15 emaitza jende bilaketarentzat - [1 - 15] bistaratzen.

jende
1 iz. Gizaki kopuru zehaztu eta mugatu gabea, multzotzat hartua. Bazen han jenderik aski. Jende asko etorri zen. Jendez beterik, gainezka. Jende guztia hartaz mintzatzen da. Zenbait jenderi ez zaio han erabakia atsegin. Hainbeste jende ez nuen aspaldian ikusi. Zu bezalako jende kaskarra. Herria eta baserria jende ikasiaren aurka asaldatu zen. Jende horrek, aho batez, egokiak aurkitzen ditu Oteizaren irudiak. Lanean ari den jendearen artean nagoenean (Ik. jendarte). Hainbeste jenderen aurrean (Ik. jendaurre). Sekulako jende pila zetorrela. Nola, bada, entzungor egin jende pilo mardul horren esanari?
2 iz. (Ezkerrean izen bat, izenlagun bat eta are izenondo bat duela). Ik. gazte jende; ume jende. Nekazari jendeak erraz aditzeko eran. Euskal jendea. Euskal Herria eta euskaldun jendea. Gazteleraz moldatzea asko kostatzen zaion atzerritar jende ugari dago. Handiki jendea. Alfer jendearen kontuak.
3 iz. (Animaliez edo gauzez mintzatuz, hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa, multzokari bezala, edo, zenbait jakiren kasuan (esnea, haragia...) haien eratorriek edo haiekin prestaturiko janariek osatzen duten multzoa adierazteko). Ik. azienda. Nire ardi jende hau hoberenetakoa da (Ik. ardi azienda). Barau egunean debekatzen da haragi jendea jatea, eta garizuman, arrautza eta esne jendea (Ik. esne gauza; esneki; haragiki).
4 iz. Batez ere Ipar. eta naf. Pertsona. Legenardunak ez ziren beste jendeekin bizitzen.

Aztergaia: jende

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: jende-oste, jende-talde, jende xehe (eta, hala onartuz gero, elkarteetako bigarren osagaia aipa liteke, bere lekuan proposatua dagoen adibide bat edo beste hemen ere jasoz: gazte-jendea, ume-jendea).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: [ik. "g/j grafiak" —] (1994-05-20)

 - [E299]: ik. Manuel M. Ruiz Urrestarazu-ren oharrak "g/j" txostenari (1994-10-17)

 - [A106]: "-j-z (...) horrelaxe idazten ditugulako aspaldiko urteetan: jende, jendetza, jend(e)artean, jend(e)aurrean" (1994-11-18)

 - [K201]: "JENDE-MENDE: vulgo, populacho adierazteko: "Bertsoak, koblak, edozen jende-mendek egin ditzake"." (2007-05-08)

jende apal
iz. Jende xehea. Herriko semeak, jende apala dira gehienbat.

Aztergaia: jende apal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-11-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: JENDE APAL Pueblo llano. Jende apala doa ilherriala hur goterak bezala itxasoala. Egiat 190. Yende aphalak bethiere / sentsuek baidabilzkate. Gy 314. Erriko semeak, jende apala dira geienbat. Erkiag BatB 145. v. tbn. Zby RIEV 1908, 763. HU Aurp 108. Zub 90. Jente: Etch 472. Ip Hil 142.

jende apal : Elkar (“Pertsona asko ezagutzen nuen Holandan, eta gai izan nintzen gurasoentzat izenak asmatzeko, Guelderland probintziako jende apaltzat pasarazi bainituen”), Berria 6 (“Baina Hudson ahozkatzean gogora datozkit egunero zerbitzatzen ditudan jende apalak, buruak makur eta beraien egoeraz ahalke dabiltzan saldoak”), Argia (“Zer axola dute, ordea, jende apalen desio eta sufrikarioek kalkulagailuz armaturiko teknokrataren begietan?”), Erlea (“Pobreok eta jende apala, herritar ezindua, beti izan gara aberatsen begietara, eta boteretsuen eta beren akolitoen kontzientziarako, jende lapurra eta lizuna, jende makur beharrekoa, erremediorik gabea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

jende apal : Berria (“Nire herriak bizitzarekin du lotura, mendi aldeko jende apalarekin”), Koro Navarro (“Kaleargi bakarraren argi ahulak zirkulu herdoilduaren erdian jotzen zuen, behin etxe izandako adreilu mordo, egur hautsi eta hautsaren gainean, hiri zikineko jende apala eta ezezaguna eta ezin ahaztuzkoa bizi eta maitatu eta hil, eta, beti, galtzaile izan zen leku hartan”), Patxi Ezkiaga (“Ordura arte liburuan agertzen diren gehienek herri kutsua dute, jende apala da”), Agustin Otsoa (“Eta hark esango dik ez zekiela hik nahi duan belarrak aparteko ahalmenik zuenik, baina jende apalak mendebaldeko belarra esaten diola, eta nobleek galena, eta beste izen batzuk ere badituela hizkuntza landuagoetan”), Elizen arteko Biblia (“Eta jende apal eta behartsua utziko dut zurean: niregan izango dute babes”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta jasotzekoa izan liteke, jende handi ere proposatu dugunez.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa jende sarreran.

jende handi
iz. Handikia. (Batez ere pluralean erabiltzen da). Herriko jende handien ahuleziak agerian jartzen.

Aztergaia: jende handi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-11-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: JENDE HANDI (Ht VocGr, Lecl (y-), Dv, H). "Noble" Ht VocGr 389. "Jende handiak, grandes gens" Dv. Jende handirik ordean / etzitzaion agertu. EZ Noel 89. Iende handi batzuen etxetan. Ax 54 (V 35). Hogoi eta hamazazpi familia, oro jende handietarik. Prop 1876-77, 302. Zer esan bear duten etorri diran jende aundiak. Lab EEguna 101. Jende handien etxetarik bulegoetarat. JEtchep 113. Etxegilea zelakotz, jende-haundieriarekin bazkalaraziz-eta haundikara bizitzea eskain zezakedan aitak. Herr 29-3-1962, 4. Jende haundiek uste baitzuten mintzaira xumeak traba batzu zirela egiazko aintzinamenduentzat. Larre ArtzainE 135. v. tbn. SP Imit IV 13, 2. Egiat 212. He Gudu 75. Mih 5. Monho 60. Etch 552. Gy 215. Jnn SBi 104. HU Aurp 116. JE Bur 36.

adib: ahulezia 2 iz. Kemen edo adore eskasa adierazten duen egite edo jokaera. Ik. ahulkeria. Herriko jende handien ahuleziak agerian jartzen. Gora joan da, ez aingeru gisa, baizik eta bere ahulezia guztiekin.

jende handi , Argia (“Eta pertsonalitate handi bat Londrestik etorri eta euskaraz ikastea, harrigarria gertatu zitzaion hemengo agintari eta jende handiari”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

jende handi : Herria (“Lehen ere, jende handiak, erran nahi baita jende aberatsak, bazoatzin uretarat”), Berria (“Jende handi asko etortzen zen hona, ur sulfurodunaren lurruna eta bainuak hartzera”), Joan Mari irigoien (“Aitak hori erran al dik, jende handi horrek kaka urrezkoa egiten duela...? - erran zidan, bere bozari misterio apur bat eransten ziola”), Piarres Aintziart (“"Hura ta bera", erranen zion gure aitak, loriatzen baitzen jende handien trufatzen.”), Pablo Sastre (“Poliziak - jende handiaren alde noski - torturatu egiten du”), Piarres Xarriton (“Ez zituzten beraz nahasten gradu ezberdineko jendeak, hala nola, etxeko jaunak eta etxezainak, norbait zirenak eta ezdeusak, zerbait zekitenak eta ezjakinak, jende handiak eta jende xehea!”), Anton Garikano (“Aipamen zakar haren aurrean Skuludis jaunak min hartu zuen, Dembak ez zeuzkalako jende handiaren manerak”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa izan liteke azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa jende sarreran.

jende multzo, jende-multzo
iz. Ik. jende talde; jendalde. Korrika hasi naiz ni ere, jende multzoari kalean barrena jarraituz. Hortik berrehun bat metrora, jende multzo handia zegoen. Ilarak eta jende multzoak egiten ziren atean.

Aztergaia: jende-multzo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-11-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: JENDE-MULTZ (jente-moltso V-gip ap. Elexp Berg). Grupo de gente. Orduan yende multzu aundi batek ere edatu zituen bere arropak bidean. Echn Mt 21, 8 (Samper jendeketa). Jende multzo bat lekhuko. Laph 156. Elizak ezin artu / jende-moltsoetan. Ayesta 65. Hizkuntza hori erabili zuen jende multzoa. MEIG IV 55. v. tbn. Arb Igand 111. Barb Leg 70. SoEg Herr 15-5-1958, 1. Ardoy SFran 317. -multzu: Jnn SBi 23. -multxo: Zub 53.

def: [s.u. jende] jende talde, jende-talde Jende multzoa. Ik. jendalde. Jende talde handia bildu zuen.

jende(-)multzo 164: ElCorreo, Deia 4, Elhuyar 4, Elkar 2, Consumer 4, HABE, Berria 78, EiTB 19, Euskaltzaindia 3, Jakin 10, Argia 24, Laneki, Erlea, DiarioVasco 12.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

jende(-)multzo 131: Berria, Herria, Elizen arteko Biblia, Koldo Zuazo, Ramuntxo Etxeberri, Jon Maia, AsiskoFrantzizko, Itxaro Borda, Iñaki Iñurrieta, Joseba Sarrionandia, Felipe Juaristi…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia denez, egokia litzateke adibide bat gehitzea jende sarreran.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa gehitzekoa jende sarreran.

jende oste, jende-oste
iz. Ipar. Jende taldea; jende multzo handia. Jende oste handi batez inguraturik.
jende talde, jende-talde
iz. Jende multzoa. Ik. jendalde. Jende talde handia bildu zuen.
jende xehe
iz. Jende xumea. Fariseuek ez zuten lehenago hil Jesu Kristo, jende xehearen beldur zirelako. Errukiago du jende xehea botere dutenak baino.

Aztergaia: jende xehe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-04-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: adib. / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-xehe.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

jende sarrerari dagokion azpisarrera.

jendeketa
iz. Ipar. Jendetza.

Aztergaia: jendeketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1995-04-27 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

jendeketa formak 8 ager.: G 1 (Lab EEguna), IE 8 (Jnn SBi; Zerb Ixts; Barb Sup; Lf Murtuts; Etcham; StPierre; Zub).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

jendeketa (+ jende-keta, yendeketa) 8 aldiz jaso da: G-EgAs 2 ('Gomiga' eta Argia, 1931), IE-EgAs 5 (Dufau, D.; Lf; 'Iratzeder'; Euskalduna; Herria), EB 1 (Irigarai, J. A.).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

jendaketa: AB50 1; jendeketa: DFrec 2; AB38 1; AB50 2; LurE; HiztEn.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. h. jendetza.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ipar. Ik. jendetza.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tza.

jendeki
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, jendeki-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. jendaki].

Aztergaia: jendeki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

jendeki* e. jendaki.

Informazio osagarria
Eratorri-konposatu baztertuaren ordaina

Ik. jendaki.

jendekin
adj. Jendartea atsegin zaiona, traturako atsegina dena. Dominika Leon emazteki laketa zen, biziki jendekina.

Aztergaia: jendekin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'jendartea atsegin zaiona'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Falta. "Mediku hauta zela eta guziz jendekina". Disassar, Herria, 11.VII.1996'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-12-19): 'onartu da [...] jendekin 'jendartea atsegin zaiona''.

jendetasun
1 iz. Gizalegea. Ongietorria merezi dute jendetasunaren izenean. Jendetasunik gabeko pertsonak. Basati horiei jendetasun zerbait irakatsi nahiz.
2 iz. Gizarte harremanetarako antzea eta trebetasuna. Ez du batere jendetasunik.

Aztergaia: jendetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
jendetsu
adj. Jende asko dagoena edo bizi dena. Hiri handi eta jendetsua.

Aztergaia: jendetsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

jendetu, jende/jendetu, jendetzen
da/du ad. g. er. Jendetasuna hartu edo eman. Ik. zibilizatu. Basati haiek jendetu nahiz.

Aztergaia: jendetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

jende(tu), jendetzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

jendetasuna hartu edo eman.

jendetza
1 iz. Jende kopuru handia, jendalde handia. Ikusi duzu hor datorren jendetza? Jendetza handia inguratu zitzaion. Valparaisoko portuan izugarrizko jendetza zegoen pilatua.
2 iz. Biztanleria.

Aztergaia: jendetza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1995-04-27
jendeztatu, jendezta, jendeztatzen
du ad. Eremu edo leku bat biztanlez hornitu. Mundu guztia hirurogeita hamabi leinu haiek bete eta jendeztatu zuten. Horrela jendeztatu da berriz Nahamgo lurra.

Aztergaia: jendeztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

jendeztatu, jendezta, jendeztatzen. du ad.: 72 leinuek jendeztatu zuten mundua.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

jendeztatu, jendezta, jendeztatzen.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper