itsatsi, itsats, itsasten
1 da ad. Tartean hutsunerik gertatzen ez dela lotu. (Osagarritzat -i, -n edo -ra atzizkia daraman izen sintagma bat hartzen du). Ik. lotu 7. Olagarroa haitzari itsasten zaion eran. Isabelek ezpainak elkarri itsatsiak bide zituen. Sudur bat ikusten dut, beirari itsatsita. Bideko hautsa oinetakoei itsatsi. Ikusi zuen zikiro bat sasian adarretatik itsatsia. 2 du ad. Zigiluak gutun-azaletan itsasten. Orratz batez horman itsatsi genuen kartoia. Nire ezker eskua masailaren kontra itsatsi dut. || Halako seinale lizun bat itsasten du haien begi ninietan. Neskatxaren hizketaldiak goizari argi berria itsasten zion.
3 da ad. Gaitz, ohitura, sentimendu eta kidekoek hartua gertatu. Ik. kutsatu. Erraz itsasten den gaitza. Itsats ez dakizuen gaizki dirudien azturaren bat. Beste batzuk hain dira beren usteari itsatsiak, non (...). Hizkuntza batuari, hasi berrian, esperanto usaina itsatsiko zaio noraezean. Gauza hain beharrak itsats daitezen hobeto gizonen bihotzetan.