88 emaitza lehen bilaketarentzat - [1 - 88] bistaratzen.

lehen
1 adb. Igaro den denboran. Lehen, orain eta gero. Lehen, Euskal Herri osoan, eta orain, inon ez. Haren izena ezaguna izan da aspaldidanik gure artean, kantari ospetsu bezala lehen, idazle apain bezala gero. Lehen ez zen horrelakorik gertatzen. Lehen mintzatu naiz horretaz. Lehen ere aipatu dugunez. Arau horiek zorrotzago eta zehatzago betetzen ziren lehen. Lehen, hain aspaldi ez delarik, apaizak genituen latinez mintzatzeko gai zirenak. Ez da haatik lehen baino lasaiago bizi. Ba al da Paris lehen adina arte gaietan? Lehen bezala. Jendea, lehen ez bezala, zaletua dugu eginbide horietan. Lehen esan bezala.
2 ord. Aurretik besterik ez duena, beste guztien aurretik gertatzen dena. Ik. lehenengo 1; lehenbiziko; aurren. Ez zen lehen aldia pilotan ari zela. Lehen aldiz ikusi nuenean. Lehen aldian baino bortizkiago. Liburuaren lehen orrialdeetan. Hori dugu lehen arazoa. Lehen argitaralditik bigarrenera gauza asko aldatu dira. Asteko lehen egunean. Gure literaturaren lehen gurasoak. Euskal Herriko lehen gizona. Adam eta Evaren lehen bi haurrak. Printze eta errege lehena? || Zein da lehena? Hala izango dira azkenak lehen eta lehenak azken.
3 iz. (Hil baten) lehenengo eguna. Maiatzaren lehena. Ortzaizen, uztailaren lehenean.
4 (Adizlagun gisa). Ik. lehenbizi. Zu lehen heldu zara eta ni bigarren. Lehen egin behar duzuna. || (Artikulua hartzen duela). Aldea ondo neurtuta, lehena iritsi zen Bulebarreko helmugara.
5 iz. Lehenaldia, iragana. Lehenarekin edo geroarekin ametsetan bizi direnak.

Aztergaia: lehen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zenbaki baten bidergaiketa lehena; zenbaki lehen; zenbaki lehenen segida.

Euskaltzaindiaren Arauak

1 adlag. 'lehenago'. 2 ord. 'lehenengo'. 3 iz. 'lehenaldia, iragana' / AS: lehen baino lehen 'lehenbailehen', lehen buruan.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: lehen auzo, lehenaz gain, lehenaz gainera, lehenean, lehen (edo lehenengo ) jaunartze, lehen mundu .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

lehen baino lehen, lehen buruan.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

denborazko adierakoa argia da; gero argitzekoa, aldiz, ordinalaren adierazleen arteko hierarkia (lehen, lehenengo, lehen(da)biziko, etab.).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Azpisarrera erantsi: lehen mailako.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-06-07): Bere horretan aipatuko dira lehen itzulian erabakia eta lantaldeak proposatuak, bestelako formarik erantsi gabe.

lehen auzo
iz. Hurbileneko auzokidea. Ik. auzo lehen. Ohituraren kontrakotzat jotzen da lehen auzoei dagokien lana senideek egitea. Nire bi lehen auzoak ez ditut ezagutzen.

Aztergaia: lehen auzo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan auzo lehen, lehen auzo azpisarrera: Etch ("Ene lehen aizua, hi, eskandal gaxtua"), "Mundian Malerusik" in Etxde JJ ("Ene lehen aizua, bahin bai hiria, / utzirik enetzat ene emazte flakia!"), Arch Fab ("Hirur müthil gaztek, / haren aizo lehenek"), Gy ("Ermitaua nola lehen auzo zuen, / erratera ethorri hula zitzaioen: [...]"), HU Zez ("Izenak ematen dion bezala, elizaren aldean da; lehen auzo", "Ohoreak ditu egun hautan Hiriburuko elizak, ba eta Baionatik lehen auzo den herri eskualdun ttipiaren izenak"), Mde Pr ("Kornubiaren lehen auzo ziren Somerset eta Devon-go eskualdeak berendu zituzten"), Larz Iru ("Ui! Nola handitu zirezten? Ene bi lehen auzoak ez ditut gehiago ezagutzen").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

lehen auzo 28: StPierre GH 1921 ("iberotarrak [...] lehen auzo zituen, edo etxe bereko lagun, alde batetik ligurotarra, bertze aldetik keltotarra"), Etxahun Iruri ("Lehen aizuareki zin / Emaztiak trunpatzen"), Satr ("lehen hauzoa dudarik gabe, familia baten lagun hurrena da"), Herr 1971 ("Berak ere, dionaz solasta lezake berdin Pakiztaneko lehen auzo hori, hautsi-mautsi zerbaiten elgarrekin biltzeko"), Orhipean 3 (adib.: "Etxe batean norbait hilzorian zenean auzoa deitzen zen lehenbizi, kasu honetan elizarako bidean eskuineko lehenbiziko etxekoa — lehen auzoa / leenatea / kurutzeketaria"), S. Ott 20 (adib.: "orientazioaren, etxeen kokalekuen edo "lehen auzoen" arabera, esaterako"), Herr 1968 ("Lehenik Phetti Lazkarai, elizako lehen aizua, 92 urthetan"); auzo lehen segidakorik ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

lehen auzo, auzo lehen : EuskHizt (1840, 1848) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

BAgiria (2004-02-27 / 2004-03-26): "ERABAKIA: auzo 2 [...] AS gisa gehituz: auzo lehen Sin. lehen auzo".

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

Sin. auzo lehen.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lehen sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. auzo 2.

lehen baino lehen
Lehenbailehen. Lehen baino lehen has zedin eskatu nion.

Aztergaia: lehen baino lehen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 'lehenbailehen'.

lehen buruan
1 Hasieran. Aditza perpausaren lehen buruan ez doanean.
2 Ezer baino lehen. Ik. lehenik. Lehen buruan, bi bereizten ditu.

Aztergaia: lehen buruan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

lehen meza
iz. Meza berria. Bere lehen mezaren berrogeita hamargarren urteburuan.

Aztergaia: lehen meza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-05-17
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

Ik. oharra s.u. lehenengo meza.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-05-17) Onartu egin da forma, eta meza sarrerako azpisarrera gisa aipatuko da.

lehen ministro
iz. Ministroen kontseiluko lehendakaria; gobernuburua. Erresuma Batuan, haatik, Tony Blair lehen ministroak iragarri du erreferenduma antolatuko duela. Israelgo lehen ministroa.

Aztergaia: lehen ministro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:079 2003-07-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lehen sarrerari dagokion azpisarrera.

lehen mundu
iz. Garapen ekonomiko handia lortu duten herrialdeen multzoa. Ik. bigarren mundu; hirugarren mundu; laugarren mundu. Hirugarren munduko gosea lehen munduko gehiegizko luxuaren ondorioa da.

Aztergaia: lehen mundu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "Lehen Mundua".

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

cf. bigarren mundu, hirugarren mundu.

Informazio lexikografikoa
Formatu erabaki gabeak

azpisarrera gisa proposatu da lehen sarreran eta adibide gisa mundu sarreran.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

lehen mundua, bigarren mundua, hirugarren mundua.

lehen perediku
iz. Zuberoako pastoraletan, hasierako zatia, antzezpena aurkezten eta laburtzen duena. Jean-Yves Constantin, Etxebarne, lehen peredikuaren emaile izango da aurten.
lehen plano
iz. Argazkigintzan eta kidekoetan, pertsona baten edo gauza baten gertuko planoa; pertsona baten burua eta sorbaldak hartzen dituen planoa. Latza zen oso irudia: harrizko mahai bat eta hildako baten oinazpiak lehen planoan.

Aztergaia: lehen plano

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-05-17
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu lehen plano segidarik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

lehen plano (eta lehenengo plano 1) 17: X. Kintana ("Baina Luther alemanaren aldean Calvin frantsesa zegoen; beronek, egiazko frantses argitasun batez, Erreformaren burjes izaera lehen planora ekarri zuen eta Eliza demokratizatu eta errepublikanizatu zuen"), J. Sarrionandia ("lehen planoan mintzo da beltzarana"), J.M. Mendizabal 3 ("Kamaralariak ondo fokatu eta x jaunaren ongi argiztaturiko aurpegiaren lehen planoa prestatuko du", "Ariketa mota honetan, eta ikuspegi teknikoaren aldetik, sekuentzia edo leku beretik izango da onena hartzea: ez dadila etenik egon, ezta lehen planorik ere, eta aktoreek ez dute iruditik atera behar", "gainera, lehen planorik eta soinurik ez dagoenez, ez da beharrezkoa izango oso aktore trebeak izatea ere"), Informatika Atlasa ("Ordenadore pertsonal bateko disko-unitatearen argazkian argi ikus dezakegu lehen planoan bera osatzen duten elementuen banaketa, bai eta, goi-ezkerraldean, diskoen sarrerarako zirrikitua ere"), J. Otaegi ("Baina lehen plano horren atzean, historiaren aztarna luzea daraman herria errepresentatu nahi zaigu, bigarren plano gisa datorkigula"), J.A. Berriotxoa ("Giza-psikea, bere bizitzarekin eta mugimenduarekin, artisten atentzioaren lehen planora pasatuko da"), HizkLiter ("Plano orokorretan lehen planora urratsez urrats hurbildu da"), Hizkuntza/6 2 ("Hurrengo orrialdea egunkari baten lehen planoa duzu", "Egunkarian lehenengo planoan agertzen da"), UZEI ("lehen plano: Ik. aurreko plano"), U. Ruiz 3 (adib.: "Lehen planoan neska bi daude", "Adieraz ezazue zer ikusten den irudian: zer lehen planoan, zer bigarrenean"), I. Galarraga ("Airetik 1612ean hartutako mapa batek, itsasora inguratu duen Hiribilduaren taiuketa berri hau erakusten du, mapak bere osotasunean, hiriaren lehen planoa azaltzen du, hiru esparru orokorretan ongi errepresentatuta, Baiona Handia"), Matematika 1998 ("Marrazkiaren erdian dagoen zoru baldosatura ez ezik, lehen planoko zoru baldosatura ere begira daiteke").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

lehen plano : DFrec 1, HiztEn (s.u. plano), Euskalterm 3 (hauetako 1 aurreko plano sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

lehen plano : ElhHizt (AS: Zin.) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal primer plano / gros plan formen ordainak: HiztHand - ElhHizt: lehen plano (AS); HiruMila: oihal betekoa (AS) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve FE, HaizeG FB, PMuj DCV.

Erdaretako formak

fr (DLLF): gros plan; en (Collins): foreground, close-up; it (S. Carbonell): primo piano; de (Langenscheidts): Vordergrund.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "lehen plano (kameraren ikuspegi mota bat)".

Lantaldearen irizpideak
Elkarketako osagaia edo esapide-zatia

plano arautuaren adierak argitzean berrikustekoa izan liteke.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-05-17) Onartu egin da forma, eta plano sarrerako azpisarrera gisa aipatuko da (zehaztua du H1.1 lantaldeak zinemari dagokion adiera).

lehen sektore
iz. ekon. Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta meatzaritza alorretako jarduerek osatzen duten sektorea. Atzo Gipuzkoako EHNE sindikatuak oroitarazi zuen beroaldiak galera handiak eragin dizkiola lehen sektoreari.
lehen-lehen
1 adb. lehen adberbioaren indargarria. Gure lurrek, behar bezalako etekin eta irabazia emateko, zuhaitz eta basoz jantziak egon behar luketela, lehen-lehen bezala.
2 ord. lehen ordinalaren indargarria. Hona lehen-lehen hitzak: (...).
Loturak

Aztergaia: lehen-lehen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2012-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

lehen-lehen 4: Iñigo Astiz (“Lehen-lehenago, duela berrogei eta hamar bat urte”), Andoni Urbistondo 2 (“Lehen-lehena, bi partida galdu dituela errenkadan”, “Lehen-lehena, Lagun Arok 15 jardunalditan lor dezakeela zortzigarren garaipena”), Nora Arbelbide (“Itziarren semea lehen-lehena izan zen”); beste guztiak (25) lehen-lehenik dira, dagoeneko arautua.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: lehen-lehen 38: Herria 3 (“eüskalzale handia eta lehen-lehen abertzaleetarik bat”, “Lehen lehena Kofi AnnanONUko segetario nagusia izan da horren alde”, “saristatuak izanak beren lehen-lehena zuten filma batentzat”), Berria 9 (adib.: “sektoreko lehen lehen lan hitzarmena”, “lehen lehen aldikotz Alemaniakokantzilerrak parte hartzea”, “indar handiko lehen-lehen oroitzapena”, “lehen-lehen ere erromeria egiten zen”, “beren lehen-lehen lan literarioak izan zirenak”, “errejenta lehen-lehen aldikoz emakume bat izango dela”), Ibon Uribarri 3 (“lehen-lehenaren adigaian”, “lehen-lehenengo hasiera bat”, “oro har gure pentsatzearen oinarri-esakune lehen-lehena eta sintetikoa da”), Josu Zabaleta 4 (adib.: “Lehen-lehenengo filmetan”, “Balio honek, margolariarentzat beharbada lehen-lehenengoa, [...] diskurtso metaforikoak baizik ez ditu sortu”), Iñaki Segurola 6 (adib.: “Oroit zaitez lehen-lehenago hainbesteraino asaldatzen edo aztoratzen edo dena delako zera hartaraino zeratzen zituen harako pertsonatxo hartaz”, “lehen-lehen ez zen izaten komuneko paperik”), Aingeru Epaltza (“hamahiru urte ingurukoak ditut lehen-lehenak”), Karlos Zabala 2 (adib.: “Ofizial hura, zaldi bikain baten gainean, lehen-lehena dator”), Oskar Arana (“gaixoekiko betebeharra zen lehen-lehena”), Edorta Jimenez 2 (“lehen-lehenengo egunean”, “taldean lehen-lehenengotik parte hartu dut”), Xanti Iruretagoiena (“lehen-lehenengo, ordenak eskatzen duenaren arabera”), Filosofiako gida (“objektiboki lehen-lehenengoa”), Jon Alonso (“Heroiak eta traidoreak eduki ahal izateko, lehen-lehena kausa bat eduki behar da”), Iban Zaldua (“nire lehen-lehenengo literatur lanaz galdetu dit kazetariak”), Iñaki Mendiguren (“lehen-lehenetakoa litzateke”), Joxe Austin Arrieta (“han ere dena lehen-lehenean”), Xabier Mendiguren Elizegi (“lehen-lehen poema”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Lexia konplexua (erabileremu mugatukoa)

ordinalaren bikoiztapena libretzat eman liteke; adizlagun gisa, berriz, erabiliagoa da lehen-lehenik formakoa, eta hau proposatuko da, bakarra aski delakoan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa onartzekoa da lehen sarreraren barruan.

lehen-lehena
ord. Lehenik. Honi agertu zitzaion lehen-lehena.
Loturak

Aztergaia: lehen-lehena

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-02-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: LEHEN-LEHENA. En primer lugar. v. LEHEN-LEHEN (b). Ortáko len lena eskatzendú Jangoikoak urriki dakigun. LE in BOEanm 594. Oni agertu zitzaion len-lena. Inza Azalp 76. Bortia lehen lehena / hebenko ardientako / haitia diagü. Casve SGrazi 100.

lehen-lehena 9: Consumer (“Lehen-lehena, gehien gustatzen zaiguna zer den zehaztea”), Berria 5 (“Lehen-lehena, bi partida galdu dituela errenkadan”), EiTB (“Niretzat familia da lehen-lehena”), Jakin (“lehen-lehena haur eta gazteentzako liburua da”), Argia (“eta hauetako lehen-lehena une honetan ezker abertzale osoa hauteskundeetan egotea da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

lehen-lehena 6: Herria (“Lehen lehena Kofi Annan ONU ko segetario nagusia izan da horren alde”), Berria (“Eta lehen-lehena, testua literalki baino lerro artean idatzita zilegi bada, behintzat, behin ekintza armatuak bazter utzita bake-ekintzetara igarotzeko tenorean gaudela ondorioztatzea da, orain arte bidean zangotraba nagusia izan denak bidea ireki baitu”), Oskar Arana (“Medikua zen, eta horrenbeste urteren ondoren ama ikusteko irrikatan egon arren, gaixoekiko betebeharra zen lehen-lehena”), Jon Alonso (“Heroiak eta traidoreak eduki ahal izateko, lehen-lehena kausa bat eduki behar da”), Karlos Zabala (“Ofizial hura, zaldi bikain baten gainean, lehen-lehena dator, eta iheslaria harrapatzeko ez du asko falta”), Ibon Uribarri (“Kontzientzia enpiriko ezberdin oro autokontzientzia bakarrean lotu behar da" esakune sintetikoa oro har gure pentsatzearen oinarri-esakune lehen-lehena eta sintetikoa da”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa lehen sarreran.

lehen-lehenik
adb. lehenik-en indargarria. Honetaz ohartu behar genuke lehen-lehenik. Lehen-lehenik euskara atxikitzea.

Aztergaia: lehen-lehenik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: adib. / LurE: - / ElhHizt: adib. / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lehenik sarrerari dagokion azpisarrera.

lehen(engo) jaunartze
iz. Eukaristiako sakramentua lehenengo aldiz hartzea. Lehenengo jaunartze egunean. Jaio zenetik 75 urte bete direla, lehen jaunartzea egin zuenetik 63.
lehenago
1 adb. Aipatzen den unearen edo, eskuarki, mintzatzen den unearen aurreko denboran. Bi urtez lehenago hasia baitzen kantaldiak ematen. Berrogei urte lehenago egindako emanaldia ekarri zuten gogora. Berandu ohartu da, baina ez zitekeen lehenago ohartu. Idatzia begiek jasotzen dute bestek baino lehenago. Lizardi behar baino lehenago galdu genuen. Lehenago eta geroago.
2 adb. (Aditz bati dagokiola, lehentasuna adierazteko). Horrela uste banu, lehenago egingo nioke uko euskaltzaletasunari zentzuari baino. Lehenago hil, bekatura bihurtu baino.
3 adb. Lehen, garai batean. Lehenago Erromako emazteek ez zuten batere ardorik edaten. Gaztelaniazko vi berria vide zen lehenago. Diruak eragin ditu lehenago ere hori baino okerragoak.

Esaera zaharrak

Ogia lehenago ora baino.

Aztergaia: lehenago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: lehenagoko

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: lehenago izan, lehenagotik .

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ago.

lehenago edo beranduago
adb. Aipatzen dena noizbait ezinbestean gertatuko delako ziurtasuna dagoenean erabiltzen den esapidea. Ik. lehenago edo geroago. Kea saltzea ez baita ona, haizeak sakabanatzen duelako, lehenago edo beranduago. Egin beharko duzu lehenago edo beranduago.

Aztergaia: lehenago edo beranduago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-01-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: LEHENAGO EDO GEROAGO (H), LEHENAGO EDO BERANDUAGO. Antes o después. "Suivi de edo geroago, tôt ou tard, une fois ou autre. Lehenago edo geroago" H. Pekatu gitxi egingo dira munduban, leenago edo geruago, asieran edo amaijan miina parte ez dala. fB Ic II 210. Ill biarko dogula leenago edo geruago. fB Ic III 268. Leenago edo geruago guztioi jagokun ikaskizuna da. Ib. 261. Baña leenago edo geruago, egoera arek bere emaitza saria emon biar eban. Gerrika 175. Askok irakurri dugu, [...] lehenago edo beranduago, baita erosi ere. MEIG VI 79.

adib.: lehenago adb. Aipatzen den unearen edo, eskuarki, mintzatzen den unearen aurreko denboran. Gaztelaniazko vi berria vide zen lehenago. Basagizon Ona misiolariek aurkitu zuten, Rousseauk baino bi mendez lehenago. Lehenago ezagutu nuen bestea. Berandu ohartu da, baina ez zitekeen lehenago ohartu. Idatzia begiek jasotzen dute bestek baino lehenago. Lizardi behar baino lehenago galdu genuen. Horrela uste banu, lehenago egingo nioke uko euskaltzaletasunari zentzuari baino. Diruak eragin ditu lehenago ere hori baino okerragoak. Lehenago eta geroago.

lehenago edo geroago 233: Aizu, ElCorreo, Deia, Elhuyar 11, Consumer 15, Berria 90, EiTB 83, Jakin 4, Argia 26, DiarioVasco; lehenago edo beranduago 112: Aizu 2, Deia 3, Elhuyar 8, Consumer 4, Berria 48, EiTB 23, Jakin 3, Argia 16, Laneki, DiarioVasco 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

lehenago edo geroago 98: Berria 29, Iñaki Mendiguren 6, Patxi Zubizarreta 5, Fernando Rey 4, Pedro Alberdi 3, Mirentxu Larrañaga 3, Iñaki Heras 3, Xabier Olarra 2, Edorta Jimenez 2…; lehenago edo beranduago 24: Berria 17, Pello Salaburu, Jon Alonso, Xabier Montoia, Xabier Mendiguren Elizegi, Fernando Morillo, Joanes Urkixo, Hasier Etxeberria.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, lokuzioa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa lehenago edo geroago forman bai lehenago edo beranduago forman ere.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa lehenago sarreran.

lehenago edo geroago
adb. Aipatzen dena noizbait ezinbestean gertatuko delako ziurtasuna dagoenean erabiltzen den esapidea. Ik. lehenago edo beranduago. Hil beharko dugula lehenago edo geroago. Lehenago edo geroago guztioi dagokigun ikaskizuna. Lehenago edo geroago, atzera berreskuratuko du gordelekua.

Aztergaia: lehenago edo geroago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-01-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: LEHENAGO EDO GEROAGO (H), LEHENAGO EDO BERANDUAGO. Antes o después. "Suivi de edo geroago, tôt ou tard, une fois ou autre. Lehenago edo geroago" H. Pekatu gitxi egingo dira munduban, leenago edo geruago, asieran edo amaijan miina parte ez dala. fB Ic II 210. Ill biarko dogula leenago edo geruago. fB Ic III 268. Leenago edo geruago guztioi jagokun ikaskizuna da. Ib. 261. Baña leenago edo geruago, egoera arek bere emaitza saria emon biar eban. Gerrika 175. Askok irakurri dugu, [...] lehenago edo beranduago, baita erosi ere. MEIG VI 79.

adib.: lehenago adb. Aipatzen den unearen edo, eskuarki, mintzatzen den unearen aurreko denboran. Gaztelaniazko vi berria vide zen lehenago. Basagizon Ona misiolariek aurkitu zuten, Rousseauk baino bi mendez lehenago. Lehenago ezagutu nuen bestea. Berandu ohartu da, baina ez zitekeen lehenago ohartu. Idatzia begiek jasotzen dute bestek baino lehenago. Lizardi behar baino lehenago galdu genuen. Horrela uste banu, lehenago egingo nioke uko euskaltzaletasunari zentzuari baino. Diruak eragin ditu lehenago ere hori baino okerragoak. Lehenago eta geroago.

lehenago edo geroago 233: Aizu, ElCorreo, Deia, Elhuyar 11, Consumer 15, Berria 90, EiTB 83, Jakin 4, Argia 26, DiarioVasco; lehenago edo beranduago 112: Aizu 2, Deia 3, Elhuyar 8, Consumer 4, Berria 48, EiTB 23, Jakin 3, Argia 16, Laneki, DiarioVasco 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

lehenago edo geroago 98: Berria 29, Iñaki Mendiguren 6, Patxi Zubizarreta 5, Fernando Rey 4, Pedro Alberdi 3, Mirentxu Larrañaga 3, Iñaki Heras 3, Xabier Olarra 2, Edorta Jimenez 2…; lehenago edo beranduago 24: Berria 17, Pello Salaburu, Jon Alonso, Xabier Montoia, Xabier Mendiguren Elizegi, Fernando Morillo, Joanes Urkixo, Hasier Etxeberria.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, lokuzioa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa lehenago edo geroago forman bai lehenago edo beranduago forman ere.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa lehenago sarreran.

lehenago izan
Garrantzitsuagoa izan. Zure iritzia baino lehenago da zure amarena. Andrea baino lehenago zen bera.

Aztergaia: lehenago izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lehenago sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

garrantzitsuagoa izan.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

zure iritzia baino lehenago da zure amarena.

lehenagoko
adj. Europako bazter honetan historia hasi baino lehenagoko aldietan. Eskudero jaunaren lehenagoko lanak. Garai hartako eta lehenagoko ohiturak. Orduko, lehenagoko eta geroagoko idazleak.
Loturak

Aztergaia: lehenagoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko: -ago-ko.

lehenagotik
1 adb. Lehenagoko garai batetik. Gerra amaitu baino lehenagotik.
2 adb. Lehendik. Lehenagotik ezagutzen zuten haren zintzotasuna.
3 adb. Aurretiaz. Guztia profetak lehenagotik esana utzi zuen. Lehenagotik dakusazunean honelako premiaren batean aurki zaitezkeela.
Loturak

Aztergaia: lehenagotik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lehenago sarrerari dagokion azpisarrera.

lehenalaba
iz. Alaba nagusia, alaba zaharrena. Ik. prima1 1. Erditze anizkunetan aurrena jaio den semea edo alaba hartzen da lehensemetzat edo lehenalabatzat.

Aztergaia: lehenalaba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-12-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

lehen-alaba . Cf. lehenseme. Frantze da Doibatza-ren len-alaba. "Francia es la primogénita de la Iglesia". Bera EEs 1914.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

lehen alaba 12, EiTB (adib.: “lehen alaba jaio ostean, etxe berria erosi zuen amak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

lehen alaba 5: Herria (“Haitzaldeko Etxeberrian sortua ezkondu zen Urdos Karrikako Jan Battittekin; hura aski gazte galdu zuen bai eta ere lehen alaba eria zena eta 30 urtetan zendu zena”), Xabier Montoia (“Holdena eskuratu zutenerako jaioa zen Arantza, Karmen eta Joxeren lehen alaba”), Unai Elorriaga (“Rosak bere lehen alaba galdu zuenean erabaki zuen Mariak alferrekoa zela gauzak presaz egitea”), Itxaro Borda (“Bi hilabeteren buruan Maiana munduratu zuen, lehen alaba”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Nire amona Maria gutxi samar aipatu dut oraindaino, bere ezkontza eta lehen alabaren jaiotza azaltzeko ozta-ozta”).

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

Euskaltzaindiak erabakitzekoen artekoa da (ik. beherago lehen-jaio forma eta dagokion oharra); lantalde honen ustez, eta lehenseme parekoa kontuan izanik, grafia hori dagokio (hitz bakarrean idatzia, alegia).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-03-27): lehenalaba [lehenseme arautuarekin batera jaso da].

lehenaldi
1 iz. Aldi edo denbora iragana. Lehenaldia orainaren azpian baitatza beti. Benetan adigai lainotsua da lehenaldi, orainaldi eta geroalditan zatikatzen dugun aldi hori. Nafarroari benetan zegokion joera nahi zuen Campionek: Nafarroaren lehenaldian finkatua.
2 iz. hizkl. Aditzaren aldietako bat, mintzatzen den unea baino lehenagokoa adierazten duena. Ik. iraganaldi. Indikatiboko lehenaldia. Lehenaldiko formak.

Aztergaia: lehenaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-06-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

iragan, lehenaldi.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

lehenaz gain
Lehengoaz gainera, lehen gertaturikoaz gainera. Gaurko eguzkiak, lehenaz gain, kiskaliko ditu bazterrak.

Aztergaia: lehenaz gain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lehen sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

gaurko eguzkiak lehenaz gain kiskaliko ditu bazterrak.

lehenaz gainera
Lehenaz gain. Zertara datozkit nire gogora lehengo jazoera itunak, lehenaz gainera, nire bihotza zauritzen dutenak?
Loturak

Aztergaia: lehenaz gainera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS: lehenaz, lehenez gainera.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lehen sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Manuel Lasartek "lenez gaiñera" dio beti" (2008-01-02)

lehenbailehen
adb. Ahalik lasterrena. Ik. lehen baino lehen. Zatoz lehenbailehen. Urrun hadi lehenbailehen. Joan daitezela lehenbailehen. Liburua lehenbailehen kaleratzea erabaki zuten. Esan dezadan lehenbailehen.

Aztergaia: lehenbailehen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
lehenbizi
1 adb. Gainerakoak baino lehen, besteen aurretik. Ik. lehen 4. Hark ikusi du lehenbizi. Bide horretatik lehenbizi abiatu zena.
2 adb. Lehenik. Hitzez lehenbizi, izkribuz gero.
3 (Izen gisa). Lehenbizi hartan ez zuen inork kasurik egiten. Campionen lehenbizi hartako eta geroko ideiak.

Aztergaia: lehenbizi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: lehenbizian, lehenbizitik .

lehenbizian
adb. Hasieran; lehenik, aurrenik. Lehenbizian hartu zuen bidea dauka eta edukiko du sekulako. Lehenbizian ez zuen sinesten bere begiek ikusten zutena. Lehenbizian artzain, gero aitzindari.
Loturak

Aztergaia: lehenbizian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 2000-10-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lehenbizi sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

lehenbiziko
adj. Gainerakoak baino lehen dagoena, besteen aurretik dagoena. Ik. lehenengo 1; lehendabiziko; aurreneko; aurrenengo. Lehenbiziko aldiz. Bere lehenbiziko eleberria. Hura izan nuen lehenbiziko maisua. Lehenbiziko biak. || (Adizlagun gisa). Lehenbiziko egin dugun galdera.
Azpisarrerak

Aztergaia: lehenbiziko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: lehenbizikorik .

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

lehenbizikorik
adb. Lehenbizi, lehenik. Oroz gainetik eta lehenbizikorik, zertarako da igandea?

Aztergaia: lehenbizikorik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: lehenbizi(ko)rik / HiztEn: lehenbizikorik / LurE: lehenbizi(ko)rik / ElhHizt: lehenbizikorik / EskolaHE: lehenbizi(ko)rik

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lehenbiziko sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

lehenbizi, lehenik.

lehenbizikoz
1 adb. Lehenbizi.
2 adb. Lehenik.

Aztergaia: lehenbizikoz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. lehenbizi, lehenik.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. lehenbizi, lehenik.

Atzizkien araberako erabakiak

-koz.

lehenbizitik
adb. Hasieratik. Damuturik aurkitzen zela lehenbizitik hori ez eginaz.
Loturak

Aztergaia: lehenbizitik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lehenbizi sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

hasieratik.

lehendabizi
adb. Lehenbizi. Lehendabizi arran-hotsa entzun zuen. Txistulariak lehendabizi, musika taldea hurrengo.
Azpisarrerak

Aztergaia: lehendabizi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: lehendabiziko.

lehendabiziko
adj. Lehenbiziko. Lehendabiziko aldiz.

Aztergaia: lehendabiziko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

lehendakari
1 iz. Gobernuburua; bereziki, Eusko Jaurlaritzako burua. Ik. presidente. J. A. Ardantza lehendakaria. Espainiako Gobernuko lehendakaria. || iz. Errepublika bateko estatuburua. Frantziako lehendakaria.
2 iz. Erakunde baten, biltzar edo elkarte baten burua. Udalbatzarraren lehendakaria alkatea da. Euskaltzaindiko lehendakaria (Ik. euskaltzainburu). Arabako Aldundiko lehendakaria. Medikuen elkargoko lehendakaria. Bilboko "Euzko Gaztedija"ko lehendakaria.

Aztergaia: lehendakari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

errepublika buru, errepublika lehendakari.

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

E109: "Azken urteotan hedatu da, ene ustez, behar ez diren adieretara: Eusko Ikaskuntzaren lehendakaria, e.a. Nik gomendatuko nuke erabilera hori moztea".

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: erabilera murriztea proposatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1998-04-24): ez da onartu.

lehendakarigai
iz. Lehendakari izateko hautagaia. Enpresak sortu nahi dituztenei lagundu beharra dagoela esan du sozialisten lehendakarigaiak.

Aztergaia: lehendakarigai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2003-06-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2012-05-16 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh1120 2021-01-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

lehendakarigai 448: Berria 380, Argia 4, EiTB 64. // lehendakarigai 1122: Argia 35, Berria 754, Deia 4, DiarioVasco 2, EiTB 314, Elkar, Jakin 2, Uztarria 10.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: lehendakarigai 102: Berria 99, Jokin Urain 2, Joxe Azurmendi.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu lehendakarigai formarik.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-gai osaerako librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia, maiztasun handikoa eta jasotzekoa.

lehendakariorde
iz. Lehendakariaren ordekoa edo laguntzaile nagusia. Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea. Estatu Batuetako lehendakariordea. Elkargoko bi lehendakariordeen iritzia.

Aztergaia: lehendakariorde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-orde.

lehendakariordetza
1 iz. Lehendakariordearen kargua edo eginkizuna. Estatutuek diotenez, lehendakaritza nahiz lehendakariordetza bi urtez behin aldatzen dira hiru erakundeen artean.
2 iz. Lehendakariordearen ardurapeko saila edo zerbitzua. Berria egunkariak jakin duenez, hamar sail izango lituzke gobernuak, eta, horiez gain, lehendakaritza bat eta lehendakariordetza bat. Nafarroako lehendakariordetza bat bere esku izan nahi du EH Bilduk.

Aztergaia: lehendakariordetza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
lehendakaritza
1 iz. Lehendakariaren kargua edo eginkizuna. Gobernuko, elkargoko lehendakaritza. Lehendakaritza utzi. Lehendakaritzara iristeko. Lehendakaritzarako hautatu. || Lehendakaritza Saila.
2 iz. Lehendakariaren ardurapeko saila edo zerbitzua; zerbitzu hori dagoen egoitza. Kazetariekin izandako gosari batean egin zituen adierazpen horiek atzo Ibarretxek, Lehendakaritzan.

Aztergaia: lehendakaritza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
lehendanik
adb. jas. Lehendik.
Loturak

Aztergaia: lehendanik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Jas. h. lehendik.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Jas. Ik. lehendik.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tik/-danik.

lehendik
adb. Igaro den denboratik. Lehendik zetorren gaitza. Ez du lehendik ezagutzen genuen bidea aurkitu besterik egin.

Aztergaia: lehendik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11
lehenean
1 adb. Lehen bezala, lehengo egoeran. Apustua lehenean dago. Zu beti lehenean geratzen zara!
2 adb. Lehengo iritzian. Lehenean daude sendagile gehienak eta hitzarmen baten arabera ari dira.
Loturak

Aztergaia: lehenean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lehen sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

apustua lehenean dago; zu beti lehenean geratzen zara!

leheneko
adj. Ipar. Lehengoa.

Aztergaia: leheneko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. h. lehengo.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. lehengo.

lehenen
ord. Lehena. Denetan nagusi, denetan lehenen. Lehenen izarra zu zara Gipuzkoako zeruan.

Aztergaia: lehenen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
lehenengo
1 ord. Lehenbizikoa, aurrenekoa. Ik. lehen 2. Lehenengo aldiz. Etxepare, lehenengo euskal idazlea. Lehenengoen atzetik.
2 adb. Lehenenik, lehenbizi. Baretu hadi lehenengo, eta gero hitz egingo dinagu. Lehenengo heure osasuna duk. || Lehenengo-lehenengo nire berriak esan gura dizkizut.
3 adb. Lehenengo lekuan. Lehenengo heldu zena.

Esaera zaharrak

Berri ertuna, lehenengo entzuna.

Aztergaia: lehenengo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1995-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: lehenengo eta behin, lehenengoz.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

lehenengo eta behin, lehenengoz.

lehenengo eta behin
adb. Lehenik. Lehenengo eta behin bere errua aitortu zion. Euskal idazleak zerbait baldin badira, euskal dira lehenengo eta behin, eta gero idazle.

Aztergaia: lehenengo eta behin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

lehenengoan
adb. Lehenengo aldian. Lehenengoan ez zuen asmatu eta bigarrenean ere ez. Ez nuen espero zuk lehenengoan lortzerik.
Loturak

Aztergaia: lehenengoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lehenengo sarrerari dagokion azpisarrera.

lehenengoko
ord. Lehena, lehenengoa. Goizean jaiki, eta lehenengoko lana (...).
Loturak

Aztergaia: lehenengoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 2000-10-04 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-02-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: LEHENENGOKO a) Primero. Bere lenengoko oia / zan aska bat zarra. Azc PB 271. Lenengoko puntue. EusJok II 121. Goizean jagi eta / lenengoko lana. Enb 162. Irungo Ama Birjiñeari lenengoko ikustaldia. Alzola Atalak 108. Adan ta Eba zirean gure / lelengoko gurasoak. Ayesta 133. v. tbn. Lenengoko: AB AmaE 322. Ag Kr 65. Otx 134. Gerrika 86. Lelengoko: Akes Ipiñ 17. (Ref. al día del mes). Urrengo illaren lenengokuan. Kk Ab I 110. Otsailaren lenengoko Oroaginduak eta ondorengo oar argilariak diotena. EAEg 27-5-1937, 1711. b) Anterior. Orra zetan geratu dan lenengoko alabanza guztija. Astar II 190. c) Principal. Euren buru eta nagusi lenengokoetatik batenaren esanari. Itz Azald 207.

lehenengoko 57: Deia 25 (“Horrela Xabierren ahotsa lehenengoko planora ekarri nahi izan du idazleak, "belarrira ariko balitz bezala guri liburua irakurtzen”), Berria 5 (“Gustavok azaldu zigun antzeko esperimentuak gizakietan egiten ari zirela, eta udaberrian agertu zirela lehenengoko emaitzak”), EiTB 21 (“Mugikorren arloan konpainiaren lehenengoko sartu-irtena da”), Jakin 2 (“Eta beste gauza bat esango dizut: gu Derion azken urteko ikasle ginela, Jakin aldizkaria hartu genuen Arantzazutik. Lehenengoko zenbakia. Gordeta daukat”), Argia 4 (“Lehenengoko sarrera itzela izan da casa de ejercicios-en”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

lehenengoko 8: Berria 3 (“Lehenengoko ezustekoaren atzetik, giroa berotzen joan zen, eta askok eta askok malkoak lehortu behar izan zituzten emanaldiak iraun bitartean”), Joseba Sarrionandia 3 (“Juan Jose Urtiaga Inchaurraga, edalontzi ipurdi lako betaurrekoak zituena, notetan klaseko lehenengokoa beti; gaur egun putetxe baten jabea dena Mallorcan”), Edorta Jimenez (“Aditzen dudan lehenengokoak tresna nik inoiz ikusi gabeak ditu”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Teilatua konpontzea zen lehenengoko lana, aski zulatua eta hondatua baitzegoen, eta horrela utziz gero neguan botako zuen elurrak egundoko kalteak egingo baitzituen”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

aski da lehenengo.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa lehenengo sarreran.

lehenengotan
adb. Batez ere bizk. Hasieran, lehenbizian. Tabakoak lehenengotan ez du atseginik ematen. Lehenengotan iruditu zait ez zegoela ondo burutik.
Loturak

Aztergaia: lehenengotan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2003-07-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

lenengoetan 3: Mg CO ("[Tabakuak] lenenguetan ez dau atsegiñik emoten"), Ag G ("Lenengoetan, [...] sorterriko mendi berdeak ikusteko gogo aundia piztu zitzaion"), Kk Ab I ("Lenengoetan lotsatzen zan piskat"); lenengotan 10: Añ GGero ("Azkenez, gauza guztiak lenengotan artzen dabe euren oitura, ekandua, orma ta moldea ta, bein artu ezkero, nekez itxiten dabe" — Ax: lehenbizian), A BeinB ("Aurrenean edo lenengotan esan dot eta egia da; gaur emen Txantoni iazo iakona, angoaren aldean ezta ezer"), A BGuzur ("Lenengotan loa neriola ioaten nintzen, baie gero, Abe Marie!"), Kk Ab II ("Nik lenengotan pentsau naiunan baserritarra zala ta euzkeraz berba ein nutxenan, da berak barreka bai bai bai erantzuten yunan bakarrik"), Otx ("Burubegittalluba apurtuteko aginddu dau, lenengotan esan eban lez, eta aren erdija beste andreari emoteko"), Eguzk GizAuz 2 ("Onezaz gañera, Bazkun onetako ordezkariak azeri zarrak dira-ta, euren asmuak, lenengotan beintzat, erdiz-erdi baño eztabez agertzen", "Lenengotan ezker-eskoma ebezan arerioak eta bete betean ibilli ziran"), Erkiag Arran 2 ("Kerman alabearen irakasletzat etxeratu ebanean bere, ez eban belarririk agertu lenengotan", "Itzok algarregaz jostea ez zan lanbide argia izan lenengotan"), Munita ("Piñudiak aldatu ezkero ez digu esateko batere lanik eman lenengotan lar banakan batzuek jotzea ez bada").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

lenengoetan 3: BAizk Ipuin ("Lenenguetan Andoni ittun ixillik eguan, sarrittan negarrez, baña gerotxu ibittu ta alattu zan"), M.M. Apalategi ("Asistarrak lenengoetan, aren itxura zurpil-makala ikusirik, arriturik gelditu ziran; baño bereala, "erotu egin dek" esanaz"), J. Garitaonaindia ("Baiña, lenengoetan beintzat, eragozpen aundiak izan zituen Europa'n zabaltzeko"); le(he)nengotan 31: K. Basabe ("neu be lenengotan begitaziñoren bat etezalakuan nenguan; baña ez, sarritan ikusi dot"), Eguzk ItzBik ("Euskaldunak, lenengotan, itz biak osorik, bata-bestearen jarrai esaten ebezala dirudit"), Otx ("OEHko testuinguru bera"), KarmArgia 1934 2 (adib.: "Aprika'ra joatia erabagi eban; lenengotan ez eutsoen itxi bere Nagusiak, baña azkenerako eskuratu eban au be"), J.A. Goiria (""Igarleen Semeak" izenaz ezagutzen ebezan lenengotan Karmeldarrak, baña gaurko Karmeldarrak dira"), Gure Erria 1957 ("Lenengotan ondo: bariñagarrak nai eben jueza izentau eban: Logroño'ko kanonigo bat"), Manzi ("Lenengotan Elizarentzat erasorik orduan etzan izan"), A. Artiñano ("Baina lehenengotan abantailaz betea zirudien sistema hau ez da hain osoa"), K. Errotaetxe ("Lehenengotan, gauza triste bat ikusi neban"), B. Ansola ("Lehenengotan maitasun usaina bihotzean badauka, gero gorroto bizia agertzen dau"), Onaind 4 (adib.: "Lenengotan, sakristi osteko salea eben erakus-toki; baiña ikasleak ugarituaz joiazalako, txikia zan ainbeste gazterentzat"), GMant ("Lenengotan, eragozpen andiak izan zituan bretondarren izkuntzea ez ekialako"), KardaberazB 1976 ("Lenengotan, sei ikur onartu ziran bokal edo abots bakartiak [a, e, i, o, u, ü] eta 25, konsonanteak edo abots lagundunak idazteko"), Zubk 2 (adib.: "-Burua makur, erdi negarti, brixak urtenda... eskutatu zan Madalen nai ta lenengotan sututa madarikatzen asiko ete zan itxura erakutsi"), ErlijOEO/4 2 (adib.: "Beste gauza batzuk lenengotan ez zenituan ulertzen; eta ez zenekian zeatz zer egin bear zenduan"), X. Amuriza 2 (adib.: "Zuek lehenengotan geldi zeundeten, errege hura ez baitzen zuena ere, kanpoetatik etorritakoren bat baizik"), Erkiag ("Andresek ez eban halango berbarik aitatu, lehenengotan burle egin eutsiela, etxekoei azaldu eutsen arren"), Lore kontu ("Erdi ilunetan, lehenengotan ez eban aurrean begietako lausoa besterik"), J. Gorostiza ("Lehenengotan ez eban osaba Simonek zereginik emoten, oraindino sano bizi zala, eta lagundu ere laguntzen ginduzan solo arrakalduetan"), ArauErab 1988 ("Hiru urtetarako izango da lehenengotan izendapena eta beste hiru urtetarako luzatu daiteke"), B. de Arrizabalaga ("Lehenengotan errege nafarraren oboan errotua, zeinek Bizkaian bere baitarik ebazan errege-ondasunen banakari lez 36 urtean lagun izan ondoren, Iñigo Lopez-ek egundoko gaitasunez saihestu eban nafar hondamendia"), KontsumProi 1990 ("Lehenengotan, tratamendu puntuala izan zuen beste irakasgaien barruan"), L. Baraiazarra ("Lehenengotan Bilboko San Antongo zubiondotik ezkutu-gordeka, kukuka hasi jakun"), X. Mendiguren B. ("Onartzen dut lehenengotan onetik ateratzen ninduela eta entzun ere ez niola egiten, zeren esaten zuen guztiari erabateko kirtenkeria irizten bainion").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

lehenengoetan : DFrec 6 (L. Baraiazarra Euskal herriaren Historia 5; E. Arozena, X. Lete Antzerkia deuseztik izatera); lenengotan : DFrec 1 (Goiz Argi) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

lenengotan : PMuj DVC (en el principio) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Bere euskalkiko forman onartu da

batez ere bizkaitarrek erabili dute, eta -tan osaerakoa da hor nagusi.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lehenengo sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Batez ere Bizk.

Forma baten adiera(k)

hasieran, lehenbizian.

lehenengotik
adb. Lehenengo unetik. Jakin banu lehenengotik barberu txar bat baino ez zinela (...). Erne egon, zabarkeria guztiei lehenengotik ateak ixteko.
Loturak

Aztergaia: lehenengotik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-02-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: LEHENENGOTIK. a) Desde el principio; al principio. "Instituir, egin barriro, lenengotik" Añ. Jakin baneu lenengoti barberu txar bat baño etziniala. Mg PAb 44. Obe dala auzirik artu gabe lenengotik eskatzen diotena ematea. VMg 5. Asi gaitezen lenengotik. AA III 340. Leleengoti azkenera. fB Olg 99 (Ic III 352 lelengoti). Jangoikuak leleengotik itxi zituban gizonaren borondatian ona ta txaarra. JJMg BasEsc 151. Oiei lenengotik ateak itxi naiez. Lard 14. Golok lenengotik Jenobebari obeditzen ziolakoa egiten zuen. Arr GB 16. Zeña dan leenengotik berealaxe herejetzarren tranpa. Aran SIgn 99 (73 lenengotik). Jakin daiala lenengotik. Ag Kr 28. Erne egon zabarkeri guziei lenengotik ateak ixteko. Inza Azalp 126. Ez da, ba, beti beti lenengoti asmatzea errez izaten-da. Lek EunD 35. Lenengotik asi eta erromatarren zabal-aldirarte. JMB ELG 13. Ardo-sagardoak oparotsu zabaldu ziran lenengotik. Etxde AlosT 78. Lenengotik igarri zion Xalbatek besteak baiño geiago nekatzen zala. Etxde JJ 259. Neu be asi nintzen lenengotik marmarren zentzuna ausnartzen. Gerrika 184. v. tbn. Lenengotik: Astar II XIII. Zav Fab RIEV 1907, 93. Bil 165. Zab Gabon 91. AB AmaE 398. TAg Uzt 308. Munita 79. JAzpiroz 59. AZink 99. Lenengotikan: Olea 60. Lelengotik: Ur MarIl 6. b) (Ref. al día del mes). Aitatutako Agindu orokarrak ezartzen dien eguna ezkeroz, urrillaren lenengotik alegia, indarrean da erabaki au. EAEg 18-12-1936, 580.

lehenengotik 26: Aizu (“Hiztegi Batua lehenengotik azkenera betetzeko adina hiztegi sarrera paratu ditugula gure orrialdeetan”), Deia 4 (“Eraman egiten ninduen. Garbitasun hori gustatzen zitzaidan, eta zuzenean lehenengotik hasten nintzen, tira eta tira”), Berria 14 (“Eta batzuen lan sofistikatuagoari beste batzuen klaustroko oihu basatiak jarraitu dio, ni isiltzeko agindu basatiak (botazioa egin aurretikoak, atzetikoak ere izan zitezkeen arren), aktan lehenengotik argi islatu direnak hauek, hain zuzen ere”), EiTB 2 (“Beharbada ama hizkuntzan naturalagoak gara, eta gauzak lehenengotik hobeto ateratzen zaizkigu, baina landuta, eta gure lana hori da...”), Jakin 3 (“Gure asmoa, bakoitzaren eguneroko lanak utzi gabe, asteburuetan denak lan egin eta produkzioa martxan jarri ahala bertaratuz joatea zen, baina diru laguntza horrekin lehenengotik denok joan gintezkeela pentsatu genuen”), Karmel (“Ikastola lehenengo lehenengotik bere sortzaileak, A. Migel Mariak, eroan eban amak umea“), Argia (“Lehenengotik hasita: doako transbordoarena arazo ekonomikoa da. Kasu batzuetan baloratzen ari gara zer kostu duen, adibidez Hondarribitik Bidasoako ospitalera joateko, ez baitute konexio zuzenik”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

lehenengotik : Berria 3 (“Lehenengotik normaltasun osoz atera zen, baina bigarrengoan poliziak atxilotu zuen”), Elizen arteko Biblia 8 (“David erregearen egintzak oro, lehenengotik azkenekora, "Samuel Ikuslearen Kronikak","Natan Profetaren Kronikak" eta "Gad Ikuslearen Kronikak" deritzen liburuetan daude idatziak”), Andoni Egaña 4 (“Lehenengotik ez dugu pista handiegia eman behar, antzeman ez diezaguten”), Joan Mari Irigoien 3 (“Nik ez dakit zer italiano molde erabiltzen zuen osabak, baina gitarra-joleak - edo gitarra-jolearen aita priorea ote zen, jaun André? - lehenengotik ulertu zion eta, baietz ihardetsirik, gurekin etorri zen”), Ibon Uribarri (“Batasun hura baino ez da objektiboki balioduna; hemen kontsideratzen ez dugun apertzepzioaren batasun enpirikoak, in concreto baldintza jakinen menpean lehenengotik abiatuta eratorria besterik ez den batasunak, baliotasun subjektiboa baino ez du”), Edorta Jimenez (“Galindez, gerra hasi denez geroztik Manuel Irujo eta Euzkadi'ko Ordezkaritza zaintzeaz arduratuko den Guardiako kidea da, lehenengo-lehenengotik, eta halako batean, gerraren bilakaerak horrelaxe aginduta, haren buru bilakatua da”), Iñaki Mendiguren (“Has gaitezen lehenengotik: zer da munduan gehien izutzen zaituena?”), Koldo Biguri (“Lehenengotik azkeneraino ezagutzen zituen morroi haiek, ondo ezagutu ere”), Xanti iruretagoiena (“ederki balio zuen etxola primitibo mitikotik Vitruvioren beste arketipo ideala izan zen eta lehenengotik sortua zen beste horretara igarotzeko”), Iñazio Mujika Iraola (“Bere baitan biltzen saiatu zela, eta zerrenda lehenengotik hasita, hamabosgarrenera iritsi eta trabatu egiten zela”)…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lehenengo sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

hasieratik.

lehenengoz
adb. Lehen aldiz. Amezketara lehenengoz iritsi nintzenean.
Loturak

Aztergaia: lehenengoz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

lehenera
1 adb. Lehengo egoerara. Tira, gauzak lehenera itzuli dituk. Denborak ekarriko ditu gauzak lehenera. Zure azala lehenera etorri dela begien bistan geratuko da.
2 adb. Hizketaldi batean, lehengo gaira. Ez nekien bertsolaria zinenik; baina goazen lehenera (...).
Loturak

Aztergaia: lehenera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-01-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: LEHENERA(T). A lo anterior, a lo de antes. "Volver a las andadas, lenera yo (V)" A EY III 244. Biurtzen da lenera. AA I 403. Goazen lenera. Urruz Zer 32. Lehenera jotzen degu berriz. Lek SClar 119. Berriz ere lenera joaz. Ib. 107. Etzala nunbait Txanton leenera biurtuko. Erkiag Arran 95. Nola lenera biurtzen diren berriz ere. Ibiñ Virgil 92. Itzul berriz lehenerat, haragi pikatzerat. Larre ArtzainE 101. v. tbn. Ag G 130. SMitx Aranz 95. Balad 198.

adib.: behingo 1 adj./iz. Behin gertatzen edo egiten dena. Behingo hutsa barkatzen da. Zauri gaiztotua ez da memento bateko medikuntzaz sendatzen, ez da behingo bisitaz erremediatzen. Behingoa ezer ez dela eta, berriz ere berera eta lehenera.

lehenera : Deia (“Egun bereizi honetan, iruzkina egitekotan, lehenera jo dut, aipatu erromantizismo langintza garaietara, alegia”), Berria (“Machadoren gorpuzkinak ekarri baino lehenago haren lanak oso-osorik argitaratu beharko lituzketela, inolako mozte eta faltsutzerik gabe, eta haren bizitza eredugarria lehenera ekarri beharko luketela”), EiTB 6 (“Tira, gauzak lehenera itzuli dituk”), Jakin 2 (“Hotelgintzan edo garraioan ere, oro har, ez dirudi gauzak lehenera itzuliko direnik”), Argia 4 (“Alabaina, desoreka handiegia denean, beste oreka bat bilatuko da, lehenera ezin baikara itzuli”), Laneki (“Seinale digitalak lehenera ekar ditzakegu loturaren luzera areagotzeko”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

lehenera : Berria (“Hark ere antzeko sintomak izan zituen, baina ez zuen lortu lehenera itzultzerik”), Patxi Zubizarreta (“Zure azala lehenera etorri dela begien bistan geratuko da lehen goizetik bertatik: fresko ageriko da, guria, inoiz ez bezain argia”), Imanol Unzurrunzaga (“Orainaldia, berriz, beti orain balitz, ez litzateke lehenera igaroko; aldi ez baina betiera (betidaino) litzateke”), Anjle Lertxundi (“Gauzak lehenera itzul daitezen, mundu katolikoak bere jakituria osoa jarriko du ortodoxia baten alde”), Elizen arteko Biblia (“Gizakia hauts bihurtzen duzu, esanez: "Itzul lehenera, gizakiok! "”), Bernardo Atxaga (“S-k T etorrarazten du - Monsieur le Traducteur - eta poema gaztelaniara itzultzeko eskatzen dio, edo zehatzago, berritzuli eta lehenera ekartzeko Borgesek "Límites" izenburuaz argitaratu zuen poema hau”), Ainegru Epaltza (“Ikusmena lehenera itzuli bezala, harriturik ohartu nintzen onik nengoela”), Juan Garzia (“Eta maitasuna deitzen diogun hori, berriz, elkarrekin bat egin eta elkarrengan urtu eta elkarren baitan nahasteko irrika da; lehenera itzultzekoa, alegia, halaxe baikeunden antzina, etsaitasunak hautsi duen jainko globularraren altzoan”), Xabier Amuriza (“Horrelaxe islatzen da irudia ispilutik ispilura, eta ezker ageri zena eskuin bilakatzen, berriro alderanzten eta lehenera itzultzen da”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, lokuzioa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa lehenera forman.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa lehen sarreran.

leheneratu, lehenera/leheneratu, leheneratzen
da/du ad. Lehengoratu. Berehalaxe leheneratuko zara, sendatuko zara. Frankismoaren biktimak moralki eta ekonomikoki leheneratzeko legea.

Aztergaia: leheneratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:007 2003-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, eta lehiakideak ditu

Aski hedatua da gaur; eta lehen itzulian jasotako lehengoratu baino bakanxeago erabiltzen bada ere, hiztegi batuan onartzekoa dela uste du lantaldeak.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

lehenera(tu), leheneratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

lehenespen
iz. Lehenestea. Giza eskubideen artean sor daitezkeen gatazketan, eskubideen arteko lehenespenak ezartzeko gai izan gaitezen, inor gutxietsi gabe.

Aztergaia: lehenespen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-05-17
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 2000-10-04 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

lehenetsi 1, Ip. Hil ("Lehenetsi düzü birjinitatia Jinkoaren Ama izateko loriari"); ez dugu aurkitu lehenespen, lehenespenezko formarik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

lehenespen 6: GAO 1989 eta 1990 5 ("iraupen lehenespena izango dute langileen ordezkariek", "Transformadore hau lurperatuta kokatuko da lehenespenez", "euskarriak, ordenaturiko eraikinen gainean kokatuko dira lehenespenez", "Instalazio hauek lurpekoak izango dira lehenespenez", "31. Artikulua - Lehenespen Ordena"), UZEI ("gauza berri bat erosten da eduki komunaren kontura, harpidetza lehenespenezko harpidetza-eskubidearekin ere gertatzen den bezalaxe"); lehenetsi 10: P. Sastre ("produkzioa zabaldu baino, produkzio kapazitateen modernizazioa lehenetsiko da"), UZEI 2 (adib.: "implicite, par défaut: lehenetsi"), HezkSaila Txostena 1994 2 ("atzerriko hizkuntzari ?...? lehenetsi zaio", "LHko ikastetxeen arteko oreka eta Batxilergoko Institutuak lehenesten ziren"), P. Iztueta ("sorkuntza-lana bere garaian kokatzea lehenestera eta argitalpen-data bigarren mailara pasatzera eraman gaitu"), A. Elosegi ("Egitura sintaktiko sinpleenak [hitz bakarrekoak] lehenetsi dira"), P. Esnal ("Hor sortu eta sendotu da, pixkana-pixkana, praktika eta hezkuntza-jarduera lehenetsi duen ikuspegi praktikoa, oreka berriro ere apurtzeraino, baina oraingoan beste muturrera eramanez alderakarga"), EusBiziBer 1999 2 (" Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak lehenetsitako helburuak gauzatzeko ezinbestekoa", "urteotarako lehenetsi diren erronka berri nagusiei aurre egiteko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

lehenespen : Euskalterm 10 (eta lehenespen-ordena 1); lehenetsi : AB38 1, HiztEn, Euskalterm 10 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE // Beste ordainak: a) preferencia: hobespen : AB38 1, Euskalterm 2; hobeste : Euskalterm 2; hobetsi : AB50 2; lehenengotasun : AB50 1; lehentasun : AB38 1, AB50 13, Euskalterm 14; lehentasunezko : AB50 1; preferentzia AB50 2; b) prelación: lehentasun : AB50 4, Euskalterm 10; c) priorizar / dar preferencia: hobetsi : AB50 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

lehenespen : HiruMila; lehenespenezko : HiruMila; lehenetsi : ElhHizt, HiruMila, Casve EF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC (leen-etsi) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) preferencia/préférence: aitzintasun , aurreratasun (PMuj DCV); berezgoa (Casve FE); berezkeria (Casve FE, PMuj DCV); berezkunde : (Casve FE - berezkünte, HaizeG FB berexkunde, T-L LFB - berechkunde, PMuj DCV); berezkuntza (PMuj DCV); hobespen (HiztHand, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, PMuj DCV obespen); lehentasun (HiztHand, ElhHizt, HiruMila, Lur EF/FE, PMuj DCV- leentasun); maitasun (ElhHizt); maiteagotasun : (Casve FE -tarzün, HaizeG FB,T-L LFB); nahiagotasun : (Casve FE -tarzün, HaizeG FB, T-L LFB); obeste (PMuj DCV); zaletasun (ElhHizt); b) prelación/préséance: aurre , -buru (PMuj DCV); lehenespen (HiruMila); lehentasun (HiztHand, ElhHizt, HiruMila); lena , lengoa (PMuj DCV); nor lehen-eko lege (T-L LFB); c) priorizar/préférer: berezi (Casve FE); hobetsi (Lur EF/FE, Casve FE, HaizeG FB, T-L LFB); lehendatu (T-L LFB); lehenetsi (ElhHizt, Casve FE, T-L LFB); lehentasuna izan/eman (ElhHizt); maiteago (Casve FE - üken, T-L LFB); nahiago izan (Lur EF/FE, HaizeG FB); nahiago ukan (Casve FE - üken, HaizeG FB, T-L LFB).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: preferencia / prelación.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

lehentasun (arautua) eta hobespen (orain proposatua) aski izan litezkeela, aipatu da.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-05-17) Onartu egin da forma, eta bere soilean aipatuko da.

lehenetsi, lehenets, lehenesten
du ad. Lehentasuna eman, nahiago izan, hobetsi. Alderdiei euskara lehenesteko eskatu die Kontseiluak. Edukiak lehenetsi dira, balioen gainetik. Kaltegarriak eta hain garestiak ez diren aukerak lehenetsi ditugu.

Aztergaia: lehenetsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-05-17
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: priorizar.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

Euskaltzaindiak erabakitzekoa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-etsi.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-05-17) Onartu egin da forma: «lehenetsi, lehenets, lehenesten du ad.»

lehengai
1 iz. Gainerako gai guztien jatorrian dagoen lehenengo gaia. Pentsatzen zuten sua dela zer guztien lehengaia.
2 iz. pl. Industriak lantzen eta eraldatzen dituen gaiak. Lehengaien jabetza lortzeko.

Aztergaia: lehengai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-06-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Idazkera hedatuena da

idazkera hedatuena, loturik.

lehengo
adj. Aurrekoa, igarotako aldi edo denborakoa. Lehengo bideari jarraituaz. Lehengo gizonak. Lehengo udan. Eta berriz ere lehengo eta betiko lelora nentorren. Lehengo eta gaurko idazleak. Bekatu hau lehengoa baino handiagoa litzateke. Hizkuntza guztiak, lehengoak eta oraingoak. Lehengoez gainera.

Aztergaia: lehengo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: lehengoan, lehengo batean, lehengo denboretan, lehengo egun .

lehengo batean
Igaro berri den egun batean. Ik. lehengoan; lehengo egunean; aurreko batean. Lehengo batean esan nuenez. Lehengo batean gure etxean udareak lapurtzen ikusi nuen.

Aztergaia: lehengo batean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 2000-10-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

bat-ean.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lehengo sarrerari dagokion azpisarrera.

lehengo bidetik
Lehen hartutako bidetik, lehen bezala. Munduak, oker edo zuzen, lehengo bidetik jarraitzen zuen.

Aztergaia: lehengo bidetik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-02-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: LEHENGO BIDETIK (Seguir, etc.) como antes. "Lengo bidetik dabil orain ere ori (G-azp)" Gte Erd 180. Ta Arranondotarrak, guztizko jolas zaleak izanda be lanetik bizi bear dabenak dira gizagaixoak eta eziñ izaten dabie jaso luzaroan jolasaren astuntasuna. Asi ziran, bada, lengo bidetik. Ag Kr 60s. Munduak, oker edo zuzen, lengo bidetik jarraitzen eban. SM Zirik 9. Eta --jakiña!-- esteak sosegua artzen zutela ta lengo bidetik gogoa. NEtx LBB 184.

lehengo bidetik : Consumer (“Hipotekaren kuotak lehengo bidetik iristen dira etxera, eta dirurik ezean, ezin ordaindu, eta ordaindu ezean...“), Berria 5 (“John McCainen arazo nagusia da lehengo bidetik jarraituko genukeela”), Argia (“Urteotan munduko agintariek lehengo bidetik segitu dutenez, orain berandu da beroketa gelditzeko”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

lehengo bidetik 9: Berria 5 (“PSOEk lehengo bidetik jarraitzen duela salatu du Askatasunak”), Herria 2 (“Hots norat ari den mundua jakin nahi lukeenari, ba ote litake huntaz beste erantzunik: lehengo bidetik?”), Jon Muñoz (“Gero, ez zidan utzi elkarrizketa lehengo bidetik eramaten”), Patxi Iturritegi (“Gozoa jarriko litzateke! Hortaz, ez diot kontra egin eta lehengo bidetik segitu dut ahalik eta aurpegirik zintzoena jarriz”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Lokuzio figuratibo bat da, eta komeni da azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa lehengo sarreran.

lehengo denboretan
Garai batean. Lehengo denboretan izaten zen legatz arroa errealean. Lehengo denboretan prefetak Baionan egiten omen zuen biltzar bat.

Aztergaia: lehengo denboretan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS: lehengo denbor(et)an.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -etan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lehengo sarrerari dagokion azpisarrera.

lehengo egun batean
Igaro berri den egun batean. Ik. lehengo batean. Lehengo egun batean, gauza bitxia irakurri nuen egunkari batean.

Aztergaia: lehengo egun batean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-02-12 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: LEHENGO EGUN BATEAN. El otro día. v. LEHENGO EGUNEAN. Lengo egun baten berak buruz ikasita, esaeuskun ipuin txito eder abade batek imini ebana. Mg PAb 96. Lengo egun batian / ai, San Antoniyo! / doi doi egin zeniran kalian ariyo. Bil 99. Lengo egun batian / zan komeriya. Xe 216. Lengo egun baten etxeratu zirean gudutik. Echta Jos 105. Simonenian izan naiz lengo egun batean agindu nion uztarriya egin ote duan. Apaol 82. Lengo egun batian / il diyot laguna. Tx B 29. Lengo egun baten izpar au irakurri gendun. Kk Ab II 94. Lengo egun baten neure artian / ori pentsatzen nenguan. Uzt Sas 137. Lengo egun batean entzun nuanaren modukoa da au ere. Insausti 130. (Lehengo egun bateko). Lengo egun bateko / funziyoa omen da. JanEd I 56

lehengo egun batean 1, Berria (“Lehengo egun batean, dispertsio politikaren 25. urteurrena gogoratuz, omenaldi xume eta sentibera eskaini genien politika anker horren ondorioz hildako Laudioko senide biri”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

lehengo egun batean 3: Berria (“Lehengo egun batean gauza kuriosoa irakurri nuen egunkari batean”), Fernando Rey (“Turkiarrari agur esatekotan nengoenean, orduan Fürst zakurra agertu zen, protestaka lehengo egun batean ostiko bat jo niolako ahoan”), Bernardo Atxaga (“Badakizu zer komentario egin zuen lehengo egun batean, bazkarian, sozio sartu naizen klubaren berri ematen ari nintzela?”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, baina aski izan liteke azpiadiera gisa gehitzea lehengo egunean azpisarreraren barruan.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa lehengo egunean azpisarreraren barruan.

lehengo egunean
Igaro berri den egun batean. Ik. lehengoan; lehengo batean. Lehengo egunean ikusi nuen. Lehengo egunean aditu nion aitaginarrebari. || Lehengo eguneko lagun misteriotsua.

Aztergaia: lehengo egunean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:027 2003-07-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: adib. gisa

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lehengo sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

batez ere leku-denborazko kasuetan erabiltzen da.

lehengo lepotik burua
Norbait edo zerbait ez dela aldatu, lehengoa bera dela, adierazteko erabiltzen den esapidea. (Mugatua). Ik. betiko lepotik burua. Semeak lehengo lepotik burua, ordea, eta josten baino askoz nahiago izaten zuen jostatzen ibiltzea. Entzungo zizun, itxuraz behintzat, baina... bai zera, lehengo lepotik hark burua. Baina sistemak lehengo lepotik burua: boterea dagoen tokian emakumerik ez. || Hark, ez dago zer esanik, lehengo lepotik edukiko du orain ere burua. Gwendolenek lehengo lepotik zaukak burua, eta txit firme zagok berean.

Aztergaia: lehengo lepotik burua

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-01-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: LEHENGO LEPOTIK BURUA EDUKI (IZAN). Seguir siendo el mismo; seguir en lo mismo. "Orrek lengo lepotik dauka burua (G-azp, AN-gip-5vill)" Ib. 180 (v. tbn. Inza NaEsZarr 1418 (AN-ulz)). Arek, ez dago zer esanik, lengo lepotikan eukiko du orain ere burua. Apaol 33. Lengo lepotik zeukan arrek burua. Ag G 98. Lêngo lepotik burua / datorren urtean zuk. Or Eus 64. Ez al dute oiek beti izango / burua lengo lepotik? In Alkain 97. Ikusten dut lengo lepotik duzula burua ta zure asmoan tink (irmo) dirauzula. Etxde JJ 65. Mattinek ordea lengo lepotik zeukan burua. Ib. 65. Entzungo zizun itxuraz behintzat, baina... bai zera: lehengo lepotik hark burua. MIH 268. v. tbn. FIr 160. In EZBB II 47. Zendoia 235. (Betiko lepotik). Bañan burua betiko lepotik, batetik, eta oituera zarreri agur egin naia, bestetik, an joan ziran. JAIraz Bizia 17

adib.: lehengo adj. Aurrekoa, igarotako aldi edo denborakoa. Lehengo bideari jarraituaz. Lehengo gizonak. Lehengo udan. Eta berriz ere lehengo eta betiko lelora nentorren. Lehengo eta gaurko idazleak. Bekatu hau lehengoa baino handiagoa litzateke. Hizkuntza guztiak, lehengoak eta oraingoak. Lehengoez gainera. Lehengo lepotik burua.

lehengo lepotik burua eduki (izan) 19: Berria 16 (“Lehengo lepotik izango du burua Sevillak, baina odol freskoarekin”), EiTB (“Dena den, harresirik gabeko gotorlekua izan zen iaz eta oraingoz behintzat, ezin esan lehengo lepotik ez duela burua talde txuri-urdinak”), Jakin (“Burua lehengo lepotik dutela esango nuke”), Argia (“Jaurlaritzak lehengo lepotik du oraindik burua”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

lehengo lepotik burua eduki (izan) 17: Berria 7 (“Tristea, Realak burua lehengo lepotik duela ikustea”, “Bere ustetan, Zapateroren gobernuak halako erabakiarekin «lehengo lepotik» dauka burua eta «Aznarren politika zaharrera» bueltatzen ari dela erakusten du”), Koldo Zuazo 4 (“Hilabete bereko 17an, beste gutun bat idatzi zion, eta burua lehengo lepotik duela agertzen zaigu honetan ere”), Felipe Juaristi (“Palermoko bigarren printzeak lehengo lepotik zuen burua, lehengo izua barrenean sendo eta estu sartua, bera armaduran bezala, irten ezinik”), Jon Muñoz (“Elgar Grosrouvrek lehengo lepotik zeukan burua”), Antton Olano (“Gwendolenek lehengo lepotik zaukak burua, eta txit firme zagok berean”), Joxerra Garzia (“Aste honetan bertan eman du berriro bere iritzia, eta lehengo lepotik du burua”), Hasier Etxeberria (“Ezin litekeela ukan lehengo lepotik burua”), Iñaki Arranz (“Berdin esan genezake beste lokuzio askori buruz: ahoa bete hortzekin utzi, antzarak ferratzera bidali, azak eman, azpiak jan, begia bota, bihotz ukan, burua galdu, burua lehengo lepotik izan, norbaiten bizkar bizi, hitza jan, lepoa egin, piper egin”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, esapidea, eta azpisarrera gisa jasotzekoa lehengo lepotik burua forman.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

lehengo lepotik burua 1. adierako definizioa moldatu: “Norbait edo zerbait ez dela aldatu, lehengo bera dela, adierazteko erabiltzen den esapidea”. Eta kendu oharra. Horrez gain, 2. adiera kendu eta horko adibideak lehenengo adierako azpiadiera bihurtu (bigarren adierako oraingo azpiadiera (Gauzez mintzatuz), lehenengo adierako adibide soila egin). (2021-11-23)

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa lehengo sarreran.

lehengoak lehengo
g. g. er. Lehen gertatu direnak alde batera utzirik. Ik. kontuak kontu. Artistak, besteak beste eta lehengoak lehengo, bere baitatik ari nahi du.
Loturak

Aztergaia: lehengoak lehengo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-02-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: LEHENGOAK LEHENGO. a) Además de los anteriores. Lengoak lengo, zer egin digu / aurtengo negu saztarrak? Basarri 128. Iru tronbosis-kolpek alkarren ondoren emonda, leenguak leengo zirala, azkenekuak itsu itxi eban. Gerrika 283. Benetan zeregin gogorra eta arriskutsua zala ezin iñok ukatu. Leenguak leengo dirala, otsuen erpiak ikusten nituen. Ib. 125. b) Sea como sea lo anterior. Lengoak lengo, barka dezakiogun alkarri geiegizko esanak, eta gaurtik erabaki auxe ar dezagun. NEtx EG 1956 (9-10), 84. Artistak, besteak beste eta lehengoak lehengo, bere baitatik ari nahi du, xehetasun asko baztertzen dituelarik bide batez. MEIG I 66.

Ez dugu aurkitu lehengoak lehengo formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

lehengoak lehengo 3, Patziku Perurena (“Lehengoak lehengo, Erdi Aroko sarrazenoen inbasioaz geroztik nonahi ugaldu ziren moroak lurrotan, Espainiaren arrakonkista omen zenekoan uxarazi zituzten arte”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ez da asko erabili, baina esamolde egokia da. g.g.er. markarekin jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa lehengo sarreran.

Maiztasuna

g.g.er.

lehengoan
adb. Igaro berri den egun batean. Ik. lehengo batean; lehengo egunean. Horri buruz ari ziren lehengoan zenbait neskatxa gazte. Lehengoan egin nuen eskapada ederra! Lehengoan Donostiara joan behar izan nuen, galtzerdi batzuk erostera.
Loturak

Aztergaia: lehengoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 2000-10-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

lehengoan 2 adb. (egon, iraun eta kideko aditzekin). Lehen bezala, lehengo egoeran. Lur, itsaso eta haizeak lehengoan daude, eta lehengoan egongo aurrera ere. 3 adb. (egon, iraun eta kideko aditzekin). Lehengo iritzian. Lehengoan jarraitzen du. [s.u. lehengo]

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

lehengoan 2 eta lehengoan 3 adierak erabat ezabatzekoak dira lehengoan egon eta lehengoan iraun azpisarrera gisa jasotzea proposatu denez. Gainera adiera bakarrera ekartzea erabaki da. (2021-11-23)

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lehengo sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

a) 'lehengo egun batean': Horri buruz ari ziren lehengoan zenbait neskatxa gazte. b) 'lehen bezala': Lur, itsaso eta haizeak lehengoan daude.

lehengoan egon
1 da ad.-lok. Lehen bezala egon, lehengo egoeran egon. Lur, itsaso eta haizeak lehengoan daude, eta lehengoan egongo, aurrera ere.
2 da ad.-lok. Lehengo iritzi berean egon. Hala ere, lehengoan nagok: lotsagabe bat haizela pentsatzen diat.
Loturak

Aztergaia: lehengoan egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egitea proposatu da. Lur, itsaso eta haizeak lehengoan daude, eta lehengoan egongo aurrera ere adibidea hemen jaso.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa lehengo eta egon sarreretan.

lehengoan iraun
du ad.-lok. Lehen bezala egon, lehengo egoeran egon. Sendotu naiz, baina arimaren ajeak lehengoan dirau.
Loturak

Aztergaia: lehengoan iraun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egitea proposatu da. Komeni da adibideren bat gehitzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa lehengo eta iraun sarreretan.

lehengoratu, lehengora/lehengoratu, lehengoratzen
da/du ad. Lehengo egoerara etorri; lehengo egoerara ekarri. Ik. leheneratu. Eliza berritu eta lehengoratzeko. Familiako gainerako kideak, libre egonik ere, ez ziren lehengoratu gatibualdiko gabezien ondotik.

Aztergaia: lehengoratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

lehengoratu, lehengora(tu), lehengoratzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

lehengoratu, lehengora(tu), lehengoratzen.

lehengusina
iz. Norbaitentzat, gurasoen neba-arreben alaba. Ik. lehengusu. Elisabet bere lehengusina ikustera joan zenean. Lehengusu-lehengusinak.

Aztergaia: lehengusina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-12-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: lehengusina (lengusina, lengusine, lenkusiña, lengosiña, lengusia, lenguseña) ’prima’: SermAN, Urqz, CrIc, LE Doc, Astar, Añ EL, Añ LauEv, CatUlz, Echta Jos, A Ardi, Inza Azalp, Osk Kurl; lengusiña: EE 1881a, Bilbao IpuiB, Elexp Berg.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

Arauak jasoa du forma, «Bizk.» marka duela; lantaldearen ustez, kentzekoa izan liteke marka hau, oso hedatua baita gaur Bizkaitik kanpora ere.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

genero-bereizketa.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-01-30): lehengusina iz. [Bizk. marka kendu da]

lehengusina propio
iz. Lehengusina. Amélie Sagardia, amaren lehengusina propioa, Akizen bizi dena.

Aztergaia: lehengusina propio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Osaeraz argibideren bat eskaini nahi da

Arauak eta lantaldearen proposamen berriek ez dute aipatu, baina aipatzekoa da, lehengusu propio parekoa bezala, arrunta baita gaur lehengusina / lehengusu banaketa.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-01-30): AS gisa onartua: lehengusina propio

lehengusina txiki
iz. Gurasoen lehengusu edo lehengusina baten alaba. Ik. bigarren lehengusina. Ekainaren zortzikoa, Ainhoa, lehengusina txikia.

Aztergaia: lehengusina txiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Osaeraz argibideren bat eskaini nahi da

Arauak eta lantaldearen proposamen berriek ez dute aipatu, baina aipatzekoa da, lehengusu txiki parekoa bezala.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-01-30): AS gisa onartua: lehengusina txiki

lehengusu
iz. Norbaitentzat, gurasoen anai-arreben semea edo alaba. Ik. kusi. Ezin ezkon daitezke elkarrekin senideak eta lehengusuak. Lehengusuen ume, atzea baino hobe. Lehengusuak dira. Lehengusuen etxean. Bagenuen lehengusu bat han galdua. Gogoan duzu gure lehengusu Adrian? Bere lehengusu apaiza. Isabel hire lehengusua (Ik. lehengusina).

Aztergaia: lehengusu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-12-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: lehengusu (lengusu, lengosu, lenkusu, lenguso, lenguse) ‘primo, prima’: Lç Erm 16,11, ConTAV, Cb Eg, Añ EL, LE Doc, AA, Astar, Lard, A BGuzur, Ag G, Alz Txib, A Ardi, Kk Ab, Mde Pr, Arti Ipuin, Uzt LEG, MEIG; lengusu: Gco, Echag, CartAnd, Izt C, Aran SIgn, PE, Sor Gabon, ArdiDL, Or SCruz, Enb, Lab EEguna, Ir YKBiz, Balad, JAIraz Bizia, Etxde JJ, NEtx Antz, Erkiag Arran, Zait Plat, Osk Kurl, Alzola Atalak, Berron Kijote; lenkusu: AB AmaE; lengosu: A EY.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: lehengusu propio, lehengusu txiki .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

Arauak jasoa du forma, eta lantaldeak proposatuak ditu lehengusu propio eta lehengusu txiki azpisarrerak (ikusiko da lehengusu-lehengusinak dvandva ere aipatzea komeni den, eta nola).

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  lehengusu-lehengusina AS gisa sartzea. || Erdarazko 'los primos"-en eraginez euskaraz maiz entzuten den 'lehengusuak' horrek euskaraz itzulpen hobea baduela nabarmentzeko.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-06-07): Forma berririk ez da orain erantsiko.

lehengusu propio
iz. Lehengusua. Ik. izter-lehengusu 2. Lehengusu propio batekin ezkondu zen.

Aztergaia: lehengusu propio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: lehengusu propio ‘primo carnal’: Iraola.

Bestelakoak

Bigarren itzulian proposatua du lantaldeak, lehengusu sarrerako azpisarrera gisa, eta adiera azalduz; eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-propio.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lehengusu sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

norbaiten izeba-osaben seme nahiz alaba.

lehengusu txiki
iz. Gurasoen lehengusuen semea edo alaba. Ik. bigarren lehengusu; bigarren lehengusina; izter-lehengusu; bestengusu. Aitaren lehengusu txikia da.

Aztergaia: lehengusu txiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: lehengusu txiki ‘segundo primo; primos en segundo y tercer grado’: Etxba Eib.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Prestas: 10. gaia; 30 lek. (B 2 / G 28).

Bigarren itzulian proposatua du lantaldeak, lehengusu sarrerako azpisarrera gisa, eta adiera azalduz; eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lehengusu sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

lehengusuen seme nahiz alaba.

lehengusu-lehengusina
iz. pl. Lehengusua eta lehengusina; lehengusuak eta lehengusinak. Anai-arrebak, izeko-osabak eta lehengusu-lehengusinak.

Aztergaia: lehengusu-lehengusina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 2000-10-04 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: lehengusu-lehengusina ‘primos de ambos sexos’: A Ezale, Zam RIEV 1907.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Osaeraz argibideren bat eskaini nahi da

Jasotzekoa izan liteke, arlo honetako hainbat dvandvaren ondoan: ezagutzen diren testuetan bakan erabili da, baina hedatua dela uste du lantaldeak, lehengusina hedatu den heinean.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

dvandvak.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  lehengusu-lehengusina AS gisa sartzea. || Erdarazko 'los primos"-en eraginez euskaraz maiz entzuten den 'lehengusuak' horrek euskaraz itzulpen hobea baduela nabarmentzeko.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-06-07) Forma berririk ez da orain erantsiko.

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-03-27): lehengusu-lehengusina iz. pl. // AS s.u. lehengusu

lehenik
adb. Lehen buruan, beste ezer baino lehen, aurrenik. Ik. lehenbizi; aurrena. Gure ezjakinaren eremua neurtu behar genuke lehenik, jakite bidean sartuko bagara. Horiek dira lehenik gogora datozkigunak. Ezin daiteke batasunera jo, inor, gerok lehenik garela, mindu gabe. Hasi ziren oihuka; Moisesen kontra lehenik, Jainkoaren beraren kontra gero. Lehenik, (...), bigarrenik, (...), hirugarrenik, (...).

Esaera zaharrak

Beha lehenik, mintza azkenik.

Aztergaia: lehenik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: lehenik eta behin.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: lehen-lehenik .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

lehenik eta behin.

lehenik eta behin
adb. lehenik-en indargarria. Azter ditzagun lehenik eta behin datuak.

Aztergaia: lehenik eta behin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

lehenjaio
adj./iz. Seme-alabez mintzatuz, lehenbizi jaio dena. Ik. lehensortu; lehenseme; maiorazko; premu. Hartuko dut semeen artean lehenjaioa. Hona zergatik haur lehenjaioari ipini zioten izena Klara.

Aztergaia: lehenjaio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2005-04-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-12-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

lehen + jaio 10 (lehen/lenen j. 6, len-/lenen-j. 4); ik. OEH argitaratukoak: Lç Erm 8,28 ("Hura denzat lehen iaioa anhitz anaieren artean"), Mg PAb ("Autuko dot semeen artian lenen jaijua"), Añ MisE ("Krutzeaz ziñatu zituan etxe ez beste guztietako seme len-jaio nagusi guztiak gau baten il zirian"), Lard ("Esauren gozagaitzkeriak atsekabe andia ematen bazioten ere, lenen-jaioa zalako, onengana etziñagoa zan"), Bv AsL ("Ona zergatik aur lenen jaiuari ipiñi zioten izena Klara"), Inza Azalp ("Itto zittuan aingeru iltzaleak Egiptoko lenen jaio guziak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Inguruko formen erabilerak

ik. informazioa s.u. lehenseme.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldeak aipatua du forma, bigarren itzulikoen artean, zalantzak azalduz eta Euskaltzaindiak erabakitzekoa dela adieraziz.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

Euskaltzaindiak erabakitzekoa: a) bereziak dira, formaz, hitz bakarrean idatzitako lehen + -jaio, -sortu eta -seme, -alaba modukoak (ia paralelorik gabeak dira [lehen- + partizipio] eta [lehen- + izen] osaerako lexikalizatuak); b) -tasun edo -tza moduko eratorriak moldatzeko, -jaio / -sortu partizipioen gain eratuak baino egokiagoak dira -seme / -alaba izenen gain eratuak, baina c) sexu-marka nabariegikoak izan litezke hauek (primogenitura mailegua al da irtenbidea?).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-05-17) lehenjaio (eta lehenseme, lehensortu) hitz bakarrean idatzia onartu da (beheraxeagoko lehenseme eta lehensortu bezala), eta bere soilean aipatuko da.

lehenkusi
iz. Ipar. Lehengusua. Ene lehenkusia, Kadet Bordaxuri.

Aztergaia: lehenkusi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-12-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldeak proposatua du forma, bigarren itzulikoen artean eta «iz. Ipar.» markekin, eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  lehenkusi iz. Ipar. hobe lehengusu. || Batasunerako jada hautatua den hitzaren aldaki dialektal hutsa delako.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-06-07): Definitzaileekin aipatuko da (lehen itzuliko kusi bezala): «lehenkusi iz. Ipar. 'lehengusua, lehengusina'».

lehenkusina
iz. Ipar. Lehengusina.

Aztergaia: lehenkusina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2014-12-19
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): lehenkusina iz. Ipar. 'lehengusina'.

lehenseme
iz. Seme nagusia, seme zaharrena. Ik. premu. Lehensemea ni naizela gure senideen artean.

Aztergaia: lehenseme

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:42 2005-04-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-12-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

lehen + jaio 10 (cf. supra); lehen + seme 15 (lehen/len/lenen s. 7, len-/lenen-s. 3, lenseme 5): Lç ("etzezan hura ezagut, bere lehen semeaz erdi zedino"), Mb IArg I ("Len seme Joseph berekin zuen denboran"), Hb Egia ("Lehen semea bethiko burdinetarat yoan"), Balad ("hi othe hiz nihauren lehen semea?"), Jnn SBi ("beretzat nahi zuela familia guzietako lehen semea"), Or Mi ("Len-seme yaioberriari pozikaraz ugatza ematen ari delari?"), Zait Sof ("lenseme izaki"), SMitx Aranz 4 (adib.: "Ama irribarrez Lensemeari begira", "Iñigo santu Loiolakoa, euskal-semetan Lenseme", "Loiola'ko lensemearekin bat eginda"), Etxde AlosT ("Segurako Santxo Lardizabalen lenen semea"), Etxde JJ 2 ("bere lenen semearen bitartez senar-emazte arteko laguntasuna berritzea", "Lenen-semearen jaiotza zala-ta, senar-emazteak aldi bateko onezkoak egin zituzten"), Gazt MusIx ("Lope Leonen eta Ines Varelaren len-semea"); OEH argitaratuan, gainera: Ker Gen 27,19 ("Zure leensemea nozu ni"); PPer Harrip ("Berari lehenseme izateagatik zegokion oinordekotza ukatu egin zuen"); BiblE Rom 8,29 ("Semea senide askoren artean lehenseme izan zedin"); lehen-semezko 1, Or Aitork ("Ark galarazi baitzion Esauri len-semezkoa"); lehen + sortu 11 (lehen s. 9, len-s. 1): Lç 4 ("Krist lehen sorthua", "lehen sorthuak desegiten zituenak, hek hunki ezlitzanzat", "zeruetan skribatuak diraden lehen sorthuen kongregazionera", "deitzen da anhitz anaieren arteko lehen sorthua"), Bp II 3 ("lehen sorthü haurrak han ohereska litian", "haur lehen sorthiak oro hil erazi zütiala eta israeliter bere lehen sorthiak bizirik begiratü"), CatLan ("zoinek manatzen baizien lehen sorthien Jinkuari oferitzia"), Añ GGero ("eskeñi legiola primizia len-jaioa edo sortua"), CatJauf ("hil-arazi zituen Ejiptoarretarik lehen sorthu guziak"), Ir YKBiz ("arek bere seme len-sortua yaio zuen arte"); OEH argitaratuan gainera: Urt Has 25,13 ("Ismaelen lehen sorthua, Nebajoth"); Ip Ap 1,5 ("Zuñ beita jakile leiala, hiletarik lehen sorthia eta lürreko erregen gehiena") // OEH argitaratuan gainera: lehensemetasun eta lehensemetza .

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

lehenalaba (+ lenen-alaba) 2: J.M. Azkue ("Irasle dontsuak bere lenen-ababa [...] leku on batean jartzeko asmoak artu zituan"), M. Ezkurdia ("lehenalabei, orain arte lehensemeei erreserbatuak ziren noble-tituluen heredentzia eskatzeko bidea ireki die"); lehenseme (+ lehen-s. 1, lenseme 2) 8: SMitx Ama-semeak 2 ("guzion Amaren euskal semeetan Lenseme", "Lenseme, danen atzetik sortu izan ba'litz ere"), J. Intxausti ("Han hil zuen bere burua, maitalearekin gaua pasa ondoren, Austria-ko Erregeen lehen-semeak"), Oihenart Taldea ("bakarrik lehensemeak zuen eskubidea tronura", "ugazabak lehensemearengan fidelitate lokarri batekin lotuak zeuden"), I. Zaldua ("primua edo lehensemea"), M. Ezkurdia ("lehensemeei erreserbatuak ziren noble-tituluen heredentzia eskatzeko bidea ireki die"), F. Olariaga ("Bere lehensemea izan zuen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

lehenseme : AB38 1, Euskalterm 1; lehentsemego : AB38 1 // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

BiblE 2. ediziorako zuzenkizunetan: lehen-kume (*lehenkume), lehen-seme (*lehenseme), lehen-semetza (*lehensemetza), lehensortu (*lehen-sortu).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

lehenseme : HiruMila, PMuj DVC len-seme; lehensortu : EuskHizt (lehen sortu), Casve EF (-thü), HaizeG BF, Lh DBF (-th-), DRA (-th-), PMuj DVC (len-sortu); lenseme-eskubide : PMuj DVC; len-semetasun : PMuj DVC; len-semezkoa : PMuj DVC; len-senide : PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldeak aipatua du forma, bigarren itzulikoen artean, zalantzak azalduz eta Euskaltzaindiak erabakitzekoa dela adieraziz (cf. supra lehen-jaio eta lehenalaba korrelatua).

Lantaldearen irizpideak
Informazio osagarria behar da, erabakia oinarritzeko

cf. lehen-jaio.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-05-17) Onartu egin da forma, eta bere soilean aipatuko da.

lehensortu
adj./iz. Lehenjaioa. Hilarazi zituen egiptoarretarik lehensortu guztiak. Bere seme lehensortua jaio zen arte.

Aztergaia: lehensortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2005-04-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-12-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldeak aipatua du forma, bigarren itzulikoen artean, zalantzak azalduz eta Euskaltzaindiak erabakitzekoa dela adieraziz (cf. supra lehen-jaio).

Lantaldearen irizpideak
Informazio osagarria behar da, erabakia oinarritzeko

cf. lehen-jaio.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-05-17) Onartu egin da forma, eta bere soilean aipatuko da.

lehentasun
1 iz. Lehena denaren egoera edo nolakotasuna. Aldi hartan Helade-ko lehenengo herria zen Sirakusa; Atenasek galdua zuen lehentasuna dagoeneko. Hirutasun Santuko hiru pertsonak berdin dira, lehentasunik gabe.
2 iz. Lehen datorren edo aurren igarotzen denaren nolakotasuna; lehen igarotzeko eskubidea. Beste kontu batzuek lehentasuna dute lan horien aurretik.
3 iz. Batez ere pl. Lehentasuna duen gauza. Estrategia diseinatzeko, hausnarketa egiteko eta datozen urteetarako bidea eta lehentasunak ezartzeko.

Aztergaia: lehentasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
lehentasuna eman
1 dio ad.-lok. Zerbait edo norbait beste zerbaiten aurretik igaroarazi edo zerbaiti edo norbaiti beste zerbaiten aurretik igarotzeko eskubidea eman. Oinezkoei lehentasuna ematen zaie.
2 dio ad.-lok. Zerbaiti edo norbaiti beste zerbaiti edo norbaiti baino garrantzi handiagoa eman. Aberats gutxi batzuen interesen gainetik, herritarron eskubideei lehentasuna eman diezaieten.

Aztergaia: lehentasuna eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-11-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa lehentasun eta eman sarreretan.

lehentasunezko
adj. Lehentasuna duena. Euskara ez da lehentasunezko gaia alderdi politikoentzat.
Loturak

Aztergaia: lehentasunezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: lehentasunezko eskubide: derecho preferente; lehentasunezko jarduera-maila: nivel de actividad preferente.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Formatu erabaki gabeak

lehentasun sarreran eskain liteke azpisarrera nahiz adibide gisa.

Kategoria

izlag.

lehentxa
adj./iz. Emeez mintzatuz, lehen umea izan duena. Nekez erdi zen behi lehentxa.

Aztergaia: lehentxa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Sin. lehenengo umezko eme; behin erditako eme.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

lehen umea izan duen emea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E204]: ongi da uztea. || Nik bakarrik hazkuntzan ezagutzen dut ‘primipare’ adierazteko, ez dakit emazte batez erabiltzen ahal den, zergatik ez?

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-06-07): Bere horretan onartu da lantaldearen proposamena.

lehentxeago
adb. Apur bat lehenago. Ik. arestian. Pixka bat lehentxeago egon banintz hemen. Bidera heldu baino lehentxeago. Lehentxeago edo geroxeago.

Aztergaia: lehentxeago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-n+x-.

Atzizkien araberako erabakiak

-ago: -xe-ago.

lehentxoago
adb. Lehentxeago. Ez orain, eta ez lehentxoago ere.

Aztergaia: lehentxoago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-05-17
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 2005-02-08 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Lehen itzulikoetan geroxeago eta gerotxoago, biak jaso ziren; eta -xe- osaerako lehentxeago jaso zen, baina ez -txo- osaerakoa. Batez ere Bizk. dira, nonbait, -txo- osaerako hauek, eta, paralelotasuna zainduz, -txo- osaerako hau ere jasotzekoa izan liteke.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-txo/-xe-

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Hitz berria, hiztegiak ekarri beharrekoa. 2- Sinonimoa eman: Sin. lehentxeago. || 1- "Lehentxeago" ere badago.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-06-07): Onartu egin da forma, eta bere soilean aipatuko da oraingoz.

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-05-17) Berretsi egin da 2010-06-07ko erabakia.

lehentze
adb. zub. Lehen aldiz. 1850ean lehentze agertu zen izkribuz itxaropena, euskal hitz "garbia".

Aztergaia: lehentze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-11-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ahozko erabileraren testigantza fidagarria du

adizlaguna arrunta da Zuberoan, J-L. Davantek dioenez; izena, berriz, ez du ezagutzen (testu batean jaso du OEHk 'lehentasuna' adierakoa: Prop).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

lehen aldiz.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper