10 emaitza laino bilaketarentzat - [1 - 10] bistaratzen.

laino
1 iz. Ur tanta guztiz txikiz osatutako masa, lurretik gertu dagoena. Ik. lanbro; gandu 2. Eta sarturik Moises lainoaren erdira, igo zen mendira. Lainoa jasotzen duenean. Lainoa sartu da. Argiak lainoak ditu etsai. Haizea eta lainoa dira erleen etsaiak. Laino iheskorrak bezalakoak dira. Eguzki eta laino, eta hodei ñabarrak zeruan barrena lasterka. Lainozko maindire zuria ageri da hiri zabalean. || Ke lainoak. Bolbora-laino batez.
2 iz. Argi ikustea edo ulertzea eragozten duen gauza. Haurtzaroko amets lainoz inguratua. Laino tristeetan bilduak agertzen zaizkidan oroitzapenak. Haren arrastoa mitologiaren laino artean galtzen zaigu. Bizi erpinera igoa dugun gizon umoagan nabari da, orain estaltzen ari zaion malda beheraren laino hotza.
3 iz. Batez ere gip. Hodeia. Ikusi genuen haizeak ekarririko laino multzo zuria goi-goian moldatzen eta itxuraldatzen.

Aztergaia: laino

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-07-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ia konposatu-eratorri guztiak -o-dunak dira; -a-dun urriak dira: lainartean 1, laiñaize 1, lainatu 1, lañatu 2 eta EEBSko lanhapegu 1.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

'hodei' adierakoak, IE lan(h)o hasiak eta HM batez ere la(i)ño dira; 'apal, lau; bare' adierakoak, IE la(i)ño eta lan(h)o dira (laño 57, lan(h)o 35, lain(h)o 11, laiño 7), B-Gko guztiak 17 ager. dira, eta EBkoak 9; a) 'hodei' adierakoak: a1) bustidura dutenak: la(i)ño : 301 ager. (B 78, G 213, IE 10: Gy, Iratz, Zub, Mde), eta la(i)ño- erako 13 konposatu (laño-antx, laiño-gandu, laño garbialdi, laño auts, laño izpi, laño-maindire, laiño-moltsu, laño-mordo, laiño-multzo, laño-pillo, laiño-sare, laño-txano, laño-txapel): B 1, G 17, EB 1 (MEIG: aipamena); la(i)ñu : 7 ager. (B 4: Alzola; G 3: Bil, NEtx, Ugalde); laiñaize IE 1 (Gy); la(i)ñotu : 12 ager. (B 3: JJMg, AB, Laux; G 9: Goñi, Ag G, JanEd, Zait Sof, Or, NEtx); lañatu 2 ager. (TAg); la(i)ño- erako beste eratorriak (la(i)ñope 16, la(i)notasun 4, lañotsu 5, lañotxo 2): B 10, G 22, IE 4; a2) bustidura gabeak: lain(h)o : 34 ager. (B 2, G 13, IE 1, EB 17); lainartean 1 (MEIG); lainotu 3 ager. (B 1: fB; EB 2: MEIG); lainatu IE 1 (Balad); lan(h)o : 84 ager. (G 2: Lasa; IE-ZuAm 81, EB 1: Mde HaurB); lanhu 2 ager. (G 1: Etxde; ZuAm 1: Etch); lan(h)otu : 3 (IE: JE, Iratz); lan(h)oztatu : 2 (IE: Zby, Iratz); lan(h)o- erako beste bi eratorri (lanhope, lan(h)otsu): IE 6 (Ax, Jnn, HU, Ox, Mde), EB 1 (Osk); b) 'apal, lau; bare' adierakoak: b1) bustidura dutenak: laiño : 10 ager. (G 5: Gazt MusIx; IE 5: Gy 4, Zub 1); laño 30 ager. (G 5: AzpPr, SMitx, Ir, NEtx; IE-ZuAm 23: Elzb, Gy, Arb, Laph, HU, Iratz, Ox, JE, Ardoy; Zub; CatLan; EB 2: MEIG); laiñoki : 3 ager. (G 1: Etxde; IE 2: Gy); lañoki : 34 ager. (IE: Dh, Arb, Jnn, HU, ECocin, Barb, JE, Lf, Ardoy, Larz; Etcham, Zub, Xa Odol); b2) bustidura gabeak: lain(h)o : 7 ager. (IE 1: Hb Egia; EB 6: MEIG); lain(h)oki : 8 ager. (L: Gy 1, Hb 7); lainhotasun : 2 (Hb); lano 28 ager. (G 3: Aran, Arr; IE-ZuAm 24: EZ, Gç, SP, Ch, ES, Mih, HU, Iratz, Lf Murtuts; Bp; EB 1: MEIG); lanotasun : 4 ager. (Lard, Arr; Mih); lan(h)oki : 9 ager. (Ch 1, ES 4, Lg 4).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

'hodei' adierakoak IE batez ere lan(h)o, EB laino eta HM la(i)ño dira; 'apal, lau; bare' adierako gutxi jaso da: IE laño 2, lañoki 4; EB laño(ki) 3, laino(ki) 4; a) 'hodei' adierakoak: a1) bustidura dutenak: la(i)ño : 69 ager. (B 20, G 38, EgAs 8, EB 3; cf. laño-arte, laiño argi, laño-edoi, laño-lits. laiño matasa); la(i)ño/u : 7 ager. (B 4, EgAs 3); la(i)ñu : 6 ager. (B 1, G 3, EgAs 2); la(i)ñotu : G 3; lañoztu : B 1; lañopean (+ lañopeko) G 2 ager.; lañukor G 1 (J. Elizondo); a2) bustidura gabeak: laino : 81 ager. (B 2, G 1, EB 65, EgAs 13; eta laino-printza, laino manta, laino-mordo, laino osagai, laino tarte, laino zerrenda); lan(h)o : 8 ager. (IE 6, EgAs 2); lainu EB 1 (lainu izpi); lainotu EB 2; laino- hasitako beste eratorriak (lainobera 1; lainope(an, -ko, -tik) 7; lainoska 1; lainotasun 1; lainotsu 11; lainotxo 1): B 1, G 2, EB 15, EgAs 4; lan(h)o- erako beste eratorriak (lanho petan 2; lanotsu 3): IE 2, EB 3; lanhapegu IE 1 (Casve); b) 'apal, lau; bare' adierakoak: b1) bustidura dutenak: la(i)ño : 4 ager. (IE 2, EB 1, EgAs 1); lañotu G 1; lañoki 6 (IE 4, EB 2); b2) bustidura gabeak: laino EB 3; lanoki EB 1.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

a) 'hodei' adierakoak: a1) bustidura dutenak: la(i)ño : DFrec 1, AB50 1; lañu : DFrec 1; lañape: DFrec 1; laiñotu: AB50 1; a2) bustidura gabeak: laino : DFrec 12, AB38 34, AB50 7, HiztEn 1; LurE 1, Euskalterm 28; lano: DFrec 4; lainu: AB38 1; lainotu : DFrec 1, AB38 1, HiztEn, LurE, Euskalterm 4; lainoztatu: HiztEn, LurE; laino- hasten diren beste eratorriak: DFrec 1, AB38 3, AB50 1, HiztEn 4, LurE 4; erlaino ik. laino (behe-): HiztEn; b) 'apal, lau; bare' adierakoak: b1) bustidura dutenak: laño, lañoki, lañotasun: HiztEn; b2) bustidurarik gabeak: lainotasun: DFrec 1; laño edo lano; lañotasun edo lanotasun: LurE.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

la(i)no; izar-la(i)no, nebulosa.

Euskaltzaindiaren Arauak

1 'behe-lainoa'. 2 Batez ere Gip. h. hodei.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: laino egon / izan, lainotan .

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

a) behelainoa; b) Gip. batez ere: 'hodeia' (hodei/laino bereizketa egitea komeni da EBan). Cf. laño 'apal, lau' eta lañatu.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E109]: "laino. Bi adieretan horrela idatz bedi: laino, ez baita diminutiboa (bustiduraren leku-aldatzeagatik gertatu da, jakina denez: gazt. < llano)" (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'laino / laño. "Zelai" adierarekin (< gazt. llano, bustidura aldaketarekin), laino beharko genuke idatzi, nik uste. Hor dugu laineza, zerrenda honetan bertan. Ala lañeza idatziko dugu? Ez dezagun ahantz ñ letra txikigarrietarako utzi dugula, izen bereziak salbuetsiz (Oñati, Gotañe, e.a.)'.

 - Erabakia: BAgiria (1998-03-27): 'laino / laño eztabaida sortu da. Azkenean bi formak onartu dira, bi hitz bereizteko: laño 'barea', laino 'behe lainoa''.

laino egon
ad.-lok. Lainotua egon. Erreka-zuloa laino zegoen.

Aztergaia: laino egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS: laino egon, izan, iraun...

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

laino sarrerari dagokion azpisarrera.

Aditzoinaren erabilerak

laino egon bezala, laino izan izan ere erabiltzen da.

Forma baten adiera(k)

lainotua egon.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

erreka-zuloa laino zegoen; goizean laino zen, baina argitu du.

laino izan
ad.-lok. Lainotua egon. Goizean laino zen, baina argitu du.
lainope
1 iz. Laino azpia. Uribarriko ardi zuriak, utzi beheko lainopea. || Lainopean bidea galdu duen jendea bezala. Lainopeko mendi hegalak, unerik une maindire zuri bihurtzen.
2 iz. Argi ikustea edo ulertzea eragozten duen gauza. Nire bideko lainopea urratzeko. Ilunpe beltzean geldituko da mundua, eta lainope estalian sartuko dira herriak. || Etorkizunaren lainopean.

Aztergaia: lainope

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: lainopean, lainopeko .

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pe.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-o-.

lainotan
adb. Lainoz estalirik, lainotua. Ibarrak lainotan daude. Lainotan ikusten da herria.
Loturak

Aztergaia: lainotan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

laino sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ibarrak lainotan daude.

lainotsu
1 adj. Inguruan laino asko duena. Bide labain lainotsu ilunetan.
2 adj. Argitasunik, zehaztasunik ez duena. Antzinako denbora lainotsuetan. Irudimenaren eremu lainotsuan. Benetan adigai lainotsua da lehenaldi, orainaldi eta geroalditan zatikatzen dugun aldi hori.

Aztergaia: lainotsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

lainotu, laino/lainotu, lainotzen
1 da/du ad. Lainoa sartu; (zerua) lainoz bete. Ik. hodeitu. Hotz zegoen, zerua pixka bat lainotua. Arratsaldean lainotu zuen. Hiri gaina lainotua zegoen.
2 da/du ad. Ilundu, goibeldu. Berekoikeriak maitasun hori maiz lainotzen badu ere. Ilunpetan lainotuak.

Aztergaia: lainotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. laino.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

lainotu, laino(tu), lainotzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

lainotu, laino(tu), lainotzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-ztatu.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-o-.

lainoztagailu
iz. Lainoztatzeko erabiltzen den tresna. Ik. atomizagailu; ihinztagailu. Gaitzak sortzen dituzten onddoen aurka, jarri 100 gramo baratxuri ale litro bete uretan eta irakin 20 minutuz gozo-gozo, utzi 10 orduz hozten eta pausatzen, iragazi eta lainoztagailuarekin busti landarea.

Aztergaia: lainoztagailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

lanoztatu (eta -nh-) 2:Zby ("Gabaz, lo daudelarik, ditu lanhoztatzen, Eta guziak hantxet ithorik ezartzen"); Iratz ("Oi gaupetik igaiten den fraide bozen sarkorra, Arpegia lanoztatuz barneraino baitoa!"); OEH argitaratuan, gainera, Eskual 1909 ("Huna orai nula igaran-erazten diren hantkürak: lanhastatzez. [...] Südür xiloetan gora doan khiak, barneko tranbak jauz-erazten dütü") // Ikus OEH argitaratuan testu lekukotasunk gabeko: lainoztadura eta lainozkatu .

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ager. banakoak dira lainoztatu , Irudi-hiztegia ("lainoztatu: landareei botikak laino itxuran botatzea da, intsektu kaltegarriak hiltzeko") eta lañoztu , Euzko Deya 1921 ("Zeure erijotz garratzaz irasi zeban gudaltza aberkoya zatittu edo bananduta; Zeuk erijotzaz lortu zeban gurenda ixugarrija Jel-izparringiz lañoztu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

lainoztagailu : HiztEn, Euskalterm 1; lainoztapen : Euskalterm 1; lainoztatu : HiztEn, Euskalterm 1, AB38 2, LurE; lainoztatze : LurE; ur-lainoztagailu : AB38 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

NekHizt: lainoztagailu: Ik. langarreztagailu; lainoztapen: Ik. langarreztapen; lainoztatu: Ik. langarreztatu.

Inguruko formen erabilerak

cf. infra langarreztagailu.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

EuskHizt: lainoztatu, lainoztatze; HiruMila: lainoztagailu (aparato fumigador, fumigadora, pulverizador, nebulizador), lainoztapen (fumigación, nebulización), lainoztatu (fumigar, nebulizar); ElhHizt: lainoztagailu (pulverizador, fumigador, nebulizador), lainoztagarri (pulverizable - líquido), lainoztatu (1 cubrirse de niebla; 2 pulverizar, fumigar); EskolaHE: lainoztatu (lainoz edo laino moduko batez estali); Lur EG/CE: Ø; Lur EF/FE: Ø; Casve EF: lanoztagailü (fumigateur; pulvérisateur), lanoztadura (fumigation; pulvérisation); lanoztagarri (fumigatoire), lanoztapen (fumigation), lanoztatü (1 fumigéner; 2 se moisir; 3 s'embuer - vitres...); HaizeG BF: lanoztatu (s'embuer); Lh DBF: lanhoztadura (fumigation), lanhoztatu (1 se moisir; 2 s'embuer -vitres; 3 faire des fumigations); DRA: lanhoztadura (fumigación), lanhoztatu (1 acción de la humedad que produce manchas en la tela que se lava -término de lavanderas; 2 empañarse los cristales), lanoztatu (1 producir la humedad manchas en las telas, enmohecer; 2 humedecer, empañar; 3 fumigar); PMuj DVC: laiñoztatu (enfoscarse, encapotarse el cielo; BNS enmohecerse, cubrir de moho; anubarrado, encapotado, nublado).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) fumigable/ fumigène: ketatsu (Casve FE -ü, HaizeG FB); khegai (T-L LFB) b)fumigación/fumigation: kheeztatze (Casve FE -kestatze, HaizeG FB ke-eztatze, T-L LFB); lanoztatze (Casve FE lanastatze, HaizeG FB); c)fumigador/fumigateur: 1. (perts.) fumigatzaile ; lainoztatzaile (ElhHizt, HiruMila); (makina) fumigatzeko tresna (ElhHizt); kestailü (Casve FE); keeztatzeko hausko (HaizeG FB); lainoztagailu (ElhHizt, HiruMila); lanastailü (Casve FE); d) fumigar/fumiger: fumigatu (ElhHizt, HiruMila); keatu (PMuj DCV); kedarratu (PMuj DCV); kei gorritu (PMuj DCV); kestatü (Casve FE); keztatu (Lur EG/CE, HaizeG FB ke-eztatu,T-L LFB kheeztatu, PMuj DCV); lainoztatu (ElhHizt, HiruMila, Casve FE - lanastatü); e) fumigatorio: kezta-bide (PMuj DCV); keztatzeko (PMuj DCV); luriñ-ontzi (PMuj DCV); f) pulverizable/pulvérisable: autsgarri , apurgarri (PMuj DCV); errausgarri (Casve FE, PMuj DCV), ihiztagarri (Casve FE - liquide); lainoztagarri (ElhHizt, HiruMila); g) pulverización/pulvérisation: errauste (Casve FE, HaizeG FB h-); ihiztatze , irintze , haustatze (Casve FE); hautseztaketa (HiruMila); lainoztatze (ElhHizt, HiruMila), porroskatze (HaizeG FB); h) pulverizador/pulverisáteur: (perts.) erraustaile (Casve FE); (makina) apurgailu (PMuj DCV) arekagailü (Casve FE); errausgailu (Casve FE -ü, HaizeG FB, PMuj DCV), ihiztagailü , ihiztailü (Casve FE) hauskailu (HiruMila, PMuj DCV hausgailu); lainoztagailu (ElhHizt); langargailu (ElhHizt); i) pulverizar/pulvériser: birrindu (ElhHizt, HiruMila, Lur EF/FE, PMuj DCV); erraustu (Lur EF/FE, Casve FE-ü, HaizeG FB h-,T-L LFB erhaustu, PMuj DCV); errautsi (HiruMila, Casve FE, HaizeG FB h-, T-L LFB erhautsi, PMuj DCV); haustatu (Casve FE-ü); haustu (ElhHizt, HiruMila, Lur EF/FE PMuj DCV austu); hauts bihurtu (ElhHizt, HiruMila, PMuj DCV autsbiurtu); hauts egin (HiruMila, PMuj DCV autsegin); hautseztatu (HiruMila); ihitzegin , ihizkatu (Casve FE-liquide); irindu (Casve FE-tü, PMuj DCV); lainoztatu (ElhHizt, HiruMila); porroskatu (HaizeG FB); suntsitu (Lur EF/FE); txautu (PMuj DCV); txikitu (ElhHizt); xehakatu (HiruMila, HaizeG FB, PMuj DCV - xeakatu).

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Ik. langarreztagailu.

Ongi eratua da

forma berri ongi eratua.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gailu.

lainoztapen
iz. Lainoztatzea. Ik. ihinztapen.

Aztergaia: lainoztapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Ik. langarreztapen.

lainoztatu, lainozta, lainoztatzen
du ad. Kea, gasa edo lurruna hedatu, bereziki desinfektatzeko edo soroetako intsektu kaltegarriei eraso egiteko. Ik. atomizatu; ihinztatu. Lurrak lainoztatzeko erabili dituzten gaiak oso kaltegarriak omen dira landare eta animalientzat.

Aztergaia: lainoztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

NekHizt: Ik. langarreztatu.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

lainozta, lainoztatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-ztatu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper