13 emaitza izan bilaketarentzat - [1 - 13] bistaratzen.

izan1, izan, izaten
da ad. Izatasunaren jabe gertatu. Ik. existitu. Izan edo ez izan. Eta Jainkoak esan zuen: "izan bedi argia". Ezin izan daitekeen gauza. || Izatekoa ez dela oraino, ez izana ere.
Ohiko lexiak
izan2, izan, izaten
1 da ad. Aditz kopulatiboa, ezaugarri iraunkor bat adierazteko erabiltzen dena. Gizona hilkorra da. Bi eta bi lau dira. Gaztea zen. Liburu hori oso ederra da. Esker onekoak izan zaitezte. Hori nirea da. Andoni irakaslea da. Zoriontsu izan zara? Egin nahi duzun lana egiteko trebea da gizon hori.
2 da ad. Gertatu. Lapurreta kalean izan zen. Zer izango da nitaz?
3 da ad. Gertatu, aipatzen den ondorioa izan. Hil-berri hori mingarria izan da guretzat alde guztietarik. Inoren begia zorrotzagoa izaten baita bereizketa horietan norberarena baino.
4 da ad. Halako egoeran edo tokian egon. Gure amona ongi da. Apaiza elizan da. Erroman izan nintzen iaz. Lehengo batean Arantzazun izana naiz.
5 da ad. Aipatzen dena badela adierazi. (Singularreko 3. pertsonan). Ik. egon1 11. Gauza onik nigan bada, jauna, zurea da. Infernuan ez da elurrik. Gose onarentzat ez da ogi beltzik. Alabatxoak pianoa jo zuen eta sekulako dantzak izan ziren.
6 da ad. Ezin izan. (Singularreko 3. pertsonan, ezezko esaldietan, osagarritzat aditz izen bat hartzen duela). Ik. egon1 12. Neke gabe ez da bizitzerik. Ez zen gibelera itzultzerik. Ez zen, inolaz ere, ihesi joaterik.
7 da ad. (Beldurra, lotsa, hotza, beroa eta kideko sentipenekin). Bero denak itzala ez du gaizto. Edaten ematea egarri denari. Ez dugu zeren ahalke izan gure hizkuntzaz. Fraideak ez ziren gose, baina bai egarri.
8 da ad. (Singularreko 3. pertsonan, eguraldiaz eta kidekoez mintzatuz). Ik. elurra izan; euria izan. Jaitsiko dira meza entzutera elurra bada ere. Bero handia zen. Hego haizea da. Euria denean estali eta haize denean babestu. Zein ilun den kanpoan!
9 da ad. (3. pertsonan, orduez, garaiez edo kidekoez mintzatuz). Barau eguna da. Uda da. Eguerdia da. Ordu biak dira. Gaua zen. Goiz da oraindik.
10 (Partizipio burutuan). Ik. ohi2. Nire lagun eta adiskide izana. Ganboarren etxe izana dago mendiaren erpinean. Tolosako unibertsitateko irakasle izana. Seme bat Bilbon zinegotzi izana.
11 da/du ad. Igaro, pasatu. (3. pertsonan, denborazko testuinguruetan). Ik. dela; duela. Badira hogei urte hemen bizi naizela. Egun asko da elkar ikusi ez dugula. Hamasei bat urte dira liburua argitaratu nuela. Bi urte badu hemen dela. Sei hilabete zuen hor zela. Aspaldi du haren ezagutza dudala. Zenbat denbora du pena horietan zaudela?
12 (Aditz iragangaitzen laguntzaile gisa). Gaur etorri da. Neskame joan zen. Agertu izan balitz. || Aholkulari izendatua izan zen.
13 (Aditz iragankorren laguntzaile gisa, ekintzaren subjekturik ez dagoenean). Urre asko ekartzen zen Ameriketatik garai hartan. Erdal liburu gutxi saldu da aurten Durangoko Azokan.
14 zaio ad. Ipar. Iruditu. (nor osagarria 3. pertsona singularrean). Zer zaizue gure solasez? Zer zaizu?, emazte hori edo arras gutaz trufatzen da edo xoro eder bat da.
15 zaio ad. Axola izan. (nor osagarria 3. pertsona singularrean). Salomoni horiengatik ezer ez zitzaion, urruti zeudelako. Hiri zer zaik, esnezalearen iloba ezkontzen delako? Zer litzaizuke mundu osoa irabaztea, zure arima galtzen baduzu? || dio ad. (nork osagarririk gabe). Zuri zer dizu lagunen jardunagatik?, zuk egizu zeurea.
16 du ad. Aipatzen denaren jabetasuna edo gozamena izan. Ik. eduki1. Etxe bat izan. Diru asko du. Osasuna duenak. Eguraldi ona izan dugu azken bolada honetan. || Hiru seme-alaba ditu.
17 du ad. (Adinaz mintzatuz). Urte eta erdi du. Hogei urte zituenean.
18 du ad. (Subjektua den pertsona indartzeko edo nabarmentzeko; genitiboa edo destinatiboa hartzen duten da motako zenbait esaldiren baliokide indartu bezala erabiltzen da). Eske zetorkidana adiskide dudalako. Sarasketa jauna aspaldiko ezaguna dut. Nor duzue David hura? Gaur Pazko dugu. Berandu dugu.
19 du ad. Norbaitek beregan izan. Begi politak ditu. Ile horailak zituen. Zintzo itxura zuelako.
20 du ad. (Gauzez mintzatuz). Zuhaitzek hostoak dituztenean. Berrehun mila biztanle dituen hiria. Estalki biribila duen ontzia. Pentsabide horrek etorki jakina du.
21 du ad. Norbaitek beregan sentitu. Buruko mina izan. Sukarra du. Ez du ezertarako gogorik.
22 du ad. (Aditz iragankorren laguntzaile gisa). Bi ogi ekarri zituen. Ibaiak eraman zuen. Behar bezala azaldu izan balu. Behin eta berriro irakurria dut.
23 du ad. (nor osagarria singularreko 3. pertsonan, batez ere ezezko esaldietan, osagarritzat aditz izen bat hartzen duela). Ez dut hara joaterik izan. Ez zuen atzera egiterik.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Aberats izatea baino ospe ona hobeago. Apaiza eta odolkia, egiten diren bezalakoak izaten dira. Argalak kideko egiten badira, haiek indartsuen izango dira. Itsu baino hobe da oker izatea. Orratzak baino hariak luzeago behar du izan. Putza izan ez eta uzkerra izan nahi.
izan3
iz. Izatea. (Batez ere izen-ekin hitz jokoa eginez erabiltzen da). Izena eta izana. Ea giristinoak, giristino izenarekin izana duzuenak, hurbil zakizkidate. Izenak utzi eta barrengo izanari begira dagoen egiazko jakitea. Denbora behar du lilurak bere izana erakusteko.
izan ere
lok. Esan dena biribiltzeko, edo esaten dena esan berri denarekin lotzeko esapidea. Hala da, izan ere. Zer da, izan ere, hitzen bizia? || (izan ez den beste aditz bat duen perpaus batean). Nork edukiko dio begiramenik, izan ere, bere buruari begiramenik ez dion herri bati? Joera berriak mugagabeak mugatzen lagunduko baligu, ez litzateke laguntza makala; izan ere, argi berritze baten premia bazegoen hizkuntzalaritzan, inon bazegoen.

Aztergaia: izan ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: lok.

izan ezik
Aipatzen dena salbuetsiz. Ik. salbu. Denak joan ziren, ama izan ezik. Barruan ez zegoen ezer, lau hormak izan ezik. Guztiak, ni izan ezik. Igandeetan izan ezik. Edozein hizkuntzatan, euskaraz izan ezik. Hotzik ez, gauetan izan ezik. || Nor ausart zitekeen horrenbeste arriskuren erdian, Ulises izan ezik?

Aztergaia: izan ezik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 'salbu': denak joan ziren, ama izan ezik.

izan ondo
interj. Norbaitengandik urruntzean edo idatzi baten bukaeran erabiltzen den gizalegezko esapidea. Ik. ondo izan. Eskerrik asko, Segundo; izan ondo.
izan ongi
interj. Norbaitengandik urruntzean edo idatzi baten bukaeran erabiltzen den gizalegezko esapidea. Ik. ongi izan. Egun on eta izan ongi ni berriz etorri arte. Izan ongi eta laster arte!
izan ontsa
interj. Ipar. Norbaitengandik urruntzean edo idatzi baten bukaeran erabiltzen den gizalegezko esapidea. Ik. ondo izan; ongi izan. Izan ontsa eta ez adiorik!
izanarazi, izanaraz, izanarazten
du ad. Izatera behartu. Ongia egitean, haiek atzarriago eta kartsuago izanarazteko. Izanarazi du Baionan arto erosten. Haren anaia ezkon bedi haren emaztearekin, eta izanaraziko dizkio haurrak bere anaiari. Izanaraz iezadazu apaltasun zinezko bat. Maita ezazu bertutea eta izanaraziko dizu zure araberako adiskide bat. Guri zeruko erresuma izanarazteko.

Aztergaia: izanarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izanarazi, izanaraz, izanarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

izanarazi, izanaraz, izanarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-n+a-

izandun
1 adj. Ondasunak dituena, aberatsa. Emazte bat, izandun, gazte, gisakoa. Nahiz izandunegiak ez izan, fraide-mojen ikastetxeetara bidali ohi zituzten haurrak. Handizki eta izandunek maite joko luze eta korapilatuen bidez bete nahi omen dute, ez dituzten eginkizunen hutsartea.
2 adj. Izateduna.

Aztergaia: izandun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond. 'aberatsa'.

izangai
iz. Admin. Lanpostu edo egiteko jakin baterako bere burua aurkeztu duen pertsona. Ik. hautagai. Irakasleak hautatzeko erabili ziren izangaien zerrendak. Izangaien merezimenduak eta hurrenkera kontuan hartu.

Aztergaia: izangai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:12 2000-03-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

izangai 1, Or Aitork: "Gai eragaia ta izangaia, artan naaste daudelako, oraindio nolaerak artu gabe", "Formabilem, creabilemque materiam").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

izangai 77 dira, denak administrazio-testuetakoak: EHAA 1987, 1989 eta 1990; GAO 1991 eta 1992, EHAA 1993 eta 1994. Testuinguru batzuk: "Onartutako eta baztertutako izangaien behin-betiko zerrenda", "Ezinduek eta gainontzeko izangaiek baldintza berdinak bete beharko dituzte hautaketa-saioetan", "Izangaiek aurkeztu eta kreditatu dituzten merezimenduen baloraketa egitean datza lehiaketa-aldia"; izan-gaitasun 1, Onaind: "Ainbat indar eta izan-gaitasun ote ditu Amerikak?"

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

izangai : AB50 1 (aspirante); Euskalterm 7 ('aspirante', 'candidato', 'virtual', 'potencial' itzuliak); izangaitasun : Euskalterm 4 ('potencialidad', potentzialitate eta potentzialtasun sinonimoekin, eta 'virtualidad', birtualtasun sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

izangai : HezkAdmin (aspirante / candidato); AdmHizt (aspirante) // Ez dugu aurkitu ap. LurraldeAntol, AdminEL, AgAld hitz-bilduma, EurItune, AdmMila.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

izangai : HiruMila (aspirante, candidato); PMuj DVC (1 creable 2 potencia, posibilidad, existencia posible); izangaitasun : PMuj DVC (potencia, posibilidad, aptitud para ser, calidad de potencial, capacidad para ser o existir) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: aspirante / candidato.

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

ongi eratua da, eta aski erabilia.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gai.

izanki
1 Ipar. Izaki (esaldi hanpatuetako erabileran). Hainbertze lan izanki, eta beharrena falta, aroa.
2 adb. Ipar. Izanik, izaki. 150 apaizgai izanki han, hiru multzotan ezarri gintuzten.

Aztergaia: izanki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:05 2000-03-08 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh109 2020-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

izanki Tr. Documentado desde Lizarraga de Elcano en autores septentrionales, guipuzcoanos y alto-navarros. Izaki es la forma propia de los autores meridionales y hay izanki en la mayoría de los septentrionales. Al Norte emplean izaki Hiribarren, Hiriart-Urruty, Barbier, Iratzeder y Lafitte (en éste junto a izanki ). En DFrec hay 29 ejs. (1 septentrional) de izaki y 17 (8 sept.) de izanki. 1. (L, BN, S ap. A ), izanki (L, BN, S ap. Lh ), izaiki. Siendo; estando. Alegia jaun arrotz bat izanki, [...] lihozko arropa batez jauntzia zen. Jnn SBi 60. Unhatuak izaki biak, laster lokhartu ziren. Barb Leg 69. Zuek nere ondoan izaki, ilda ere ez nintzake negargarri izango. Zait Sof 138. Hura zen erikor izaiki bere osasunari begiratu beharrean zegoena. Mde Pr 136 (182 izaki). Trebe izaiki tekhnikan / joritzen dira Amerikan. Mde Po 34. Jatordu aundietan, edaria ugari izaki, ondoren griña txarrak nagusi. MAtx Gazt 79. Eta ori danori ain bada-ezpadako izaki, zer egin? Vill Jaink 87. Lana Bergilirena izaki illezkorra baita. Ibiñ Virgil 26. v. tbn. Lab EEguna 83. Ldi IL 12. SMitx Aranz 143n. Gand Elorri 158. Anab Poli 138. Berron Kijote 27. Izanki: Zub 62. Larre ArtzainE 166.

izanki 109: Argia 27 (“Estali gabeko meatzea izanki, euriaren ibilbideari jarraituz, lur eta uretan barna hedatuko litzateke kutsadura”), Berria 52 (“Alemanen okupazio denboran, Gomezek ihes egin behar izan zuen, judua izanki”), Deia (“Pilotazalea zen, aita halakoa izanki, Frantziako txapeldun izan zen gaztetan eta kirol hori hurbiletik jarraitzen zuen arreta handiz”), DiarioVasco 2 (“Ikasleak zinez egiazko «sorkuntza artístico» batetan murgilduko dira, kalitate haundiko esperientzia bat bizitzen dute, desmartxa emanaldia bezain edo garrantzitsuago izanki”), Elkar 15 (“Bere lehen haurra neska izanki eta, mutiko bat gogotik hartuko zuela... ez zituen gizonezko izenak baizik ikertzen!”), Erlea 5 (“Zango beltz aberatsek beren ontasunak aizolbean Frantzian zituztela eta amerikarrak eta errusiarrak FLNren alde izanki "Frantzia handiak" burua makurtu beharko zuela”), Consumer (“Chatetako idatzizko solasaldietan murgildurik, baliteke mintzakidearen egiazko nortasuna zehatz-mehatz identifikatzea zail gertatzea edo, areago, komunikazio birtual hori egiazko bizitzara lekualda lezakete, horren emaitzak ezin aurreikustezkoak izanki“), Jakin 6 (“Bitarteko hamarkada izanki eta, 1950-1960 garaia guti aztertu dute oraindik historialari eta gizarte zientzialariek. Izatekotan, antropologoek zituzten beharbada gehienik aztertu 1950ak, oraino kausi zezaketelakotz tokika aitzinagoko gizarte tradizionalaren oroimen freskoa”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

izanki 450: Herria, Berria, Janbattitt Dirassar, Daniel Landart, Jean Baptiste Etxarren, Piarres Aintziart, Michel Oronoz, Xipri Arbelbide, Jose Angel Irigaray, Ramuntxo Etxeberri, Itxaro Borda, Piarres Xarriton…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

izaki2 1 Esaldi hanpatuetan, izan partizipio burutuaren ordez erabil daitekeen forma, partizipio burutuak balio puntukaria duenean. Indar guztiak eskuetan izaki, eta halere jendearen beldur. Eta azkenean, nork esan, inor baino berritsuago azaldu zaigu; zaharra hiztuna izaki nonbait. Amodioa zein den zoroa, mundu guztiak badaki; nik maiteño bat izaki eta, beste batek eramaki. 2 adb. Izanik. Eta hori guztia, hain badaezpadakoa izaki, zer egin? Unatuak izaki biak, laster lokartu ziren. Hor ibai bat izaki, arrunt hormaturik, txitxarra jauzi batez gaindi da pasatzen.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Badu tradizioa eta sartzekoa izan liteke Ipar. markarekin.

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

Ik. izaki 2.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-03-08) Kendu lerroa.

izankizun
iz. Izateko den gauza. Ematen ditut orain ditudan guztiak eta gerora izankizun ditudanak.

Aztergaia: izankizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-05-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan izakizun, izankizun sarrera: 1 "Futuro" Lar y Añ. "[H]abidos y por [h]aber, izanak ta izankizunak", "posible, cosa posible, izakizuna, egikizuna" Lar y Añ. "Posibilitar, [...] izakizun, egikizun egin" Lar. "Direnak, izanak eta izankizunak, les choses qui sont, qui ont été et qui seront. 2 [...] Emaiten ditut orai ditudan guziak eta gerorat izankizun ditudanak, [...] et ceux que je posséderai par la suite. 3. qu'il faut avoir, acquérir" H // (Con -ko, adnom.). "Izakizunekoa, futurario" Lar.; 2 "Izankizuna, revenu" Dv.; 3 "Izankizuna, existencia. Sin. izatia. Gauza guztien lenengo atributua: izankizuna" Etxba Eib.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

izakizun 1, Karne & Klorofila ("Orohar Espainia deitu ohi den izakizun edo ustekizun horretako pinturaren alorrean eremuak mugatzen baldin baditugu..."); izankizun 2: F. Garitano ("Gizonaren pertsonalidadea hezi nahi baldin badugu, dimentsio oro hezi beharko da, eta heziketak haurragan daduzkagun posibletasun guziak iratzar behar ditu, inolako izankizunik ukatu gabe"), P. Agirrebaltzategi ("Gizonak berezkoa du fedea bere izankizunean eta, horregatik, beharrezkoa eta orokorra du bere izatean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

izakizun : PMuj DVC (1 advenidero, venidero, futuro; 2 dable, factible, posible, potencial; 3 posteridad, tiempo futuro, porvenir; 4 potencia, posibilidad, existencia posible; 5 constitución, esencia, naturaleza); izankizun : Lh DBF (1 qui doit être, exister, arriver, futur; 2 que l'on doit avoir, posséder; 3 qu'il faut avoir, acquérir); DRA (I futuro,que debe ser, suceder; II que está por poseer o haber), PMuj DVC (izana ta izankizuna: 1 lo habido y lo por haber; 2 existencia) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma garden-ulergarria da

izakizun baino argiagoa dela uste du lantaldeak -n-dun hau.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kizun.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper