31 emaitza kate bilaketarentzat - [1 - 31] bistaratzen.

kate
1 iz. Eraztun formako pieza elkarri lotuen saila, lotura gisa edo apaingarri gisa erabiltzen dena. Kate lodi eta pisuak. Zilarrezko kate bat zeraman lepoan. Erlojuaren katea. Kate batetik zintzilik. Ontziaren kate zahar eta aingura herdoilduak. Katez estekatuak. Kate astunez lotua. Kateak eten. Kate hotsak. Katearen azken maila. Burdin katea. Ohitura burdinazko katea baino lokarri etengaitzagoa baita.
2 iz. Elkarri loturik dauden metalezko piezen segida itxia, lotura gisa edo energia mekanikoa transmititzeko erabiltzen dena. Bizikletaren katea.
3 iz. pl. (Mendekotasunaren edo askatasunik ezaren adierazgarri gisa). Deabruaren kateak. Bekatuaren kateak urratu. Kateak askatu, apurtu, hautsi. Kateak kendu. Merezi zuen sariaren ordez, presondegi iluna eta kate lodiak hartu zituen.
4 iz. Era edo sail bereko osagaien segida. Nire bizia bekatuzko kate luze bat izan da. Geldiunerik ez duen olatu katea. Azkenik gabeko katean datoz irudiak.
5 iz. Programazio bera ematen duten irrati- edo telebista-igorgailuen sarea; irrati- edo telebista-emanaldiak egiten dituen erakundea. Euskal Telebistak hainbat kate ditu.
6 iz. Enpresa berekoak diren denda, saltegi, jatetxe eta kidekoen multzoa. Hotel katea.
7 iz. Lantegi edo kideko bateko instalazioa, ondoz ondoko eragiketa sail baten bidez produktu bat ekoizteko egituratua dena. Fabrika bateko katean kondenatua: beti zulo bera pieza berean; hamar mila aldiz egunean.

Aztergaia: kate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-05-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

1 kate forma da nagusi, 107 agerraldirekin; B 17 (Zav, Mg, fB, Mg, Azc, Laux, Ag, Gand, Bilbao, Erkiag), G 85 (Mb, Echag, AA, VMg, Xe, Noe, Bil, Aran, Arr, Bv, Lard, Arr, Tx, Ldi, Or, SMitx, Inza, Ir, Ag, Ldi, Ill, Azurm, Basarri, Uzt, Gazt, MAtx, NEtx, Ugalde, Munita, Berron) eta IE 2 (EZ Eliç, Mde Pr); katea : B 22 (Mg, Añ, Mg, AB, Azc, Itz); G 11 (Cb, Mg, AA III, VMg, And); Z 1 (Xarlem); kate(a) erabakigaitzak 151 dira; EBkoetan: katea behin agertu da (Arti MaldanB); kate 4 aldiz (MEIG), eta beste 9 kasu erabakigaitzak dira (Arti MaldanB, Osk Kurl, MEIG); 2 Beste formak: katai(a), 9 ager.; katee, (7); kateia (7); katena (1). Guztiak Bko formak dira; katiatu forma 13 aldiz jaso da: B 7, G 5; EB 2; katiaketa behin EB; kateatu 11 aldiz: B, G, EB 2; katetu 3 aldiz:G eta B; kateztatu behin: IE.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

kate forma da gehien agertu dena, 126 ager. (B 14; G 21; EB 49; EgAs 42); katea forma 1968 ondoko epean baino ez da jaso (G 1 eta EB 30); kate(a) zalantzazkoak 75 dira; kateatu formak 14 ager. ditu eta katetu formak bakarra.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: kate(a) (53), kateatu (7), kateaztatu (1); katei (2); AB38: kate (15), katea (65), kate(a) (3), kateamendu (1), kateatu (1); AB50: kate (45), katea (1), kate(a) (1), kateamendu (1), kateatu (9); Elkar: katea, kateatu.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

kate(a).

Jatorrizko forma

mendilerro, mendikate(a)

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: katetan .

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-a org. zalantzazkoak: formarik erabiliena -a gabea da, bai tradizioan eta bai gaurko usadioan, eta horregatik hobetsi da.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: katea [hobetsiko genuke] (1996-01-08)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'ikus gorago kadena-rako esanikoa'.

 - [E109]: 'Segur da ez dela katea hobetsi behar? Hurrengo lerroan kateatu dator'.

 - Erabakia: BAgiria (1998-01-30): 'Kate hitza jadanik eztabaidatua eta onartua da'.

kate maila, kate-maila
iz. Katebegia. Ik. maila 3. Kate-maila bati tiratuta bestea datorren bezala. Orainaldia kate luze baten kate maila baizik ez dela. Kate-maila ahul samar bat bederen aurkitzen diot arrazoibide horri.

Aztergaia: kate-maila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh62 2020-10-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

KATE-MAILA v. katemaila. katemaila (V-gip, G-bet), katenmaila (V-ger-arr-oroz-m), gatina mail. Ref.: A (katemailla, katenmailla); Elexp Berg. Eslabón de la cadena. " Katemaillia eten da trongo guztiak errekara " Elexp Berg. Bi gatina mail berri. HerVal 142. Kate-malla bati tirata bestea datorren bezela, bere jarioan zetorkioken ari bertsoa. Ataño TxanKan 81. Kate-maila ahul xamar bat bederen aurkitzen diot arrazoibide horri. MIH 214.

kate(-)maila 53: Argia 4 (“Alazne Uribarrik onartu digu kontsumitzailearengandik gertuen dauden markak direla gehien irabazten dutenak komertzializazio kateetan, eta lehenengo kate maila izan ohi dela kaltetuena”), Berria 15 (“Behin betiko filmak sortu barik, kate mailen izaera dute, trantsizio hutsa dira”), EiTB 3 (“Adituen arabera, duela asko bilatzen ari ziren galdutako kate maila izan daiteke, izar gehiago dituzten galaxietan zulo beltzak handiagoak zergatik diren ulertzeko”), Elhuyar (“Kaktus ibiltaria', artropodoen kate-maila galdua”), Elkar 11 (“Euskararen soka eten egin zaigu, eta etendurak ez dirudi konponbiderik duenik. Sokaren azken kate maila naturalak huts egin digu -familia transmisioa-, eta kate maila hori osatzeko saiakerak -eskola bidezko transmisio kulturala- ez du gaitasunik erakutsi”), Erlea (“1939an harrera leku gisa eratutako eremuak azken zigorrarekin amaitzen zen kate maila tamalgarria bilakatu zituzten 1940-1944 bitartean Frantziako agintariek”), Consumer 2 (“Garbitu katea bere lekutik kendu gabe, spray bidezko disolbagarriak eta trapuak erabiliz eta, ondoren, eman lubrifikatzailea kate mailen arteko ziriei”), Jakin 4 (“Etnozidioaren kate bortitzari beste kate maila bat eranstea”), Laneki 11 (“Bigarren kate maila: transmisio mekanismoa”), UEU (“Laugarrenik, norabide batean jarritako kate mailen bildumak osatzen du prozesu errituala”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

kate(-)maila 28: Berria 4, Txiliku 2, Karlos Linazasoro 2, Txema Ramirez de la Piscina, Xabier Olarra, Imanol Zurutuza, Iñaki Arranz, Josu Zabaleta, Jon Muñoz.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

maila sarreraren 3. adieran hau bera adierazten da, baina elkarte lexikalizatua ere jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa kate sarreran.

kate motz
iz. (Zerbaitek edo norbaitek ezartzen duen kontrol zorrotzaren irudi bezala). Atenasek haien beharra duela erreskateen kate motzetik ateratzeko. Filialak kate motzetik zuzentzeko nahia ere adierazten du kooperatibak. Emakumeak patriarkatuaren kate motzera lotuta nahi dituzten horiek. Gobernuak telebista publikoa kate motzarekin eraman izan du, era nabarmen eta lotsagarrian.
kate motzean
adb. Norbaiti nahieran jokatzeko aukera gutxi emanez. (lotu, zaindu, eduki eta kideko aditzekin). Gure erantzukizuna baitzen kate motzean loturik edukitzea gazte zoro hori. Kate motzean zaindu beharrekoa. Emaztea eta seme-alabak kate motzean kontrolatuta edukitzea gustatzen zaio.
kateamendu
iz. Kateatzea. Ideien arrazoizko kateamendua.

Aztergaia: kateamendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:31 2000-06-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

kateamendu 6: E. Gametxo ("nire liburuaren kateamendu logikoak akats handirik ez badu"), UZEI ("gertaera historikoen kateamendu bakarrean bilatu behar da"), X. Kintana 2 ("kateamendu asmatu eta artifizioso horik akabatu beharra zegoen", "aurrerabide historikoaren kateamenduak bortxatua"), BiziJator ("protoplasman gertatzen diren erreakzioen abiadura, norabidea eta kateamendua"), BiMailMorfol ("morfemen artean egon daitezkeen kateamenduen arabera sailkapena eginez").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

kateamendu : AB38 1, AB50 2, Euskalterm 11 (hauetan kateamendu-ikur 1) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

kateamendu : HiruMila (1 encadenamiento; 2 engarzamiento, acción de unir) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

forma berri egokia, eta onartzekoa, -tze automatikoarekin batera.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-mendu/-tze.

katean
1 adb. Kateaturik, katez loturik. Ez dizue ezer egingo, lotu dut katean. Ezar ezak txakurra katean norbaiti hozkaren bat egin ez diezaion. Kulpa gabeko jende umilak lotu gaituzte katean. Deitu zion txakurrari eta jarri zuen katean.
2 adb. Ekoizpen-prozesu batean, ondoz ondoko eragiketa sail baten bidez. Katean lan egiten dute, eta ezin dute ekoizpeneko zati bat geratu. Non dago aberastasun hori, eta noren esku dago?, katean lanean ari direnen esku?
3 adb. Pertsonez mintzatuz, kate bat edo hurrenez hurreneko segida bat eratuz. Katean jarrita, hesolak elkarri pasatuz, material arriskutsua balira bezala.
Loturak

Aztergaia: katean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-12-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: KATEAN (LOTU, JARRI, AMARRATU, etc.). Atar con cadena. "Txakur amorratua agertu da errixan eta alkate jaunak aiñdu dau txakur guztiak katian lotzeko" Etxba Eib (s.v. txakur amorratua). Ua, Migel, zer duan zakur orrek, eta ezarri ezak katean norbaiti ozkaren bat egin ez dezaion. Zab Gabon 36. Deitu zion zakurrari eta jarri zuan katean. Ib. 36. Ez dizute ezer egingo, lotu det katean. Ib. 36. Gobernatzeko [beia] jarri omen du / amarraturik katian. Ud 67. Gorrotorik ez artu / alkarren artian, / egon nai ezpadegu / loturik katian. Arrantz 38. Kulpa gabeko jende umillak / lotu gaituzte katian. Tx B I 97. Eskerrak katean lotuta egoten zala. Salav 12. Ikusi izan ditut / ataiko atian / zakur batzuk daudela / lotuta katian. Uzt Sas 114. Kataian [txakur] bat eta ogetamar solte. Gerrika 179. v. tbn. EZBB II 116. Katian: MendaroTx 90. Auspoa 39, 92

kate 1 iz. Eraztun formako pieza elkarri lotuen saila, lotura gisa edo apaingarri gisa erabiltzen dena. Kate lodi eta pisuak. Zilarrezko kate bat zeraman lepoan. Erlojuaren katea. Kate batetik zintzilik. Ontziaren kate zahar eta aingura herdoilduak. Katez estekatuak. Kate astunez lotua. Katean loturik daukate.

katean lotu 2, Berria (“Guztia katean lotu dute sindikatuek, murrizteek eragindako egoeraren erakusle”); katean jarri 1, Argia (“Milioika eta milioika afrikar erabili zituzten katean jarrita odol ateratze eta injekzio ugaritan, batzuekin erabilitako xiringak eta orratzak ondorengoekin erabiliz”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

katean lotu 9: Julen Gabiria 4 (“Bada, hiru ume horiek Nana izeneko umezain fidela zuten; baina Darling jauna oso haserre zegoen berarekin, eta katean lotu zuen lorategian, eta, horregatik, umeek alde egin zuten, hegaz”), Joseba Sarrionandia (“Dramatis personae, nire drama lagunak, nire mamuak, munduan sakabanaturiko geure antzekoak, eustarriak galduta, triste, erne, ausentzien katean lotutako jendea”), Ibon Uribarri (“ea askatasunezko sorketa eta produkzioa dagoen edo dena izadiaren ordenaren katean lotua dagoen”), Joxean Agirre (“Obrak seme-alabak bezala direla erantzuten nion nik, idatzi arte gureak direla, baina gero, idatziz gero, munduan jarri ditugularik, beren buruaz agintzen dutela, ezin ditugula katean lotu, ez hil”), Filipe Bidart (“Jauntzi, ohea bildu eta altxatu, hormako katean lotuz.”), Elizen arteko Biblia (“Oinak katean lotu zizkioten, burdinazko lepokoa erantsi,”); katena jarri 2: Txiliku (“lehen gaixotasun hori pasatu eta sendaturik zirela uste zuten hainbat ere katean jarri eta dantzari emateko”), Isabel Arrigain (“Banaketa zuzena izateko ezinbestekoa da kate akustikoan ezarritako zatiak (a, b, g...) kontzeptuen katean jarritakoei egokituak joatea (a', b', g'...)”).

Bestelakoak

katean 1 adb. (lotu, jarri, ezarri eta kideko aditzekin). Kateaturik, katez loturik. Ez dizue ezer egingo, lotu dut katean. Ezar ezak txakurra katean norbaiti hozkaren bat egin ez diezaion. 3 adb. (Lan egiteko moduez mintzatuz, lan egin eta kideko aditzekin). Ondoz ondoko eragiketa sail baten bidez. Katean lan egiten dute, eta ezin dute ekoizpeneko zati bat geratu. [s.u. kate]

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ez da gardena; beraz, azpisarrera izatea eskatzen du.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

katean 1eko oharra kendu eta gehitu adibideak (oharreko katean jarri falta da). katean 3ko oharra kendu, definizioa osatu (‘Ekoizpen-prozesu batean…’ gehituz) eta jaso adibide gehiago. (2021-11-23)

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa kate sarreran.

kateatu, katea/kateatu, kateatzen
1 da/du ad. Katez lotu. Preso eta kateatua zegoela ikusirik.
2 da/du ad. Gauza abstraktuez mintzatuz, lotu. Ik. katigatu. Hizkuntza eta literatura bortizki kateatuak agertzen zaizkigu euskararen kondairan barrena. Gauzak ez daude halako logika edo ordena zorrotz batekin kateatuak.

Aztergaia: kateatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-05-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

kateatu, katea, kateatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

kateatu, katea, kateatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-atu (cf. ajeatu eta).

kateatze
iz. Katez lotzea; lotzea. Musika ez baita noten eta soinuen kateatze hutsa.

Aztergaia: kateatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-06-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-mendu.

katebegi
1 iz. Katearen maila. Ik. kate maila; gartza. Kateak mutur bakoitzean katebegi bana du.
2 iz. Alor batean edo gertaera sail batean lotura gertatzen diren elementuetako bakoitza. Bertsolaritzan katebegirik ahulena da gai-jartzaileena, esker onaren aldetik. Etorkinak dira lan merkatuaren eta langabeziaren azken katebegia. Eboluzioaren hurrengo katebegia.

Aztergaia: katebegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2000-06-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-begi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

katearen azken maila biribila.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [falta da eta sartzea proposatzen dugu] (1996-01-08)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Adierak zehaztu: 1) 'katearen maila' 2) 'katearen azken maila biribila, lotzeko balio duena'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-05-10): Adiera zabalena bakarrik aipatuko da: «katebegi iz. 'katearen maila'».

katedra
iz. Irakasle katedradunaren kargua. Salamancako Unibertsitatean greziera-katedra lortu eta errektore izendatu zuten.

Aztergaia: katedra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-05-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
katedradun
iz. Espainiako unibertsitate sisteman eta bigarren mailako irakaskuntzako ikastetxe publikoetan, katedra baten jabe den irakaslea. Euskal Filologiako katedraduna.

Aztergaia: katedradun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-05-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
katedral
iz. Elizbarruti bateko apezpiku eliza. Gotzainak katedralean eman du meza nagusia. Katedral gotikoak.

Aztergaia: katedral

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-05-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

katedral formaren 13 agerraldi jaso dira: B 1 (Erkiag Arran), G 8 (Izt C, Ag G, Uzt Sas, Anab Aprika), ZuAm 1 (Ip Hil); EB 3 (MEIG); L-Naf. ez da agertu; kat(h)edrale formakIE bakarrik dira, 11 (Elsb Fram, Ardoy SFran, JE Ber); beste formak: katadral , ZuAm 1 (Xarlem); katedrala IE 1 (HU Aurp); kat(h)edral(e) erabakigaitzak 33 dira.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

7 katedral(e) jaso dira; katedral 22 aldiz agertu da (G: 6; B: 1; EB-EgAs: 15); katedrale 5 aldiz, EB-EgAs.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

katedral : DFrec 4; AB38 7; AB50 9; HiztEn; LurE; katedrale : DFrec 5; AB38 6; AB50 6; katedral(e) : DFrec 6.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-al(e): ez dago arrazoirik hau -ale egiteko, erabiliagoa izan den eta den -al saihestuz.

katedratiko
iz. Katedraduna. Ez daramatzate bizar luzeak egungo katedratikoek.

Aztergaia: katedratiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 2000-06-13 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. katedradun.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-04-05) Onartu egin da forma, eta definitzailearekin aipatuko da: "katedratiko iz. 'katedraduna'".

kategintza
iz. Kateak egiteko lanbidea edo jarduera. Duela lau urte, Vicinay kategintza enpresak bereganatu zuen kable eta alanbre bereziak egiten dituen lantegi hori.

Aztergaia: kategintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-06-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

kategoria
1 iz. Maila edo mota bereko izakiak sailkatzen diren klasea. Gizonaren kategoriak izadiari aplikatzea ez da zilegi.
2 iz. hizkl. Perpaus batean funtzio sintaktiko bera duten hitzak biltzen dituen klasea. Gramatika-kategoriak. Erdal kategoriak euskaraz nola adieraz daitezkeen azaltzea.
3 iz. fil. Izaki eta adigai guztiak sailkatzeko klase oinarrizkoetako bakoitza. Aristotelesen hamar kategoriak.

Aztergaia: kategoria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1995-05-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
kategorial
adj. hizkl., fil. Kategoriarena, kategoriari dagokiona. Baina sailkapen kategorial horrek kritika asko jaso izan ditu beti.

Aztergaia: kategorial

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

kategorial 3: UZEI ("-ari[o] bukaeradun hitz horrek bere jatorrizko eginkizun kategoriala duenean, perpaus baten baitan adjektibo gisa funtzionatu behar duenean alegia"), LingKonputaz ("Desanbiguazioa — morfologia mailakoa, kategoriala, paradigmatik kanpokoa eta sintaktikoa"), Bakearen DK ("Ideologia politiko zein abertzaleak, beste aldagai sozial batzuk baino indartsuagoak diren diskriminatzaile kategorial batzu bezala kontsideratuko ditugu"); kategorialki 1, M. Pagola ("Giza-jokabidea oinarritu eta posible egiten duen Absolutua. Mugagabea. Zehatz, kategorialki ulertezina zaiguna").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

kategorial : Euskalterm 3 (Hizkl. eta Fil. arloetakoak; eskema, gramatika, ikur k.kategoria- sinonimoekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendakoaren oinarri bereko eratorriak-eta

ikusiko da zein leku dagokien (baieztapen) kategoriko eta kategoriako (ardoa) ingurukoei (gaztelaniazkoaren kalkoa izan daiteke bigarrena).

