18 emaitza lerro bilaketarentzat - [1 - 18] bistaratzen.

lerro
1 iz. Norabide berean jarririk dauden pertsonen edo gauzakien segida. Ik. errenkada; lerrokada; ilara; andana. Karrikaren bi bazterretan baziren bi argi lerro, guztiz distiratsuak. Mendilerro andana gora batzuez inguratua. Habe lodiari datxezkiola, gapirio lerroak. Berrogei bat dantzari, lau lerrotan. Apaizak aurrena; bi lerro beltzetan gizonak hurrena.
2 iz. Taldea, maila, kategoria. Euskal artisten lerroan ipini du bere burua. Aberatsen lerroan agertu nahia.
3 iz. Errenkada zuzen batean idatziriko hitz edo ikurren segida. Lerro batzuk idatzi. Hamar lerrotan adierazia. Orrialdea eta lerroa. Testua errazago irakurtzeko, lerro-jauziak sar ditzakegu puntuaren ondoren. Lerroz lerro irakurri. || (Olerkietan). Ik. bertso 1. Bigarren ahapaldiko lehen lerroan. Hamalau lerroko olerki lana.
4 iz. Errepideetan, automobil lerro batek zirkulatzeko eratutako bide zatia. Ik. errei 2. Autobidean hirugarren lerroa ireki dute.
5 iz. mat. Dimentsio bakarreko hedadura jarraitua. Lerro makurra. Lerro kurbatu itxia. Lerro paraleloak. Bi lerroek elkar jotzen duten puntuan. || Bide lerroak estaliak zeuden elurrez. Ez baita sekula naturalistarik azaldu, bizigabeen eremutik bizidunetara lerro jarraitu eta etengabe hori aurkitu duenik.

Aztergaia: lerro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-09-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

babes-lerro; mendilerro, mendikate(a).

Jatorrizko forma

lerro, linea; bi lerro elkar ebaki, bi linea elkar ebaki; (lerro, linea) poligonal; linea hautsi, lerro hautsi; linea ireki, lerro ireki; linea itxi, lerro itxi; linea makur, linea kurbatu, lerro makur, lerro kurbatu; linea nahasi, lerro nahasi.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: lerroan, lerro-lerro adlag.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: lerro-makur, lerro-zuzen .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

lerro-lerro, lerroan, lerroka.

lerro itxi
iz. mat. Hasten den puntu berean amaitzen den lerroa. Bi gainazalen ebakidura-lerroa lerro itxi bat izango da.

Aztergaia: lerro itxi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-06-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: “Ia ez nekien haiei nola aurre egin, baina konturatu nintzen gu guztiok lerro itxi bat osatzea izango zela modu bakarra, eta berehala jarri ginen horrela” (Elkar)/ EPG: 3 “Astirik galdu gabe, geziak uretan busti eta demonioen lerro itxietara botatzen hasi ziren.” (Joanes Urkixo) / ETC: 19 “Ez, ezin dute horrelakorik esan, zeren lerro zuzen bat gauzatzera ahalegintzean kurba bat lortuko baitute, guk, izaki tridimentsionalok, zirkulu maximoa deritzoguna, hau da, hagaxka batekin neur daitekeen luzera jakineko lerro itxi bat.” (Jose Ramon Etxebarria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0;

Bestelakoak

itxi2 1 adj. Sarrera edo irteera eragotzia duena. Leku itxi batean sartu. Eskutitz itxia. Talde itxia: kide egitea zaila dena. Lerro itxia: bi muturrak batzen direna. Multzo itxia.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa lerro eta itxi sarreretan.

lerro zuzen
iz. mat. Definitzeko bi puntu besterik behar ez dituen lerro infinitua. Ik. zuzen 12; lerrozuzen. Geometrian ere gauza bera gertatzen da: bi punturen arteko bide motzena lerro zuzena da.

Aztergaia: lerro zuzen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Lexia konplexua (erabileremu mugatukoa)

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: ZTHB-HB bateratzea - Osoko Bilkura (2015-11-27): lerro zuzen iz. Mat. (lerro mota) Sin. zuzen.[AS gisa s.u. lerro; berria gehitzeko eskatu] // [zuzen adiera horretan EHk jasoa du]

lerro-lerro
adb. Bata bestearen ondoan segida edo sail bat osatuz. Urtsuan zazpi leiho, zazpiak lerro-lerro. Berri horiek lerro-lerro idaztera saiatu zela. Lerro-lerro ipinirik aurkituko duzue hemen euskal aditz laguntzaile osoa. Hitzak, ahotik irten orduko, lerro-lerro antolatzen zitzaizkion zein bere tokian, soldadu ongi hezien antzera.
Loturak

Aztergaia: lerro-lerro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: adlag.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lerro sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

lerroalde
iz. Paragrafoa. Sortzen diren ezberdintasunekin, aurreko lerroaldean zehaztu den moduan jardungo da.

Aztergaia: lerroalde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-11-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

lerroalde 21: AAO 1989 2 (2 aldiz: "Bostgarren lerroaldean ezarritakoa bete gabe..."), BAO 1990-1996 9 (adib.: "1986/781. Legegintzazko Erret Dekretuaren Testuko 122. artikulu horretako 2. lerroaldearen itzalpean, lehiaketa publikoa iragartzen da", "Erret Dekretuaren Testuko 122. artikulu horretako 2. lerroaldearen eta hurrengo artikuluen itzalpean, lehiaketa publikoa iragartzen da"), NPAO 1994 ("Hurrengo lerroaldearen arabera definitzen den ureztalurraren azalera oinarrizkoa..."), Ekonomia ituna ("Sortzen diren ezberdintasunekin, aurreko lerroaldean zehaztutako moduan jardungo da"), Droga 1998 3 (adib.: "erregelamendu bidez zehaztutako salbuespenak izango ditu aurreko lerroaldean aipatzen den debekuak", "1. lerroaldean aipatzen diren langileek ezin izango dute odolean 1.000 cc-ko 0,3 gramo alkohol baino alkohol-tasa handiagoa izan"), EuropaBI 2 ("Kontseiluak, bigarren lerroaldean ohartemandako bidezko neurriak hartzerakoan" — bis), MerkatZuzenb ("80. artikuluaren 2 eta 3. lerroaldeak"), Landa TurismoDekretua 1999 ("Aurreko lerroaldean esandakoa gorabehera, ostatua modalitate bietan batera emateko baimenen kasuan, establezimenduaren edukiera 16 plazakoa izango da gehienez ere"), HerriAdminLegea 1999 ("Aurreko lerroaldeetan esandakoa gorabehera, dagokionean eskumena duten auzitegiei erruduntasun-testigantza emango zaie"); lerroaldi 9: EHAA 1982-1995 4 (adib.: "Arduralaritzabide-Legearen 126garren Atalaren lehenengo lerroaldiak dionez...", "Aurreko lerroaldian aipatzen diren ikasturteetan, bataz-besteko kalifikazio lez, ondoren aipatzen diren bataz-besteko notak aterata izatea"), N. Mujika 3 ("Hirugarren lerroaldian azkenez zera irakur dezakegu", "Artikulu beraren bigarren lerroaldiak errotulazio publikoaren aipamena egiten du", "lege honen 10. artikuluak, bere lehen lerroaldian, lurralde, udalen...... izendegi ofizialaren aipamena egiten du"), Arrazakeria ("5/1984 Legearen 4.1. atalaren bigarren lerroaldian jasotako kasua salbuespena izango da"), Polizia 1998 ("Aurreko lerroaldian ohartemandakoaren kaltetan gabe...").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

lerroalde : AB38 1 (fila), AB50 2 ('linea' eta 'párrafo' adierakoak), HiztEn (ik. paragrafo), Euskalterm 1 (párrafo); lerroaldi : AB50 1 (párrafo) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

lerroaldi : AdminHizt, AdmProz, LurraldeAntol, EurItun2 // Ez dugu aurkitu ap. HezkAdmin, LHH, TokiJaurb.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

lerroalde : ElhHizt (párrafo), HiruMila (párrafo, parágrafo), Casve EF (paragraphe), PMuj DVC (lerro-alde: aparte, párrafo); lerroaldi : HaizeG BF (article), Lh DBF (1 paragraphe; 2 article, lettre, etc), PMuj DVC (lerro-aldi: 1 aparte, párrafo; 2 desfile) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, DRA.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

E210: "Gaztelaniazko párrafo esateko, lerro sarreraren azpian lerroalde sartuko nuke nik". // BAgiria (1998-05-29): hurrengo itzulirako uztea erabaki da.

Lantaldearen irizpideak
Aldeko arrazoi handirik ez dago

lehenago -aldi osaerakoa ageri zen, baina, gaur, -alde osaerakoa nagusitu da.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-alde.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

paragrafoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: sartzea eskatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1998-05-29): hurrengo itzulirako uztea erabaki da.

lerroan
1 adb. Lerro-lerro. Lerroan, soldadu batzuk bezala, jartzen dira sei haurrak. Aitak edan lehenik, gero semeek, adin arau, lerroan, gero alabek, azkenik amak.
2 adb. Segidan, etenik edo hutsarterik gabe. Zazpi egunez lerroan eginarazi zion hiriaren itzuli guztia.
Loturak

Aztergaia: lerroan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lerro sarrerari dagokion azpisarrera.

lerroarte
iz. Testuetan, lerro arteko tartea. Lanak DIN A4 formatuko orrietan aurkeztuko dira makinaz, lerroarte bikoitza utzita eta alde bakar batetik idatzita.
Azpisarrerak

Aztergaia: lerroarte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-11-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: lerro-arte. Ik. kale.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-arte: loturik idatzia proposatuko da, jadanik arautuen bidetik (cf. habearte, hodeiarte, itsasarte, mendiarte, sasiarte — vs. sagu-arte).

lerroartean
adb. Hitzek zuzenean eta ageriki adierazten dutena baino, haiek iradokitzen dutena aintzat hartuz. (irakurri, ulertu eta kideko aditzekin). Baina historialariek lerroartean irakurtzen badakite. Lerroartean atzeman daitekeen kritika.
Loturak

Aztergaia: lerroartean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-06-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

lerro 2. (Lar, H, A). "Renglón" Lar. "Entre renglones, lerroartean" Ib. "Lerroartean irakurtzea, lire entre les lignes (Aizk)" H. "Línea, renglón de escritura" A. v. HITZ-LERRO.

LB: “Baina lerroartean irakurtzen badugu, Orixek ez zuen hautatu Lardizabal Urkixoren ahaide zelako bakarrik” (Gidor Bilbao); EPG: 0; ETC: 10 “Irakurleari azkartasuna aitortzen dio Lizarraldek, lerroartean irakurtzeko gaitasuna.” (Mikel Lizarralde).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0;

Bestelakoak

lerroarte 2 iz. Irud. Lerroartean irakurri: zerbaiten berri, hitzek zuzenean eta ageriki adierazten dutenetik baino, haiek iradokitzen dutenetik jaso.

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa lerroartean forman. Hortaz, lerroartean irakurri adibidea kendu behar da lerroarte 2 adieratik, baina gehitu lerroartean azpisarrera proposatu berrian (definizioa ere behar du azpisarrerak).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa lerroarte sarreran.

lerroburu
iz. Egunkari, aldizkari eta albistegietan, berri, artikulu edo erreportaje baten izenburua. Petrolioak bereganatzen ditu komunikabideetako lerroburuak. Halaxe zioen duela hamazazpi urteko Euskaldunon Egunkaria jaio berriaren azaleko lerroburu nagusiak.

Aztergaia: lerroburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): lerroburu 65: Deia (“Albistearen lerroburua egiteko egunkari batek aukeratu duen esaldi bat, Jordi Savallena, jakina, gustatu zait”), Berria 39 (adib.: “Lerroburuak dioenez, «aske utzi dituzten etakideak jarraitzeko 12 neurri prestatzen ari da Gobernua»”), EiTB 5 (“Albiste horrek hartu ditu lerroburuak, tertuliak eta plenoetako hizpide nagusiak, eta ikuskizun gaude azken dokumentuak nola bilduko dituen xehetasun denak eta zein betebehar geratuko diren Jaularitzaren esku eta zein jarraituko diren Madrildik kudeatzen”), Argia 19 (“Honela dio kronikaren lerroburuak”), DiarioVasco (“Lerroburuan hauxe jartzen zuen: «Zutaz akordatzen naizela esateko aitzakia»”); lerro(-)buru Berria 5 (adib.: “Europako fenomeno orokorra da, zioen lerro-buru txikiago batek”), EiTB 11 (adib.: “solasaldiaren tartean Iñaki Soto, Olatz Barriuso eta Aitor Ubarretxenak eguneko lerro-buru nagusiak patxadaz aztertzeko beta izango dute”), Jakin (“Hurrengo tauletan banaka ikusiko badugu ere, hiru lerroei buruz hitz erdi bana esango dugu orain”), Argia 5 (adib.: “Nahikoa da egunkarietako lerro-buruak irakurtzea esaten ari garena ziurtatzeko”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: lerroburu 19: Berria 11 (adib.: “Aste honetan Euskal Herriko komunikabideetako lerroburuetako adibide bi dira horiek, Giroko ibilbide erakargarriak eragiten dituen hausnarketen ondorioa”), Alberto Ladron Arana 4 (adib.: “Geroxeago, baina, lerroburu deigarriren bat irakurri zuen han-hemenka”), Iñigo Aranbarri 3 (adib.: “Nora lerroburuak eskaini eta izenik gabe joan diren horiek guztiak?”), Itxaro Borda (“lerroburuan egonagatik, frantses puru eta eder batean mintzo zen gizon heldu berria zerbitzatu zuen, xuxurlatuz eni, ezpainak ximur”); lerro(-)buru 2: Berria (“Hamabi partidako Liga» izan zen duela gutxi atal honetako lerro burua”), Juan Garzia (“Eta, batez ere, konturatua nintzen, are harridura handiagoz beharbada, posible zela, gure intelektualak ziren bezalako gizon libre batzuek, Aragon lerro-buru zutela eta ideologiaren grinak hartuta, gogo onez onartzea halako morrontza, hain beheraino makurtzea”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es titular / fr (gros) titre(s): Elhuyar: titulu, izenburu / Nolaerran: izenburu, titulu / Zehazki: izenburu / Labayru: titulu, izenburu / Adorez5000: titular, izenburu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle erabilia.

lerroka
adb. Lerroak osatuz. Azaoak lerroka ezarri.

Aztergaia: lerroka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lerro sarrerari dagokion azpisarrera.

lerrokada
1 iz. Lerroa, errenkada. Etxe banakak, bata bestearen hurrengo, lerrokada luzeetan.
2 iz. Lerro multzoa.

Aztergaia: lerrokada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kada.

lerrokadura
iz. Lerrokatzea. Pneumatikoen presioa, higadura eta lerrokadura.

Aztergaia: lerrokadura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 2000-11-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Ongi eratua da

forma berri egokia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

lerrokatu, lerroka/lerrokatu, lerrokatzen
da/du ad. Lerroan edo lerroetan jarri; lerro zuzenaren arabera jarri. Mutil horrek hobe du porruak lerrokatzera joan. Orratza bezain zuzen lerrokatuak.

Aztergaia: lerrokatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1995-09-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

lerrokatu, lerroka(tu), lerrokatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

lerrokatu, lerroka(tu), lerrokatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-katu.

lerrokatze
iz. Lerroan jartzea; lerro zuzenaren arabera jartzea. Lerrokatze akatsak berdindu.

Aztergaia: lerrokatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-11-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

lerrokatze-akatsak berdindu.

lerromakur, lerro-makur
adj. Lerro kurbatuaren forma duena; lerro kurbatuz osatua dagoena. Irudi lerromakurra.
Azpisarrerak

Aztergaia: lerromakur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2005-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

lerro zuzen 2, MEIG ("Lerrorik laburrena lur-gainean, ez da lerro zuzena"; eta MEIG-NEtx: "Lerro zuzenen moltso barreiatuei, azal txalplanen legez kanpoko mozketak erantzuten diete"); lerro zuzeneko 1 eta lerro-zuzenezko 2, JMB ELG ("Arri oiek lurrean zutik sartuak izaten ditu, eta beroiekin lau lerro zuzeneko oroia betetzen du", "Kapsatarren langairik berezienak suarrizko arkaxkar edo mikrolitoak ziran, geienak lerro-zuzenezko tankeran egokituak", "Txabol oek ez dute aldaketa aundirik izan beren sortzetik gaurdaño; itxura eta gai oso errazak eta nastegabeak bait dituzte. Geienak lerro-zuzenezko oroi luzea dute").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

lerro makur 2, I. Azkune ("Hortzaren profila osatzen duten lerro makurrek ere ongi marratuak egon behar dute", "6 eta 7. irudietako lerro makurrekin engranaia zikloidalak osatzen dira"); lerromakurrezko 1, Elhuyar ("Lerromakurrezko angelu baten erdikariaren marraketa"); lerro zuzen 24: JMB ("Euskalerriko arri-lanetan maiz agertzen dira eguzkia irudi diruditen ikur zenbait, eguzkiaren kultutik sortuak agian; ikur oriek obo bakarrak, erdibaten inguruko obo askoak, lerro zuzen eta kakotuzko gurpilla, bosertzeko edo pentalfa, suastikak, arrautz-iduriko ikurrak, larrosandiak e.a. dituzute"), TeknMet/1 ("Elkar ebakitzen duten bi launek, angelu diedro bat osatzen dute eta beren ebakidura, lerro zuzen bat da"), I. Azkune 5 (adib., "zirkunferentzia G lerro zuzenaren paralelo bihurtzen da", "barne-zirkunferentziak txikiagoak direnean [10. irudiko kasuan bezalaxe] lerro zuzenez osatu behar da profila"), M.M. Ruiz ("bi mendiak gertu samar izan arren [bi km. lerro zuzenez]"), L.M. Bandres ("Espazio batean sartuta dauden gorputz batzuren besteekiko higidurak berdinak dira, espazioa geldirik, nahiz lerro zuzen batean abiadura konstante batez higitu"), Elhuyar 3 (adib., "Hirugarren irudikapenean, puntu guztiei egokitzen zaien lerro zuzenik onena [puntu desbideratuenak kontatu gabe] marraztuko balitz, lerro honen maldak beroketa-abiadura emango luke"), UZEI 3 (adib., "Horrela, Bolyoi eta Lobatchewski-ren geometriak lerro zuzen batetik at dagoen puntu batetik, plano berdinean egonez, zuzen horren paralelo izango diren lerro infinituak marra daitezkeela esango digu"), Kim/UBI ("[Izpi kanalak] katodorantz doaz lerro zuzenei jarraituz"), A. Sarriegi ("Kokatutako puntu horiek lerro zuzen batez elkartzen dira"), F. Juaristi ("Oroimena lerro zuzena da, iragana eta orainaren artekoa, bi puntu horien arteko distantziarik motzena"), Bi ta Bi/3 ("Lerro zuzen guztiak ez dira berdinak"), TeknolMekan ("AB lerro zuzen inklinatua da"), Arte modernoa ("Mackintosh purismo formal oso radikalera iritsi zen, lerro zuzenetan oinarrituz batik-bat"), Artearen Historia/DBH ("Eremu magnetiko horrek bere bi poloak errotazio-ardatzetik hurbil ditu, halako moldez, non ipar hemisferioko puntu batetik polo geografikorantz trazatutako irudizko lerro zuzen batek polo magnetikorantz trazatutako beste batekin angelu txiki bat eratzen duen"), BiolGeol/DBHO ("Eremu magnetiko horrek bere bi poloak errotazio-ardatzetik hurbil ditu, halako moldez, non ipar hemisferioko puntu batetik polo geografikorantz trazatutako irudizko lerro zuzen batek polo magnetikorantz trazatutako beste batekin angelu txiki bat eratzen duen"), GeolBiol ("Behe-mailako ornodunen entzefaloa, arrainena adibidez, ia lerro zuzen bat da"); lerrozuzen 4: LehenZikloEsper 1987 ("Banaketa bidimentsional baten azken ondorioak ematea, zuretzat puntu-hodei bat marraztea da, eta honen bidez ezein motatako dependentziarik ba ote den aurresatea. Puntu-hodeia gutxi gorabehera lerrozuzena bada, erregresio-zuzenen bidez doitzea metodo grafikoa erabiliz, eta korrelazio-koefizientearen lehen estimazio bat egitea"), Elhuyar ("Serie lerrozuzena: zuzen bateko puntuen multzoa"), Fisika Pr. 1995 2 (adib., "Grafikoki adierazitako puntuak kontutan hartuz eta karratu minimoen metodoaz, kalkula ezazue lerrozuzenaren malda").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

lerro makur : AB38 3 ('línea curva'), HiztEn, LurE (adib. gisa); lerromakur : HiztEn, LurE (adib. gisa), Euskalterm 6 (koordenatu lerromakurrak: 'coordenadas curvilíneas'; mugimendu lerromakur, higidura kurbilineo sinonimoarekin: 'movimiento curvilíneo'; integral lerromakur, lerro-integral sinonimoarekin, 'integral de línea, integral sobre la frontera, integral curvilínea'; ibilbide lerromakur: 'trayectoria curvilínea'; erlazio lerromakur; erlazio kurbilineo sinonimoarekin: 'relación curvilínea'); lerro zuzen : AB38 13 ('recta'), HiztEn, LurE (adib. gisa), Euskalterm 3 (gorako lerro zuzen: 'línea recta ascendente'; beherako lerro zuzen: 'línea recta descendente'); lerrozuzen : AB38 7 (hauetan 1 higidura lerrozuzen uniforme, 1 triangelu l., 1 triangelu lerrozuzenen ebazpen), Euskalterm 3 (hauetan 1 'rectilíneo' itzulia, 1 irudi lerrozuzen: 'figura rectilínea', 1 oilar lerrozuzen: 'mendo'); lerrozuzentasun : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

lerro makur : EuskHizt (adib. gisa), EskolaHE (adib. gisa); lerromakur : ElhHizt (1 curvado, -a; 2 curvilíneo, -a), HiruMila (curvilíneo, -a), PMuj DVC (lerro-makur: curvilíneo, -nea); lerro-makurdun : PMuj DVC (curvilíneo, -nea); lerro zuzen : EuskHizt (adib. gisa), EskolaHE (adib. gisa); lerrozuzen : ElhHizt (rectilíneo, -a), HiruMila (Geom. rectilíneo, -a), Casve EF (lerrozüzen: ligne droite), PMuj DVC (lerro-zuzen: rectilíneo, -nea) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

ik. oharra s.u. kurbilineo: "lerro-makur (edo lerromakur) aski dela uste du lantaldeak".

Informazio osagarria
Grafia bikoitzak

lerro-makur.

Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-makur.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [falta da eta sartzea proposatzen dugu] (1996-01-08)

lerrondo
iz. g. er. Pinua. Ik. ler. Lerrondoak basoetan ebakitzeko garaia.

Aztergaia: lerrondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-11-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: ik. pinu / LurE: - / ElhHizt: ik. pinu / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ondo.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

pinu arbola.

lerrotu, lerro/lerrotu, lerrotzen
da/du ad. g. er. Lerrokatu. Harribitxiz estaliko duzu, harribitxiok lau errenkadatan lerroturik.

Aztergaia: lerrotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 2000-11-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

lerro(tu), lerrotzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-katu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

lerrokatu.

lerrozuzen, lerro-zuzen
adj. Lerro zuzenaren forma duena; lerro zuzenez osatua dagoena. Ik. lerro zuzen. Frantziako hiri batzuek harresi lerrozuzenak izan zituzten.
Azpisarrerak

Aztergaia: lerrozuzen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2005-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. lerromakur.

Informazio osagarria
Grafia bikoitzak

lerro-zuzen.

Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-zuzen.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [falta da eta sartzea proposatzen dugu] (1996-01-08)

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper