lagundu, lagun/lagundu, laguntzen
1 du/dio ad. Norbaitekin batera norabait joan; norbaiten aldean hari laguntza emanez egon. (dio ad. denean, nor osagarririk gabea da). Ik. lagun egin. Etxera lagunduko dizut. Bere semeari laguntzen etorri zen. Sartu zen hirian oste handi batek laguntzen ziola. || Hiru urtez lagundu zion, eta neskak ezkontza aipatu zionean, bertan behera laga zuen. Neska laguntzen ibiltzen direnak. || Atsekabean laguntzen dizut, Nekane. 2 du/dio ad. Norbaitekin zerbaitetan aritu; jardunaren zati edo pisu nagusia bestearen gain dagoelarik, laguntza eman. (dio ad. denean, nor osagarririk gabea da). Garbitasuna gordetzen laguntzen digun gauza. Lagun iezadazu larrialdi honetan. Lanean lagundu zion. Bazkaria prestatzen laguntzen dio. Zuhaitzak beti laguntzen dio gizonari. Elkarri laguntzeko. || Meza ematen lagundu dio. Meza laguntzeko era.
3 du/dio ad. Norbaiten beharrak edo premiak betetzeko zerbait egin. (dio ad. denean, nor osagarririk gabea da). Behartsuei laguntzen die.
4 du/dio ad. mus. Akonpainatu. 20:30ean, Iñar Sastreren eskutik, pianoaz lagunduriko entzunaldia.
[Oharra: Iparraldean, etxera lagunduko zaitut; lanean lagundu zuen esaten da eta Hegoaldean, etxera lagunduko dizut; lanean lagundu zion ].