joera
1 iz. Norbaitengana edo zerbaitetara jotzea; bereziki, barne bultzada, norbait edo zerbait bide jakin batetik jotzera edo molde jakin batez aritzera daramana. Ik. jaidura; isuri2 2. Suak joera gora, harriak, behera. Konfuzioganako joera. Izokinak ibai handi gezetara du joera. Gaur badugu halako joera bat lurreko paradisuan sinestera. Izadiko indarrak jainko bihurtzeko joera. Egiazko lirikarako joera barrendik dator. Hizkuntza bakoitzak badu horretan bere joera. Azkueren joeraren jarraitzaileak. 2 iz. Zerbaiten bilakaerak hartzen duen norabidea. Egungo literaturaren joerak. Joera politikoak. Prezioen joera aztertzeko.