Izenondo erreferentzialak

-al izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Hizkl. eta Fil.

kategoriko
adj. Adierazpenez mintzatuz, zalantza edo eztabaida onartzen ez duena. Ik. biribil 4. Ondo oroitzen baitut jaurti zuen esaldi kategorikoa. Horregatik, Kant gogoan hartuz, inperatibo kategoriko berri bat ezarri zigun T. Adornok: "Auschwitz ez dadila berriz gerta".

Aztergaia: kategoriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2010-05-10
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  kategoriko izond. kultismo moduan sartzea. || Nazioartekoa delako.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-05-10) Forma berririk ez da orain erantsiko.

kategorizatu, kategoriza, kategorizatzen
du ad. Kategorien arabera antolatu. Pentsamendua kaotikoa da eta mintzaira da hura zehazten, antolatzen edo kategorizatzen duena.

Aztergaia: kategorizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2003-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

kategoriza, kategorizatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

kategorizazio
iz. Kategorien arabera antolatzea. Metodologia horri tiraka, kategorizazio bat egin da.

Aztergaia: kategorizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2003-06-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

kategorizazio (eta k. mota) 5: LEF ("Bidezkoa litzateke, jakina, 263 erantzule posible horien era askotako kategorizazioa egitea: adinaren arabera, sexu-arauz, espezializazio-alorraz..."), Fdz. de Larrinoa ("hizkuntz sistema bakoitzak ingurugiro eta bizimoduari dagozkion ñabardura eta kategorizazio zehatz, aipagarri, bereizgarrietan moldatzen duenez gero hiztegi eta hitzen konnotazio auzia"), Bakearen DK 3 ("Deslegitimizazioa: kategorizazio sozialaren kasu zehatz bat da [...] Kategorizazio mota bat denez, kategorizazio soziala gidatzen duten arau berdinek gidaturik dago").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Euskalterm: kategorizazio 3 (hauetan errealitatearen kategorizazioerrealitate-kategorizazio sinonimoarekin), azpikategorizazio 4 (hauetan a.-erregela), birkategorizazio 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

katekesi
1 iz. Kristau katolikoen artean erlijiozko ikasbidea. Ik. kristau-ikasbide. Leitzan katekesia ematen ari den apaiza etorri zitzaidan. Eskolaz kanpoko katekesian.
2 iz. Kristau-ikasbidea irakasten den bilera edo lekua. Amuteko katekesian, 1934an ateratako argazkia.

Aztergaia: katekesi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1993-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-s.

katekista
iz. Katekesia ematen duen pertsona. Katekista sartu al zara?

Aztergaia: katekista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 2000-06-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

katekista 16: Euzkadi 1936 (“Orain dotriñea irakasteko katekisteak daukaguz”), Jesusen jarraitzaile (“Itaunak, umeek landuko ditue, katekistearen laguntzaz”, “Hona hemen euren gurasoei, hezitzaileei, anai-arreba zaharragoei, abadeari, umeak ezagutzen dauan beste katekista bati...”, “Gure katekistarekin, gure urrengo penitentzi-ospakizuna prestatu behar dugu”, “Ondoren, katekistak jarraitzen du”), Zug (“Katekistak eta taldeko beste umeak etortzeko keinu egiten diote”, “Katekistak Penitentzi elizkizuna nola egingo den azaltzen du”, “Orrela ar ez dezan, beraz, olerki-izkera dala azaldu bear dio katekistak, eta erri xeearen erara idatzia”, “alderdi nagusiak adieraziko dizkie katekistak”, “ikus-erazten saiatu bear du katekistak”), KatekesiLagung (“Komentatu ebangelioko testu hau denen artean katekistarekin”, “Katekistak, bera ere barnean sentiturik, elkarrizketa zuzendu”), Jesusek 1986 (“Katekistek, mezua iragartzean, fede bizitzaren mailaz-mailako alderdi hori ezagutu eta errespetatu egin behar dute”), F. Beobide (“Baita gazteen eziketan diarduen katekista ta irakasleentzat be lagungarri ona izango jakela deritxogu, Ebangelioaren barrunbeak gaztei erakustekoan”), N. Etxeberria (“Txikitan Ixabelita Katekistari entzundakoak zetozkion gogora”), A. Apaolaza (“gotzai, apaiz, guraso, katekista, parrokietako talde eta liturgi-eratzailleak”); katexizta 3, Otoizlari 1985 (“Ezagutu ditut halere, ordukotz, hiruzpalau katexizta, gure laguntzeko”, “Sei-zazpi haur dauka katexizta bakotxak, sala ttipi batean edo berdin bere etxean”, “katexiztekin dugu lan egiten”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

katekista : HiztEn, LurE, Euskalterm.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

katekista : HiruMila, ElhHizt, EuskHizt.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

katekista : ElhHizt, HiruMila, Zehazki.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-ista

katekizatu, katekiza, katekizatzen
du ad. erl. Kristau erlijioan hezi. Katekizatu eta bataiatu egin nuen.

Aztergaia: katekizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-06-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

katekiza, katekizatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Jakite-arloak

Erl.

Forma baten adiera(k)

kristau-erlijioan hezi.

katekizatze
iz. Kristau erlijioan heztea. Haurtzaroko katekizatze prozesua.

Aztergaia: katekizatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 2000-06-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

kateko txakur
iz. Etxeko atarian kateaturik egoten den txakurra, etxezain egoten dena.

Aztergaia: kateko txakur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-04-05
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-06-13 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan kate-txakur azpisarrera: "perro guardián, encadenado a la entrada de la casa", Salav ("Eiz-txakur bi edo iru eta beste kate-txakur bat edo bi").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

ahozkoan ezaguna da, baina testuetan jaso gabea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-04-05) Onartu egin da forma, eta kate sarrerako azpisarrera gisa aipatuko da.

katekumeno
iz. Bataioa hartzeko erlijio heziketa jasotzen ari den pertsona. Ziriloren testuen arabera, katekumenoek buruz ikasten zuten paternosterra.

Aztergaia: katekumeno

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-06-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-o grekotikoetan.

kateme
iz. Katu emea. Katemea horrelaxe ibili ohi da bere katakumeekin.

Aztergaia: kateme

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-05-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'katu emea'.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-u+e-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-eme/-ar.

katenaria
1 iz. Burdinbide eta kidekoetan, aireko kable-sistema elektrikoa, ibilbide osoan zehar lurretik distantzia berera dagoena eta ibilgailua argindarrez hornitzen duena. Tranbiak arazoak izan zituen katenariaren gainera zuhaitzak erortzearen ondorioz.
2 iz. mat. Bi puntutatik zintzilik dagoen kate batek eratzen duen kurba laua.

Aztergaia: katenaria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): katenaria 43: Elhuyar 7 (adib.: “Horretaz konturatuta, Christopher Wrenek diseinu berritzaile bat asmatu zuen, hiru kupulako egitura berri bat: bi kupula, barrukoa eta kanpokoa, katenaria baten formatik sortuak, eta tarteko hirugarren bat, linternaren pisuari eusteko”), Consumer 3 (adib.: “Trenbide-zabaltza eta katenariak”), Berria 14 (adib.: “Zegama eta Altsasua arteko Renferen trenbideko katenaria konpontzeko”), EiTB 19 (adib.: “Katenarian izandako matxura batek metroaren zerbitzua eten du San Inazio eta Leioa artean”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: katenaria 4, Berria (adib.: “Hala, abiadura handiko burdinbideetan korronte alternoko 25 kilovolteko tentsioa duten katenarietan ibili ahal izango dira, baita korronte zuzeneko hiru kilovolteko ohiko lineetan ere”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es catenaria / fr caténaire; chaînette: Elhuyar: katenaria; (Mat.) katenaria / Nolaerran: - / Zehazki: (curva) katenari; (cable) katenari / Labayru: - / Adorez5000: (Mat.) katenari.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

baldintza minimoa betetzen duen forma da, eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Tranbiak arazoak izan zituen, katenariaren gainera erori ziren zuhaitzen ondorioz.

kateorratz
iz. Orratz modukoa, tolestua, mutur puntaduna beste muturreko itxituraren kakoan sartuz, lotuta gelditzen dena. Bainujantzirik ez genuen izaten, eta soinekoa izter artean kateorratz batekin lotzen genuen.

Aztergaia: kateorratz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-04-05
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2005-02-08 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu amaño-iskilinba/orratz, ixteko orratz, kate(ko) orratz, orratz galgaitz, zehar-orratz formarik; ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko katenorratz sarrera: 1 "(V-m, G-nav), púa de la cadena que se mete en algún cuerpo como pared, árbol" A.; 2 (G-bet), kate-orratz (G-bet), katekorratz (G-azp). "Imperdible, épingle de sûreté" Zt (comunicación personal). "Kate-orratz, imperdible. Oído a un obrero donostiarra" DRA.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

kateorratz 1, M. Gonzalez ("Azpiko gonaren gerriko gomak, kateorratzak aurrera egin nahi ez zuelako pasatzeak hainbeste lan eman zidanak, botoi ttipi eta harizko xilderi batez loturik, estutu egiten ninduen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

kateorratz : HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm // 'imperdible' itzulitakoa: orratz galgaitz : AB38 2.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

kateorratz : ElhHizt, HiruMila, DRA (kate-orratz), PMuj DVC; katenorratz : DRA (púa de la cadena que se mete en algún cuerpo como pared, árbol) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal imperdible / épingle anglaise, double, de nourrice, de sûreté formen ordainak: HiztHand: kateorratz // ElhHizt: 1 kateorratz; 2 ezin galduzko // HiruMila: 1 galgaitz, galezin; 2 ixteko orratz, kateorratz, (de adorno) zarrailu // XarHizt: amaino-iskilinba // PMuj DCV: orratz, kate-orratz, zear-orratz // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG FB, Casve FB.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

ahozkoan ezagun-erabilia da katekorratz; testuetan, berriz, kateorratz bat jaso da (eta hiztegietan ere hau ageri da).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-04-05) Forma hori isildu, eta kateorratz jasoko da hiztegian.

katetan
adb. Atxilo, preso. Zeure burua katetan ezartzen duzu, Erroma izanen da zure nagusia.
Loturak

Aztergaia: katetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-06-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS: katetan (eduki, egon, izan, ezarri).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

katetan adb. Atxilo, preso. (egon, izan, eduki eta ezarri aditzekin erabiltzen da). Zeure burua katetan ezartzen duzu, Erroma izanen da zure nagusia. [s.u. kate]

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kendu oharra. Gutxi erabilia da eta aski izan liteke jasotako adibidearekin, oharreko egon, izan, eduki erabilerak jaso ez badira ere. (2021-11-23)

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

kate sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Numeroa

egon, izan, eduki, ezarri aditzekin erabiltzen da.

Forma baten adiera(k)

atxilo, preso.

kateter
iz. Hodi luze eta oso mehea, organismoko hodi eta barrunbeetan sartzen dena, sendaketak edo diagnostikoak egiteko erabiltzen dena. Kateter bat sartu behar izan genion, morfina-tratamendua emateko. Ebakuntza kirurgiko larri bat egin behar izan zioten gaixoari, kateterra ateratzeko.

Aztergaia: kateter

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-06-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-r(e): -er(e).

kateto
iz. mat. Hiruki zuzen batean, angelu zuzena eratzen duten bi aldeetako bakoitza. Katetoak eta hipotenusa.

Aztergaia: kateto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Mat.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-eto grekotikoetan.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: katetu [grafia hobetsiko genuke] (1996-01-08)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'Hitz hau grezieratik dator ([...] kathetos) eta, beraz, Euskaltzaindiaren arauekin bat, kateto idatzi behar dugu, beheragoko katodo (eta ez * katodu) bezalaxe'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-12-19): 'Kateto hitza sartzea onartu da'.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper