8 emaitza laguntza bilaketarentzat - [1 - 8] bistaratzen.

laguntza
1 iz. Norbaitek beste norbaiten alde egitea, bere ahaleginak haren ahaleginei batuz edo haren premia edo beharrei erantzunez; laguntzeko egiten edo ematen den gauza. Ik. sokorri; sokorru. Zure laguntzaren beharra dut. Laguntza eske dator. Eskuzabaltasunez eskaini dute laguntza. Zeruko laguntza ugariak. Inoren eta inongo laguntzarik gabe. Elkarren artean eta elkarren laguntzarekin. Espiritu Santuaren laguntzaz. Laguntza bereziak. Zer laguntza mota izan duzue erakundeetatik? Etxez etxeko laguntza-zerbitzuko langileak. Oso laguntza-talde polita sortu genuen.
2 iz. Lagunartea. Ik. konpainia. Bakarka aspertu egiten dira; bata bestearen laguntza bila dabiltza. Ihes egin laguntza gaizto eta batzar oker guztietatik.
3 iz. mus. Konposizio baten zati nagusiari ahotsaren edo musika-tresnen bidez laguntzea; horretarako ontzen den musika zatia. Ik. akonpainamendu.

Aztergaia: laguntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1995-07-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: laguntza egin, laguntza eman, laguntzan .

laguntza egin
ad.-lok. Zerbaitetan lagundu; (norbaiten premiak betetzen) lagundu. Laguntza eginez beharretan ziren guztiei. Aingeruak eta santuak, laguntza egin iezadazue! || Aita santuak egin zizkion Leongo Elizari laguntza handiak.

Aztergaia: laguntza egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

laguntza sarrerari dagokion azpisarrera.

laguntza eman
ad.-lok. Zerbaitetan lagundu; (norbaiten premiak betetzen) lagundu. Lurrean kristau on eta zintzoak izateko laguntza emaiezu.

Aztergaia: laguntza eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

laguntza sarrerari dagokion azpisarrera.

laguntza eskatu
du ad.-lok. Zerbaitetan laguntzeko eskatu. Seme-alabek arazo bat dutenean, gurasoei laguntza eskatzea izaten da azken aukera, konfiantzarik ez dutelako. Oraindik ez dakigu laguntzarik eskatuko dugun ala ez. Laguntza eskatzea ikasi beharreko zerbait izaten da. || Haitirako premiazko laguntza eskatu zitzaien Aizarnazabalgo herritarrei. Zerbitzu sozialetan laguntza ekonomikoa eskatu berri du.

Aztergaia: laguntza eskatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa laguntza eta eskatu sarreretan.

laguntza jaso
du ad.-lok. Bene-benetan laguntza beharrean zaudenean, jendeari laguntza eskatuz gero, laguntza jasotzen duzu.
Ohiko lexiak

Aztergaia: laguntza jaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

laguntza ukatu
du ad.-lok. Delitua da behar duenari laguntza ukatzea. Israelgo zerbitzu sekretuak abokatuaren laguntza ukatzen die galdekatzen dituen palestinar presoen % 90i. Ezin nion laguntzarik ukatu Anttoni. Bertsolaritzak nire beharra duela ikusiko banu, ez nuke laguntza ukatuko.
Ohiko lexiak

Aztergaia: laguntza ukatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

laguntzaile
adj./iz. Norbaiti zerbaitetan laguntzen diona; norbaiti bere premiak betetzen laguntzen diona. Ik. lagungarri. Semea zekarren biderako laguntzaile. Etsai dugu estatua; besteak ditugu, beraz, lagun eta laguntzaile. Mutil bat zuen laguntzaile dendan. Bonaparte printzearen laguntzaile gorenetako bat. Bertsolarien laguntzaile gailena. Bi irakasle laguntzaile. Euskaltzain laguntzailea (Ik. urgazle). Baztango bide-laguntzaile batekin. || Aditz laguntzailea.

Aztergaia: laguntzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1995-07-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
laguntzan
1 adb. -en konpainian. (-en atzizkiaren eskuinean). Zalduna joan zen erreginaren laguntzan. Aingeru guztien laguntzan.
2 adb. -i laguntza ematen, -i laguntza ematera. (-en atzizkiaren eskuinean). Jende txiro babesik gabeen laguntzan ahalegintzen direnak. Europako Banku Zentrala bankuen laguntzan atera da beste behin ere eta bilioi erdi euro eman dizkie joan den astean.
Loturak

Aztergaia: laguntzan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: EHL 2021-06-15 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

LAGUNTZAN (H, que cita a Añ). (Precedido de gen.). a) En compañía (de). * Gozetako Zeure laguntzan betiraun guztiko zoriontasunak Zeruetan. Añ EL1 182. Igongo dau zerura arimeak Angeruen laguntzan, gloriaz yantzirik. Añ EL2 37. Geratu zan altareko sakramenduan, gure laguntzan bizitearren. Añ LoraS 130. [Jesusek] zeramazkien bere laguntzan / Jerusalengo alabak / penaren andiz begietatik / urturik beren biotzak. Balad 240. Zure laguntzan pozez / denak emen gera. PArt EE 1901b, 354. Zortzi ta erdietako orgadian gure laguntzan Tolosaratu zaitezke. A Ardi 57. [Zalduna] juan zan [...] erregiñan laguntzan, eizara bidian. Etxba Ibilt 459. b) Ayudando (a). Sortu nintzanik ona zabiltz nire laguntzan: berein esker ta mesede zor deutsudaz. Añ EL1 9. c) Con la ayuda (de). * [Dantzarako laguna] nere bizkarren laguntzan, balkoi batetik begira balego bezela, asi zitzaidan kalluak zanpatuaz. Iraola 123.

LB: “Europako Banku Zentrala (EBZ) bankuen laguntzan atera da beste behin ere eta bilioi erdi euro eman dizkie joan den astean (Argia)”, “Ulertezin ziren trazoak dantzan hasten dira, tinbalak jotzen dituzten basoetako tribu bilakatzen dira, animalia basatiak Tarzanen laguntzan joateko esnatzen dira”. (Berria); EPG:” Alemanak oldeka zabalduak ziren ordurako Norvegian, Holandan, Frantzian, Jugoslavian, eta labana bat gurinean bezala sartzen ari ziren errusiar ordokietan barrena; Estatu Batuak ez ziren mugitzen ingelesen laguntzan, bakar-bakarrik eusten baitzioten haiek.” (Juan Garzia), “Eta joan ziren zaldunaren lagunak lurrean zetzan kidearen laguntzan.” (Joan Mari Irigoien); ETC: “Gure konstituzioaren aldaketa batek etorri behar du hemen hezkuntza publikoaren laguntzan” (EHU).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: laguntzan 1 en compañía de aingeru guztien laguntzan: en compañía de todos los ángeles; Adorez: aingeruen laguntzan: en compañía de los ángeles; zalduna joan zen erreginaren laguntzan: el caballero fue acompañando a la reina; Labayru: 0;

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: adib. / LurE: adib. / ElhHizt: adib. / EskolaHE: -

[laguntza] laguntzan adb. (-en atzizkiaren eskuinean). Zalduna joan zen erreginaren laguntzan: erregina lagun zuela. Aingeru guztien laguntzan.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide soil gisa aski da, baina laguntzan azpisarreran bi adiera bereiztekoak dira: norbait lagun duela eta norbait laguntzera.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

laguntza sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

zalduna joan zen erreginaren laguntzan.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper