jaiegun
1 iz. Lanik egiten ez den eguna; batez ere, lan egin gabe eta, gehienetan, ekitaldi edo josteta jakinez ospatzen den egun berezia. Ik. jai 2. Maiatzaren lehena, jaieguna mundu guztian. Gaur jaieguna da okinentzat. Udako jaiegunetan hondartzara joaten ziren. Hurrengo jaiegunean ez jokora edo tabernara joatea. Jaiegunetako soinekoa jantzirik. || Jondoni Mikelen jaieguna udazkeneko behera beharraren aitzindari izan ohi da. 2 iz. Katolikoentzat, meza entzun behar den eta lanik ezin egin daitekeen eguna. Igande eta jaiegunak gorde eta santutzea. Igande eta jaiegunetan mezarik entzuten ez duenak.