1 emaitza kontu egin bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

kontu egin
1 du ad.-lok. Kasu egin; arduratu. Mundu hau ez da deus, egizu kontu beste munduaz. Kontu egin hazi on hau ez galtzeaz. Umekeria hutsa zelakoan, ez zion konturik egin lehenbizikoan. || Literatura ondareaz batere konturik egin gabe. Ez duzu kontu handirik egingo airean dabiltzan hitzez. Jainkoaren aginduez kontu gutxi eginik.
2 du ad.-lok. Demagun, eman dezagun. (Subjuntibozko edo aginterazko adizkiekin). Egin dezagun kontu begien aurrean daukagula ametsik zuri-gorriena egia bihurturik. Egizu kontu, itotzeko zorian eduki duela otsoak ardiren bat.
3 dio ad.-lok. Zaindu, begiratu. Hamasei soldaduk kontu egiten ziotela. Ardiei kontu egiteko.

Aztergaia: kontu egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-26 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

KONTU EGIN […] (SP, Lar, Añ, Izt, H). (Con valor de imperativo). Suponer, pensar, figurar. "(Haz) cuenta que, kontu dagizula" Lar. "(Demos) caso que, kontu dagigun" Lar y Añ. "Figúrate, haz cuenta, kontu egizu" Izt. * Egin dezagun kontu gizon batek [...] erabazi duela [...]. Ber Doc 108r. Kontu egizu ezen orai ditutzula berrogoi urthe. Ax 162 (V 109). Kontu dagidan, bada, lasterka infernura naramatela. Cb Eg II 119. Kontu daigun ama batek daukala seme bat guztiz maitea. Añ MisE 163. Egizu kontu eguzkia dala argizko itsaso bat. It Dial 110 (Ur iruditu egizu, Dv emozu buruari, Ip goguan emazü). Oieratzean kontu egizu zu juzkatzera dijoala Jaungoikoa. Arr May 49. Jateko gogorikan ez badun, kontu egin zan botika dala. Apaol 51. Zer irabaziko degu munduan? Dirua? [...]. Ein zagun kontu baietz. Ag Serm 213. Errezago konprendi dezazuten, egin zagun kontu bi erri dirala. Ldi IL 82. Illuntzen ba da / nigan zure irudi eztia, / kontu egizu, Maite, / galdu dedala nik bizia. NEtx LBB 346. Kontuizu danak pasa zituala. "Haz cuenta". Berron Kijote 223. Kontu egin zazu au Pello Errotak azken urteetan bertsotara joateko ibiltzen zuan makilla dala, eta bota iru bertso. Insausti 346. Egin dezagun kontu, labur beharrez, berdin ebakitzen dela beti bi hizkuntza hauetan. MEIG VII 181.

LB: “Kontserbatzea zer den ulertzeko, egin dezagun kontu jana lortzeko sokatira horretan bi taldeok dihardugula: batean, euskaldun zintzook; aurkakoan, landare erresumako mikroorganismo ez demokratikoak” (Berria), “Egin dezagun kontu bat-bateko jarduna dela, hitzak sortzeko eta lantzeko astirik ematen ez duena, eta burura etortzen den lehena edo boladan dagoena erabiltzen da” (Elkar); EPG: “Egin dezagun kontu, bada, hemen astintzen ari garen amodiozko pena izeneko gaitzak ondoeztua hagoela hi ere, munduan beste asko bezala, eta suak baino lazkiago erretzen duen elur hotz batek ebakia, nolazpait esateko” (Iñaki Segurola), “Egin dezagun kontu alegiako itsuak gu garela, hiritar arruntak, alegia” (Joxerra Garzia);

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: kontu egin (aginteran) suponer egizu kontu bidaia luze bat egiteko asmoa duzula: supón que tienes la intención de hacer un largo viaje egin dezagun kontu baimena datorren astean jasotzen dugula, zer egingo dugu orduan?: supongamos que recibimos el permiso la próxima semana ¿qué haremos entonces?; Adorez: kontu egin • suponer; kontu egin ez datorrela: supón que no viene; Labayru: kontu egin 3 ad. lok., ad. dau suponer, considerar, imaginar. Egin dezagun kontu bizi garen baino mundu ederrago batean bizi garela: Imaginemos que vivimos en un mundo mejor que el que vivimos.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

egin1 11 du ad. Egin dezagun (kontu): demagun, eman dezagun. Egin dezagun hil dutela mutil prestu bat. Egin dezagun kontu badakizula zuri dagokizuna. [kontu1] kontu egin 1 Kasu egin; arduratu. Mundu hau ez da deus, egizu kontu beste munduaz. Kontu egin hazi on hau ez galtzeaz. Umekeria hutsa zelakoan, ez zion konturik egin lehenbizikoan. || Literatura ondareaz batere konturik egin gabe. Ez duzu kontu handirik egingo airean dabiltzan hitzez. Jainkoaren aginduez kontu gutxi eginik. 2 (Subjuntibozko edo aginterazko adizkiekin). Demagun, eman dezagun. Egin dezagun kontu begien aurrean daukagula ametsik zuri-gorriena egia bihurturik. Egizu kontu, itotzeko zorian eduki duela otsoak ardiren bat. 3 dio ad. Zaindu, begiratu. Hamasei soldaduk kontu egiten ziotela. Ardiei kontu egiteko.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibidea ezabatu, eta ondoko ‘Egin dezagun kontu badakizula zuri dagokizuna’ ere bai, kontu egin 2 azpisarrerari baitagozkio. Beraz, egin1 sarrerako 11. adiera definitu eta ‘Egin dezagun hil dutela mutil prestu bat’ adibidearekin uztekoa da.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper