makur/makurtu, makurtzen
1 da/du ad. Norabide zuzenetik, edo berezko edo ohiko norabidetik aldaratu. Ik. okertu. Ez ezker ez eskuin makurtu gabe. Gazte zoroak erraz makurtzen dira. Herria ez zen Jaunaren legeetarik makurtu. Zuzenak okertzen, okerrak makurtzen.
2 da/du ad. Zuzen dagoena beherantz higitu. Fruituen pisuak makurtzen ditu adarrak. Makurtu zen eta hatzaz lurrean idazten hasi zen. Goldearen gainean makurtua. Pegarra makurtu eta edatera eman zion.
3 da/du ad. Besteren bide, molde, esan eta iritzietara egokitu, etorri edo etorrarazi. Ik. lerratu 5. Ez naiz besteren legeetara makurtzeko sortua. Nire eskariak entzutera makurtzen bazara. Amore eman eta besterenera makurtu. Gu gara hizkuntzari makurtu behar gatzaizkionak, ez hizkuntza guri. Nork dauka gu makurtzeko eskubidea?
4 da/du ad. Lerratu, limurtu. Alde gaitzera makur ez gaitezen. Bekaturantz makurtzen gaituen ohitura gaiztoa.
5 da/du ad. Ipar. Haserretu. Elkarrekin makurtu. Bi adiskideak makurtuak dira.

Aztergaia: makurtu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1995-10-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

makurtu, makur(tu), makurtzen. da/du ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: makur-makur egin .

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

makurtu, makur(tu), makurtzen.

makurtzaile
adj./iz. Norbait gaizkira edo bere iritzi edo esanetara makurtzen duena. Poliziak debeka ditzake kazeta, liburu eta paper mota guztiak, jendeen makurtzaile baldin badira.

Aztergaia: makurtzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 2000-12-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

mak(h)urtzaile 2: Zby RIEV 1909 ("Mihi tzarra da denen zikhintzailea eta kaltea hauzo eta ahaiden makhurtzailea"), Iratz GH 1968 ("Batzuek, beren indar, min eta otoitzez, Jainkoak deitu alde iganarazten dute beren jendea eta makurtzaile hoik ere zerurarazten"); makurtzale 1, Herr 22-5-1958 ("Polizak debeka ditzazke kazeta, liburu eta paper mota guziak, jendeen makurtzale balinbadira").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

makurtzaile 7, beti momentu makurtzaile lexian: Elhuyar 6 (adib.: "Momentu makurtzaileak aztertuz, momentu makurtzaile hauek desberdinak izatea beharrezkoa dela ikusten da", "momentu makurtzailea eta indar ebakitzailea positiboak direla joz, elementuarekiko habearen eskuinaldeko zatiaren eragina aipatu indar-bikotearen momentuak eta indarrak errepresentaturik dago", "Beraz, karga arteko habearen zatietarako, indar ebakitzailea, momentu makurtzailearen x-ekiko deribatua da"), TeknolMekan 1 ("Kasu gehienetan ordea, eta oro har, momentu makurtzailea ezezik indar ebakitzailea ere agertuko zaigu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

makurtzaile : Euskalterm 1 (flexio sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

makurtzaile : DRA (1 malquistador; 2 pervertidor), PMuj DVC (inclinador) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

makurtze
iz. makurtu aditzari dagokion ekintza. Buru makurtze handiak eginez agurtzen zuen.

Aztergaia: makurtze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 2000-12-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper